Koldo Biguri
Koldo Biguri Gasteizen 1962 urtean jaiotako idazlea, euskaltzain urgazlea eta itzultzailea eta interpretea da. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle da Gasteizko Letren Fakultatean.
Senez aldizkariko zuzendari izan zen 1994-1999 bitartean, eta EIZIEko lehendakari 2000-2002 urteetan.
1989 urtean Donostia Hiria literatur sariko hirugarren saria jaso zuen ´'Ezpataz hil lanarekin': sari hau berriz irabazi zuen 1996ean eta Ignacio Aldekoa ipuingintza saria bitan jaso du (1995 eta 2000)
Txikipediaren bultzatzaileetako bat da.
2020an, (H)ilbeltza beka irabazi du, Massimo Carlottoren Arrivederci amore, ciao nobela beltza itzultzeko.
ITZULPENGITZA ETA KOMIKIGINTZA[aldatu]
Nor da Nor atariaren arabera 1991an hasi zen literatura itzultzen, gehienbat literatura italiarra, eta guztira 50 lan baino gehiago itzuli ditu
Gasteizko Saure editoreak 1997 urtean Infomart argitaletxearen bidez plazaratu zituen lehen komiki lan batzuk euskaraz Biguriren lanari esker, adibidez Hermann komikigilearen 'Caatinga' eta 'Uderzo bere lagunek marraztua'.
2004-2005 urteen artean beste 4 komiki itzuli zituen Saure argitaletxearen baitan.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2004 | Uratxima kementsua | Saure | Nathalie Bodin | Nathalie Bodin | [[Jatorrizkoa Frantsesez | Koldo Biguri | 2002, Ourachima le brave (Delcourt) |
2004 | Gandhi, bizitzaren maisua | Saure / Fernando Buesa Fundazioa | Jansain eta 7 autore gehiago | Pablo Cerda eta beste zenbait autore | Jatorrizkoa gazteleraz | Koldo Biguri / Beatriz Lopez | 2004 |
2005 | Pirata | Saure | Jose Angel Lopetegi | Jose Angel Lopetegi | Jatorrizkoa gazteleraz | Koldo Biguri | 2005 |
2005 | Pirata 2 : Ze baboa zaren Pirata | Saure | Jose Angel Lopetegi | Jose Angel Lopetegi | Jatorrizkoa gazteleraz | Koldo Biguri | 2005 |