«Saure»: berrikuspenen arteko aldeak
3. lerroa: | 3. lerroa: | ||
90. hamarkadan Jean-François Sauré olerkigitzan aritu zen,liburu bat argitaratu zuen frantsesez... eta Araban kokatu zelarik Javier Quintana ilustratzailearekin batera testua eta komikia tartekatzen zituen Arabako turismoari buruzko lanak sortu zituen. | 90. hamarkadan Jean-François Sauré olerkigitzan aritu zen,liburu bat argitaratu zuen frantsesez... eta Araban kokatu zelarik Javier Quintana ilustratzailearekin batera testua eta komikia tartekatzen zituen Arabako turismoari buruzko lanak sortu zituen. | ||
− | '''2000. urtean Saure argitaletxea sortu zuen, eta hasieratik komikigintzari garrantzia handia eman zion,''' proiektu anitzen bidez: komiki, ipuin eta material didaktikoaren argitarapenaz gain erakusketak, lehiaketak eta tailerren antolaketa adibidez. Horretarako erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana sustatu izan du. Aitzindaria izan zen ere komiki digitalak merkaturatzeko orduan. | + | '''2000. urtean Saure argitaletxea sortu zuen, eta hasieratik komikigintzari garrantzia handia eman zion,''' proiektu anitzen bidez: komiki, ipuin eta material didaktikoaren argitarapenaz gain erakusketak, lehiaketak eta tailerren antolaketa adibidez. Horretarako erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana sustatu izan du. Aitzindaria izan zen ere 2009 urtetik aurrera Estatu Espainiarrean komiki digitalak merkaturatzeko orduan. |
2000. urtean Sauré argitaletxea sortuta, bere lehen argitalpenak, besteren artean, "Euskal labirintoak eta pasadizoak", "Nafarroan zehar euskararen ibilbidea" (Orreaga Ibararen testuekin eta Patxi Gallegoren ilustrazioekin) eta Euskal Herria, Palestina zein Kaukasoaldeko gatazkei buruzko lanak. [https://catalogo.sanchoelsabio.eus/Search/Results?lookfor=saur%C3%A9&type=AllFields&limit=20&sort=relevance Sancho el Sabio Fundazioak katalogatuta ditu argitaletxearen lanak.] | 2000. urtean Sauré argitaletxea sortuta, bere lehen argitalpenak, besteren artean, "Euskal labirintoak eta pasadizoak", "Nafarroan zehar euskararen ibilbidea" (Orreaga Ibararen testuekin eta Patxi Gallegoren ilustrazioekin) eta Euskal Herria, Palestina zein Kaukasoaldeko gatazkei buruzko lanak. [https://catalogo.sanchoelsabio.eus/Search/Results?lookfor=saur%C3%A9&type=AllFields&limit=20&sort=relevance Sancho el Sabio Fundazioak katalogatuta ditu argitaletxearen lanak.] | ||
28. lerroa: | 28. lerroa: | ||
Horrela, XXI mendeko lehen hamarkadan, euskarazko komikien argitaralpena nahiko ahul zegoenean, Saurék kuantitatiboki eta produktuen aniztasunaren ikuspegitik ekarpen berezia egin zuen, hurrengo hamarkadan Harrietek egingo zuenaren antzekoa esparru batzuetan. | Horrela, XXI mendeko lehen hamarkadan, euskarazko komikien argitaralpena nahiko ahul zegoenean, Saurék kuantitatiboki eta produktuen aniztasunaren ikuspegitik ekarpen berezia egin zuen, hurrengo hamarkadan Harrietek egingo zuenaren antzekoa esparru batzuetan. | ||
− | Hurrengo urteetan komikiak argitaratzeko erritmoa mantendu zuen | + | Hurrengo urteetan komikiak argitaratzeko erritmoa mantendu zuen eta Tebeosfera atariaren arabera, Espainiar estatuan komiki digitalak argitaratzen aitzindarietako bat izan zen 2009an. |
2010ean eta epe luze batez soilik digitalean argitaratu zituen lanak Saurék, eta hauen artean 2013an Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin "Katu Hegoduna" komiki digitala kaleratu zuen. | 2010ean eta epe luze batez soilik digitalean argitaratu zituen lanak Saurék, eta hauen artean 2013an Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin "Katu Hegoduna" komiki digitala kaleratu zuen. | ||
− | + | ||
+ | Digitalizazio prozesuak komikiak hizkuntza askotara itzultzeko bidea ireki zuen ere: adibidez, besteren artean, "Aritz eta Nayariteko altoxorra" komikia gazteleraz, euskaraz, frantsesez, portugesez eta ingelesez eskuratu daiteke. | ||
+ | |||
