Eli Pagola

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Eli Pagola Apezetxea Hernaniko Ereñotzun 1995 urtean jaiotako bertsolaria da eta zenbait irrati eta kazetaritza proiektuetan lan egiten du, Argia eta Naiz hedabideetan.

[https://bdb.bertsozale.eus/web/haitzondo/view/3869-eli-pagola Plazaz plaza aritzen da, zenbait sariketa irabazi ditu, eta Bertso-eskoletan irakasle aritu da. ] [Energia Berriztagarrien Ingeniaritza eta Ingurumen eta Energia Kudeaketa ikasketak egin ditu, eta Klima krisialdiari eta krisi ekosozioalari buruzko hausnarketa hizpide duen Naiz Irratiko 'Gelditu makinak' irratsaioa gidatzen du; Argian 'Egonarria' bideopodkasta egiten du Mattin Jauregirekin Lurrari eta laborantzari buruz.]

ÑO KOMIKIA[aldatu]

2021ean album ilustratuak sortzeko Biko-teka ikastaroan hirukotea osatu zuten Miren Artetxe, Eli Pagola eta Maitane Gartziandiak.

Galtzagorri Elkarteak Iruñeko Udalaren babesarekin antolatzen du idazleei eta ilustratzaileei zuzendutako Biko-teka tailerra eta bidelagun izaten dituzte Etxepare album ilustratuaren sariaren antolatzaileak ere.

Argiaren webgunean kontatzen denez, "lehenago Miren Artetxeri proposatua zioten komiki bat egiteko lana, honek Maitane Gartziandia ilustratzaileari aipatua zion ordurako eta Eli Pagolarekin ere hitz eginda ziren. Garairako ARGIAk onartua zuen liburua argitaratzeko eskaera." "Iruñean ikastaroak iraun zuen astebete horretan osatu zuten gidoiaren bizkarrezurra. Eszenak proposatu zituzten bi bertsolariek, ilustratzaileak marrazkiak egin eta horiei hitza jartzea izan da azken lana."

2022 urtean Eusko Jaurlaritzako komiki proiektuak diruz laguntzeko lehiaketan sari bat irabazi zuen Gartziandiak.

2023 urteko maiatzean argitaratu du Argiak 'Ño!' komikia eta Ziburuko Liburu Azokan aurkeztu zen: bertan emakume bertsolarien esperientziatik eta esperientziez hitz egingo duen liburua ondu dute Maitane Gartziandia ilustratzaileak eta Miren Artetxek eta Eli Pagola bertsolariek. Argiak elkarrizketatu zituen sortzaile hauek.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK
05 MAIATZA
No komikia.jpg
Ño Argia/Komunikazio Biziagoa Miren Artetxe
Eli Pagola
Maitane Gartziandia