«Jack Manini»: berrikuspenen arteko aldeak
1. lerroa: | 1. lerroa: | ||
Jack Manini 1960 urtean Montargis en Loiret frantziar herrian jaiotako komiki marrazkilari eta gidoilaria da. | Jack Manini 1960 urtean Montargis en Loiret frantziar herrian jaiotako komiki marrazkilari eta gidoilaria da. | ||
− | Haurtzaroan 6-8 urterekin hasi omen zen komikiekin zaletzen eta marrazten. | + | Haurtzaroan 6-8 urterekin hasi omen zen komikiekin zaletzen eta marrazten. [https://fr.m.wikipedia.org/wiki/Jack_Manini Wikipedian jasotzen denez], Arte Ederrak ikasi zituen Parisen eta profesionalki Pilote, Circus, Zoulou, Chic... eta beste aldizkarietan argitaratu zituen lehen komikiak. |
1985 urtean argitaratu zuen bere lehen albuma, Je Swingue izenekoa; hiru urte beranduago Le Cobaye argitaratu zuen eta 1991ean L'Archimage Robert. | 1985 urtean argitaratu zuen bere lehen albuma, Je Swingue izenekoa; hiru urte beranduago Le Cobaye argitaratu zuen eta 1991ean L'Archimage Robert. |
Hauxe da oraingo bertsioa, 08:05, 3 azaroa 2018 data duena
Jack Manini 1960 urtean Montargis en Loiret frantziar herrian jaiotako komiki marrazkilari eta gidoilaria da.
Haurtzaroan 6-8 urterekin hasi omen zen komikiekin zaletzen eta marrazten. Wikipedian jasotzen denez, Arte Ederrak ikasi zituen Parisen eta profesionalki Pilote, Circus, Zoulou, Chic... eta beste aldizkarietan argitaratu zituen lehen komikiak.
1985 urtean argitaratu zuen bere lehen albuma, Je Swingue izenekoa; hiru urte beranduago Le Cobaye argitaratu zuen eta 1991ean L'Archimage Robert.
1995ean Arleston gidoilariarekin Mycroft trilogia sortu zuen, Raymond Maric-ekin Estelle sailean egin zuen lan 2000 urtetik aurrera, eta urtero album bat edo bi sortzen ditu, adibidez Glénatentzat La loi du kanun (kasu honetan Maniniren testuekin eta Chevereauren marrazkiekin) eta Dargaud etxerako Nécromancy (Fabien Nury-ren gidoiaz).
Haur literaturan ere aritua da idazle eta ilustratzaile gisara.
2013 urtean Bamboo etxerako S.O.S Lusitania Komikia sortu zuen, Patrice Ordas eta Patrick Cothias gidoilari zituela. Harriet etxeari esker euskaraz irakurri daiteke komiki hori. Beste komikien artean, La Guerre des amants sortu zuen gero.
2018an euskaraz argitaratu zen Tomoë komikia (Harriet Ediciones) Jack Maniniren gidoiaz eta Tiekoren marrazkiekin. Jatorrizkoak frantsesez bi album ditu, 2017ko apirilean eta 2018ko maiatzean sortuak.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2018 10 URRIA | Tomoë: | Harriet Ediciones | Jack Manini | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017/03 Tomoë (Bamboo Édition) 1. Déesse de l'eau 2018/04 2. Le miroir divin |
2016 09 IRAILA | SOS Lusitania | Harriet Ediciones | Patrice Ordas / Patrick Cothias | Jack Manini | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2013 Lehen zatia (Bamboo)
2014 Bigarren zatia (Bamboo) 2015 Hirugarren zatia (Bamboo) 2016 Osoa Gazteleraz (Harriet Ediciones) |