Pantxis Bidart

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Pantxis Bidart Hazparnen jaiotako musikaria da eta 2017an "Zonbat diru, hainbat miru" komikiaren gidoia egin zuen LEo Sain-Arroman marrazkilariarekin elkarlanean (ZTK argitaletxea). Hurrenez hurren Pxix eta TTipilo izenordeak erabuili zituzten.

2017 urtean ere Metamorfosia diskoa egin zune Alexis Therain musikariarekin. Koldo Amestoy ipuin kontalariarekin gitarra jo izan du Ibaia, itsasoa eta euskaldunak ikuskizunean.

Paxkal Indo ZTK argitaletxeko arduradunak Iparraldeko Hitzari adierazi zionez “Pantxixek bazuen ideia bat saien inguruan. Izan dira gertakariak: sai bat hari elektrikoan eroririk sua lotu zen Baigorriko pentze batean, beste sai bat gaizki hegaldaka ari zela hain segur eta txirrindulari baten kontra joan zela. Egiazko gertakariak dira. Hortik abiatuz Ipar Euskal Herriko hainbat egoera aipatzen dira”