2022
Edukiak
2022 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
03 MARTXOA | Superpatata NAHASPILA KOSMIKOA 1 Bare erregearen itzulera | Bang Ediciones / Mamut Comics | Artur Laperla | Artur Laperla | Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz | Esther López Epelde | 2022 Superpatata ENREDO CÓSMICO 1 El retorno del rey babosa(Bang Ediciones) |
03 MARTXOA | Bat gehiago gara | Txalaparta | Leire Salaberria Urdanpilleta | Leire Salaberria Urdanpilleta | Gazteleraz Jatorrizkoa | Iraitz Urkulo Rodríguez | 2020 Beascoa Ediciones |
03 MARTXOA | Zer gertatzen da klimarekin? | Erein | Ole Mathismoen | Jenny Jordahl | Norvegiera | Danele Sarriugarte / Rosetta T.Z | 2019 'Hva er greia med klima?' Vigmostad & Bjørke, Norvegia |
04 APIRILA | Amaiur. Libera State | Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa | Asisko | Asisko | Euskaraz jatorrizkoa | 2022 04 Apirila | |
04 APIRILA | Ekoline | Harriet Ediciones | Stephen Desberg | Teresa Martínez | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021 06 Ekaina 'Ecoline', Frantsesez, Bamboo Édition (Grand Angle) |
04 APIRILA | Aztarna faltsuak | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021 06 Ekaina 'Fausses pistes', Frantsesez (Grand Angle) |
04 APIRILA | Harald eta Ignir-en altxorra 2 | Harriet Ediciones | Matthieu Brivet | Antoine Brivet | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020 01 frantsesez (Bamboo Editions) |
04 APIRILA | Bihurrikeriak Sabikan | Saure | Gerardo Fabián Cosenza | Gerardo Fabián Cosenza | Jatorrizkoa gazteleraz | Iñaxio Lopez de Arana Arrieta | 2022 04 apirila (aldiberean gazteleraz eta euskaraz) |
04 APIRILA | Subnormala Eskola-jazarpenari buruzko istorio bat | Panini Evolution Comics | Fernando Llor / Iñaki Zubizarreta | Miguel Porto | Jatorrizkoa gazteleraz | Amaia Apalauza | 2019 'Subnormal'(Panini Evolution) |
05 MAIATZA | Iratxo txikia eta shatranj partida | Astiberri Txikiberri bilduma | Álvaro Ortiz | Álvaro Ortiz | Jatorrizkoa gazteleraz | Bego Montorio Uribarren | 2022 'La pequeña genia y la partida de shatranj'(Astiberri) |
05 MAIATZA | Natasha | Farmazia Beltza | Koldo Almandoz | Aritz Trueba | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 Maiatza (euskaraz jatorrizkoa, aldiberean gaztelerazko bertsioa Nuevo Nueve argitaletxearen eskutik) | |
05 MAIATZA | Mary Anning: herensuge-ehiztaria | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Gazteleratik itzulia | Maialen Berasategi Catalan | 2021 'Mary Anning:cazadora de dragones' (Egilea editore) |
06 EKAINA | Amaiur: gaztelu baltza | Nabarralde / Sabino Arana Fundazioa | Angel Rekalde | Amaia Ballesteros | Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz | ? | 2021, gazteleraz aldiberean |
2022 07 UZTAILA | Dinosauroak 1 | Harriet Ediciones | Arnaud Plumeri | Bloz | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2010 'Les dinosaures en bande dessinée', Frantsesez, Bamboo Édition |
2022 07 UZTAILA | Biga 4. Biga endreda-makila BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2017 Avni 4(Milan editeur) |
BERRARGITALPENAK
2020 urtean Astiberrik AVNI sailaren lehen liburukia argitaratu zuen euskaraz, eta 2021ean bigarrena eta hirugarrena.. 2022 urtean euskarazko bertsioen bigarren edizio bat merkaturatu da
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 MARTXOA (LEHEN EDIZIOA 2020) |
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 1(Milan editeur) |
2022 MARTXOA (LEHEN EDIZIOA 2021) |
Biga 2. Super laguna! BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 2(Milan editeur) |
2022 03 MARTXOA | Uharte beltza Tintinen Abenturak Saila 7 | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola | 1938, L'Île Noire |
2011 urtean Unai Iturriaga eta Alex Sanvi komikigileek Durango 1936 Kultura Elkartearen eskutik 'Udaberririk ankerrena' komikia argitaratu zuten, 1937ko martxoaren 31ean Durangok jasandako bonbardaketari buruzko lana. DOTB atariaren arabera, 2022ko Udazkenerako berrargitaratuko du Durangoko Udalak. |
2022 URTERAKO edo 2023rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
Uztailean Txikiberri bilduman Astiberrik BIGA pertsonaiaren 4. liburukia merkaturatuko du. Urte honetan bertan BIGA 1 eta 2 aleak berrargitaratu ditu eta 3. argitaratu zuen 2021 urtean. |
"Mirai, catgirl kosmikoa" erabiltzaileak twiterren jakinarazi du uztailean Oosocomic kataluiniako argitaletxeak X-Venture manga komikia euskaraz ere plazaratuko duela. Oker ez bagaude zaleen esku manga euskaraz jarriko duen lehen argitaletxea da.
