«2021»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
283. lerroa: 283. lerroa:
 
|- align=left
 
|- align=left
 
|[[Fitxategi:Sua.jpg|center|thumb|200px|link=https://twitter.com/SUTAGARofizial/status/1455881670624690176]]
 
|[[Fitxategi:Sua.jpg|center|thumb|200px|link=https://twitter.com/SUTAGARofizial/status/1455881670624690176]]
| Julen Ribasek 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin.'''Azaroaren 15ean argitaratuko da komikia [[Alex Tello]]ren gidoiarekin:'''  Su Ta Gar Eibarko taldearen “kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz” "azken 30 urteetako gure historia gogoraraziz" fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen dituen lana izango dela adierazi du Su Ta Gar taldeak [https://www.facebook.com/SUTAGARofizial/posts/423884115772604 Facebook] eta [https://twitter.com/SUTAGARofizial/status/1455881670624690176 Twitter] sareetan.   
+
| Julen Ribasek 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen '[[Sua]]' proiektuarekin.'''Azaroaren 15ean argitaratuko da komikia [[Alex Tello]]ren gidoiarekin:'''  Su Ta Gar Eibarko taldearen “kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz” "azken 30 urteetako gure historia gogoraraziz" fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen dituen lana izango dela adierazi du Su Ta Gar taldeak [https://www.facebook.com/SUTAGARofizial/posts/423884115772604 Facebook] eta [https://twitter.com/SUTAGARofizial/status/1455881670624690176 Twitter] sareetan.   
  
  

06:55, 9 azaroa 2021(e)ko berrikuspena


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
01 URTARRILA
2021 beti berdin.jpg
BETI BERDIN Taberna Koronabirusaren garaian Gaston Argitalpenak / Egilea Editore Asier Iturralde Asier Iturralde Euskaraz jatorrizkoa, gazteleraz aldiberean 2021 01 URTARRILA Euskaraz eta Gazteleraz
01 URTARRILA
2021 jaungoikoa aberria foruak altsasu.jpg
Jaungoikoa, Aberria, Foruak eta Altsasu Antsoain Komiki Boom Elias Taño Elias Taño Gazteleraz jatorrizkoa ? 2020 10 URRIA Gazteleraz: Dios, Patria, Fueros y Altsasu (Egilea Editore)
01 URTARRILA
Kattalinezdajaio.jpg
Kattalin ez da jaio Zoila Ascasibar Eider Moreno Zubiaga Eider Moreno Zubiaga Euskaraz 2021 01 URTARRILA Euskaraz eta Gazteleraz
03 MARTXOA
Pattietainurriak.jpg
Patti eta inurriak Astiberri Txikiberri bilduma Anouk Ricard Anouk Ricard Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2010 'Patty et les fourmis' (Gallimard Bd)
04 APIRILA
Biga2 eus.jpg
Biga 2. Super laguna! Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 2(Milan editeur)
04 APIRILA
2021 armadiloaren igarkizuna.Jpg
Armadiloaren igarkizuna Farmazia Beltza Zerocalcare Zerocalcare Italieraz jatorrizkoa Koldo Izagirre 2011 urtean 'La profezia dell'armadillo' (Edizioni Graficart); 2012an BAO Publishing: euskarazko edizioa argitaletxe honen 'Artist Edition' edizioaren azala du)
05 MAIATZA
Isaline 3 txakurrezko.jpg
Isaline 3: txakurrezko sorginkeria Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesez jatorrizkoa Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017, Isaline: Sorcellerie magichienne, Frantsesez (Bamboo)
05 MAIATZA
Jules jauna komikia.jpg
Jules jauna Harriet Ediciones Aurelien Ducoudray Arno Monin Frantsesez jatorrizkoa Miel Angel Elustondo Etxeberria 2019, 'Monsieur Jules', Frantsesez (Bamboo/Grand Angle)
06 EKAINA
Claudeetamorino2 eus.jpg
Claude eta Morino 2. Zorionak zuri! Claude eta Morino Saila Astiberri Txikiberri bilduma Adrien Albert Adrien Albert Frantsesez jatorrizkoa Bego Montorio Uribarren 2019, "Claude et Morino 2" Joyeux Anniversaire!, Editions L'école des loisirs
06 EKAINA
Unamuno komikia euskaraz.JPG
Unamuno. Gizona eta arrazoia Gallo de Oro Borja Crespo Alex Orbe Gazteleraz jatorrizkoa Iurgi Arginzoniz 2021, Aldiberean gazteleraz jatorrizkoa 'Unamuno. El hombre y la razón'
06 EKAINA
Orreagako kronikak 1.jpg
Orreagako kronikak 1 Errolanen elezaharra / Orreagako kronikak Saila Erein Juan Luis Landa Juan Luis Landa frantsesez eta ia aldiberean euskaraz Koro Navarro 2021 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 1 La Légende de Roland'
06 EKAINA
2021 mihisetik.jpg
Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira Saure Inge Eguiluz/Moratha Moratha Jatorrizkoa gazteleraz Inaxio Lopez de Arana 2010/2014 urteen artean argitaratu ziren istorio hauek euskarri digitalean 3 komiki ezberdinetan
07 UZTAILA
2021 zaporeen abentura.jpg
Zaporeen abentura Saure Lipocito/Edorta Corpás Sara Calzada/Victor Araque Jatorrizkoak gazteleraz Iñaxio Lopez de Arana Arrieta 2012 (2021 urteko liburuki honetan

