«Astiberri»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
88. lerroa: 88. lerroa:
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|- align=center
|07 UZTAILA [[Fitxategi:Emakume guztiok.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Emakume_guztiok]]
+
|[[2020]] 07 UZTAILA [[Fitxategi:Emakume guztiok.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Emakume_guztiok]]
 
|[[Emakume guztiok]]
 
|[[Emakume guztiok]]
 
|[[Astiberri]]
 
|[[Astiberri]]

23:09, 17 uztaila 2020(e)ko berrikuspena

ASTIBERRI ARGITALETXEA

2001 urtean sortu zen Bilbon Astiberri komiki argitaletxea. Album formatuan argitaratzen ditu nazioarteko komikilarien lanak, Estatu Frantziarrekoak, Estatu Batuetakoak eta Estatu Espainiarrekoak nagusiki.

500 komiki baino gehiago argitaratu ditu sortu zenetik.Hauetatik 15 komiki inguru euskaraz argitaratu ditu.

2000. hamarkadan haurrentzako bizpairu liburu ilustratu eta komiki argitaratu eta gero, Astiberri jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen 2014 urtean hasi zen: ibilbide honetan euskaraz zein gazteleraz argitaratutako lehen lana Javier de Isusi donostiarraren Baleak ikusi ditut komikia izan zen, eta ondoren euskarara itzulitako Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak merkaturatu ditu nagusiki (Paco Roca, Zapico, Frederik Peeters...). Euskal autoreei dagokionez, Isusiren Asylum Komikiaren bigarren edizioa gazteleraz eta euskaraz argitaratu ondoren, 2018ko urriaren 18an Dani Fano donostiarraren Migel Marmolen hamaika eta bat bizitzak komikia argitaratuko zuen.

2020 urtean Astiberri Infantil/Txikiberri gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua abian dago, eta maiatzean iritsiko da dendetara lehen alea: Adrien Albert autorearen "Claude eta Morino 1. Madarikazioa" komikia; urtean zehar beste dozena erdi komiki argitaratuko dira.Argitaletxearen arabera, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago bilduma

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK

Euskaraz argitaratutako lehen lanak argitaletxea sortu berritan heldu ziren,2002 urtetik aurrera euskaraz eta gazteleraz argitaratu baitzen Raquel Alzate, Ricardo del Río eta Aritza Bergararen Mitologika saila, ilustrazio eta testuz osatutako liburua (3 liburuki guztira).

2004ean argitaratu zuen Astiberrik euskarazko bere lehen komikia, haurrentzako Gugu sailean: Errege kalamitatea. "Adalbertok ez du lotsa handirik" Lewis Trondheimen gidoiaz eta Fabrice Parmeren marrazkiez; Joxe Rojas izan zen euskaratzailea. Gaztelaniaz, katalanez eta galegoz argitaratu zen ere.

Gugu sailak izan dituen beste 6 liburuen artean soilik Dave McKean eta Neil Gaimanen Otsoak hormetan album ilustratua argitaratu zen euskaraz.

2004 urtean ere gazteleraz eta euskaraz argitaratu zuen (Deustuko Unibertsitatearekin batera) Juan Manuel Díaz de Guereñuk Habeko mik ekimenari buruz egindako azterlana: Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991). Mikel Ugaldek itzuli zuen euskarara.

Jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen 2014 urtean hasi zen Astiberri, eta Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut lana izan zen lehen emaitza: gazteleraz eta euskaraz une berean argitaratu zuten, Bego Montorio arduratu zen lan hori euskarara itzultzeaz, eta bera arduratuizna izan da ere handik aurrera Astiberrik euskaraz argitaratu dituen eskararako itzulpen guztietaz.

2014 urtetik aurrera, urtero komiki bat edo bi argitaratu izan ditu euskaraz, baina danak (lehen aipatutako Isusiren kasua izan ezik) berralgitalpenak izan dira eta Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak izan dira, komikigintzako harribitxiak denak: Paco Rocaren Zimurrak (2014) eta Etxea (2016), Miguel Gallardoren Maria eta Biok (2014) eta Mariak 20 urte betetzen ditu (2015), Alfonso Zapicoren Dublindarra (2015), eta Frederik Peeters-en Pilula Urdinak (2016)

2016eko irailean Argiak argitaratu zuen Jabi Zabalak Fernando Tarancon Astiberri argitaletxeko arduradunari egindako elkarrizketa.

2017 urtean berragitaratu zuen euskaraz eta gazteleraz 2015 urtean Isusik CEAR erakundearentzat egindako Asylum komikia. Urte berean Emilio Ruiz eta Ana Mirallesen Waluk komikia argitaratu zen. Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat komikiaren euskarazko bertsioa argitaratu zuen ere Astiberrik, Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzurako , baina komikia ez den salgai jarri: Bizkaiko liburutegi sarean eskuragarri dago eta Eusko Jaurlaritzako Katalogo Bateratuaren bidez eskuratu daiteke.