Kataluinian manga komikiak bertako hizkuntzan irakurtzeko aukera gazteen artean erabilera sustatzeko oso garrantzitsua dela ebatzi dute. |
---|
Irailean argitaratuko du Ereinek 'Orreagako kronikak' sailaren bigarren alea, Juan Luis Landak sortutako Munjoie! komikia |
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurreko ospakizunen artean Kike Infamek komiki bat egiteko enkargua jaso du. |
---|
Eskutik helduta iritsiko dira 'Black is beltza II: Ainhoa’ filma eta komikia 2022ko udazkenean: irailaren 23an estreinatuko da animazio filma Donostiako Zinemaldian.
Erreportai zabala argitaratu zuen 2022ko otsailean 7K aldizkariak pelikula eta komikian sakonduz.
Berriak jakinarazi du euskaraz Talka Records & Films plataformak eta Elkar argitaletxeak argitaratuko dutela, eta "egun berean, Talkarekin elkarlanean, katalanezko edizioa aterako du Pol·len argitaletxeak, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Booksek, Espainian, Latinoamerikan eta AEBetan dituen egoitzen bidez"' |
Astiberriren eskutik , segur aski 2022 urte amaierarako, Julen Gabiriak euskarara ekarriko ‘Maus: A Survivor's Tale’ komikia; Art Spiegelman suediar/estatubatuarrak 1980 eta 1991 urteen artean ‘Raw’ komiki aldizkarian atalka argitaratutako istoriak bi liburukitan argitaratu ziren (1986ean 1991ean hurrenez hurren) eta 1992 urtean Pulitzer sari bat jaso zuen lehen komikia izan zen.
Eleberri grafiko hau komikigilea eta Vladek haren aitaren arteko elkarrizketetan oinarritzen da, aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoak hizpide dutela. Binke aldizkariak Julen Gabiria elkarrizketatu du |
Aritz Ibarra marrazkilariaren "GASTEIZ 1200, DEFENTSA AMAIGABEA" komikia argitaratu ahal izateko diru-bilketa zabalik egon da www.itsulapikoa.eus plataforman 2022ko otsailaren 24tik apirilaren 4ra arte. Fernando Sánchez Aranazek ere parte hartuko du lan honetan eta Martin Ttipia elkartearen sustengua du.
Egitasmo hau Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak programak 2021 urrian martxan jarritako 'Batera, kultur proiektuak elkarrekin' diru laguntza deialdiko irabazleetako izan zen. 6.500 eurotan finkatu zuten finantziazio helmuga eta 6490 euro lortu dituzte. 46 orrialetako komikia Durangoko Azokarako preste duki nahi dute. |
---|
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe Josevisky-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu." Bi urteko lan prozesuaren ondoren, komikia 2022 urtean argitaratuko da |
---|
Unai Iturriagak Berria egunkariari eskainitako elkarrizketa batean adierazi zuenez 2022 urtean heldu daiteke zaleen eskuetara Haur Besoetakoa sailaren 3 albuma. Orain arte, Ikastolen Elkarteak urrian argitaratu ohi ditu album hauek. |
---|
2022. urtearen amaieran Mendi Film Festival eta SUA edizioak argitaletxearen arteko lankidetzak 3.komiki bat ekarriko du zaleen eskuetara.
Ramon Olasagastik eman zuen horren berri Gipuzkoako Hitzan/Berrian. |
---|
Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura beka" izeneko beka berria bultzatu dute 2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatuko duena,ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin. 6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da. 2021 urtean literatura generotzat eleberri grafikoa eta komikia hautatuak izan ziren (edizio bakoitzean literatur generoa aldatuko da).
