Thomas Labourot

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Thomas Labourot 1977an Frantziar estatuko Reimsen jaio zen irudigilea da.

Wikipediaren arabera Antzerki eta arte ederretako ikasketak egin zituen, eta Rol jokoetarako bere ilustrazioak ezagutu ondoren Jean-David Morvan komiki gidoilariak Ttc 510 lantaldean sartzea proposatu zion eta Troll seriea berreskuratzea, bere garaian Joann Sfar gidoilariak eta Olivier Boiscommun marrazkilariak hasi eta utzi zutena. Hiru album berri marraztu zituen 2003/2006 urteen artean.

Ondoren genero anitzetan aritu da egile ezberdinekin: heroic fantasy arloa (Le Grimoire du Petit Peuple, 2004, Meurita, 2009-2011), zientzia-fikzioa (Les Chroniques de Esillage, 2005), "gag" estilokoak (Les Geeks, 2008-2015), poliziakoak (Dettives, 2015)...

2018 urtean Pif eta Herculesen pertsonaiak marraztu zituen Pif aldizkariaren bertsio berrituan.

2021 urtean argitaratu zuen 'La Ferme des animaux'L'Hermenier-ekin lankidetzan.

Séverine Gauthier-ekin 'Lancelot' saila hasi zuen eta 2022an Beka gidoigile bikotearekin 'A-Lan - Le secret de Wabisabi' (Prix Conseil départemental)

2022 urtetik L'Hermenier-ekin sortu ditu 'Un Chant de Noël' eta 'Nevermoor'


EUSKARAZ IRAKURRI DAITEZKEEN AUTOREAREN KOMIKIAK[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2023 ABENDUA
Abereen-etxaldea-txalaparta-eus.jpg
Abereen etxaldea Txalaparta Maxe L'Hermenier
George Orwellen jatorrizko historioa
Thomas Labourot Jatorrizkoa frantsesez Aiora Jaka 2021, 'La ferme des animaux', Jungle