MO. Behi euskaldun baten memoriak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
IRUDIAN KLIK EGIN ARGITALETXEAREN WEBGUNERA JOATEKO
DATA 2024 Maiatza
IZENBURUA MO. Behi euskaldun baten memoriak
ARGITARATZAILEA Pamiela
GIDOIA Pello Varela
Bernardo Atxagaren eleberriaren egokitzapena
MARRAZKIAK Juan Suárez
JATORRIZKO HIZKUNTZA Jatorrizko Bernardo Atxagaren liburua euskaraz: komikirako Pello Varelak gaztelerazko gidoia egin du eta euskarazko bertsioaz Bernardo Atxaga eta Asun Garikano arduratu dira
FORMATUA Cartoné
TAMAINA 17x24 zm
ORRIALDE KOPURUA 196 orrialde
SALNEURRIA 23,50 euro
ISBN 978-84-9172-387-5 -
Bernardo Atxagak 'Behi euskaldun baten memoriak' liburua argitaratu zuen 1991n urtean, eta hamarnaka mila irakurle izan ditu harrezkero euskaraz eta beste hainbat hizkuntzetan, euskal literaturako klasiko garaikide bat bihurtzeraino. 

MOk ez du behi makal bat izan nahi. Ulertu egin nahi du bere mundua, Balantzategi baserria eta haren inguruan gertatzen ari dena. Zergatik dago basoa begiz beteta? Nor da Karral? 1936ko gerra ez al zen, bada, bukatu?