Ibilbide honetan, hasiera batean gazteleraz komiki bat argitaratu eta urte batzuetara argitaratu izan zituen Astiberrik euskarazko bertsioak, baina 2016tik aurrera batera merkaturatu ditu komiki berdinaren Estatu espainiarreko hizkuntza ezberdinetan argitaraturako komikiak, adibidez Etxea, Waluk, Zubigileak...

2018an Alfonso Zapico asturiarraren Los puentes de Mosku/Zubigileak komikia argitaratu zuen euskaraz.

2017-2018 eta 2019an hurrenez hurren Emilio Ruiz eta Ana Miralles komikigileen Waluk Sailaren hiru liburukiak argitaratu zituen euskaraz Astiberrik. 2011ean sortu zuten bi autoreek Hartz zuriaren lehen komikia, baina bigarrena ez zen 2017 urterarte iritsi. Urte horretan bertan argitaratu zen lehen atalaren euskarazko bertsioa: 2018an bigarren atala euskaraz argitaratu zen, "Bidaia handia" izenburupean eta 2019ko hirugarrena, "Txakur handiaren bidea", denak Bego Montorioren itzulpenarekin.


2018KO URRIA: DANI FANOREN KOMIKIAREN ARGITALPENA

Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak 8 urtetan zehar Dani Fanok landutako proiektu pertsonala izan da eta Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdiaren saridunetako bat izan zen.


2019: "WALUK"-en HIRUGARRENA ETA "SALTO", EUSKAL GATAZKA ANDALUZIAR BATEN ETA BELGIAR BATEN IKUSPEGITIK

Emilio Ruiz eta Ana Mirallesek 2019ko apirilean argitaratu zuten Waluk Sailaren hirugarren atala gazteleraz Astiberrirekin, eta aldiberean argitaratu zen euskaraz.

Helduentzako komikigintzan, "Salto" izan zen Astiberriren urteko argitalpena: Mark Bellido gidoigilearen esperientziaren emaitza da Salto, Euskal Herrian bizkartzain jardun zuen garaikoa, eta Judith Vanistendael belgikarrak ekarri du marrazkitara. Astiberriko sinopsiaren arabera "Valentziako herri txiki batean bizi da Miquel, eta badu zoriontsu izateko behar duena: maite duen familia eta inguruko umeen estimua ekarri dion banatzaile lanpostua litxarreria denda batean. Baina Miquelek amets bat du. Idazle izan nahi du. Sinetsita dago ezin dela idatzi bizitza zirraragarria izan ezean, eta bizimodua aldatzea erabakitzen du; estatuaren zerbitzuko bizkartzaina izateko aurkezten du bere burua. Lehen lanpostuak Euskal Herrira eramango du, non hautetsiek etengabeko zaintza behar duten." Getxoko Azokan aleak sinatzen egon ziren bi autoreak.

2020 ASTIBERRI INFANTIL/TXIKIBERRI SAILA

ASTIB HAUR.JPG
Astiberri argitaletxearen eskutik Astiberri Infantil/Txikiberri izenpean martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua abian dago, nahiz eta COVID19 egoera dela eta ez da erraza jakitea argitalpenen epea zein izango den. Lehen alea maiatzaren 28an iritsi zen liburudendetara, Adrien Albert autorearen "Claude eta Morino 1. Madarikazioa" komikia, eta beste dozena erdi komiki argitaratuko dira urtean zehar: Martín Romeroren Uxío, Emily Tetriren Tiger Vs. Nightmare (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa) eta Romain Pujol eta Vincent Caut autoreen Avni: Animal Vraiment Non Identifié .

Komiki hauetako batzuk sail baten lehen alea dira, beraz oso argitalpen interesgarriak izan daitezke haur literaturaren munduan pertsonai identifikagarriek eta "sagek" duten garantzia kontuan hartuta. Argitaletxearen arabera, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago bilduma

`Claude eta Morino´ maiatzean iritsi zen liburu dendetara: Imanol Mercerok Claude eta Morino komikiari buruzko iruzkina egin zuen Berrian "Olatu berria ote dator?" izenburupean, eta Astiberrik irekitako bideari buruzko hausnarketa egin zuen, haurrentzako bereziki sortutako komikikiak hizpide hartuta.

Txikiberri bilduma saileko bigarrena 'Uxio' komikia izan zen, uztailean argitaratua

Martín Romero galiziarrak sortu dituen istorioek "mutiko baten abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari."

Jatorrizkoa galegoz 2019an A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao komiki saria lortu zuen, haur eta gazteentzako atalean.

2020 URTEKO HELDUENTZAKO KOMIKIAK EUSKARAZ

‘Emakume guztiok’ komiki liburua 2020ko uztailean argitaratu zen Mundu Bat Gobernuz Kanpoko erakundearen eta Astiberriren eskutik: Mundu Baten enkarguz eta proiektu zabalago baten baitan, gidoia Elizabeth Casillasek egin du eta marrazkiak Higinia Garaik. El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak dira kontakizunaren ardatza.

