Mizu Sahara
Seinen generorako Mizu Sahara/Sahara Mizu ezizena erabiltzen du 1977an jaiotako Yumeka Sumomo japoniar marrazkilariak: Shōjo-etarako Sahara Keita ezizena eta Doujinshi-etarako Chikyuya Sasshi erabiltzen du.
Bere lanik aipagarrienak hauek dira: 'Chou ni Naru Hi' (ingelesez 'The Day I Became a Butterfly') eta 'Dousaibou Seibutsu' ('Same Cell Organism'). 'My Girl' izenburuko manga 2009an real-action telesail gisa egokitu zen, eta kontrara 'Hoshi no Koe' animazioaren maga bertsioan parte hartu zuen.
2018tik 2021era 'Okashiratsuki' manga argitaratu zuen Monthly Comic Zenon aldizkarian eta Japonian 2023an estreinatu zen irudi errealeko egokitzapen zinematografikoa.
2025 urtean Kabe Zigilupean argitaratu zen istorio honen lehen liburukia euskaraz eta guztira 4 liburuki izango omen ditu.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2025 OTSAILA | Buztan eta guzti 1 / Buztan eta guzti Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Mizu Sahara | Mizu Sahara | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2018tik 2021 urteen artean Monthly Comic Zenon aldizkarian 尾かしら付き (Okashiratsuki) |