«Maitane Gartziandia»: berrikuspenen arteko aldeak
5. lerroa: | 5. lerroa: | ||
2013 urtean Galtzakomik komiki lehiaketa irabazi zuen, baita kartel lehiaketa batzuk ere. Guillotina autoedizio topaketetan hartu zuen parte. | 2013 urtean Galtzakomik komiki lehiaketa irabazi zuen, baita kartel lehiaketa batzuk ere. Guillotina autoedizio topaketetan hartu zuen parte. | ||
− | TGA diseinu estudioan lan egin zuen, Donostia 2016 Europako Kultur | + | TGA diseinu estudioan lan egin zuen, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko garaian diseinatzaile grafiko gisa, web diseinuan aritu zen enpresa batean eta autonomo bezala ere aritu da urteetan. |
'The Balde' hedabidean lankidetzan aritu zen eta Argia aldizkarirako ilustrazioak egiteaz gain [https://blogak.argia.eus/argia/2019/03/28/maitane-gartziandia-diseinuaren-tripak/ 2019 urtean diseinuaz arduratzen hasi zen]; beste proiektuen artean artean Olatz Salvador musikariaren diska bat diseinatu eta maketatu zuen eta Jakoba Errekondoren '111 hostoz eta orriz jantzi” libururako ilustrazioak egin. Lagin batzuk ikusgai daude Bizibaratzea webgunean. | 'The Balde' hedabidean lankidetzan aritu zen eta Argia aldizkarirako ilustrazioak egiteaz gain [https://blogak.argia.eus/argia/2019/03/28/maitane-gartziandia-diseinuaren-tripak/ 2019 urtean diseinuaz arduratzen hasi zen]; beste proiektuen artean artean Olatz Salvador musikariaren diska bat diseinatu eta maketatu zuen eta Jakoba Errekondoren '111 hostoz eta orriz jantzi” libururako ilustrazioak egin. Lagin batzuk ikusgai daude Bizibaratzea webgunean. | ||
39. lerroa: | 39. lerroa: | ||
2023 urteko maiatzean argitaratu du Argiak 'Ño!' komikia eta Ziburuko Liburu Azokan aurkeztu zen: bertan emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egingo duen liburua ondu dute Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta Miren Artetxek eta Eli Pagola bertsolariek. [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2827/no-komikia Argiak elkarrizketatu zituen sortzaile hauek.] | 2023 urteko maiatzean argitaratu du Argiak 'Ño!' komikia eta Ziburuko Liburu Azokan aurkeztu zen: bertan emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egingo duen liburua ondu dute Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta Miren Artetxek eta Eli Pagola bertsolariek. [https://www.argia.eus/argia-astekaria/2827/no-komikia Argiak elkarrizketatu zituen sortzaile hauek.] | ||
+ | |||
+ | [https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20230801/irudiek-nahi-duzun-hori-azpimarratzeko-zoom-moduko-bat-egiteko-aukera-ematen-dizute Naiz irratian elkarrizketatu zuten Maitane Gartziandia] | ||
{|class="wikitable sortable" width=48% | {|class="wikitable sortable" width=48% |
Hauxe da oraingo bertsioa, 06:14, 2 abuztua 2023 data duena
Maitane Gartziandia Agirrezabala Hernanin 1990 urtean jaiotako irudigile eta komikigilea da; Tupust! Kolektiboa ekimeneko kide da. 2023 urteko maiatzean argitaratu zuen Argiak eta Ziburuko Liburu Azokan aurkeztu zen Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta Miren Artetxek eta Eli Pagola bertsolariek elkarlanean sortutako 'Ño!' komikia
Lansarean webgunearen arabera Ingenieritza ikasi zuen Mondragon Unibertsitatean eta diseinu grafikoa Area Diseinu Eskolan. Genero ikasketetan trebatu da ere.
2013 urtean Galtzakomik komiki lehiaketa irabazi zuen, baita kartel lehiaketa batzuk ere. Guillotina autoedizio topaketetan hartu zuen parte.
TGA diseinu estudioan lan egin zuen, Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburuko garaian diseinatzaile grafiko gisa, web diseinuan aritu zen enpresa batean eta autonomo bezala ere aritu da urteetan.
