Hodei Iparraguirre
Hodei Iparraguirre Tapia Lasarten jaiotako komikilari eta ilustratzailea da, diseinu eta publizitate lanak ere egiten dituena. Arte Ederrak ikasi zituen.
Lasarte-Oriako Ttakun kultur elkartearentzat lanak egin zituen, (kartelak, komikiak,ilustrazioak..) eta baita Urtxintxa aisialdi eskolarako ere (webgunerako, jolasetarako…)
2011 urtean Kutxa Kultur Komikia lehen lehiaketan 4.saria eta Publikoaren sariak jaso zituen
2016 urtean CIC nanoGUNE eta Donostia International Physics Center (DIPC) ikerketa zentroek antolatutako nanoKOMIK proiektuaren baitan «Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren boterea» komikia sortu zuen
AUTOREAREN LANAK EUSKARAZ[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2016 12 ABENDUA | Dayanne eta Murillo. Nanozientziaren indarra | CIC nanoGUNEk / DIPC | Amaia Arregi/Itziar Otegui/Hodei Iparragirre | Hodei Iparragirre | Edizio elebiduna | ? | 2016 12 ABENDUA |