2020ko uztailaren 17an aurkeztu zen komikia Donostiako Tabakaleran, eta ‘La historia de todas nosotras’ dokumentala proiektatu zen ere eta Node taldeak koreografia bat eskeini zuen

Bego Montorio Uribarrenek itzulio ditu komiki hauek guztiak euskarara.

EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 07 UZTAILA
Emakume guztiok.jpg
Emakume guztiok Astiberri Elizabeth Casillas Higinia Garai Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri
2020 07 UZTAILA
Uxio eus.jpg
Uxio Astiberri Txikiberri bilduma Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz Bego Montorio Uribarren 2020, Astiberri, aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez
2020 05 MAIATZAK 28
2020 claude astiberri1.jpg
Claude eta Morino 1. Madarikazioa Astiberri Txikiberri bilduma Adrien Albert Adrien Albert Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs
2019 10 URRIA
2019 Salto eus.jpg
Salto Astiberri Mark Bellido Judith Vanistendael Gazteleraz jatorrizkoa Bego Montorio Uribarren 2016, frantsesez argitaratu zen "Salto" komikia (Le Lombard, Bruselas)
2019 04 APIRILA
2019 Waluk3 eus.jpg
Waluk 3: Txakur handiaren bidea Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2019, Waluk La ruta del Can Mayor Astiberri
2018 ABENDUA
2018 waluk.jpg
Waluk 2: Bidaia handia Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2017, Waluk La gran travesiaAstiberri
2018 10 URRIA
2018 migel.jpg
Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak Astiberri Dani Fano Dani Fano Edizio elebiduna Koldo Izagirre 2018ko iraila: Los doce nacimientos de Miguel Marmol (El Salvadorren Museo de la Palabra y la Imagen, Urrian Estatu Espainiarrean Astiberri.) Dani Fanoren urteetako proiektu pertsonala eta Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdiaren proiektu saridunetako bat
2018 05 MAIATZA
2018 zubigileak.jpg
Zubigileak Astiberri Alfonso Zapico Alfonso Zapico Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2018 Los puentes de Moscú (Astiberri)
2017 11 AZAROA
2017 ondo maite nazazu.jpg
Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua / Astiberri Rosalind B. Penfold Rosalind B. Penfold Ingelesetik itzulia Arrate Hidalgo 2005 Dragonslippers. This is what an abusive relationship loock like: Rosalind B.Penfold(Penguin Group,Canada)
2017 10 URRIA
2017 waluk.jpg
Waluk Astiberri Emilio Ruiz Ana Miralles Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2011, Waluk Astiberri
2017 02 OTSAILA
2007 ASYLUM.jpg
Asylum Berrargitarapena(Bigarrena): Astiberri-CEAR-Euskadi Javier de Isusi Javier de Isusi Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2015ean CEAR-ek argitaratutako lanaren berrargitalpena
2016 10 URRIA
2016 pilula urdinak.jpg
Pilula urdinak Astiberri Frederik Peeters Frederik Peeters Frantsesetik itzulia Bego Montorio Uribarren 2001 Frantsesez (Atrabile) 2003 Gazteleraz (Astiberri)
2016 06 EKAINA
2016 etxea.jpg
Etxea Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2016 06 EKAINA (Astiberri)
2015
2015 dublindarra.JPG
Dublindarra Astiberri Alfonso Zapico Alfonso Zapico Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2011 Dublinés (Astiberri)
2015
2015 mariak20.JPG
Mariak 20 urte ditu Astiberri Miguel Gallardo / Maria Gallardo Miguel Gallardo Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2015, aldiberean jatorrizkoa eta euskaraz: María cumple 20 años (Astiberri)
2014 05 MAIATZA
Baleak.jpg
Baleak ikusi ditut Astiberri Javier de Isusi Javier de Isusi Edizio elebiduna Bego Montorio Uribarren 2014 aldiberean jatorrizkoa eta euskaraz: "He visto Ballenas" (Astiberri)
2014
Maria eta biok.JPG
Maria eta biok Astiberri Miguel Gallardo / Maria Gallardo Miguel Gallardo Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2007 gazteleraz, Maria y yo (Astiberri)
2014
Zimurrak.JPG
Zimurrak Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt) 2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri)
2004
Errege kalamitatea.JPG
Errege kalamitatea: Adalbertok ez du lotsa handirik Astiberri Lewis Trondheim Fabrice Parme Frantsesetik itzulia Joxe Rojas 2001, Le roi catastrophe, Delcourt

KOMIKIGINTZARI BURUZKO AZTERLANAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2004
Habeko-mik.JPG
Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991) Astiberri Juan Manuel Díaz de Guereñu Habeko mik aldizkarietako eta albumetako irudiak Edizio elebiduna Iñaki Ugalde 2004 Aldiberean gazteleraz eta euskaraz