paperean argitaratu zituzten "Newtondarrak" saileko 2. alea eta 2012an euskarri digitalean argitaratu ziren 'Trattoria' Saileko bi zenbakiak)

07 UZTAILA
2021 lurraren semea.jpg
Txanoa Bilduma Lurraren semea Saure Txani Rodríguez Nacho Fernández Jatorrizkoa gazteleraz Inaxio Lopez de Arana 2021 ((aurretik euskarri digitalean argitaratutako istorioen paperezko bilduma)
07 UZTAILA
2021 newton klonak robotak.jpg
Newtondarrak 5 Newton eta etorkizunerako bidaia: klonak VS robotak Saure Edorta Corpás Victor Araque Jatorrizkoa gazteleraz Xabier Armendaritz 2021 ( bilduma honetan paperean argitaratu dituzte aurretik euskarri digitalean argitaratutako Newtondarrak saileko 3. (Newton eta berdinen jatorria) eta 4. (Newton, 24. mendea eta koska) istorioak.)
09 IRAILA
2021 Arranotxu.jpg
Arranotxu Euskal Gerlari Mitikoa Ikastolen Elkartea/Xabiroi ZaldiEroa ZaldiEroa Euskaraz Jatorrizkoa 2007ko maiatzeko Xabiroi aldizkariko 4. zenbakitik aurrera argitaratutako istorioen bilduma
09 IRAILA
Alde egin.png
Alde egin edo hil CEAR Euskadi Susanna Martín Susanna Martín Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2021
09 IRAILA
2021 einstein komikia.jpeg
Einstein: jauzi kuantikoa IkasElkar Jordi Bayarri Jordi Bayarri Gazteleratik itzulia Maialen Berasategi Catalan 2018 'Einstein. El salto cuántico'
09 IRAILA
2021 sasi artean elgeta.jpg
Sasi artean Elgeta Ikastolen Elkartea/Xabiroi Koldo Izagirre Dani Fano Euskaraz Jatorrizkoa 2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian 'Sasi artean Elgeta' komikia argitaratzen hasi zen atalka eta 2021eko ekaineko 60. zenbakian argitaratu zen azken atala)
09 IRAILA
Jarraitu inurriari.jpg
Jarraitu inurriari Harriet Ediciones Unai Elorriaga Alex Orbe Edizio bana euskaraz eta gazteleraz 2021, aldiberean euskaraz eta gazteleraz
09 IRAILA
Benjamin tuterakoa.jpg
Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta Nabarralde Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Jatorrizkoa 2021, gazteleraz aldiberean
09 IRAILA
ABELENBIDAIA.jpg
Abelen bidaia Harriet Ediciones Isabelle Sivan Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2014, 'Le Voyage d’Abel' (Les Amaranthes) /2020 (Grand Angle)
10 URRIA
2021 tupust zu.jpg
Tupust! 2. Tupust! Kolektiboa/Egilea editore Tupust! Kolektiboa Tupust! Kolektiboa Euskaraz Jatorrizkoa 2021eko Urria
10 URRIA
Beste Aldetik.jpg
Beste Aldetik Hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak komikian (Gehitu / Mugen Gainetik) Teresa Castro/Sydney Hilton/María José Manzano/Susanna Martín/Catalina Parra/Elsa Ruiz/Sara Soler/Xulia Vicente Teresa Castro/Sydney Hilton/María José Manzano/Susanna Martín/Catalina Parra/Elsa Ruiz/Sara Soler/Xulia Vicente Euskaraz eta gazteleraz ? 2021 urria
10 URRIA
Asterix eta grifoa.jpg
Asterix eta grifoa SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 39 Jean-Yves Ferri Didier Conrad Frantsesetik itzulia Maddalen Arzallus Antia 2021 10 urria 'Asterix et le griffon,' Les Editions Albert René
10 URRIA
2021 biga 3.JPG
Biga 3. Errekreazioak, klik eta ekin
BIGA SAILA
Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2016 Avni 3(Milan editeur)


