Juan Suárez

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Juan Suárez 1988 urtean Bogotan jaiotako irudigile, tatuatzaile eta komikigilea da.


Kolonbiako Unibertsitate Nazionalean egin zituen Arte Plastikoetako ikasketak.


'Gorgona', 'Fausto' edo 'Ficciorama' aldizkari kolonbiarretan argitaratu ditu lanak.


2019 eta 2020 artean Angoulemeko La Maison des Auteurs-ko egoitzan egon zen 'Groto' eleberri grafikoko proiektu pertsonala garatzeko: komiki honek deabruarekin paktu bat egiten duen txirrindulari bogotar baten istorioa kontatzen du.


Naiz/Gararako Amaia Ereñagak egindako kronikan kontatzen denez Angoulemen zela eta Cité Internationale de la Bande Dessinée et de L’Imageren laguntzari esker hasi zuen 'Mo. Behi euskaldun baten memoriak' proiektua Pello Varelak egokitutako gidoian oinarrituta


Ereñagak kontatzen duenez, "Urtebete behar izan zuten Varelak eta Suarezek story board-a egiteko. Bidean, bertsio asko moldatu behar izan zituzten; eta, tartean, marrazkilari kolonbiarrak Euskal Herrira bidaia egin zuen, hemengo paisaiak ezagutze aldera."


2024 urtean Bernardo Atxagaren 'Behi euskaldun baten memoriak' eleberriaren komiki egokitzapena argitaratu zuen Pamielak, Pello Varelaren testuekin eta Juan Suárez-en irudiekin. Gazteleraz argitaratu zuen aldiberean La Cúpula argitaletxeak. Hau izan da Suárez-en lehen komiki luzea.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 05 MAIATZA
MO behi euskaldun baten memoriakx300.jpg
MO. Behi euskaldun baten memoriak Pamiela Pello Varela
Bernardo Atxagaren eleberriaren egokitzapena
Juan Suárez Euskaraz jatorrizkoa (Bernardo Atxagaren euskarazko liburuan oinarritua, komikirako gaztelerazko gidoia egin da.) Bernardo Atxaga eta Asun Garikano arduratu dira euskarazko bertsioaz 2024 maiatza, aldiberean euskaraz eta gazteleraz (Mo. Memorias de una vaca. Ediciones La Cúpula)