Joseba Larratxe Josevisky

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

JOSEBA LARRATXE 'JOSEVISKY'[aldatu]

Joseba Larratxe Berazadi 'Josevisky' Irunen 1985an jaiotako komikilaria da.

Donostian Arkitektura ikasketak egin bitartean zenbait aldizkari eta egunkarietan komikiak argitaratzen hasi zen: Berriaren Matraka gazte gehigarrian 'Euskal Frikia' zinta, Nabarra aldizkarian orrialde bat edo biko istorioak, Aldiri arkitektura aldizkarian... Ordudanik hainbat komiki proiektu eta albumetan parte hartu du, liburuen ilustrazioan aritu da, Argian irudi grafikoaz arduratu da, H28 kolektiboan parte hartu du...

2005ean Basauriko Ganorabako komiki lehiaketa irabazi zuen eta beste sariketa batzuetan akzesitak irabazi ditu. 2023 urtean Literatur Lanaren ilustrazioa modalitatean Euskadi Literatura Saria irabazi zuen Harkaitz Cano eta Unai Iturriagarekin sortutako 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikiaren irudigintza lanarengatik.

2012ko otsaileko Xabiroi aldizkarian hasi zen kolaborazioak egiten, Pako Aristiren gidoiaz sortutako 'Requiem gauaren erdian' komikiarekin. Urte horretan bertan, urriko alean 'Tirania Handia' lana argitaratu zuen, Asiskoren gidoiaz. 2014 abenduan Xabiroi aldizkarian agertu zen bere gidoi eta marrazkiekin osatutako 'Urrezko pasea' istorioa.

2013an Yurre Ugarteren gidoiaz 'Katu Hegoduna' komiki digitala kaleratu zuen Saure argitaletxearen eskutik

Urte horretan bertan Iruñeako Irati Fernandez eta Gasteizko Xabier Sagastarekin erakusketa kolektiboa egin zuen Bartzelonako Euskal Etxean 'Crossfire-Su Gurutzatua' izenburupean: Literaldia literatura jardunaldien baitan eta Bartzelonako komiki azokarekin elkarlanean antolatu zen erakusketa.

2015eko urtarrilean hasi zen Gaztezulo aldizkarian Aingurak komiki saila argitaratzen: bi urtez luzatu zen istorioa.

Hilabete horretan ere H28 hilabetekari saretirikoaren lehen alean parte hartu zuen eta ordudanik ohikoa izan da bere partaidetza, 2017an azken alea argitaratu zuten arte. 2021 urtean berpiztu zen saretirikoa.

Vertigo argitaletxearen enkarguz 2015ean Estatu Batuetan argitaratu zen 'Strange Sports Stories 4' komiki kolektiboan Genevieve Valentineren gidoiaz 'Walking' komikia argitaratu zuen.

Berriari eskainitako elkarrizketan, AEBetan argitaratzeko egindako ibilbidea kontatu zuen Joseviskyk : urtebete lehenago Yurre Ugarterekin batera Bartzelonako komiki azokara joan zen, zenbait argitaletxeri prest zeukaten beste komiki proiektu bat aurkezteko. Ez zuten editorerik lortu, baina DCren adarra den Vertigok hitzordua eman zien, eta euskal bikote sortzailearen proiektua onartu ez zuten arren euren lanean interesatuak zeudela adierazi zieten, eta handik gutxira  "Strange Sports Stories 4" antologian parte hartzeko aukera eman zioten Joseviskyri.

2016ean Josebiskyk Altzaporru komiki liburu kolektiboan hartu zuen parte: 2012 urtetik aurrera Argia aldizkarian eta urtekarian agertu dira bere ilustrazioak eta 2015 urtetik aurrera Larrun gehigarriko azalak sortu ditu.

Urte berean Nabarralderen enkarguz 'Eneko Haritza' komikia sortu zuen, Angel Rekalde idazlearen gidoiaz.

Denbora tarte honetan komikigintza beste bide batzuen bidez jorratu izan du ere, ikastaro, hitzaldi eta erakusketen bidez. Erakusketen artean "Umore zintak marrazten saiatu zen komikilaria" izenburukoa dago eta beste erakusketa batzuk egin zituen ere Lasarte, Gasteiz eta Irunen: 2017an Irunen "Irudiekin Esan" erakusketen zikloa ireki zuen.

Ilustrazio lanaz gain, bideogintzan ere aritu da: bere anaia Mikel Sexty Sexers taldeko kide izanik, taldearen disko berri bat kaleratzearekin batera kantaren baten bideoklipa egiteaz arduratu da Joseba, eta ordudanik beste talde batzuentzako bideoklipak egin ditu ere, 'Mugaldekoak' taldearenak adibidez.

Hainbat musika talderen disken azalak ere sortu ditu: Lauroba, Izeberg, Mugaldekoak....

