Victor L. Pinel

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


Víctor L. Pinel 1988 urtean Madrilen jaiotako irudigile eta komikigilea da.

2012tik irakasle gisa lan egiten du marrazki profesionalerako goi ikasketen ESDIP eskolan, eta eskolaren baitako animazio-estudioan aritzen da ere, adibidez 2014 urtean 'Closed ' egin zuen eta eta 2019an I wish: '(2019ko Goya sarietarako izendatua) film laburrak zuzendu ditu.

2016 Fantzian argitaratu zen 'Rose' bere lehen komikia (Les enfants rouges) Séverine Vidalen gidoiarekin. 2019an gidoilari berdinarekin egin zuen La maison de la plage (Marabout), gazteleraz 'La casa de la playa'izenburupean argitaratu zena(Nuevo Nueve).

Frantzian 3. argitaletxe baterako ere sortu ditu lanak, Grand Angle-rekin argitaratu du 2020 urtean Philippe Pelaezen gidoiaz 'Puisqu’il faut des hommes', euskaraz ere Harriet Ediciones-ek argitaratu duen Argeliako gerrari buruzko sail bateko lehen zenbakia.