Jansain

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Frantziar jatorrizko Jean-François Sauré (Le Mans 1967) Araban 90. hamarkadan bizitzen hasi zen editore eta idazlea da, eta komiki gidoigintzan Jansain izenordea erabiltzen du.

Sauré argitaletxearen sortzaile, 2001 urtetik aurrera ia 100 komiki lan argitaratu ditu, gehienak gazteleraz eta euskaraz eta baita frantsesez eta ingelesez ere. Argitaletxeak euskarara ekarri ditu komikigintza franko-belgiarraren autore klasiko eta berriak, Euskal Herriko gidoilari eta irudigile ezberdinei argitaratzeko aukera eman die eta baita espainiar estatuko beste egile batzuei ere.    

Jean-François Saurék Gasteizen egonaldiak egin zituen haur eta gazte garaian, eta ondoren Sorbona-París Unibertsitatean komunikazioa eta informazio arloetako Master ikasketak egin zituen; 90. hamarkadan olerkigintzan aritu zen,liburu bat argitaratu zuen frantsesez... Unibertsitate ikasketak amaituta eta Araban kokatu zelarik, Javier Quintana ilustratzailearekin batera testua eta komikia tartekatzen zituen Arabako turismoari buruzko lanak sortu zituen.


2000. urtean Sauré argitaletxea sortu zuen, eta hasieratik komikigintzari garrantzia handia eman zion, proiektu anitzen bidez: komiki, ipuin eta material didaktikoen argitarapenaz gain erakusketak, lehiaketa eta tailerren antolaketan ere aritu zen. Egitasmo horietarako erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana sustatu izan du. Aitzindaria izan zen ere 2009 urtetik aurrera Estatu Espainiarrean komiki digitalak merkaturatzeko orduan.

EUSKARAZ EGILE BEZELA SORTUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

PAPEREAN[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 06 EKAINA
Bizitzaren-benetako-funtsa.jpg
Bizitzaren benetako funtsa Saure Jorge González de Matauco/Jansain Fernando Ferreiro/Esteban Hernández Calvo Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2021 urtekoa da 'Bizitzaren benetako funtsa' komikia, eta ale berean 'Jansain'-en 2012ko 'Matxinsalto argitaratzailea' komikia dago ere.
2009
Ahalmen.JPG
Compadre 3:Ahalmen partekatuak Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2009
2008
Esfinge negartia.JPG
Compadre 2:Esfinge negartia Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2008
2007
Babelgo.JPG
Compadre: Babelgo txotxongilolaria Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2007
2006
Izotz.JPG
Compadre 1: Izotz azpiko bidea Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Karlos Zabala 2006
2006
Bus alabaman.JPG
Bus bat alabaman Saure Fernando Buesa Fundazioa Jansain Sandrá García Ruiz Jatorrizkoa gazteleraz Pedro Diez de Ulzurrun 2006
2004
Gandhi.JPG
Gandhi, bizitzaren maisua Saure / Fernando Buesa Fundazioa Jansain eta 7 autore gehiago Pablo Cerda eta beste zenbait autore Jatorrizkoa gazteleraz Koldo Biguri / Beatriz Lopez 2004


EUSKARRI DIGITALEAN[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2012
Matxinsalto.JPG
Argitaratzaile baten istorioak 1: Matxinsalto argitaratzailea Saure Jansain Esteban Hernández Calvo Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2012
2013
Esaerak.JPG
Argitaratzaile baten istorioak 2: Esaerak eta ikasbideak Saure Jansain Esteban Hernández Calvo Jatorrizkoa gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2013
2013
Compadre 4.JPG
Compadre 4: Aurrealdeko lehioa Saure Jansain Pablo Cerda Jatorrizkoa gazteleraz Aurora Cuadrado Fernandez 2013