'The Balde' hedabidean lankidetzan aritu zen eta Argia aldizkarirako ilustrazioak egiteaz gain 2019 urtean diseinuaz arduratzen hasi zen; beste proiektuen artean artean Olatz Salvador musikariaren diska bat diseinatu eta maketatu zuen eta Jakoba Errekondoren '111 hostoz eta orriz jantzi” libururako ilustrazioak egin. Lagin batzuk ikusgai daude Bizibaratzea webgunean.
'Gaztezulo' aldizkarian Ainara Azpiazu 'Axpi'-rekin batera Mari Luz Esteban-en 'Amaren heriotzak libreago egin ninduen' liburuko poemak ilustratu zituzten.
TUPUST! KOLEKTIBOKO KIDE[aldatu]
Tupust! Kolektiboa 2019ko martxoaren 25ean Komikigunean bere lehen antologia aurkezteko eskainitako prentsaurrekoan azaldu zen publikoki: 20 sortzaileen izenean, Maitane Gartziandia, Loinaz Lekuona, Ainara Azpiazu eta Maite Gurrutxagak hartu zuten parte bertan.
Tupust! Kolektiboa 2016 urtean hasi zen gorpuzten, Donostian emakume ilustratzaile eta komikigileen arteko bilkurak egiten hasi zirenean: hasiera batean komiki argitarapen bat partekatzea izan zen helburua baina pausoka komikigintza eta feminismoa lotuko zituen kolektiboa osatuaz joan ziren.
Esan bezala, 3 urteko elkarlan prozesuaren ondotik 2019ko martxoaren 25ean Komikigunean aurkeztu zen Txalapartak argitaratu zuen 'Tupust! #1 Ni' komiki antologia: hogei sortzailek hartu zuten parte liburuko hamalau komikiak sortzen.
Kolektiboaren bidea ez zen hor eten, elkarlanean eta harremanetan jarraitu dute, eta sortzaile batzuk hasi ziren "Zu" gaiaren inguruan euren lanen laginak erakusten sare sozialetan,: 2021eko abuztuan autoedizioaren bidetik argitaratu zuten bigarren antologia.
Maitane Gartziandiak bi liburukietan parte hartu du, 'Nhi' istorioarekin lehen alean eta bigarrenean antologian Aintzane Usandizagaren gidoiarekin. Gartziandiak kolektiboaren aurkezpen eta elkarrizketetan parte hartu izan du adibidez Iruñeako Katakrak-eko Podcast-ean entzungai dagoen solasaldian.
ÑO KOMIKIA[aldatu]
Galtzagorri Elkarteak Iruñeko Udalaren babesarekin antolatzen du idazleei eta ilustratzaileei zuzendutako Biko-teka tailerra eta bidelagun izaten dituzte Etxepare album ilustratuaren sariaren antolatzaileak ere.
Argiaren webgunean kontatzen denez, "lehenago Miren Artetxeri proposatua zioten komiki bat egiteko lana, honek Maitane Gartziandia ilustratzaileari aipatua zion ordurako eta Eli Pagolarekin ere hitz eginda ziren. Garairako ARGIAk onartua zuen liburua argitaratzeko eskaera." "Iruñean ikastaroak iraun zuen astebete horretan osatu zuten gidoiaren bizkarrezurra. Eszenak proposatu zituzten bi bertsolariek, ilustratzaileak marrazkiak egin eta horiei hitza jartzea izan da azken lana."
2022 urtean Eusko Jaurlaritzako komiki proiektuak diruz laguntzeko lehiaketan sari bat irabazi zuen Gartziandiak.
2023 urteko maiatzean argitaratu du Argiak 'Ño!' komikia eta Ziburuko Liburu Azokan aurkeztu zen: bertan emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egingo duen liburua ondu dute Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta Miren Artetxek eta Eli Pagola bertsolariek. Argiak elkarrizketatu zituen sortzaile hauek.
Naiz irratian elkarrizketatu zuten Maitane Gartziandia
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK |
---|---|---|---|---|
05 MAIATZA | Ño | Argia/Komunikazio Biziagoa | Miren Artetxe Eli Pagola |
Maitane Gartziandia |
2019 03 MARTXOA | Tupust! 1. | Txalaparta | Tupust! Kolektiboa | Tupust! Kolektiboa |
2021 10 URRIA | Tupust! 2. | Tupust! Kolektiboa/Egilea editore | Tupust! Kolektiboa | Tupust! Kolektiboa |