Pello Varela
Pello Varela Gasteizen 1960an jaiotako zinemagilea eta gidoilaria da.
Pamiela argitaletxeko webgunearen arabera 1986 urtean 'Coja usted el siguiente' izan zen bere lehen film laburra eta lan honekin Donostiako Zinemaldian eta beste jaialdi batzuetan parte hartu zuen. 2007 urtean 'Badaezpada: el pez afectuoso' lanak New Yorkeko International Independent Film and Video Festival delakoan parte hartzeko aukera zabaldu zion.
Kritikari gisa ere aritu da, eta jardunaldi, tailer eta jaialdien antolakuntzan aritu da
Wikipedian Varelaren lanari buruzko informazio gehiago dago
2004an, 'Sugeak txoriari begiratzen dionean' ipuina pantailara eramateko asmotan zebilela, Bernardo Atxagaren ezaguera egin zuen.
Azkenean 'Aitona Martin eta biok' film laburra egin zuten eta bi sari jaso zituen Lekeitioko zinema .
Harreman horren baitan, 2009 urtean 'Lagun zoriontsu baten istorioa' gidoia idatzi zuten Atxagak eta Varelak.
2024 urtean Atxagaren 'Behi euskaldun baten memoriak' eleberriaren komiki egokitzapena argitaratu zuen Pamielak, Pello Varelaren testuekin eta Juan Suárez-en irudiekin. Gazteleraz aldiberean argitaratu zuen La Cúpula argitaletxeak.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 05 MAIATZA | MO. Behi euskaldun baten memoriak | Pamiela | Pello Varela Bernardo Atxagaren eleberriaren egokitzapena |
Juan Suárez | Euskaraz jatorrizkoa | 2024 |