Fréderic Blier

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Frédéric Blier 1977 urtean Lyonen jaiotako marrazkilari eta komikigilea da. Wikipediaren arabera , diseinu eta maketazio ikasketak egin zituen eta Lyonen bertan Emile Cohl eskolan Christian Lax-ek eskaintzen zituen komikigintzari buruzko klaseak jaso zituen . Ikasle/irakasle harremanaren baitan Amère Patrie komikia sortu zuten 2007-2012 urteen artean , bi liburukiz osatua (Editions Dupuis)

2013 urtean Bamboo etxeko gidoilariekin argitaratu zituen komikiak : Damien Marierekin La Lignée komikia eta Laurent Galandonekin La Parole du muet, 2018an Harriet Edicionesek euskaraz argitaratuko zuena "Mutuaren hitza" izenburupean.

Komiki hau saritua izan zen Chambéry Savoieko BD jaialdian.

Beste lanen artean, azken urteotan zinemaren sorrerari buruzko komikia egin zuen eta Jean-Yves Le Naour histolariarekin Leclerc generalari buruzko komikia landu du.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
201810 URRIA
Mutuaren hitza.png
Mutuaren hitza Harriet Ediciones Laurent Galandon Fréderic Blier Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2016/04

La Parole du muet (Bamboo)
1. Le géant et l'effeuilleuse
2017/04
2. La bergère et le malfrat Frantsesez