2021 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

Sua.jpg
Julen Ribasek 2020ko Eusko Jaurlaritzaren komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko deialdiko sarietarako bat irabazi zuen 'Sua' proiektuarekin.Azaroaren 15ean argitaratuko da komikia Alex Telloren gidoiarekin: Su Ta Gar Eibarko taldearen “kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz” "azken 30 urteetako gure historia gogoraraziz" fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen dituen lana izango dela adierazi du Su Ta Gar taldeak Facebook eta Twitter sareetan.


Naiz atarian proiektuari buruzko artikulua eta irrati elkarrizketa

Bideadaborroka.jpg
Bertsolari aldizkariak jakinarazi duenez, aurtengo neguan Bidea da Borroka Beñat eta Unai Gaztelumendi bertsolarien komikia argitaratuko da. Egileei elkarrizketa.
Jacob-gaueko-langilea-txalaparta-eus.jpg
2021eko abenduan aurreikusten da Txalapartak 'Jacob. Gaueko langilea' komikia argitaratzea: Matz gidoigilearen eskutik eta 2021 Léonard Chemineau irudigilearen marrazkiekin, Bego Montorio Uribarrenek ekarriko du euskarara. Komikiak Lycéen Social eta Quais du Polar Sariak jaso zituen 2019an.
Pellot komikia.jpg
Trikuharri kultur elkarteak udaran argitaratzea aurreikusten da Hendaiako Ixtebe Pellot kortsarioari buruzko "Euskal azeriaren hamaika abentura" komikia. Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri.
HARRIET 2021 2.jpg
Harrieten webgunean hasiak dira 2021 eta 2022 urtean argitaratuko dituzten komiki berrien berri ematen
  • Dortokaren promesa sailaren bigarren liburukia
  • 'Harald eta Ignir-en altxorra' sailaren bigarren alea.
  • Frantziar estatuan 'Feroce' komikiaren lehen liburukia argitaratu da, Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz Alex Machoren ilustrazioekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin.


ASTIB HAUR.JPG
2021 biga 3.JPG
Astiberri argitaletxearen eskutik 2020 urtean Txikiberri bilduma sortu zen 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta. 2020ean gazteleraz, euskaraz eta katalanez 4 komiki argitaratu zituzten, 2 frantziar merkatukoak, beste bat Estatu Batuetako sortzaile batena eta laugarrena Martin Romero galiziarrarena.
2021 urtean euskaraz Anouk Ricarden 'Patti eta inurriak' argitaratu zen eta baita aurreko urtean hasi ziren bi pertsonaien bigarren albumak:  'Biga' eta 'Claude eta Morino'.

Baina Txikiberriko komiki guztiek ez dute euskarazko bertsiorik... 2021ean soilik gaztelaniaz argitaratu ditu Astiberrik adinez nagusigoak diren haur eta gaztetxoentzat 3 komiki...

Urriaren 21ean argitaratu da BIGA saileko 3 alea: Biga 3. Errekreazioak, klik eta ekin!


