2023
'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago, barka itzazu eragozpenak'''
Edukiak
2023 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 URTARRILA | Superpatata 2/2 Bare erregearen mendekua SUPERPATATA: NAHASPILA KOSMIKOA BILDUMA (SUPERPATATA SAILA) |
Bang Ediciones / Mamut Comics | Artur Laperla | Artur Laperla | Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz | 2023 urtarrila Superpatata, Enredo cósmico - Episodio 2: La venganza del rey babosa (Bang Ediciones) | |
02 OTSAILA | Latinari zaunka! | SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 1 | Yves Coulon / Matthieu Choquet / Jérôme Erbin (Gosciny eta Urdezoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) | Philippe Fenech / Jean Bastide (Urdezoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) | Frantsesetik itzulia | / Bakun itzulpen zerbitzuak | Jatorrizkoa frantsesez 2021ean, 'Pas de quartier pour le latin!'Les Editions Albert René |
02 OTSAILA | Cube Arts 2 / Cube Arts Saila | Harriet Ediciones / KABE Bilduma | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian | ||
02 OTSAILA | Anker | Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Alex Macho KOLOREA Garluk Agirre |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021 lehen liburukia frantsesez 'Taïga de sang' (Glenat), 2023 urtean integralak euskaraz eta gazteleraz |
02 OTSAILA | Gorputza Krisian 03 X-VENTURE SAILA |
Ooso comics | Hot-Blooded Souls | Hot-Blooded Souls | Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik | Héctor Angulo/Daruma S.L | 2020 Abendua Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / 2021 Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea |
02 OTSAILA | Arbasoak | ALBOAN | Edizio elebiduna | Etymon Solutions | 2023 otsaila | ||
O3 MARTXOA | Uxío eta lagunak Uxío Saila 2 | Astiberri Txikiberri bilduma | Martín Romero | Martín Romero | Jatorrizkoa galegoz | 2023 O3, Astiberrik aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez | |
03 MARTXOA | Bera hasi da Ahizpak Saila 3 |
Hachette Cómic | Christophe Cazenove / William | William | Frantsesez jatorrizkoa | / Bakun itzulpen zerbitzuak | 2009 Les Sisters 3 'C'est elle qu'a commencé' Bamboo Édition |
03 MARTXOA | Ikaragarria da Ahizpak Saila 4 |
Hachette Cómic | Christophe Cazenove / William | William | Frantsesez jatorrizkoa | / Bakun itzulpen zerbitzuak | 2009 Les Sisters 4 ' C'est nikol crème!' Bamboo Édition |
Orrialde kopuru laburreko komikiak
2023 URTEAN ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN EUSKARAZKO KOMIKIAK
Beste argitalpenen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
Otsailean Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz, Alex Machoren ilustrazioekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin 'Feroce' komikia: argitaratuko da euskaraz. Frantziar estatuan argitaratu da jada lehen liburukia eta euskaraz ale bakarrean argitaratuko da istorio osoa. 'Buc en bulles ' jaialdian 2022ko album onenaren saria jaso du lehen atalak.
Bestalde Iñaket irudigilea eta Mikel Begoña gidoilaria 'Hiru etxe Santa Monikan' komikia sortzeko prozesuan lanean ari dira.
'Dortokaren promesa' sailaren 3. eta azken alea argitaratuko du Harrietek aurten.
Bruno Bessadi autorearen 'L'Ogre Lion' sailaren lehen alea 2022 urtean argitaratu zuen Harrietek eta 2023 urteko urtarrilean merkaturatuko da bigarren alea.
Ibarra-Galtzakomik euskara hutsean antolatzen den komiki-lehiaketa bakarra da, Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Taldeak eta Ibarrako Udalak elkarlanean antolatzen duena. Udazkenean zabaldu ohi da lanak aurkezteko epea. |
---|
MANGA EUSKARAZ
Harriet Ediciones eta KABE Zigilua
‘Kabe’ izeneko zigilupean, 'Harriet Ediciones' argitaletxeak manga munduari leihoa zabaldu dio eta euskarazko komikigintzan bide berriak urratu ditu: 2022ko azaroan argitaratu zuen Tomomi Usui komikigileak sortutako 'Cube Arts' sailaren lehen alea. Iker Alvarezek zuzenean japoniarretik euskarara ekarritakoa da manga hau eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar da.
Euskaraz argitaratuko dira soilik Kabe zigilupeko komikiak: aurreikuspenen arabera, 2023 urtean iritsiko dira zaleen eskuetara 'Cube arts' sailaren 2/03 eta 3/03 liburukiak. |
---|
Beste komiki sail berri hauek ere argitaratuko dira apurka apurka: 'Heroines Game' (Tabasa Iori, 3 liburuki) 'Change the World' (Yuya Kanzaki, 5 liburuki) 'Kami to Yobareta Otaku/An otaku called God'(Rootport); komiki hauek ez dira gatzeleraz argitaratu oraindino. Harriet Ediciones-ek euskarara ekarriko ditu jada gazteleraz argitaratuta dauden 'Dinosan' (Itaru Kinoshita) eta 'Girls Last Tour' (Tsukumizu).
2022 urtean komikiak eta zientzia uztartzen dituen X-Venture manga garaikidea argitaratzen hasi ziren, eta katalanez gain gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak merkaturatzen hasi ziren.
3 liburukiz osatzen da 'Gorputza Krisian' saila: lehen alearen aurresalmenta 2022ko uztailean zabaldu zen eta bigarren liburukia abenduan iritsi zen:2023 urtean argitaratuko da sailaren 3. eta azken liburukia.
