Miel Angel Elustondo Etxeberria
Miel Angel Elustondo 1958 urtean Azpeitian jaio eta Gasteizen bizi den irakaslea, idazlea, itzultzailea eta editorea da; kazetari eta argazkilari gisara Zaldi Ero izenordea erabiltzen du (Argazkiak Armiarma atarian daude ikusgarri http://zaldiero.armiarma.com/
Itzultzaile lanetan, besteren artean, Saure eta Harriet argitaletxetako komikiak itzuli ditu.
Ipar Amerikako euskal diaspora aztertu du eta Mr Basque liburua egin zuen. Landakanda pandero jolearen biografia egin zuen, nobela beltza rennzalevda eta Uztarria, Argia, Berria (Zozoen Elean elkarrizketa saila, izen bereko liburua eta bloga) eta beste mediotan kolaborazioak egin ditu.
Baztango udalak Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko I. (H)Ilbeltza beka irabazi zuen 2017an. Aurretik Jim Thompson idazlearen hiru eleberri beltz itzuli zituen. (Litxarreroak, Amorruaren ume eta Hiltzailea nire baitan)
90. hamarkadatik Antton Duesok sortutako Punky pertsonaiaren ipuinen euskarazko bertsioak egin zituen.
KOMIKIEN ITZULTZAILE
Saure etxerako 2006 urtean José Benito Gastañagaren Numantzia, ilunabarreko izarra euskaratu zuen, 2008 urtean Gonzalo Martínez de Antoñanaren Babiloniarrak: Mesopotamiako artea komikia itzuli zuen, eta 2009an Txani Rodríguezen Abentura olinpikoa.
Harriet Ediciones etxeak 2017 eta 2018 urteetan argitaratutako komikien euskarazko bertsioak egin ditu.
Jatorrian frantsesez sortutako komiki ugari euskaratu ditu: Isaline sukaldaritzako sorginkeria, Neska hura hegan hasi zen eguna, Itzulera, Zulo bat oroimenean, Inoiz ez...
Habek 1985ean argitaratutako Sorgin seinalea komikiaren 2017ko edizioaren euskarazko bertsioa egin zuen.
EUSKARARA ITZULITAKO KOMIKIAK
Saure etxerako 2006 urtean José Benito Gastañagaren Numantzia, ilunabarreko izarra euskaratu zuen, 2008 urtean Gonzalo Martínez de Antoñanaren Babiloniarrak: Mesopotamiako artea komikia itzuli zuen, eta 2009an Txani Rodríguezen Abentura olinpikoa.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
201810 URRIA | Mutuaren hitza | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Fréderic Blier | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016/04 La Parole du muet (Bamboo) |
201810 URRIA | Hasiera berri bat | Harriet Ediciones | Gwénola Morizur | Marie Duvoisin | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018/02 Nos embellies (Bamboo) |
201810 URRIA | Tomoë: | Harriet Ediciones | Jack Manini | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017/03 Tomoë (Bamboo Édition) 1. Déesse de l'eau 2018/04 2. Le miroir divin |
2018 05 MAIATZA | Isaline: sukaldaritzako sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo) |
2018 05 MAIATZA | Inoiz ez | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018 01 urtarrila, Jamais, Frantsesez (Banboo) |
2017 10 URRIA | Sorgin Seinalea (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
HARRIET EDICIONES | Gregorio Muro "Harriet" | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1985) | Miel Angel Elustondo Etxeberria(Edizio honetarako) | 1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik) |
2017 12 ABENDUA | Itzulera | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017 02 OTSAILA, Le retour, Frantsesez (Banboo) |
GUZTIRA |
---|
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO 8 KOMIKI |