Kategoria:Komikiak euskaraz argitaratu dituzten emakume sortzaileak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu


XXI mendean komikiak euskaraz argitaratu dituzten Euskal emakume sortzaileak

Zerrenda hau egiteko Komikipediako datuak eta Igor Leturiak idatzitako 'Komikian ere berdintasunerantz' artilukua hartu dira erreferentzia bezala: artikuluan iritzi eta hausnarketa oso interesgarriak jasotzen dira komikigintza eta generoari buruz Ainara Azpiazu, Yurre Ugarte, Josune Muñoz eta Bego Montorioren eskutik.

ZERRENDAREN ANTOLAKETA:

Lehenik, azken urteotan komiki bat baino gehiago euskaraz argitaratu dituzten emakumeak.


Amaia ballesteros.png
Amaia Ballesteros: gidoilari eta irudigilea da, enkarguzko 6 komiki baino gehiago argitaratu ditu azken urteotan. Sari ugari jaso ditu komiki eta ilustrazio lehiaketetan, aldizkarietan argitaratu ditu istorioak... Informazio gehiago
Susana.png
Susanna Martín: Katalunian jaio eta Bizkaian bizi den gidoilari eta irudigile honek katalanez, gazteleraz eta euskaraz argitaratu ditu bere komikiak, istorio pertsonalak eta enkarguak tartekatuaz. 2 aldiz jaso du Eusko Jaurlaritzaren komiki proiektuak sortzeko diru laguntza.

Tupust! kolektiboaren 2. antologian argitaratua du istorio bat. Informazio gehiago


Axpi.png
Ainara Azpiazu Axpi: gidoilaria eta irudigilea, egunkarietako zintagintza, ilustrazioa, hormairudigintza eta komikigintza lantzen ditu.

Tupust! kolektiboko sortzaile eta kide, 2 antologietan istorio laburrak argitaratu ditu. Hernanikomik jardunaldietan parte hartu du.

Informazio gehiago


Txani.png

Txani Rodríguez:gidoilari gisara literaturako arlo ezberdinak jorratu ditu eta 'Txanoa' saileko 6 komikietan, lehena izan ezik beste guztietan, gidoilari lanak egin ditu.


Informazio gehiago


Teresa.png
Teresa Castro:gidoilaria eta irudigilea da, autoedizioan eta talde-komiki argitalpenen sorkuntza eta koordinazioan aritu da, hitzaldi eta tailerretan parte hartzen du.


Informazio gehiago


Yurre.png
Yurre Ugarte:gidoilaria, Xabiroi aldizkarian argitaratu ditu istorio laburrak eta Joseba Larratxe 'Josevisky' irudigilearekin elkarlanean aritu da; segur aski 2023an komiki berri bat argitaratuko du.


Informazio gehiago


Garazi.png
Garazi Albizua: bere gidoi eta irudiz argitaratu zuen lehen komikiaren ondotik, Olga Carmona irudigilearekin elkarlanean sortu du 'Iruleak' komikia.


Informazio gehiago


Casillas.png
Elizabeth Casillas: komikigintzari lotua, Cactus aldizkaria sortu zuen, komikia hizpide izan du artikulu anitzetan, irratian aritzen da eta irakurle taldeak gidatzen ditu. Gaztelaniaz sortutako komikietan gidoilari lanetan aritu da.


Informazio gehiago


AZKEN URTEOTAN EUSKARAZ KOMIKI BAKARRA ARGITARATU DUTEN EMAKUMEAK



2022

- Josune Urrutia:gidoilaria eta irudigilea, nagusiki gazteleraz argitaratu ditu bere ilustrazio eta komiki lanak, eta sormen prozesu anitzetan aritu da. Euskaraz eskuragarri du 'Berriro jaio' komikia. 2019ko urtarrila/abuztua bitarte Angoulêmeko Maison des auteurs-en egonaldia egin zuen eta 2020 urtean jaso zuen Eusko Jaurlaritzak komikiak eta eleberri grafikoak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdietako sarietako bat: 'Hoy no es el día' komikia izan zen prosezu horien fruitua. Tupust! kolektiboaren antologietan parte hartu du.

