«Saure»: berrikuspenen arteko aldeak
14. lerroa: | 14. lerroa: | ||
2002an Sherlock Holmes pertsonaia ardatz zuten saileko hiru komiki argitaratu zituen eta komiki franko-belgiarreko autore garantzizko izan ziren Turk eta De Groot sortzaileen "Leonardo jakintsu handia" albuma argitaratu zuen. Urte horretatik aurrera urtero 7 komiki inguru argitaratzeari ekin zion, euskaraz zein gazteleraz, atzerriko autoreen itzulpenak eta euskal autoreen lanak tartekatuaz. | 2002an Sherlock Holmes pertsonaia ardatz zuten saileko hiru komiki argitaratu zituen eta komiki franko-belgiarreko autore garantzizko izan ziren Turk eta De Groot sortzaileen "Leonardo jakintsu handia" albuma argitaratu zuen. Urte horretatik aurrera urtero 7 komiki inguru argitaratzeari ekin zion, euskaraz zein gazteleraz, atzerriko autoreen itzulpenak eta euskal autoreen lanak tartekatuaz. | ||
− | 2003an adibidez Redondo euskal komikigile historikoaren (besteren artean Ion eta Mirka saila) | + | 2003an adibidez Redondo euskal komikigile historikoaren (besteren artean Ion eta Mirka saila) Aritz saila abiatu zuen, eta argitaratu zituen ere Bill eta Boloren album bat, saga arturiko bat... |
2004ean "Gandhi, bizitzaren maisua" komiki bildumararako gidoilari aritu zen Sauré bera beste 8 autoreekin: Daniel Redondo Pérez, Diego Alejandro Garavano, Agustin Casas... | 2004ean "Gandhi, bizitzaren maisua" komiki bildumararako gidoilari aritu zen Sauré bera beste 8 autoreekin: Daniel Redondo Pérez, Diego Alejandro Garavano, Agustin Casas... | ||
342. lerroa: | 342. lerroa: | ||
|Koldo Biguri / Beatriz Lopez | |Koldo Biguri / Beatriz Lopez | ||
|2004 | |2004 | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2004]] [[Fitxategi:Bolo.JPG|center|thumb|120px|link=http://www.eliburutegia.euskadi.eus/libro/ametsaren-aro-berria]] | ||
+ | |[[Bolo & Bill: Hona hemen!]] | ||
+ | |[[Saure]] | ||
+ | |[[Roba]] | ||
+ | |[[Roba]] | ||
+ | |Jatorrizkoa frantsesez | ||
+ | |Koldo Biguri / Beatriz Lopez | ||
+ | |1999, les v'la! (Dargaud) | ||
|- align=center | |- align=center | ||
|- align=center | |- align=center |
10:54, 1 apirila 2020(e)ko berrikuspena
Frantziar jatorrizko Jean-François Sauré (Le Mans 1967) Araban 90. hamarkadan kokatu zen editore eta idazlea,eta komiki gidoigintzan Jansain izenordea erabiltzen du. Haur eta gazte garaian Gasteizen egonaldiak egin zituen, eta ondoren Sorbona-París Unibertsitatean komunikazioa eta informazio arloetako Master ikasketak egin zituen.
2002 urtean komikigintzan oinarritutako Saure argitaletxea sortu zuen, eta ordudanik proiektu-jarduera ezberdinak sustatu ditu: komiki, ipuin eta material didaktikoaren argitarapenaz gain erakusketak, lehiaketak eta tailerren antolaketa adibidez. Horretarako erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana sustatu izan du. Aitzindaria izan zen ere komiki digitalak merkaturatzeko orduan.
90. hamarkadan Jean-François Sauré olerkigitzan aritu zen,liburu bat argitaratu zuen frantsesez... eta Araban kokatu zelarik Javier Quintana ilustratzailearekin batera testua eta komikia tartekatzen zituen Arabako turismoari buruzko lanak sortu zituen. 2000. urtean Sauré argitaletxea sortuta, bere lehen argitalpenak, besteren artean, "Euskal labirintoak eta pasadizoak", "Nafarroan zehar euskararen ibilbidea" (Orreaga Ibararen testuekin eta Patxi Gallegoren ilustrazioekin) eta Euskal Herria, Palestina zein Kaukasoaldeko gatazkei buruzko lanak. Sancho el Sabio Fundazioak katalogatuta ditu argitaletxearen lanak.
KOMIKIGINTZA
2000 urtean hasi zen aipatutako lanak argitaratzen, eta urte horretakoa da ere argitaratutako lehen komiki lana: "Epifanio y John Vaina: la carcajada del año" gaztelerazko lanean Patxi Gallegoren komikiak agertzen dira, eta ale berean Yann Besrest-en testuak daude, nahiz eta bi lanek elkarren artean harremanik ez izan.
2001ean Sauré euskaraz argitaratutako komikigintzan sendoago hasi zen, Carlos Trillo argentinarra eta Laura Scarpa italiarraren "Gazte kontuak" albumarekin, Hermann frantziarraren-en "Jeremiah. Fusila urpean" komikiarekin eta euskal jatorrizko autore batenlanarekin, Iñigo Sarasolaren "Txerokiren txorakeriak".