Hector Angulo Iruñean 1996 urtean jaiotako itzultzaileak eta Japonian bizi izan denak ekarri ditu euskarara komiki hauek.
Komikiak eskuratzeko, Kataluinia, Espainar Estatua eta Euskal Herriko liburudendetan egoteko ahaleginak egiten ditu Oosok, baina banaketaren arloa eta apalaetgian presentzia izatea konplexua izanik, argitaletxeak online salmenta banaketa sare propioa sustatu du webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena.
2023 urtean, beste argitalpen batzuren artean, Megaman pertsonaiaren istorioak euskaraz argitaratuko dituzte.
Mangaberri atarian jakinarazi dutenez Oosokoek hiru urte baino gehiago daramatzate Megaman lizentziatu ahal izateko ‘Capcom’ bideojoko-enpresarekin negoziaketetan. Ez omen da batere erraza izan, baina hala ere lortu egin dute. Capcomen robot urdinak hainbat serie eta manga desberdin dauzka, eta hemen iritsiko zaigun lehena serie klasikoaren ‘Megaman Megamix‘ (Rockman Megamix) bildumaren edizio berritua (新装版 Shinsouban) da, Hitoshi Ariga komikigilearen bi liburukiko serie motz bat. Mangaberrik gogorarazi du EITBk 2000 hamarkadan pertsonaia honen marrazki bizidunak ere emititu zituela.
|
---|
SORTZAILEENTZAKO DIRU LAGUNTZAK JASO ONDOREN ARGITARATUKO DIREN KOMIKIAK
Hauek dira aurreko edizioetan Jaurlaritzak antolatutako deialdian laguntza jaso zuten proiektuak eta segur aski 2023 urtean argitaratuko direnak. PROIEKTUAREN IZENA: Hiru etxe Santa Monikan
PROIEKTUAREN IZENA: Iris 22
PROIEKTUAREN IZENA: Ño!
PROIEKTUAREN IZENA: Cuando veo cables me acuerdo de ti
2023 URTEKO EDIZIOAN ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA ITXITA
|
---|
2022 urteko 'Egile' sarien irabazleen zerrendan ez da zehazten argitaratuko diren lanak komikiak edo testu/irudidun proiektuak izango ote diren, baina 'Literatura eta grafikoak' atalaren azpian diru laguntza jasoko duten proiektuak hemen ikusi daitezke: Gipuzkoako Egile Sariak: Literatura eta grafikoaren arloa |
---|
EDITORE BILA DAUDEN PROIEKTUAK
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu zuen ingelesez 4 aleetako lehena. Ipar Amerikar merkatuan atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez) eta bi hilabetean behin argitaratzen da zenbaki bakoitza: ondoren ingelesez bilduma osoa liburuki bakar batean eskuratzeko aukera egongo zela aurreikusi zen.
2022ko irailean Aleta Ediciones argitaletxe valentziarrak Aletak Etxeberria gazteleraz argitaratu zuen 'Boken Eye' aurretik 'Buyan' komikiarekin egin zuen bezala: Valentzia eta Getxoko komiki azoketan aurkeztu ziren komiki hauek. Euskarazko argitalpena ez da gauzatu oraingoz: Etxeberriatarrak ahaleginak egin arren ez da argitaletxerik prest agertu horretarako eta autoreek une honetan autoedizioaren bidea ez dute aurreikusten. Euskaraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."
|
---|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. 2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela |
---|
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
ANTSOAIN KOMIKIBOOM
Otsailaren 6tik 19ra Antsoain KomikiBoom jardunaldien 3 edizioa ospatu zen
19:00 ANTSOAINGO LIBURUTEGIA HISTORIA DISPARATADA DE LA MONARQUÍA Exprai eta Javier Traité
19:00 TXOKOGORRI CASILDA REVOLUCIONARIA Ruben Uceda
19:00 TXOKOGORRI ORDU TXIKIETAN. ALBUM ILUSTRATUA ETA TAILERRA Irantzu Piquero eta Fertxu Izquierdo
12:00 TXOKOGORRI (VERMUT KOMIKI) BLACK IS BELTZA II – AINHOA Susanna Martin'
VOCES DE CHIMALPOPOCA 19:00 TXOKOGORRI (IRAKURKETA KLUBA) Shu Otero
19:00 ANTSOAIN ANTZOKIA ANIMAZIO FILMA: BLACK IS BELTZA 2 – AINHOA Fermin Muguruza
19:00 TXOKOGORRI KOMIKI FEST IRUÑA REDIMIDA Hurrikrane FANZINE MUSICAL Tumba Swing Don Rogelio |
2024 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
2. Edizioan 2022ko Azaroak 26 bitarte eduki zuten sortzaileek proiektuak aurkezteko epea: OINARRIAK |
---|
Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartu zuen kontuan: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagundu dira araudian arlo honetara egokitutako baldintzak txertatuta.
22 sortzailek hartuko dute parte, eta tartean 5 komikigilek herri hauetan garatuko dituzte euren 15-20 orrialde bitarteko komikiak.
- Iñaki Martiarena “Mattin”: Usurbil
- Aritz Ibarra Agirrezabal: Sara, Urruña, Bera, Lesaka. Lehen Mundu Gerrak Euskal Herrian izan zuen eragina izango da bere komikiaren gaia.
- Unai Gaztelumendi Arandia: Leitza, Berastegi
2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko da Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak; bestalde, liburuki batean argitaratuko dira sortzaileen Komiki guztiak eta webgune batean egongo dira eskuragarri Creative Commons lizentziapean.