Joseviskyren komikigintza eta Rockaren arteko harremana ez da bideoklipetara mugatzen: "KKLRD" proiektua jarri zuten sarean Lazaro Yak Boldoren gidoiekin eta "Sexty Sexers" taldeko Joseba Baleztenaren musikaz


Rockaren eta komikiaren arteko Joseviskyren lanen beste adibideak lehen aipatutako Xabiroi aldizkarian argitaratutako 'Urrezko pasea' komikia eta Gaztezulorako euskal taldeen kantekin egindako komikiak izango lirateke, besteren artean:

  • JP Lohian & Klonen Klana, 'Sekretua& kantan oinarritutako komikia.
  • Mice, 'Laba Ibaiak' kanta.
  • Willis Drummond, 'Ez da izango& kanta.
  • Ruper Ordorika, 'Lera Zakurren Balada' kanta.


2018ko maiatzean Zarautzko Literaturia Jaialdian estreinatu zen 'Zer hartu ontzitik, itsasoa harri bihurtzen bada' ikuskizuna, Joseviskyren Aingurak komikian oinarritua eta marrazkilariak Miren Narbaiza eta Joseba B. Lenoir musikariekin sortutakoa.

Komiki ikastaroei dagokionez "Komikia, mugimendu ikustezina" izenekoa eskeini izan du. Haur eta gazteentzako Irunen "Sortu zure komikia" izenburuko ikastaroak eman zituen. Tolosan komiki irakurle klubeko dinamizatzaile izan da.


Haur eta gazte literaturako liburuak ilustratu ditu, besteren artean Esti Vivancoren Argixorgin (Elkar, 2014) eta Eireren egunerokoa (Elkar, 2015), Sebastian Salaberriaren Neronek tirako nizkin (Auspoa, 2016) eta Jasone Osororen Eskularru beltzak liburu sailerako ilustrazioak egin ditu (Elkar, 2017-2018)

2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43 zenbakian Asiskok eta Joseba Larratxek 'Basolatik berri onik ez' sailari hasiera eman zioten.

2017an Mikel Arbizaren gidoiaz FastBrains historiotxoa argitaratu zuen euskaraz eta gazteleraz, hedapen zientifikoko proiektu baten barruan, haur eta gazteen heltze prozesuan sormenaren garrantzia eta neurozientzia eta hezkuntzaren arteko harremanak gaitzat hartuta.

Urte berean 'Isidoro Fagoaga, bada tenorea!' 12 orrialdetako komikia sortu zuen, Jon Abrilen gidoiarekin, Beran antolatutako erakusketa baten harira.

Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko, eta 4 komikilarik irabazi zituzten diru laguntzak: Javier de Isusik, Alex Orbek, Dani Fanok eta Joseba Larratxe 'Joseviskyk': Yurre Ugarteren gidoiaz Joana Maiz komikia 2019ko urrian argitaratu zuen Harriet ediciones etxeak. Joseviskyk komikiaren lan-prozesua erakutsi zuen sare sozialetan

2020ko urrian iritsi zen liburudendetara Asisko Urmenetak eta Joseba Larratxek Xabiroi aldizkarirako atalka sortutako 'Basolatik berri onik ez' komikiaren albuma

Komikiaren Teaserra Musika: Julen Irazoki DAPA-ren bideoa

2021 urtean Saurek "Las sombras, los colores, misterios y monstruos de la humanidad" komiki bilduma argitaratu zuen paperean, aurrez euskarri digitalean argitaratutako autore ezberdinen lanak liburuki batean elkartuaz: zoritxarrez soilik gazteleraz argitaratu dira paperean Amaia Ballesterosen 'Mapagilea', Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren 'Katu Egoduna" eta Pablo Zerda irudigileak Jansainekin egindako istorioak (Jean Paul Saure editoreak gidoigintzarako erabiltzen duen ezizena)

2021 urtean zureestiloanmarraztu ekimena abiatu zuen marrazkilariei euskal komikigintzako pertsonaia bat hartu eta haien estiloan marraztea proposatuaz. Aho” eta Biba Zuek! saioetan mintzatu zen ekimen hauetaz.


MIKEL LABOA KATEDRA.jpg
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe Josevisky-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu."
Bi urteko lan prozesuaren ondoren, komikia 2022 urtean argitaratu zen eta katalanezko zein  gaztelaniazko bertsioak 2023ko martxoan. Lan honi esker Larratxek 2023 urtean Literatur Lanaren ilustrazioa modalitatean Euskadi Literatura Saria irabazi zuen. Sariaren baitan 2024 urteko Euskal Herriko Itzulia txirrindulari probaren kartela egin zuen. 

Haur eta gazte literaturan, besteren artean Izaro Arroitaren 'Lina Plastilina' eta Jasone Osororen 'Eskularru Beltzak' sailetarako irudigintzan adi da.

