«Saure»: berrikuspenen arteko aldeak
55. lerroa: | 55. lerroa: | ||
* Euskal autoreei dagokionez, Txani Rodriguez Hernandez idazleak sortutako eta Nacho Fernández González irudigileak marratzutako 'Lurraren semea', Manuel pertsonariaren abentura berria. | * Euskal autoreei dagokionez, Txani Rodriguez Hernandez idazleak sortutako eta Nacho Fernández González irudigileak marratzutako 'Lurraren semea', Manuel pertsonariaren abentura berria. | ||
− | + | ||
63. lerroa: | 63. lerroa: | ||
* 'Zaporeen abentura' izenburupean kaleratu zuten "Newtondarrak" saioeko 2 alea ('Newton eta frutaren bahiketa', Edorta Corpas eta Victor Araque autoreen lana) eta 2012an euskarri digitalean argitaratu ziren 'Trattoria' Saileko bi zenbakiak: egileak Lipocito (Jonatan Miranda eta Bittor Rodriguez) eta Sara Calzada Santanderko irudigilearen lanak. | * 'Zaporeen abentura' izenburupean kaleratu zuten "Newtondarrak" saioeko 2 alea ('Newton eta frutaren bahiketa', Edorta Corpas eta Victor Araque autoreen lana) eta 2012an euskarri digitalean argitaratu ziren 'Trattoria' Saileko bi zenbakiak: egileak Lipocito (Jonatan Miranda eta Bittor Rodriguez) eta Sara Calzada Santanderko irudigilearen lanak. | ||
+ | |||
+ | * 'Newton eta etorkizunerako bidaia: klonak VS robotak' bilduman aurretik euskarri digitalean argitaratutako Newtondarrak saileko 3. (Newton eta berdinen jatorria) eta 4. (Newton, 24. mendea eta koska) istorioak bildu dituzte.([[Edo(rta Corpás]] eta [[Victor Araque]]ren lanak) | ||
− | '''Zoritxarrez soilik gazteleraz argitaratu | + | '''Zoritxarrez soilik gazteleraz argitaratu da paperean 'Las sombras, los colores, misterios y monstruos de la humanidad' komiki bilduma''': bertan paperean elkartu zituzten aurretik soilik digitalean argitaratutako Amaia Ballesterosen 'Mapagilea', Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren 'Katu Egoduna" eta Pablo Zerda irudigileak Jansainekin egindako istorioak (Jean Paul Saure editoreak gidoigintzarako erabiltzen duen ezizena) |
18:00, 13 iraila 2021(e)ko berrikuspena
Frantziar jatorrizko Jean-François Sauré (Le Mans 1967) Araban 90. hamarkadan kokatu zen editore eta idazlea da, eta komiki gidoigintzan Jansain izenordea erabiltzen du.
Sauré argitaletxearen sortzaile, 2001 urtetik aurrera ia 100 komiki lan argitaratu ditu, gehienak gazteleraz eta euskaraz eta baita frantsesez eta ingelesez ere. Komikigintza franko-belgiarraren autore klasiko eta berriak ekarri ditu euskarara, Euskal Herriko gidoilari eta irudigile ezberdinei argitaratzeko aukera eman die eta baita espainiar estatuko beste egile batzuei ere.
Jean-François Saurék Gasteizen egonaldiak egin zituen haur eta gazte garaian, eta ondoren Sorbona-París Unibertsitatean komunikazioa eta informazio arloetako Master ikasketak egin zituen; 90. hamarkadan olerkigintzan aritu zen,liburu bat argitaratu zuen frantsesez... Unibertsitate ikasketak amaituta eta Araban kokatu zelarik, Javier Quintana ilustratzailearekin batera testua eta komikia tartekatzen zituen Arabako turismoari buruzko lanak sortu zituen.
2000. urtean Saure argitaletxea sortu zuen, eta hasieratik komikigintzari garrantzia handia eman zion, proiektu anitzen bidez: komiki, ipuin eta material didaktikoaren argitarapenaz gain erakusketak, lehiaketak eta tailerren antolaketan ere aritu zen. Horretarako erakunde publiko eta pribatuekin elkarlana sustatu izan du. Aitzindaria izan zen ere 2009 urtetik aurrera Estatu Espainiarrean komiki digitalak merkaturatzeko orduan.