MIKEL LABOA KATEDRA.jpg
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe 'Josevisky'-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu."


Abdon.jpg
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira.


Gizotso.jpg
Baionako lau lagunek 2020 urtean autoedizioaren bidetik 'Erroak' proiektua jarri zuten martxan, komikigintzaren bidez euskal mitologia berritu bat ardatz hartuta. Ululu plataformaren bidez crowdfunding bat jarri zuten martxan eta 2020 urte amaieran argitaratu zuten lehen komikia, 'Ilargiaren orrazia'.

'Erroak' sailaren bigarren liburukian lanean ari dira, 'Gizotso' izenburua izango duena.

Milicias vascas comic.jpg
Sare Antifaxistaren eskariz, Guillermo Menéndez Quirós asturiar komikigileak 'Milicias Vascas Antifascistas' komikia sortu du gazteleraz. Jada eskuragarri dago eta salmentaren bidez euskarazko bertsioa finantziatzeko asmoa dute.


35 URTE AZPIKOENTZAT
NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN
EUSKARAZKO KOMIKI SARIA
NAFARROAKO KUTXA LEHIAKETA.JPG

2020! urtean Nafarroako Kutxa Fundazioak komiki lehiaketa antolatu zuen 35 urte azpikoentzat.

Oinarrien arabera, saria hutsik geratzen ez bada, irabazleak 2000 eurotako saria jasotzeaz gain, Luces de Gálibo argitaletxearen bidez lortuko du bere komikia argitaratua izatea urtebeteko epean gehienez

Lanak aurkezteko epea itxita

Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela.


KOMIKIAK SORTZEKO 2020 ETA 2021 URTEETAKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIKO IRABAZLEAK


Komikiak 17.jpg
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz egin zuen diru laguntza deialdia komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.

Orain arte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten komiki-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusten da azken deialdietako oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.

2021 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko epea apirilaren 8an amaitu zen. 2022 urteari begira, interesa duenak 

2021eko oinarriak irakurri ditzake erreferentzia gisara.


HAUEK DIRA 2020ko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU ZIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2021 edo 2022 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA

EUSKARAZ ARGITARATU DIRENAK

  • Alex Orbe: Hasiera batean komiki proiektuak 'Arrakalak eta amak' izena zuen baina behin betiko izena 'Jarraitu inurriari' izan da: 2021eko irailean argitaratu du Harriet Ediciones Etxeak eta Unai Elorriaga arduratu da gidoiaz; idazle honen komikigintzako lehen lana izango da.
  • Azaroaren 15ean argitaratuko da Alex Tello gidoilariak eta Julen Ribas irudigileen artean sortutako 'Sua' komikia. Su Ta Gar Eibarko taldearen “kanten pasarte batzuk bata bestearen atzetik lotuz” "azken 30 urteetako gure historia gogoraraziz" fikzioa, fantasia eta errealitatea uztartzen dituen lana izango dela adierazi du Su Ta Gar taldeak Facebook eta Twitter sareetan.

GAZTELERAZ ARGITARATU DIRENAK

ORAINDIK ARGITARATU GABE


HAUEK DIRA 2021eko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK

KOMIKI HAUEK 2021 edo 2022 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA

  • Aritz Trueba Aguirrebeña: 'Natasha'
  • Iñaki Martinez Hernandez: 'Hiru etxe Santa Monikan'
  • Susanna Martin Segarra: 'Black is beltza II: Ainhoa'
  • Sandra Garayoa Cotera: 'Hodeien parterik altuenean'


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA, AURREKO URTEETAKO IRABAZLEAK


2022 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK


Sua3komikia.jpg
2022. urtearen amaieran Mendi Film Festival eta SUA edizioak argitaletxearen arteko lankidetzak 3.komiki bat ekarriko du zaleen eskuetara.

Ramon Olasagastik eman zuen horren berri Gipuzkoako Hitzan/Berrian.

Tintin uharte beltza.jpg
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi ziren: 2019ko apirilean 'Castafioreren bitxiak' eta 2020 urtean 'Ilargira bidean' eta 'Ilargian oinez.'

