Mendi Film Festival
31.221.134.220 (eztabaida)(r)en berrikusketa, ordua: 16:50, 26 azaroa 2022
2008an sortu zen Mendi Film Festival: lehen lau edizioak Gasteizen egin ziren, eta 2012az geroztik Bilbon ospatzen da, ohikoan udazken amaieran.
Jardunaldi hauen oinarrian mendi zinemagintza dago. Beste hainbat jarduera ere antolatzen dira, eta komikigintzari dagokionez 2018tik aurrera komiki bilduma bat sustatu dute Elkar taldeko Sua Edizioak argitaletxearekin elkarlanean.
Bi urtean behin argitaratzen diren komiki hauetan Ramon Olasagasti arduratzen da gidoiaz eta César Llaguno ilustrazioetaz.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 11 AZAROA | Andres Espinosa. Bakarrik eta libre | Mendi Film Festival SUA edizioak argitaletxearekin | Ramon Olasagasti | Cesar Llaguno KOLOREA Felipe H. Navarro |
2 edizio, euskaraz/gazteleraz | 2022 11 Azaroa | |
2020 11 AZAROA | Inurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak | Mendi Film Festival SUA edizioak argitaletxearekin | Ramon Olasagasti | Cesar Llaguno | 3 edizio, euskaraz, gazteleraz eta ingelesez. | 2020 11 Azaroa | |
2018 11 AZAROA | Everest, 1980ko Euskal Espedizioa - Herri oso bat gailurrean | Mendi Film Festival SUA edizioak argitaletxearekin | Ramon Olasagasti | Cesar Llaguno | 2 edizio, euskaraz/gazteleraz | 2018 11 Azaroa |