2000. urtean Sauré argitaletxea sortuta, bere lehen argitalpenak, besteren artean, "Euskal labirintoak eta pasadizoak", "Nafarroan zehar euskararen ibilbidea" (Orreaga Ibararen testuekin eta Patxi Gallegoren ilustrazioekin) eta Euskal Herria, Palestina zein Kaukasoaldeko gatazkei buruzko lanak izan ziren. Sancho el Sabio Fundazioak katalogatuta ditu argitaletxearen lanak.
KOMIKIGINTZA
2000 urtean hasi zen argitaratze lan iraunkorrean, eta urte horretakoak dira ere argitaratutako lehen komiki lanak: batetik euskaraz "Euskal Herriko Kostaldea" komiki liburua, Joseba Imanol Lugaresarestiren gidoiaz eta Eva Garcesen irudiekin: bestetik gazteleraz "Epifanio y John Vaina: la carcajada del año" lanean Patxi Gallegoren komikiak agertzen dira (ale berean Yann Besrest-en testuak daude, nahiz eta bi lanek elkarren artean harremanik ez izan.)
2001ean Sauré euskaraz argitaratutako komikigintzan sendoago hasi zen 3 komiki lanekin: Carlos Trillo argentinarra eta Laura Scarpa italiarraren "Gazte kontuak" albumarekin, Hermann frantziarraren-en "Jeremiah. Fusila urpean" komikiarekin eta euskal jatorrizko autore baten lanarekin, Iñigo Sarasolaren "Txerokiren txorakeriak".
2002an Sherlock Holmes pertsonaia ardatz zuten saileko hiru komiki argitaratu zituen eta komiki franko-belgiarreko autore garantzizko izan ziren Turk eta De Groot sortzaileen "Leonardo jakintsu handia" albuma argitaratu zuen. Urte horretatik aurrera urtero 7 komiki inguru argitaratzeari ekin zion, euskaraz zein gazteleraz, atzerriko autoreen itzulpenak eta euskal autoreen lanak tartekatuaz.
2003an adibidez Sauren argitaratzen hasi zen Redondo euskal komikigile historikoa (besteren artean Ion eta Mirka saila): Saure etxerako Aritz saila sortu zuen, bi liburuki izango zituena; urte horretan Saurek Bill eta Boloren album bat, saga Arturiko bat... argitaratu zituen ere
2004ean "Gandhi, bizitzaren maisua" komiki bildumararako gidoilari aritu zen Sauré bera beste 8 autoreekin: Daniel Redondo Pérez, Diego Alejandro Garavano, Agustin Casas...
2005ean hainbat autoreekin "Pulp Fikzioa" albuma argitaratu zuen Ingurugiroari buruzko ipuinak Komikiaren 1go Sariketako lanak bilduta; autoreen artean zeuden María José Mosquera Beceiro, Amaia Ballesteros López, Aurora Solano eta José Hierro, María Elena del Valle Garcés,Diego Alejandro Garavano... Virginia Perez-ek itzuli zituen euskarara.
2005ean ere argitaratu zuen Saurék Unai Busturia eta Julen Ribas Numenak sailaren lehen alea, eta Angoulemeko azokan egon ziren lanak aurkezten.
Miel Anjel Elustondok elkarrizketa sakona egin zion Argian.
Urte horietan Durangoko Azokan parte hartzen hasi zen Sauré Argitaletxea.
Horrela, XXI mendeko lehen hamarkadan, euskarazko komikien argitaralpena nahiko ahul zegoenean, Saurék kuantitatiboki eta produktuen aniztasunaren ikuspegitik ekarpen berezia egin zuen, hurrengo hamarkadan 'Harriet Ediciones' etxeak egingo zuenaren antzekoa esparru batzuetan.
Hurrengo urteetan komikiak argitaratzeko erritmoa mantendu zuen eta Tebeosfera atariaren arabera, Espainiar estatuan komiki digitalak argitaratzen aitzindarietako bat izan zen 2009an.
2010ean eta ia hamarkada luze batez (2-3 paperezko album salbu) batez ere euskarri digitalean argitaratu zituen lanak Saurék, eta hauen artean 2013an Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseba Larratxe Joseviskyren marrazkiekin "Katu Hegoduna" komiki digitala kaleratu zuen. Garbiñe Ubedak elkarrizketa interesgarria egin zion Argian eta urte batzuk beranduago Jon Iñaki Artetxek Bilbo Hiria Irratian Saureren ibilbideaz mintzatu zen.
Digitalizazio prozesuak komikiak hizkuntza askotara itzultzeko bidea ireki zuen ere: adibidez, zenbait komiki gazteleraz, euskaraz, frantsesez, portugesez eta ingelesez eskuratu daiteke. Euskaraz, frantsesez eta Gaztelaniaz argitaratu dira beste batzuk.
