Elkar
Wikipediako sarreraren arabera, Elkar 1972an Baionan sortu zen argitaletxea da. Sorreratik hamarkadaz hamarkada beste egitasmo batzuekin bateratze ezberdinak eman dira (Zabal liburu-denda Bainan eta etaJana anaien 'Zabaltzen' hegoaldean...) gaur egungo Elkar izenarekin lotutako egitasmoen "ekosistema" osatu arte: Elkar Enpresa Taldea, Elkar Fundazioa. Argitaletxeaz gain, 'Elkar Banaketa' eta 'Elkar liburudenda sarea' ere hartzen ditu bere baitan. Komikigintzak argitaletxearen ibilbidean paper garrantzitsuia izan du, eta denden sarean komikien atala izan ohi du eta webgunean argitaletxe ugaritako komikiak ditu eskuragarri.
Beste argitaldari hauek hartzen ditu bere baitan Elkarrek: Ttarttalo, Oihuka, Sua edizioak eta Txertoa.
Elkar Fundazioak 2009 urtetik aurrera Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketa antolatzen du haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta euskara sustatzeko helburuarekin. 2016 urtean 8. Edizioaren barne lehen aldiz Komiki eta Binetentzako Saria gehitu zuen Elkarrek. DBH3 eta DBH4ko ikasleek har dezakete parte.
Elkar argitaratutako literatur lanen artean Komikiak ere argitaratu ditu, tartean komikigintzaren pertsonai garrantzizko batzuk: 1984 eta 1993 urteen artean Tintinen abenturak euskarara ekarri zituen Elkarrek,eta 1989 eta 1993 urteen artean Elkarrek ordurarteko Asterixen album guztiak argitaratu zituen, 29 album guztira; 1999an Elkarlanean izenpean Obelixen galera euskarara ekarri zuen.(2000 urtea geroztik SALVAT/BRUÑO argitaletxera pasatu ziren Asterix argitaratzeko eskubideak)
2004 eta 2017 urteen artean Patxi Gallegoren Pololoak Saila eta ZaldiEroaren zinten 7 bilduma argitaratu zituen, baita Unai Iturriaga eta Alex Sanviren Udaberririk ankerrena, Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez.
2017az geroztik Elkarrek ez zuen euskarazko komikirik argitaratu, baina 2021 urtean Elkar Fundazioak eta Euskal Kultur Erakundeak 2 urtean behin deialdi bat izango zuen EKE-Elkar literatura beka sortu zuten, Iparraldeko idazleak euskaraz idaztera lehiatzeko asmoz, eta lehen edizioan komikia/nobela grafikoa izan zen saria jasotzeko landu beharreko generoa. Adur Larrea ziburutarrak irabaziu zuen beka
2022 urtea izan zen Elkar komikigintzan berriz indartsu sartu zen urtea: batetik Adur Larrearen'Lurbinttoko ohoinak' argitaratu zen, bestetik Fermin Muguruzak sustatrutako 'Black is Beltza II: Ainhoa' proiektu transmediako albuma (2014ean Talkak argiotartu zuen lehen atala eta Elkarrek 2018an edizio berri bat atera zuen), eta azkenik 'Ni ez naiz Mikel Laboa' komikia merkaturatu zuen.
2023 urtean 'Artxipelagoa' egitasmoaren baitan Elkarrek paperezko komiki liburu bat argitaratu zuen: Oier Aranzabal eta Etxeberria anaien eskutik sortu zen 'Artxipelagoa', Ulumedia arduratu zen EITBrako Podcast-az eta Alex Sanvi eta Sedyias arduratu ziren komiki digitala (EITBren KomikiApp-euskarrian) eta istoriaren paperezko edizioko irudigintzaz.
2023 urtean ere Marjane Satrapiren Persepolis komikia eskuragarri jarri zen euskararaz, Elkar eta Reservoir Books/Penguin Random House Talde Editorialaren arteko lankidetzari esker.