2022 urtean argitaratuko da 'Uharte beltza'

Udalbiltza geuretik.jpeg
Udalbiltzak 'Geuretik Sortuak' ekimena antolatu du: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala. Sortzaileek proiektuak aurkezteko epea otsailaren 5ean itxi zen.

Zinemagintza, literatura eta antzerkigintzako 20-25 kulturgile hainbat herri eta eskualdetan egonaldiak egingo dituzte eta herri bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortuko dira. eta oinarrien arabera "literaturaren kasuan eleberri labur bat " sortu behar zen, eta komiki proiektuak ere aurkeztu zitezkeen: horrela egin zuen Iñaki Martiarena 'Mattin'-ek, eta komiki bat sortzeko proiektuari esker lortu du egonaldi beka eta argitaratzeko aukera. 2021eko azken hiruhilekoan edo eta 2022ko lehen erdian aurkeztuko dira emaitzak.


BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratuko du ingelesez.

Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere.

bideoa

Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.
2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela
Emakumeon memoria 1937.JPG
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.

Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."]


Txakomic 1.jpg
Txakomic 1 parraren itzalpean.jpg
2021 urtean jarri zen martxan Txakomic ekimena, Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.

Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak.

Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean

  • 'Parraren itzalpean'Higinia Garayren irudiekin
  • 'Arrakala' Pedro J Colombok eta Aintzane Landak marraztu dute.

+ 'Des-blokeoa', Iñaketen irudiekin

2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin.

Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die.


Adur eke saria.jpeg
Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura beka" izeneko beka berria bultzatu dute 2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatuko duena,ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin. 6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da. 2021 urtean literatura generotzat eleberri grafikoa eta komikia hautatuak izan dira (edizio bakoitzean aldatuko da).

EKEren webgunean adierazten denez, "lehen edizio honentzat, kalitate handiko sei proposamen eskuratuak izan dira eta Adur Larrea-ren proposamena atxikia izan da. Ziburutarrak Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historiko baten egitea aurreikusia du, zuri eta beltzez. Gertakariak, 1789ko Frantses Iraultzaren ondotik iragaiten dira eta ohoin banda baten abenturak deskubrituko ditugu. Egileak, 2022ko martxoa arte badu bere lana bururatzeko eta ondotik, Elkar-ek argitaratuko du."

EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK

Komikia mapa.jpg
Gorka Arresek Berriarako komikira hurbiltzeko mapa txikia artikulua idatzi zuen euskarazko komikigintzaz: argitalketxeak, blogak, komikigunea eta komikipedia ptroiektuak... Dani Fanori ere elkarrizketa egin zion.


H28.JPG
H28 aldizkaria 2020ko azaroan berpiztu zen! Adi sare sozialei!


Komikia erakusketa bakio.jpg

2017 urtean Mikel Begoña eta Kike Infamek 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuten.

Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: erakusketa gaurkotu dute, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken hiru urteotako ekoizpenaren laginekin.

'Komikia, 1975tik' erakusketa 2021 urteko ekainaren 27ra bitartean ikusi ahal izan zen Bakioko Txakolingunean
Txakomic 1.jpg

Txakolingunean 2020/2021 urteetan ikusgai egon den 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' erakusketa ez da izan Txakolina eta komikiaren arteko uztarketaren emaitza bakarra.

2021eko ekainaren lehenengo bi asteburuetan, Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunea eta Leioako Mendibile Jauregia hainbat jardueren topagune izan dira ere.

Ekimena ez da egitarau batera mugatu: bi hilabetero Bizkaiko zazpi sortzailek zazpi komiki sortuko dituzte, txakolinari buruzko istorioak ezagutarazteko. Argitaratu den lehen istorioa Higinia Garay ilustratzaileak eta Mikel Begoñak ondu dute: 'Parraren itzalpean'. 2022 urtean liburu batean argitaratu nahi diuzte lan guztiak.

Euskal komikia bolonia.jpg


COVID19 pandemiaren baitan, Streaming bidez egin behar izan zen Euskal komikigintzaren historiari buruzko ekitaldia, eta jada Youtuben dago eskuragarri gazteleraz Kike Infameren gidaritza eta gidoiarekin Ainara Azpiazu "Axpik" eta Mikel Begoñak izandako solasaldia: 70. hamarkadatik XXI menderarte euskal komikigintzak egindako ibilbidea izan zuten hizpide, eta gaur egungo egoera aztertu zuten ere.