+ | ''(Saurek irekitako bidea hausnarketarako aukera ematen du: nahiz eta Komiki digitalen irakurketa eta salmentari buruzko datuak ez izan, ez eta prozesu honetan komikigileek jasotzen duten ordainsariei buruz, positiboa izan da digitalizazioaren bidez euskal komikigileen lana zabaltzea; batetik, jada paperean publikatutakoen kasuan, berriro merkatuan jartzen dituelako aspaldiko komikiak, jada deskatalogatuta, agortuta edo topatzeko zailak direnak; bestetik, komiki berriak modu merkeagoan eskuragarrri jartzeko balio dezake (nahiz eta ondo egiten ez bada komikigileen lanaren prekarizazioa ekar dezakeen, edo publizitatea egoki egiten ez bada mundu digital zabalean "ezkutatuta" geratu); eta azkenik, liburutegi publikoen sareetan (Euskadiko Elkarte Atonomoa, Nafarroa edo Iparrraldeko liburutegiak) euskarazko kommiki digitalak eskuragarri izateko aukera oso positiboa da. Ikus, Saure etxekoez gain, komiki digitalak euskaraz erosi, mailegatu edo doan eskuratzeko aukerak [http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Euskaraz_argitaratutako_komikiak_euskarri_digitalean '''<font color="#0000FF">'''Euskarri digitalean eskuragarri dauden komikien zerrenda</font>'''.])'' | ||
+ | |||
+ | Saurek bere lana dibertsifikatu du eta erakunde publiko eta pribatuekin hezkuntza arloko materialak ekoitzi ditu eta jarduerak antolatzen ditu jarraikortasunez. | ||
XXI hamarkadako bigarren hamarkadako ibilbide anitzaren barne, jarraian soilik euskaraz paperean argitaratutako komikiak zerrendatuko ditugu Komikipedian. | XXI hamarkadako bigarren hamarkadako ibilbide anitzaren barne, jarraian soilik euskaraz paperean argitaratutako komikiak zerrendatuko ditugu Komikipedian. |
06:24, 25 maiatza 2020(e)ko berrikuspena
Frantziar jatorrizko Jean-François Sauré (Le Mans 1967) Araban 90. hamarkadan kokatu zen editore eta idazlea,eta komiki gidoigintzan Jansain izenordea erabiltzen du. Haur eta gazte garaian Gasteizen egonaldiak egin zituen, eta ondoren Sorbona-París Unibertsitatean komunikazioa eta informazio arloetako Master ikasketak egin zituen.
90. hamarkadan Jean-François Sauré olerkigitzan aritu zen,liburu bat argitaratu zuen frantsesez... eta Araban kokatu zelarik Javier Quintana ilustratzailearekin batera testua eta komikia tartekatzen zituen Arabako turismoari buruzko lanak sortu zituen.
2000. urtean Saure argitaletxea sortu zuen, eta hasieratik komikigintzari garrantzia handia eman zion, proiektu anitzen bidez: komiki, ipuin eta material didaktikoaren argitarapenaz gain erakusketak, lehiaketak eta tailerren antolaketa adibidez. Horretarako erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana sustatu izan du. Aitzindaria izan zen ere 2009 urtetik aurrera Estatu Espainiarrean komiki digitalak merkaturatzeko orduan.
2000. urtean Sauré argitaletxea sortuta, bere lehen argitalpenak, besteren artean, "Euskal labirintoak eta pasadizoak", "Nafarroan zehar euskararen ibilbidea" (Orreaga Ibararen testuekin eta Patxi Gallegoren ilustrazioekin) eta Euskal Herria, Palestina zein Kaukasoaldeko gatazkei buruzko lanak. Sancho el Sabio Fundazioak katalogatuta ditu argitaletxearen lanak.
KOMIKIGINTZA
2000 urtean hasi zen argitaratze lan iraunkorrean, eta urte horretakoak dira ere argitaratutako lehen komiki lanak: batetik euskaraz "Euskal Herriko Kostaldea" komiki liburua, Joseba Imanol Lugaresarestiren gidoiaz eta Eva Garcesen irudiekin, eta gazteleraz "Epifanio y John Vaina: la carcajada del año" lanean Patxi Gallegoren komikiak agertzen dira; ale berean Yann Besrest-en testuak daude, nahiz eta bi lanek elkarren artean harremanik ez izan.
2001ean Sauré euskaraz argitaratutako komikigintzan sendoago hasi zen, Carlos Trillo argentinarra eta Laura Scarpa italiarraren "Gazte kontuak" albumarekin, Hermann frantziarraren-en "Jeremiah. Fusila urpean" komikiarekin eta euskal jatorrizko autore baten lanarekin, Iñigo Sarasolaren "Txerokiren txorakeriak".