BESTE ARGITALDARIAK ETA KOMIKIGINTZA
Elkar taldearen barne edo harreman zuzenean beste argitaldari hauek ere badaude
- Ikastolen elkartearekin batera IkasElkar sortu zuen Elkarrek, eta honen baitan 'Nafarroa - Amets urratua' albuma eta Jordi Bayarriren 'Zientzilariak' saileko komikiak zabaldu dira.
- Ttarttalo argitaletxeak bere sorreran komikiak argitaratu zituen: batetik argitaletxearen lehen urteetan Harriet, Fructuoso, Redondo, Berzosa... Eta beste hainbat euskal komikigileen lanak argitaratu ziren, baina baita Nemo Txikia Windsord Mcayren komiki klasikoaren euskarazko bertsioa; Elkar taldearen baitan, XXI mendean haurrentzako 7 komiki argitaratu ditu.
- SUA edizioak zigilupean azken urteetan mendizaletasunari lotutako 3 komiki argitaratu ditu Elkar taldeak.
ELKAR ARGITALETXEAREN EUSKARAZKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2023 IRAILA | Artxipelagoa komiki liburua | Paperean Elkar Digitalean EITB |
Martin Etxeberria Garro Xabier Etxeberria Garro |
Alex Sanvi KOLOREA Sedyias |
Euskaraz | 2021 Podcast formatuan 2021 Komiki Digitala 2023 Paperean | |
2022 Azaroa | Ni ez naiz Mikel Laboa | Elkar / Euskal Herriko Unibertsitatea Argitalpen Zerbitzua / Mikel Laboa Katedra | Unai Iturriaga / Harkaitz Cano | Joseba Larratxe Josevisky | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 azaroa | |
2022 azaroa | Lurbinttoko ohoinak | Elkar/EKE-Elkar literatura beka | Adur Larrea | Adur Larrea | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 | |
2022 urria | Black is Beltza II: Ainhoa | Talka-Elkar | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Isa Campo | Susanna Martín | Edizio Eleanitza | 2022 Urria (katalanezko edizioa Pol·len, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books) | |
2022 BERRARGITALPENA | Udaberririk ankerrena | Elkar (Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez) | Unai Iturriaga | Alex Sanvi | Euskaraz jatorrizkoa | 2011 jatorrizkoa | |
2017 | De Rerum Natura 7 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2015eko abuztutik 2017eko uztaila arte Berria Egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2015 | De Rerum Natura 6 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013-2015 urteen artean Berria Egunkarian eta Deia-ren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2013 | De Rerum Natura 5 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2011ko irailetik 2013ko uztaila arte Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2011 | De Rerum Natura 4 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013-2015 urteen artean Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2011 | Udaberririk ankerrena | Elkar (Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez) | Unai Iturriaga | Alex Sanvi | Euskaraz jatorrizkoa | 2011 10 URRIA | |
2010 | De Rerum Natura 3 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2010 urte hasieratik 2011ko uda bitartean Berria egunkarian eta Deiaren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak. | |
2009 | Pololoak 3. Atxeritoko balada | Elkar | Patxi Gallego | Patxi Gallego | Euskaraz Jatorrizkoa | 2009 | |
2007 | De Rerum Natura 2 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2005eko udatik 2007ko uda bitartean Berria egunkarian argitaratutako zintak. | |
2006 | Pololoak 2. Poxpoliñaren bahiketa | Elkar | Patxi Gallego | Patxi Gallego | Euskaraz Jatorrizkoa | 2006 | |
2005 | De Rerum Natura 1 | Elkar | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2013-2015 urteen artean Berria Egunkarian eta Deia-ren Ortzadar gehigarrian argitaratutako zintak | |
2004 | Pololoak 1. Poxpoliñen lurriña | Elkar | Patxi Gallego | Patxi Gallego | Euskaraz Jatorrizkoa | 2004 |