Manga euskaraz

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2022 izan zen Manga euskaraz irakurtzeko aukera errealitate bihurtu zen urtea:

  • Batetik Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 'Cube Arts' mangaren lehen zenbakia jarri zuen zaleen eskuetan: ondoren 2023 urtean guztira 4 manga serie berri jarri dira martxan, 2 kasauetan ('Cube Arts' eta 'Heroines Games') amaierara iritsi diren 3 liburukiz osatutako istorioak dira, eta beste 2 kasuetan ('Dinosan' eta 'Girls last Tour') zabalik diraute eta 2-3 hilabetean behin argitaratzen dira liburuki berriak.
  • Bestetik Ooso comics argitaletxe katalanak X Venture bilduma argitaratzen du: 'Gorputza krisian' seriaren 3 liburukiak argitaratu ditu jada, eta Primal Power Seriearen baitan 'Erregeen sumina. Lehoia vs Tigrea' komikia plazaratu du. Megaman saila ere euskaraz euskaraz irakurtzeko aukera egon dadn ahaleginetan ari dira.

Mangaberri webgunean 2023 urtean hilabetez hilabete argitaratuko diren manga komikien zerrenda osatu dute.


Harriet Ediciones eta KABE Zigilua


Kabe.jpg
Harriet manga 2023.jpeg
‘Kabe’ izeneko zigilupean, 'Harriet Ediciones' argitaletxeak manga munduari leihoa zabaldu dio eta euskarazko komikigintzan bide berriak urratu ditu: 2022ko azaroan argitaratu zuen Tomomi Usui komikigileak sortutako 'Cube Arts' sailaren lehen alea. Iker Alvarezek zuzenean japoniarretik euskarara ekarritakoa da manga hau eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar da.

Euskaraz argitaratuko dira soilik Kabe zigilupeko komikiak: aurreikuspenen arabera, 2023 urtean iritsiko dira zaleen eskuetara 'Cube arts' sailaren 2/03 eta 3/03 liburukiak.

Beste komiki sail berri hauek ere argitaratuko dira apurka apurka: 'Heroines Game' (Tabasa Iori, 3 liburuki) 'Change the World' (Yuya Kanzaki, 5 liburuki) 'Kami to Yobareta Otaku/An otaku called God'(Rootport); komiki hauek ez dira gatzeleraz argitaratu oraindino. Harriet Ediciones-ek euskarara ekarriko ditu jada gazteleraz argitaratuta dauden 'Dinosan' (Itaru Kinoshita) eta 'Girls Last Tour' (Tsukumizu).


Oso-comics logo.png

2022 urtean komikiak eta zientzia uztartzen dituen X-Venture manga garaikidea argitaratzen hasi ziren, eta katalanez gain gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak merkaturatzen hasi ziren.

3 liburukiz osatzen da 'Gorputza Krisian' seriea: lehen alearen aurresalmenta 2022ko uztailean zabaldu zen eta bigarren liburukia abenduan iritsi zen:2023 urtean argitaratuko da sailaren 3. eta azken liburukia.

Hector Angulo Iruñean 1996 urtean jaiotako itzultzaileak eta Japonian bizi izan denak ekarri ditu euskarara komiki hauek.

Komikiak eskuratzeko, Kataluinia, Espainar Estatua eta Euskal Herriko liburudendetan egoteko ahaleginak egiten ditu Oosok, baina banaketaren arloa eta apalaetgian presentzia izatea konplexua izanik, argitaletxeak online salmenta banaketa sare propioa sustatu du webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena.

2023 urtean, beste argitalpen batzuren artean, Megaman pertsonaiaren istorioak euskaraz argitaratuko dituzte.

MegaMan Megamix.jpg
Mangaberri atarian jakinarazi dutenez Oosokoek hiru urte baino gehiago daramatzate Megaman lizentziatu ahal izateko ‘Capcom’ bideojoko-enpresarekin negoziaketetan. Ez omen da batere erraza izan, baina hala ere lortu egin dute. Capcomen robot urdinak hainbat serie eta manga desberdin dauzka, eta hemen iritsiko zaigun lehena serie klasikoaren ‘Megaman Megamix‘ (Rockman Megamix) bildumaren edizio berritua (新装版 Shinsouban) da, Hitoshi Ariga komikigilearen bi liburukiko serie motz bat. Mangaberrik gogorarazi du EITBk 2000 hamarkadan pertsonaia honen marrazki bizidunak ere emititu zituela.