2002an Sherlock Holmes pertsonaia ardatz zuten saileko hiru komiki argitaratu zituen eta komiki franko-belgiarreko autore garantzizko izan ziren Turk eta De Groot sortzaileen "Leonardo jakintsu handia" albuma argitaratu zuen. Urte horretatik aurrera urtero 7 komiki inguru argitaratzeari ekin zion, euskaraz zein gazteleraz, atzerriko autoreen itzulpenak eta euskal autoreen lanak tartekatuaz.
2003an adibidez Redondo euskal komikigile historikoaren (besteren artean Ion eta Mirka saila) Aritz saila abiatu zuen, eta argitaratu zituen ere Bill eta Boloren album bat, saga arturiko bat...
2004ean "Gandhi, bizitzaren maisua" komiki bildumararako gidoilari aritu zen Sauré bera beste 8 autoreekin: Daniel Redondo Pérez, Diego Alejandro Garavano, Agustin Casas...
2005ean hainbat autoreekin "Pulp Fikzioa" albuma argitaratu zuen Ingurugiroari buruzko ipuinak Komikiaren 1go Sariketako lanak bilduta; autoreen artean zeuden María José Mosquera Beceiro, Amaia Ballesteros López, Aurora Solano eta José Hierro, María Elena del Valle Garcés,Diego Alejandro Garavano... Virginia Perez-ek itzuli zituen euskarara.
2005ean ere argitaratu zuen Saurék Unai Busturia eta Julen Ribas Numenak sailaren lehen alea, eta Angoulemeko azokan egon ziren lanak aurkezten.
Urte horietan Durangoko Azokan parte hartzen hasi zen Sauré Argitaletxea.
Horrela, XXI mendeko lehen hamarkadan, euskarazko komikien argitaralpena nahiko ahul zegoenean, Saurék kuantitatiboki eta produktuen aniztasunaren ikuspegitik ekarpen berezia egin zuen, hurrengo hamarkadan Harrietek egingo zuenaren antzekoa esparru batzuetan.
Hurrengo urteetan komikiak argitaratzeko erritmoa mantendu zuen eta Tebeosfera atariaren arabera, Espainiar estatuan komiki digitalak argitaratzen aitzindarietako bat izan zen 2009an.
2010ean eta epe luze batez soilik digitalean argitaratu zituen lanak Saurék, eta hauen artean 2013an Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin "Katu Hegoduna" komiki digitala kaleratu zuen.
Digitalizazio prozesuak komikiak hizkuntza askotara itzultzeko bidea ireki zuen ere: adibidez, besteren artean, "Aritz eta Nayariteko altoxorra" komikia gazteleraz, euskaraz, frantsesez, portugesez eta ingelesez eskuratu daiteke.
(Saurek irekitako bidea hausnarketarako aukera ematen du: nahiz eta Komiki digitalen irakurketa eta salmentari buruzko datuak ez izan, ez eta prozesu honetan komikigileek jasotzen duten ordainsariei buruz, positiboa izan da digitalizazioaren bidez euskal komikigileen lana zabaltzea; batetik, jada paperean publikatutakoen kasuan, berriro merkatuan jartzen dituelako aspaldiko komikiak, jada deskatalogatuta, agortuta edo topatzeko zailak direnak; bestetik, komiki berriak modu merkeagoan eskuragarrri jartzeko balio dezake (nahiz eta ondo egiten ez bada komikigileen lanaren prekarizazioa ekar dezakeen, edo publizitatea egoki egiten ez bada mundu digital zabalean "ezkutatuta" geratu); eta azkenik, liburutegi publikoen sareetan (Euskadiko Elkarte Atonomoa, Nafarroa edo Iparrraldeko liburutegiak) euskarazko kommiki digitalak eskuragarri izateko aukera oso positiboa da. Ikus, Saure etxekoez gain, komiki digitalak euskaraz erosi, mailegatu edo doan eskuratzeko aukerak Euskarri digitalean eskuragarri dauden komikien zerrenda.)
Saurek bere lana dibertsifikatu du eta erakunde publiko eta pribatuekin hezkuntza arloko materialak ekoitzi ditu eta jarduerak antolatzen ditu jarraikortasunez.
XXI hamarkadako bigarren hamarkadako ibilbide anitzaren barne, jarraian soilik euskaraz paperean argitaratutako komikiak zerrendatuko ditugu Komikipedian.
PAPEREAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK Zerrenda hau eguneratze bidean dago
EUSKARRI DIGITALEAN
2009 bitartekoak paperean argitaratuko urtea dute erreferentzia bezela. 2010 urtetik aurrekoak soilik digitalean eskuratu daitezke.