EKEren webgunean adierazten denez, "lehen edizio honentzat, kalitate handiko sei proposamen eskuratuak izan dira eta Adur Larrea-ren proposamena atxikia izan da. Ziburutarrak Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historiko baten egitea aurreikusia du, zuri eta beltzez. Gertakariak, 1789ko Frantses Iraultzaren ondotik iragaiten dira eta ohoin banda baten abenturak deskubrituko ditugu. Egileak, 2022ko martxoa arte badu bere lana bururatzeko eta ondotik, Elkar-ek argitaratuko du." |
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu du ingelesez 4 aleetako lehena.
Ipar Amerikar merkatuan ingelesez atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez), bi hilabetean behin argitaratuko da eta bilduma osoa liburuki batean eskuratzeko aukera egongo da. Euskaraz, gazteleraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..." . ELKARRIZKETAK
|
---|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. 2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela |
---|
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.
Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira." |
2021 2022 | 2021 urtean jarri zen martxan Txakomic ekimena, Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.
Jardunaldien bigarren edizioa 2022ko apirilean ospatu da. Ekimenaren haria ez da eten, eta 2021 eta 2022 urteetan `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan data hauetan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak. Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean
2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Mikel Begoñak egingo du gidoia, Kike Infamek irudiak eta Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzea izango dute helburutzat, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin. Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die. |
Trikuharri kultur elkarteak Hendaiako Ixtebe Pellot kortsarioari buruzko "Euskal azeriaren hamaika abentura" komikia argitaratuko du.
Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri. |
---|
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero, Alaiza Asier Iturralde irudigilearen izanik, Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektua egin nahiko luke eta horretarako Miel Angel Elustondo eta Mikel Begoñarekin hartu-emanak izan ditu. |
---|
Baionako lau lagunek 2020 urtean autoedizioaren bidetik 'Erroak' proiektua jarri zuten martxan, komikigintzaren bidez euskal mitologia berritu bat ardatz hartuta. Ululu plataformaren bidez crowdfunding bat jarri zuten martxan eta 2020 urte amaieran argitaratu zuten lehen komikia, 'Ilargiaren orrazia'.
'Erroak' sailaren bigarren liburukian lanean ari dira, 'Gizotso' izenburua izango duena. |
---|
Sare Antifaxistaren eskariz, Guillermo Menéndez Quirós asturiar komikigileak 'Milicias Vascas Antifascistas' komikia sortu du gazteleraz. Jada eskuragarri dago eta salmentaren bidez euskarazko bertsioa finantziatzeko asmoa dute. |
---|
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
---|
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela. |
---|
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz egin zuen diru laguntza deialdia komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.
Orain arte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten komiki-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusten da azken deialdietako oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. 2022 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko epea itxia dago, lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 28a izan zen 2022eko oinarriak . HAUEK DIRA 2021eko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2022 URTEAN ARGITARATZEA ESPERO DA
SOILIK GAZTELERAZ ARGITARATU DIRENAK
|
---|
GIPUZKOAKO EGILE SARIAK
2021 urtean lehen aldiz Foru Aldundiak Gipuzkoako Egile Sariak 2021 URTEKO DEIALDIKO PROIEKTU IRABAZLEAK
GIDOI PROIEKTUETARAKO:
KOMIKIA
ILUSTRAZIO LIBURUAK
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpena
|
---|
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
GETXOKO KOMIKI AZOKA
2022ko Getxoko Komiki Azoka irailak 30-urriak 2 bitarte ospatuko da. GAZTEKOMIK LEHIAKETA Getxoko Udalak DBHko I. 'Gaztekomik' komiki-eskola lehiaketa antolatu du. Bizkaiko 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta izena emateko epea irailaren 23ra arte egongo da zabalik. Bi modalitatetan parte hartu ahal izango da Gaztekomik-en: ikastetxeen bidez (Getxoko ikastetxeetako ikasleentzat) eta modu librean (Bizkaiko gainerako ikastetxeetako ikasleentzat). OINARRIAK SALTOKIAK JARTZEKO AUKERA Ekainaren 27an amaitu zen saltokiak esleitzeko hasierako prozedura, baina Stand librerik balego eskaera egitekoa aukera zabalik mantentzen da. Liburu-denda, denda, argitaletxe, fanzine, entitade eta komikiarekin zerikusia duen edozein pertsona fisiko edota juridikok egin dezake eskaera.