Beste lanen artean, Irulegiko eskuaren aurkikuntzari buruzko infografia egin zuen Aranzadirako.

Argia aldizkaria eta Larrun gehigarriaren azal eta irudigintzaz arduratzen da ere.

Asisko Urmenetarekin egindako Basolatik berri onik ez komikiaren bigarren zatia prestatzen ari da Xabiroi aldizkarirako. 


Elkarrizketa Gaztezulon

Elkarrizketa Noticias de Gipuzkoa egunkarian

Elkarrizketa Bizkaie atarian

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]

Paperean euskaraz argitaratua[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 AZAROA
Ni ez naiz mikel laboa.jpg
Ni ez naiz Mikel Laboa Elkar / Euskal Herriko Unibertsitatea Argitalpen Zerbitzua / Mikel Laboa Katedra Unai Iturriaga / Harkaitz Cano Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2022 azaroa
2020 URRIA
2020 Basolatik.jpg
Basolatik berri onik ez Ikastolen Elkartea/Xabiroi Asisko Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa lehen atala 2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian eta 2020ko ekaineko 56. zenbakian azkena
2019
2019 joana.jpg
Joana Maiz Harriet Ediciones Yurre Ugarte Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2019
2016
2016 eneko.jpg
Eneko Aritza. Lehen errege baskoia Nabarralde Angel Rekalde Joseba Larratxe Josevisky Edizio elebiduna Miren Mindegia 2016 11 AZAROA

Euskaraz argitaratutako komikiak euskarri digitalean[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2013 katu egoduna.jpg
Katu hegoduna Saure Yurre Ugarte Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2013

Beste autoreekin batera paperean euskaraz argitaratua[aldatu]

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK
2019 03 MARTXOA
Tupust.jpg
Tupust! 1. Txalaparta Tupust! Kolektiboa
Danele Sarriugarteren gidoiaz eta Joseba Larratxeren irudiz 'Natsegit' istorioa.
Tupust! Kolektiboa
Danele Sarriugarteren gidoiaz eta Joseba Larratxeren irudiz 'Natsegit' istorioa.
2016 04 APIRILA
2016 altza porru.jpg
Altza porru Argia/Komunikazio Biziagoa Obrarena Jakoba Errekondo Komiki bakoitzarena: Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, ZaldiEroa Ainara Azpiazu Axpi, Asisko, Joseba Larratxe Josevisky, Iñaki Martiarena Mattin, Olariaga, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, [[ZaldiEroa] 2016 04 APIRILA


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2015 12 ABENDUA
2015 h28 urtikaria.JPG
H28 hilabetekari saretirikoaren urtikaria. Urtekari Paperitikoa H28 Dani Fano,Edu Lartzanguren,Eñaut Aiartzaguena,Exprai & Aranagoiri,Exprai,HamarHatzHandi,Hasier Goikolea,Iren,Josevisky,Laure Gomez,Marko,Mikel Orbegozo,Ñ,Ñk,Patxi Gallego,Sustrai Errolan,Trirrite & Tz,Unai Gaztelumendi,Unai Iturriaga,ZaldiEroa Dani Fano,Edu Lartzanguren,Eñaut Aiartzaguena,Exprai & Aranagoiri,Exprai,HamarHatzHandi,Hasier Goikolea,Iren,Josevisky,Laure Gomez,Marko,Mikel Orbegozo,Ñ,Ñk,Patxi Gallego,Sustrai Errolan,Trirrite & Tz,Unai Gaztelumendi,Unai Iturriaga,ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2015 12 ABENDUA
2016 12 ABENDUA
2016 h28 urdekaria.jpg
H28 urdekaria Urtekari Paperitikoa H28 Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Joseba Larratxe Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital Adur Larrea, Aiert, Ainara Azpiazu Axpi, Aitor Egia, Aranagoiri, Aritz, Aritz Irigoien, Asisko, Beñat Etxaburu, Dani Fano, Edu Lartzanguren, Enekus Mus, Enok Sudupe, Eñaut Aiartzaguena, Exprai, Hasi,Hartzmarka, Iban Izagirre, Idoia Torregarai, Iren, Jojo Arratzukima,Jokin, Josevisky, Laure Gomez, Marko, Mikel Orbegozo, Mr, Ñ, Ñk, Ogaxo, Patxi Gallego, Sustrai Errolan, Tomax, Tz, Unai Gaztelumendi, Unai Iturriaga, Xanmari, Zaldieroa, @Zital Euskaraz Jatorrizkoa 2016 12 ABENDUA


Informazio gehiago sarean[aldatu]

Joseba Larratxeren webgunea

Autorearen atala wikipedian

Elkarrizketa 2011ean EuskoNews atarian

2015 Elkarrizketa 2015ean Usurbilgo Noaua aldizkarian

Elkarrizketa 2017ko maiatzean Irunero atarian