- Leire Salaberria Urdanpilleta:gidoilari eta irudigile honek ilustrazioa jorratu du eta gaztelaniaz zein euskaraz haurrentzako 'Bat gehiago gara' komikia sortu du

Usue Egia:gidoilaria eta irudigilea, Durango Sor(tzaileen)leku' beka irabazi zuen literatura eta ilustrazioa atalean, bere kabuz pandemia egoeran hasitako proiektua bati esker: 2022ko udazkenean 'Ura leporaino' komikia argitaratu zuen.

Sandra Garayoa:irudigile honek 'Hodeien gaineko aldean' komikia sortu zuen Bertol Arrieta gidoilariarekin eta 4 hizkuntzetan argitaratu da.

- Maite Rosende:irudigilea, 'Guruyi' bere komikia lehenik katalanez argitaratu zen (gidoia Jon Lorente)

- Noemi Gallego: 'Makina Maixu 1. Rol Fu-aren bidea' komikiaren gidoian parte hartu zuen.

Aitziber Alonsoren gidoiaz eta Nerea Loiolaren irudiekin 'Irabazi Arte' telebista sailaren komiki bertsioa argitaratu zen. EITB-ren KomikiAPP aplikazioaren bidez irakurri daitezke komiki hauek.


2021

Eider Moreno Zubiaga: "Kattalin ez da jaio" komiki biografikoaren egilea.

Inge Eguiluz: Saure argitaletxeak pintore unibertsalei buruz argitaratutako 3 komikietan gidoilari izan da.

- Irati Aretxabaleta:irudigilea 'Gabriela leku berri batetara joan da bizitzera' Elkarbanatuz taldearen proiektuan.

2020

- Amaya Etchevarria: 2020 urtean 'Ilargiaren orrazia' komikiaren gidoia idatzi zuen, eta Tiago Battesti arduratu zen irudietaz: autoedizioaren bidetik jo zuten.

- Higinia Garay: irudigile bezala lan egiten du eta komikigintzari dagokionez, 2020 urtean Txakomic ekimenean parte hartu zuen Mikel Begoñaren gidoia duen 'Parraren itzalpean' istorio laburrarekin. 'Emakume guztiak ' komikiaren irudiak sortu zituen: Mundu Bat elkartearen enkarguz eta proiektu zabalago baten baitan, Elizabeth Casillasen gidoiarekin. Autore berarekin "La palabra que empieza por A" proiektuari esker Eusko Jaurlaritzaren komikiak sortzeko diru laguntza deialdiko sari bat irabazi zuen.

- Valentina Morisoli:gidoilaria eta irudigilea berak sortutako 'kanpoan' komikian

2018 Miren Mindegia:gidoilaria Nabarraldek argitaratutako 'Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak' komikian. (Irudiak Adur Larrea). Eneko Haritza komikiaren euskarazko bertsioa egin zuen ere.

2017

2015/2017 urteen artean atalka Xabiroi aldizkarian Eider Rodriguezen gidoiaz eta Julen Ribasen marrazkiekin 'Santa Familia' istorioa argitaratzen hasi ziren: 2017an Ikastolen Elkarteak album moduan argitaratu zuen eta lan honengatik Haur eta gazte literaturako Euskadi Saria eskuratu zuen Rodríguez-ek.

-Eider Eibar: irudigile eta gidoigilea honek 'Saioz saio komikian hartu zuen parte, Errespetuz eta Hagitz elkarteen eskutik, Saioa Hernandezen gidoia eta Javier Ruiz-en Storyboard-a erreferentzia bezala hartuta.



- Txakur Gorria kolektiboa. gidoilariak eta irudigileak. 'Xilili' komikia argitaratu zuten eta v Tupust! antologietan istorioak argitaratu dituzte ere.

2016

- Ainize Eguiarte Arrola:2016 urtean 'Bazen behin ipuin bat' komikiaren gidoia idatzi zuen, Alfonso Berroya Elosuaren marrazkiekin Saure etxeak argitaratu zuena

2015

- Marie-Christine Thiry Merlo. Aitorren ametsa komikia sortu zuen eta 'Aitor et la lampe magique' argitaratu du 2022 urtean frantsesez.