|
MANGAMORE Amorebieta-Etxanoko Japoniar kulturaren jardunaldiak
Mangamorerentzat ohikoak ziren egun berberetan beste ekitaldi bat antolatzea erabaki denez, "eztabaidak saihesteko eta ekitaldi baten edo bestea aukeratu behar izatea saihesteko" Mangamore 2022 jaialdia urriaren 14, 15 eta 16ra atzeratzea erabaki da. |
Mangaren munduareklin harremana zuten beste azoka edo jaialdi batzuk bertan behera gaeratu ziren azken urteotan, adibidez GetxoManga (Getxoko komiki azokari lotua) eta MangaBilbao
Jarduera horien antolaketan parte hartzen zuten bizkaiko mangazale eta elkarteak, baina badira bestelako ekimenak ere: Kutsu komertzilagoa duen eta komikien mundua gainditzen duen topaketa erraldoia da Bilbon urriaren 8an ospatuko den Japan weekend. Japoniako kulturaren baitan entretenimendua ardatz duen ekitaldia da, 2013 urtetik Barakaldoko BEC erakustazokan ospatu izan dena.'Jointo Entertainment' enpresak antolatzen du eta Madrid, Valencia A Coruñan... eta beste hiri batzuetan ospatu ohi da urtean zehar. Aisialdi eta kontsumoari lotutako denetariko jarduerak aurkitu daitezke bertan: Bideojokoak, karaokeak, salmahaiak, margolaritza, Manga eta Animeak...
BURUTU DIREN JARDUNALDIAK
ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/ |
ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK
2022eko neguan hirugarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira, otsailaren 9tik 20ra.
Aurten Susanna Martinek egin du kartela. Egitarauaren barne Agustín Ferrer, Alex Tello/Julen Ribas (Sua Komikia), Sergio Izquierdo, María De la Fuente, Mikel Begoña, Iñaket... |
ONDARROAKO KOMIKI JARDUNALDIXAK
Luterl taldearen eskutik 20. ediziora iritsi dira Ondarruko Komiki Jardunaldiak otsailaren 16tik 27ra.
|
ZIBURUKO LIBURU AZOKA
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka ekainaren 4an ospatu zen. Euskara hutsezko sorkuntzen topagunea da.
2021ean 22 argitaletxe batu ziren Ziburuko plazan, 2022an 33, eta Komikigintzak isla nabarmena eduki du urte hauetan guztietan. |
2022an bederatzi idazlek beren lanak aurkeztu zituzten, tartean komikigile hauek:
OSTIRALA
20.00tan Maitenia ostatuan solasaldi ilustratua Asisko Urmenetarekin 'Amaiur' komikia hizpide.
LARUNBATA
12:30 "Zirriborroka" emanaldia, bertsoa eta komikia: Miren Artetxe, Igor Elortza, Axpi eta Zaldi Eroa
15:45ean Xabiroi-ren bi komiki aurkeztu zituzten egile hauek guztiek: ZaldiEroak “Arranotxu” aurkeztuko du eta Koldo Izagirre, Garluk Agirre eta Dani Fanok “Sasi artean Elgeta”.
'Sua' komikiaren egileak, Alex Tello eta Julen Ribas, Ziburuen egon ziren Sutagar taldeko Xabi Bastidarekin batera.
33 STAND PARATUK ZIREN 2022KO EDIZIOAN ETA TARTEAN KOMIKIAK ARGITARATZEN DITUZTEN HAUEK: Gure Berriak, Xabiroi, Bertsolari, Su Ta GAR, Harriet... eta galdetu ere bazpare Argia, Erein, Elkar, Gara, Zortziko, Txalaparta... ANTOLATZAILEAK: Baltsan elkartea eta ARGIA.
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TALDEAK
- DONOSTIA: Beste ikasturte batez, Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu dira.
Solasaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan.
2022 |
---|
Urtarrilak 11: 'Sasi artean Elgeta' gidoilaria Koldo Izagirre eta marrazkigilea Dani Fano.(Ikastolen elkartea/Xabiroi)
|
- TOLOSA:
2022 |
---|
|
Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea da saioen dinamizatzailea.
- ERMUA:
2022ko otsailetik apirilera bitartean Ermuako liburutegiko Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa antolatu da 9. urtez jarraian.
Komikien irakurketa taldeak eta solasaldiak