Hugo Prat

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Euskal wikipediaren arabera Hugo Pratt (Rimini,Italia,1927 – Grandvaux, Suitza, 1995) idazlea eta komikigilea izan zen. Beste pertsonaien artean Corto Maltese sortu zuen, nazioarteko komikigitzako ikonoetako bat


Pratt Riminin jaio bazen ere bere haurtzaro osoa Venezian eman zuen eta ondoren sei urtez bizi izan zen bere familiarekin Ekialdeko Afrikan.


Bigarren Mundu Gerra piztu zenean, Pratten familia Ekialdeko Afrika Italiarrean zegoen, ingeles jatorriko bere aita Afrikako Italiar Polizian ari zelako orduan. 1941. urtean Ekialdeko Afrika Italiarraren erorketa gertatu zenean, Pratt familia kontzentrazio-esparru batean sartu zuten, non bere aita 1942an hil zen. Urte bat geroago, Pratt Italiara itzuli ahal izan zen, Gurutze Gorriko presoen aldeko interbentzioari esker; Pratt Città di Castello unibertsitate militarrean sartu zen, 1945 urtean tropa angloamerikarrekin bat egin zuen eta aliatuen armadako interprete gisa erabili zuten.


Gerra bukatu eta gero idazketa eta marrazketari ekin zion eta 'Albo Uragano' aldizkaria sortu zuen, Mario Faustinelli e Alberto Ongarorekin batera, 1947an 'Asso di Picche-Comics' bihurtuko zena.


Asso di Picche pertsonaiak gero eta arrakasta gehiago lortzen zuen bitartean, aldizkariak Dino Battaglia, Rinaldo D'Ami, Giorgio Bellavitis bezalako talentu gazteak erakarri zituen. Batez ere Argentinan izan zuen arrakasta horren ondorioz, Abril argitaletxearen gonbidapen bati esker Pratt "Veneziako talde"-ko beste lagun batzuekin batera Buenos Airesera joan zen eta 13 urtez geratu zen bertan.


1962an Italiara itzuli zen. Hemen 'Il Corriere dei Piccoli' agerkarian lanean hasi zen, eta besteak beste umeentzako hainbat literatur klasikoren komiki-egokitzapenak egin zituen.


1967a urtea garrantzitsua suertatu zen bere karreran. Florenzo Ivaldirekin batera Sgt. Kirk aldizkaria sortu zuen, komikigilearen istorio argentinarrak, Ameriketako klasikoak eta hainbat lan argitaragabe argitaratzeko asmoz. Lehen alean argitaratu zen Una ballata del mare salato, Corto Malteseren lehen abentura, Pratten pertsonaiarik famatu eta garrantzitsuena. Corto protagonista den 33 istorio labur eta luze sortu zituen 1988 arte.


1970an itzuli zen berriz Corto, oraingoan 'Pif Gadget aldizkari frantziarraren orrialdeetan, non hogeita bat istorio laburretan zehar bera izango den erabateko protagonista.

Beste lanen artean, Pratt-ek Milo Manararekin bi album sortu zituen: 'Verano indio (1983) eta El gaucho (1991).

Pratt 1995 urtean hil zen.

CORTO EUSKARAZ

Azken hamarkadetan eragile ezberdinen eskutik Cortoren zenbait abentura euskarara itzuli dira.

Argia aldizkariko TXT komiki gehigarrian Bego Montoriok atalka euskarara ekarri zuen 'Itsaso gazituaren balada'.

1988 urtean Antxeta argitaletxeak 'Ethiopikoak' plazaratu zuen (jatorrizkoa 1978)

2001 urteko abenduan Ostiela aldizkarian 'Concerto in ó minore per arpa e nitroglicerina' istorio laburra argitaratu zen. (Jatorrizkoa Les Celtiques albumaren baitan, 1971)


2024 urtean Astiberriren enkarguz 'Itsaso gaziaren balada bat' ekarri zuen euskarara Irene Hurtado de Saratxok.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 ABENDUA
Itsasogaziarenbaladabat.jpg
Itsaso gaziaren balada bat Astiberri Hugo Prat Hugo Prat Jatorrizkoa italieraz Irene Hurtado de Saratxo 1967 Sgt Kirk aldizkarian atalka