2002an Sherlock Holmes pertsonaia ardatz zuten saileko hiru komiki argitaratu zituen eta komiki franko-belgiarreko autore garantzizko izan ziren Turk eta De Groot sortzaileen "Leonardo jakintsu handia" albuma argitaratu zuen. Urte horretatik aurrera urtero 7 komiki inguru argitaratzeari ekin zion, euskaraz zein gazteleraz, atzerriko autoreen itzulpenak eta euskal autoreen lanak tartekatuaz.
2003an adibidez Redondo euskal komikigile historikoaren (besteren artean Ion eta Mirka saila) Aritz saila abiatu zuen, eta argitaratu zituen ere Bill eta Boloren album bat, saga arturiko bat...
2004ean "Gandhi, bizitzaren maisua" komiki bildumararako gidoilari aritu zen Sauré bera beste 8 autoreekin: Daniel Redondo Pérez, Diego Alejandro Garavano, Agustin Casas...
2005ean hainbat autoreekin "Pulp Fikzioa" albuma argitaratu zuen Ingurugiroari buruzko ipuinak Komikiaren 1go Sariketako lanak bilduta; autoreen artean zeuden María José Mosquera Beceiro, Amaia Ballesteros López, Aurora Solano eta José Hierro, María Elena del Valle Garcés,Diego Alejandro Garavano... Virginia Perez-ek itzuli zituen euskarara.
2005ean ere argitaratu zuen Saurék Unai Busturia eta Julen Ribas Numenak sailaren lehen alea, eta Angoulemeko azokan egon ziren lanak aurkezten.
Urte horietan Durangoko Azokan parte hartzen hasi zen Sauré Argitaletxea.
Horrela, XXI mendeko lehen hamarkadan, euskarazko komikien argitaralpena nahiko ahul zegoenean, Saurék kuantitatiboki eta produktuen aniztasunaren ikuspegitik ekarpen berezia egin zuen, hurrengo hamarkadan Harrietek egingo zuenaren antzekoa esparru batzuetan.
Hurrengo urteetan komikiak argitaratzeko erritmoa mantendu zuen (informazio hau eguneratzen ari gara)eta Tebeosfera atariaren arabera, Espainiar estatuan komiki digitalak argitaratzen aitzindarietako bat izan zen 2009an.
2010ean eta epe luze batez soilik digitalean argitaratu zituen lanak Saurék, eta hauen artean 2013an Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin "Katu Hegoduna" komiki digitala kaleratu zuen.
Erakunde publiko eta pribatuekin hezkuntza arloko materialak ekoitzi ditu eta jarduerak antolatzen ditu jarraikortasunez.
XXI hamarkadako bigarren hamarkadako ibilbide anitzaren barne, jarraian soilik euskaraz paperean argitaratutako komikiak zerrendatuko ditugu Komikipedian.
PAPEREAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK Zerrenda hau eguneratze bidean dago
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 01 URTARRILA | Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian | Saure | Nesim Fintz | Han-Mi Kim | Jatorrizkoa frantsesez | Belén Pikabea Laoniz | 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas. |
2016 03 MARTXOA | Bazen behin ipuin bat | Saure | Ainize Eguiarte Arrola | Alfonso Berroya Elosua | Edizio elebiduna | Miren Echeveste Lacombe | 2016 03 MARTXOA Euskaraz eta Gazteleraz |
2009 | Newtondarrak 1: Newton eta Torrijo Superordenagailua | Saure | Edorta Corpás | Victor Araque | Jatorrizkoa gazteleraz | Xabier Armendaritz | 2009 |
2009 | Ziklozirkua 2: Diamanteak harean | Saure | Joseba Gómez | Josema Carrasco | Jatorrizkoa gazteleraz | Jon Muñoz | 2009 |
2009 | Compadre 3:Ahalmen partekatuak | Saure | Jansain | Pablo Cerda | Jatorrizkoa gazteleraz | Karlos Zabala | 2009 |
2009 | Txanoa 3: Abentura olinpikoa | Saure | Txani Rodríguez | Nacho Fernández Kolorea Veronica Rosado | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2009 |
2008 | Txanoa 2: Eguzkiaren lasterketa | Saure | Txani Rodríguez | Nacho Fernández | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2008 |
2008 | Ziklozirkua 1: Hazien bidaia | Saure | Joseba Gómez | Josema Carrasco | Jatorrizkoa gazteleraz | Joxean Sagastizabal | 2008 |
2008 | Compadre 2:Esfinge negartia | Saure | Jansain | Pablo Cerda | Jatorrizkoa gazteleraz | Karlos Zabala | 2008 |
