Pamiela

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

Pamiela Etxea Euskal Herriko argitaletxea da, Iruñean egoitza duena. Euskaraz zein gazteleraz argitaratzen ditu lanak. Eleberriez gain, 80. hamarkadan zenbait komiki argitaratu zituen, eta XXI mendean ere komikigintzako ale bakanago batzuk argitaratu ditu ere.


Auñamendi Eusko Entziklopediaren arabera, Iruñeko Alde Zaharreko Auzolan liburu-denda literatura maite zuen hainbat lagunen biltokia bilakatu zen, eta Argitaletxeak bere blogean kontatzen duenez "1983ko ekainean Pamiela literatur aldizkariaren lehen alea agertu zen. Laugarren zenbakira iritsi zirenean Pablo Antoñana idazleari omenaldi bat eskaintzea erabaki zuten eta horren karietara bere 'Pequeña crónica' eleberria argitaratu zuten. Gertakizun horrek, eta berezko moduan, Antoñanaren eta beste egileen liburuak argitaratzea ekarri zuen. Mende laurden geroago, Pamiela argitaletxeak bostehun titulutik gora, euskaraz zein gazteleraz, argitaratuak ditu." Wikipediaren arabera 2010 urterako, argitaratutako mila libururen langa gainditu zuen, eta bere webgunean daude eskuragarri hauetako asko.


KOMIKIGINTZA IRUÑEAN 80. HAMARKADAN[aldatu]

Esan bezala, Pamiela aldizkaria 1983 urtean sortu zen, eta proiektu honen inguruan zenbiltzan hainbat kidek euskara hutsean argitaratutako lehenengo literatur aldizkaria sortu zuten ere 1984 urtean: korrok. Auñamendiren arabera "marrazkilari eta komikilarientzat ere plataforma izan zen Korrok. Bertan kolaboratu zuten, besteak beste, Javier Alonsok, Patxi Huarte ZaldiEroak, Ester Fernandez Casasesek, Xabier Idoatek, Asisko Urmenetak, Joaquin Pastorrek, Carlos Urrutiak edo Tomari Asironek."

Pamiela argitaletxera itzuliz, Iruñean 80. hamarkadan komikigile talde sendo bat eratu zen, besteren artean Amelin fanzinea eta ondoren TMEO proiektuetan aritu zirenak. Komikigile hauetako batzuk 1984 urtetik aurrera  'Pamiela komikia' zigilupean argitaratu zituzten beraien lanak: album grapatu formatuko komikiak ziren, azal gogor eta edizio txukun batean. 

1984 urtetik aurrera argitaratu zituzten Luis Martorell irudigilearen ‘El otro lado de la ventana’, Montesolen 'Don Vito y Co', Resanoren 'El mundo de las divinidades en la mitología vasca', Ernesto Murillo "Simonides"-en 'Nafarroa Afrika da' eta 'Jamón de gorrion', Mina eta Oses bikotearen 'Los apaches de París' ... 90. hamarkadan Wilhelm Busch-en 'Max und Moritz' albumaren euskarazko eta gaztelerazko bertsioak argitaratu zituen.

2016 KORRALITO FORALA[aldatu]

2016 urtean Iván Giménez Gil-en "Korralito Forala" lanaren baitan Javier Etayo "Tasio"-ren komikiak jaso ziren.


2024 BEHI EUSKALDUN BATEN MEMORIAK[aldatu]

2024 urtean Bernardo Atxagaren 'Behi euskaldun baten memoriak' eleberriaren komiki egokitzapena argitaratu zuen Pamielak, Pello Varelaren testuekin eta Juan Suárez-en irudiekin. Gazteleraz aldiberean argitaratu zuen La Cúpula argitaletxeak.

Ekainaren 4ean Bilboko Liburu Azokan egin zen aurkezpenean Lander Majueloren hitzak jaso zituen Diario Vascok

"Aspalditik zuen Pamielak komiki bat argitaratzeko asmoa, 80ko hamarkada hasieran kaleratutakoetatik ez baitzen itzuli komikigintzara. «Argitaletxe bakoitza espezializatzen da gauza batzuk ondo egiten eta berriak egiteak beti ematen du bertigoak. Komikiarekin hasita ondo egin nahi genuen lehenengoa». Hala, proposamena «goxokia» izan zela azaltzen du Majuelok eta ezinezkoa zela ezetz esatea. «Gidoiaren eta irudien kalitatea izugarria da, Atxagaren lan bat gainera La Cúpula atzean egonda... Konboa ezin hobea da»."


Iñigo Astizek Berrirako hau jaso zuen: ideia ez da urtero liburu sorta bat kaleratzea, baizik eta «tentuz» jokatzea. Lanen «kalitatea» zaindu, eta «proiektu bakoitzaren ahalmenaren arabera» jokatu nahi dute.


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024 05 MAIATZA
MO behi euskaldun baten memoriakx300.jpg
MO. Behi euskaldun baten memoriak Pamiela Pello Varela
Bernardo Atxagaren eleberriaren egokitzapena
Juan Suárez Euskaraz jatorrizkoa (Bernardo Atxagaren euskarazko liburuan oinarritua, komikirako gaztelerazko gidoia egin da.) Bernardo Atxaga eta Asun Garikano arduratu dira euskarazko bertsioaz 2024 maiatza, aldiberean euskaraz eta gazteleraz (Mo. Memorias de una vaca. Ediciones La Cúpula)
2016 12 ABENDUA
2016 korralito forala.jpg
Korralito Forala Komikia Pamiela Iván Giménez Gil Javier Etayo "Tasio" Euskaraz jatorrizkoa 2016 12 ABENDUA