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

Pandemia aurreko azken urteetan komikizaleon azoka eta topagune kopuruak hazten ari zela nabarmentzen zen (Antsoan, Donostia, BEC...), eta literatur jardueretan ere komikiak bere lekua hartzen ari zen poliki-poliki (Ziburukoa adibiderik ederrena izanik). 2020ko martxotik eta 2021eko udara bitarte euskarri fisikoa oinarri zuten azokek ospatzeko zailtasunak izan dituzte, baina ez dira ekimen guztiak eten.

EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK

UDABERRIKO JARDUERAK


2019an antolatu zen lehen aldiz Ziburuko liburu azoka: 2020ean ezin izan zen burutu eta 2021 urtean ekainean ospatu zen.


UDAZKENEKO JARDUERAK

Saran 2020 urtean IKUSI-MIKUSI Haur eta Gazte Literatura Azoka ospatu behar zen, baina bertan behera geratu zen: 2021ean hasiera batean apirilean ospatzeko asmoa zegoen baina azkenean urriaren 7-8an ospatuko da. Asteburu berean Sarako 38. Idazleen Biltzarra egingo da.


NAFARROAKO KOMIKI AZOKA


Nafarroako komiki azoka xii.jpg

Irailean XII. Nafarroako Komiki Azoka egingo da, oraingoz komiki salmenta posturik ez duen Azoka bakarrenetakoa baina aurreko ediozetan jarduera ugariko egitaraua duena Iruñea, Lizarra, Tutera, Baztan eta erreinu zaharreko beste gune batzuetan.

Webgunea eguneratu ez duten arren, Facebook-en hasiak dira egitarauari buruzko berriak ematen.  Aurten, beste jardueren artean, Laura Pérez valentziako sortzaileak erakusketa bat izango du (berea da eere edizio honetako kartela) eta David Rubin galiziarrak azken 15 urte haetako bere ibilbideari buruzko erakusketa berezia izateaz gain muural bat egingo du. Euskarazko jarduerak egitarauaren tarte txikia duten arren, jardueren artean Nabarraldek argitaratutako 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia aurkeztuko da, Mikel Begoña eta Iñaket sortzaile bikotearen elkarlanaren emaitza.


Informazio gehiago Azokako webgunean eta Facebooken

Nabarralde komiki erakusketa.jpg

GETXOKO KOMIKI AZOKA

2021 getxokomik.jpg
2020ean ez zen egin Getxoko komiki azoka: ohiko azokaren ordez, urriaren 30 eta 31ean Komiki Jardunaldiak antolatu zituzten Erromoko Kultur etxean: hitzaldi eta erakusketez osatutako egitarau osoan, Mikel Begoñaren euskarazko komikigintzari buruzko saioa izan zen euskaraz burutu den bakarra.
2021 urtean azokaren  19. edizioa ospatuko da: urriaren 1etik 3ra egingo da, eta adierazi dutenez 40 saltokiz osatutako Merkataritza-gunea Areetako Geltokia plazan egingo da, karparik gabe eta eremura sartzea doakoa izango da 

Bestalde, urriaren 1ean eta 2an, Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia plaza, 1), zenbait ekitaldi izango dira: hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketa, etab.

Informazio gehiago Azokako webgunean


JADA BURUTU DIREN JARDUERA


ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK

Antsoain 2021.jpg
2021eko neguan bigarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu ziren, urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra [https://twitter.com/KomikiBooM/status/1346913998869065728 Elias Tañok egin du kartela. Egitaraua

ZIBURUKO LIBURU AZOKA

Ziburuko liburu azoka 2021 afixa.jpg
Ekainaren 12an zortzi idazle zein marrazkilarik aurkeztuko zituzten liburuak ekainaren 12an Ziburuko Azokan


BERTAN BEHERA GERATU DIRENAK


ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
Anguleme 2021.jpg
Urtarrilaren 29 eta 30ean sarien berri eman zen, eta osasun baldintzek ahalbidetzen bazuten Angoulemeko Komiki Jaialdia ekainaren 24tik 27ra ospatzeko asmoa zuten, baina azkenean bertan behera geratu da dena eta jada eman dute 2022 urteko azokaren daten berrri: urtarrilaren 27tik 30era ospatuko da. informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/


DCOMIK DONOSTIAKO AZOKA
Comikd.png
2020ko edizioa bertan behera geratu zen, baina behintzat komiki lehiaketa mantendu zuten. 2021 urtean oraingoz ez da jarduera honen etorkizunari buruzko berririk eman.