-Ainhoa Aiertza Zabala eta Ainara Audikana Ansa: gidoilari eta irudigile bikote honek

2013

Maite Gurrutxaga:gidoilari eta irudigileak 2014 urteko Ilustrazio arloko Euskadi Saria irabazi zuen 'Habiak' komikiarekin. Tupust! Kolektiboko kide da.





-Raquel Alzate: komikigintzan lan ugariren sortzaile da Raquel Alzate gazteleraz, eta euskaraz zenbait istorio labur ditu argitaratuak'Alhondiga Bilbaoren sekretua' bilduman eta Txakolin ekimenean. Xabiroi aldizkarian ere argitaratu zituen lanak.

- Joana Etxebarria2005 urtean Xirika gazteentzako kazetak Komiki eta gidoi lehiaketa bana antolatu zituen, eta 2006ean argitaratu zuen , "Kakarraldo konspirazioa" albuma, lehiaketako 3 komiki laburrekin eta "Kakarraldo konspirazioa" komiki luzearekin: azken honen egileak Joana Etxebarria, Aitor Balda, Alex Macho eta Andeka Ríos izan ziren, eta azken biek egin zituzten irudiak.

- Eva Garces: 2000. urtean 'Euskal Herriko Kostaldea' komikiaren ilustrazioak egin zituen, Joseba Imanol Lugaresarestiren gidoiarekin.


SARE SOZIALETAN

- Marrakatue Twitter kontuan komiki zintak argitaratu ohi dira eta bere lehen komikia sortzeko prozesuan ari da egilea.

-Iren: Napartheid eta H28 fanzineetan eta Herria aldizkarian argitaratu ditu bere komikiak.

Laure Gomez: H28 fanzinean aritu zen eta ilustrazio eta komiki lanak argitaratu ditu frantsesez.

Tupust 02.jpg
Tupust! Antologietan istorio laburrak argitaratu dituztenak:

SOILIK LEHEN ANTOLOGIAN PARTE HARTU ZUTENAK (Gidoia edo/eta Irudiak)

Arrate Rodriguez, Danele Sarriugarte (Joseba Larratxe Josevisky-ren irudiekin), Nerea Unanua &Amaia Lekunberri, Miren Amuriza&Eider Eibar, Leire Urbeltz (Hedoi EtxarteRen gidoiarekin), Txakur Gorria Kolektiboa

2 ANTOLOGIETAN PARTE HARTU DUTENAK

Ainara Azpiazu 'Axpi', Regina Salcedo & Irati F.G., Irati Eguren Arruti, Loinaz Lekuona, Maitane Gartziandia Agirrezabala(bigarren antologian Aintzane Usandizagaren gidoiarekin), Maite Caballero, Irati Jimenez & Maite Gurrutxaga, Paula Estévez

SOILIK 2. ANTOLOGIAN PARTE HARTU DUTENAK

   Ane ZaldibarAsteazkenak Komandoa (Maddi Zumalabe eta Jon Aranguren), Dom Campistron,, Josune Urrutia, Aintzane Usandizaga (Maitane Gartziandiaren irudiekin), Raisa Alava, Susanna Martin, Yolanda Mosquera. (Mikel Larraiozek eta Irkus M Zeberiok ere parte hartu zuten antologian)


XabiroiLOGO2.jpg
Xabiroi aldizkarian komikiak argitaratu dituzten euskal emakumeak: Amaia Ballesteros, Arantxa Iturbe, Arantza Sestayo,Axpi, Danele Sarriugarte, Eider Eibar, Eider Rodriguez, Garazi Balbas, Garbiñe Ubeda, Idoia Torregarai, Irati Jimenez, Katixa Agirre, Leire Urbeltz, Maite Gurrutxaga, Mai Egurza, Mamen Moreu, Raquel Alzate, Shu Otero, Susanna Martin, Toti Martinez de Lezea, Uxue Alberdi, Yurre Ugarte...


Ipurbeltz lehen alea.jpg
Ipurbeltzen komikiak argitaratu zituztenak:Enkarni Genua, Asun Balzola, Begoña Zia, Amparo Acarregui, Alazne Ribero, Beatriz Alvarez...