Mattin Irigoien
Mattin Irigoien Ainhize Monjolosen 1963an jaiotako euskal idazle eta antzerkigilea da. Okatxu, hegal egiten komikiaren gidoia egin zuen 2010ean.
Irigoien Hiruak bat antzerki taldean antzezle aritu zen; 90. hamarkadan zenbait antzezlanetarako gidoiak egin zituen:
1991 Amikuzeko toberendako Bethi gibelekoz aintzina
1997 Hautsi da kristala(Toribio Altzaga Saria)
2010, urtean Jendeen jende gidoia sortu zuen zuen (Alberdania)
Euskal Herriko Artzainak elkartearen ekimenez komiki bat sortzeko enkargua jaso zuten Irigoienek gidoilari moduan eta Asisko Urmenetak marrazkilari gisara. Horrela sortu zen Okatxu, hegal egiten komikia, eta Adur Larrea arduratu zen koloreztatzeaz.
Argia aldizkarian atalka hasi zen argitaratzen Okatxu, eta 2010 urtean album moduan argitaratua izan zen. Kukuxumuxuren laguntza ere izan zuen argitalpenak.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|
2010 | Okatxu | Argia/Komunikazio Biziagoa Euskal Herriko Artzainak/Kukuxumuxu | Mattin Irigoien | Asisko
(kolorea Adur Larrea) |
2009/2010ean Argia aldizkarian atalez atal |