(Saurek irekitako bidea hausnarketarako aukera ematen du: nahiz eta Komiki digitalen irakurketa eta salmentari buruzko datuak ez izan, ez eta prozesu honetan komikigileek jasotzen duten ordainsariei buruz, positiboa izan da digitalizazioaren bidez euskal komikigileen lana zabaltzea; batetik, jada paperean publikatutakoen kasuan, berriro merkatuan jartzen dituelako aspaldiko komikiak, jada deskatalogatuta, agortuta edo topatzeko zailak direnak; bestetik, komiki berriak modu merkeagoan eskuragarrri jartzeko balio dezake (nahiz eta ondo egiten ez bada komikigileen lanaren prekarizazioa ekar dezakeen, edo publizitatea egoki egiten ez bada mundu digital zabalean lan batzuk "ezkutatuta" geratzeko arriskuan egon); eta azkenik, liburutegi publikoen sareetan (Euskadiko Elkarte Autonomoa, Nafarroa edo Iparraldeko liburutegiak) euskarazko kommiki digitalak eskuragarri izateko aukera oso positiboa da. Ikus, Saure etxekoez gain, komiki digitalak euskaraz erosi, mailegatu edo doan eskuratzeko aukerak Euskarri digitalean eskuragarri dauden komikien zerrenda.)
Bere ibilbidean zehar Saurek bere lana dibertsifikatu du eta erakunde publiko eta pribatuekin hezkuntza arloko materialak ekoitzi ditu eta jarduerak antolatzen ditu jarraikortasunez.
2020, KOMIKIAK PAPEREAN BERRIZ ERE
2020 urtetik aurrera Saurék berriro ekin zion komikiak paperean argitaratzeko bideari.
Batetik Nesim Fintz eta Han-Mi Kim autoreen Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian argitaratu zuen, eta bestetik Mina eta oroimena bilduma, 'Fernando Buesa' Fundazioarekin elkarlanean: |Aurora Cuadrado Fernándezen gidoiekin irudigile hauek sortu zituzten istorioak: Daniel Rodríguez / Alfonso Pinedo / Carlos Cecilia / Fran Tapias
2021 urtean komiki argitalpenak ez zuen etenik izan, baina komiki berriak eta berralgitalpenak tartekatuaz.
Batetik bi komiki berri argitaratu ditu Saurek:
- Euskal autoreei dagokionez, Txani Rodriguez Hernandez idazleak sortutako eta Nacho Fernández González irudigileak marratzutako 'Lurraren semea', Manuel pertsonariaren abentura berria.
Bestetik aurretik euskarri digitalean argitaratutako zenbait komikirekin bildumak osatu eta paperean merkaturatu zituen komikiak:
- 'Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira' bilduman Inge Eguiluz eta Moratha egileek 2010/2014 urteen artean euskarri digitalean argitaratu zituzten 3 komiki ezberdin paperera ekarri ditu saurek.
- 'Zaporeen abentura' izenburupean kaleratu zuten "Newtondarrak" saioeko 2 alea ('Newton eta frutaren bahiketa', Edorta Corpas eta Victor Araque autoreen lana) eta 2012an euskarri digitalean argitaratu ziren 'Trattoria' Saileko bi zenbakiak: egileak Lipocito (Jonatan Miranda eta Bittor Rodriguez) eta Sara Calzada Santanderko irudigilearen lanak.
- 'Newton eta etorkizunerako bidaia: klonak VS robotak' bilduman aurretik euskarri digitalean argitaratutako Newtondarrak saileko 3. (Newton eta berdinen jatorria) eta 4. (Newton, 24. mendea eta koska) istorioak bildu dituzte.(Edo(rta Corpás eta Victor Araqueren lanak)
Zoritxarrez soilik gazteleraz argitaratu da paperean 'Las sombras, los colores, misterios y monstruos de la humanidad' komiki bilduma: bertan paperean elkartu zituzten aurretik soilik digitalean argitaratutako Amaia Ballesterosen 'Mapagilea', Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren 'Katu Egoduna" eta Pablo Zerda irudigileak Jansainekin egindako istorioak (Jean Paul Saure editoreak gidoigintzarako erabiltzen duen ezizena)
PAPEREAN SAUREK ARGITARATUTAKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
Zerrenda hau eguneratze bidean dago
EUSKARRI DIGITALEAN
2009 bitartekoak paperean argitaratuko urtea dute erreferentzia bezela. 2010 urtetik aurrekoak soilik digitalean eskuratu daitezke.