HEROES COMIC CON Azoka Barakaldoko BEK-en
Heroes comic con4.jpg
Heroes Comic Con azokako lehenengo edizioa https://bilbaoexhibitioncentre.com/eu/heroes-comic-con-lehenengo-aldiz-izango-da-bilbon/ Bilbao Exhibition Centre-n antolatu nahi izan zuten baina bertan behera geratu zen. Madrilen eta Valentzian ospatzen diren edizioetara gehituko litzateke Bilbokoa. Hasiera batean 2021 urteko ekainean antolatzeko borondatea adierazi zuten, baina BEC-eko webgunean ez da inolako aipamenik egiten.

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK

  • DONOSTIA: Beste ikasturte batez, 2021eko ekaina bitarte Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu dira.

Urtarrilaren 12an 'Komikigintza: Cano eta Holgado elkarlanean' saioa antolatu da: Ikastolen Elkarteko Xabiroi aldizkarirako 2005 urtetik 4 album sortu dituzte elkarlanean bi autoreek.

Apirilaren 27an egin zen Tupust! Antologia feministari buruzko saioa. Ainara Azpiazu "Axpi" eta Maitane Gartziandiak hartu zuten parte eta Streaming bidez jarraitu ahal izan zen ere.

Maiatzaren 11ean: 'Sugarren Mende', Asisko Urmenetarekin.


  • TOLOSA:

Tolosako 'Euskarazko Irakurketa Kluba' otsailaren 9an jarri zen berriz martxan 'Tupust' komiki antologia feministari buruzko saioarekin.

Burututako saioak: Martxoak 16: 'Antzara eguna'. Apirilak 13: 'Emakume guztiok'

HURRENGO SAIOAK

Maiatzak 11: 'Basolatik berri onik ez'

Saio guztiak asteartetan izango dira, 18:00etan.

Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea izango da saioen dinamizatzailea.

Tolosa komikiak.jpg










  • ERMUA:

Haurrentzako irakurketa klubean ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak izaten dituzte mintzagai; 2020/2021 ikasturtean adibidez Txani Rodriguez eta Nacho Fernandezen 'Eguzkiaren lasterketa' komikiaz aritu ziren.

Helduentzako komiki irakurle taldeak hilabetean ospatzen egiten ditu bere saioak, gazteleraz nagusiki. 2020/2021ikasturtean, besteren artean 'Fariña, la novela gráfica' (Luis Bustos), LSB Ana, ¡el lesbicómic! (Teresa Castro) eta 'Los doce nacimientos de Miguel Mármol (Dani Fano) jorratu zituzten.

8 urtez jarraian Komikiaren eta nobela grafikoaren hiruhilekoa antolatu dute liburutegian Komiki irakrketa sustatzeko ajrduerak egin zituzten eta Mikel Begoñak eta Iñaketek sortutako 'Ötzi: komiki kalkolitikoa' erakusketa antolatu zuten.



  • AULESTI:

Urtarrilaren 3an Txoko Morean Tupust! komiki antologiari buruz aritu ziren berbetan.


  • GASTEIZ:

LHko 6. maila, DBH eta DBHOkoentzat Komikiaren hizkuntza ikastaroa antolatu zen gazteleraz eta ingelesez.

Helduentzako komiki eta eleberri grafikoari buruzko irakurketa kluba antolatu zen
  • IRUÑEA:

- Yamaguchiko Liburutegi Publikoan komikiaren inguruko jarduera ugari antolatzen dira, gehienak gazteleraz

- CIVICAN gunean "Komikiaren haur kluba", 9 urtetik aurrera. Koordinatzailea: Sara Machuca