2008 | Animalien inauteria | Saure | Mundina | Mundina | Jatorrizkoa Gazteleraz | Xabier Armendariz | 2008 |
2008 | Artearen Historiak 2: Babiloniarrak, Mesopotamiako artea | Saure | Gonzalo Martínez de Antoñana | María José Mosquera Beceiro | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2008 |
2007 | Numenak, Alaba | Saure | Unai Busturia | Julen Ribas | Euskaraz Jatorrizkoa | 2007 | |
2007 | Artearen Historiak 1: Harri-pintatzaileak, Goi paleolitoko artea | Saure | Gonzalo Martínez de Antoñana | María José Mosquera Beceiro | Jatorrizkoa gazteleraz | Luis Mari Igartua | 2007 |
2007 | Txanoa 1: Iparraldeko Basamortuak | Saure | Txani Rodríguez | Nacho Fernández | Jatorrizkoa gazteleraz | Joxean Sagastizabal | 2007 |
2006 | Pirata 3 : Ongi marraztu? Behin hasi eta gero jarraitu | Saure | Jose Angel Lopetegi | Jose Angel Lopetegi | Jatorrizkoa gazteleraz | Inaxio Lopez de Arana | 2006 |
2006 | Egiptoarrak espazioan 2: Faraoiaren garagardoa | Saure | Diego Agrimbau | Diego Garavano | Jatorrizkoa gazteleraz | Virginia Perez Alonso | 2006 |
2006 | Compadre: Babelgo txotxongilolaria | Saure | Jansain | Pablo Cerda | Jatorrizkoa gazteleraz | Karlos Zabala | 2006 |
2006 | Compadre 1:Esfinge negartia | Saure | Angel Benito Gastañaga | Angel Benito Gastañaga | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2006 |
2006 | Bus bat alabaman | Saure Fernando Buesa Fundazioa | Jansain | Sandrá García Ruiz | Jatorrizkoa gazteleraz | Pedro Diez de Ulzurrun | 2006 |
2006 | Compadre 1: Izotz azpiko bidea | Saure | Jansain | Pablo Cerda | Jatorrizkoa gazteleraz | Karlos Zabala | 2006 |
2005 | Numenak, Aita | Saure | Unai Busturia | Julen Ribas | Euskaraz Jatorrizkoa | 2005 | |
2005 | Aritz 2: Knossos-eko ondarea | Saure | Pello Gutiérrez Peñalba | Daniel Redondo / Kolorea: Iban Astondoa Altuna | Jatorrizkoa gazteleraz | Pello Gutiérrez Peñalba | 2005 |
2005 | Pulp fikzioa 4 komiki | Saure | Maria José Mosquera Beceiro / Aurora Solano / José Hierro Amaia Ballesteros/Maria Elena del Valle Garces /Diego Alejandro Garavano | Maria José Mosquera Beceiro / Amaia Ballesteros/Maria Elena del Valle Garces /Diego Alejandro Garavano | Jatorrizkoa gazteleraz | Virginia Perez Alonso | 2005 |
2005 | Pirata | Saure | Jose Angel Lopetegi | Jose Angel Lopetegi | Jatorrizkoa gazteleraz | Koldo Biguri | 2005 |
2005 | Pirata 2 : Ze baboa zaren Pirata | Saure | Jose Angel Lopetegi | Jose Angel Lopetegi | Jatorrizkoa gazteleraz | Koldo Biguri | 2005 |
2005 | Egiptoarrak espazioan: Faraoiaren agina | Saure | Diego Agrimbau | Diego Garavano | Jatorrizkoa gazteleraz | Virginia Perez Alonso | 2005 |
2005 | Uratxima kementsua | Saure | Nathalie Bodin | Nathalie Bodin | Jatorrizkoa Frantsesez | Koldo Biguri | 2002, Ourachima le brave (Delcourt) |
2004 | Ametsaren aro berria | Saure | Agustín Ferrer Casas | Nacho Fernández | Jatorrizkoa gazteleraz | Joxean Sagastizabal | 2004 |
2004 | Zeruko junkoa | Saure | Roger Leloup | Roger Leloup | Jatorrizkoa frantsesez | Ritxi Lizartza | 1998 La jonque céleste (Dupuis) |
2004 | Gandhi, bizitzaren maisua | Saure / Fernando Buesa Fundazioa | Jansain eta 7 autore gehiago | Pablo Cerda eta beste zenbait autore | Jatorrizkoa gazteleraz | Koldo Biguri / Beatriz Lopez | 2004 |
2004 | Bolo & Bill: Hona hemen! | Saure | Roba | Roba | Jatorrizkoa frantsesez | Koldo Biguri / Beatriz Lopez | 1999, les v'la! (Dargaud) |
2003 | Aritz 1: Nayariteko altxorra | Saure | Pello Gutiérrez Peñalba | Daniel Redondo/ Kolorea: Iban Astondoa Altuna | Jatorrizkoa gazteleraz | Pello Gutiérrez Peñalba | 2003 |
EUSKARRI DIGITALEAN
2009 bitartekoak paperean argitaratuko urtea dute erreferentzia bezela. 2010 urtetik aurrekoak soilik digitalean eskuratu daitezke.