Harriet Ediciones
Edukiak
HARRIET EDICIONES ARGITALETXEA
2015 urtean Gregorio Muro “Harriet” komiki egileak Harriet Ediciones argitaletxea sortzea erabaki zuen oso helburu zehatzekin: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez komikiak argitaratzea, 80.hamarkadan berak eta beste autore batzuk sortutako komikiak berrargitaratzea, balore berrien lanak merkaturatzea, haur eta gazteentzako komiki eskaintza handitzea.... Frantziar komiki merkatuan zabaldu diren euskal autoreen lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratzeko helburu zehatza ere bazuen.
2016 urtean Igor Leturiaren blogean azaldu zituen helburu guzti hauek eta komikigintzaren iragan,orainaldi eta etorkizunari buruzko bere ikuspuntua ezagutzeko aukera eman zuen. 2018ko apirilean Berrian Mikel Lizarraldek elkarrizketa egin zion ere.
Arloa ezagutzen duen profesional gisara, plangintza egonkor bati eutsiz, 2015etik aurrera 2-3 lan lerroetan egikaritu dira argitaletxea martxan jartzeko orduan Gregorio Murok zituen asmoak:
• Frantziar merkatuko komikien euskarazko eta gaztelerazko bertsioak argitaratu ditu, tartean Marko euskal marrazkilariaren lanak. • 80. hamarkadan Harriet beraren gidoiez kaleratu ziren lan batzuk berrargitaratu ditu, Justin Hiriart, Jon eta Mirka eta Sorgin seinalea adibidez.
• Frantziar autore garaikideen albumak euskaraz era gazteleraz argitaratu ditu.
Helburu hauekin eta estrategia zein plangintza egonkor bat garatuz, 2015etik 2018ra urtero x komiki argitaratu ditu Harrietek.
Marko euskal marrazkilariaren lan ugari argitaratu dituzte, Beka frantziar gidoilari bikotearekin azken urteetan sortutakoak. Jack Manini eta Laurent Galandon gidoilarien lan bat baino gehiago euskaraz irakurri daitezke ere, baita Bruno Duhamel-en bi komiki ere.
2018an Harrietek argitaratutako emakume autoreen komiki kopurua handitu zen, Gwénola Morizur eta Marie Duvoisinen Hasiera berri bat komikiarekin eta Yllya marrazkilariaren Isalinerekin: aurretik Caroline Roque gidoilaria (Beka sortzaile bikotearen erdia) eta Maëla Cosson koloreztatzaileak Marko marrazkilariarekin egindako lanak argitaratu zituen, baita Anlor marrazkilariak Laurent Galandonekin egindako lana ere.
2018 urtea amaitu baino lehen beste bi komiki argitaratuko omen ditu Harrietek; abenduan etorri daiteke Berzosaren Minxo komikiaren birrargitalpena.
2019ko Iraila/urrian Harriet Ediciones etxeak 4 komiki argitaratuko ditu: batetik, aipatu bezala, Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz" komikia.
Bestetik Isaline sailaren bigarren alea argitaratuko da, eta beste komiki autore frantziar haienak: Didier Quella Guyot eta Deville MK / Girard Christophe sortzaile bikotea.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 05 MAIATZA | Harald eta Ignir-en altxorra | Harriet Ediciones | Matthieu Brivet | Antoine Brivet | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 01 frantsesez (Bamboo Editions) |
2019 05 MAIATZA | Aral itsasoa | Harriet Ediciones | José Carlos Fernandes | Roberto Gomes | Jatorrizkoa Ingelesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2011ean ingelesez (Blackboxsyndicate), 2019ko maiatzean aldiberean frantsesez (Editions Du Long Bec) eta euskaraz zein gazteleraz Harriet Ediciones-ek |
2018 12 ABENDUA | Elefantearen tristura | Harriet Ediciones | Nicolas Antona | Nina Jacqmin | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016/01 La tristesse de l'éléphanth (Editorial Les Enfants Rouges) |
201810 URRIA | Mutuaren hitza | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Fréderic Blier | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016/04 La Parole du muet (Bamboo) |
201810 URRIA | Hasiera berri bat | Harriet Ediciones | Gwénola Morizur | Marie Duvoisin | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018/02 Nos embellies (Bamboo) |
201810 URRIA | Tomoë: | Harriet Ediciones | Jack Manini | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017/03 Tomoë (Bamboo Édition) 1. Déesse de l'eau 2018/04 2. Le miroir divin |
2018 05 MAIATZA | Isaline: sukaldaritzako sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo) |
2018 05 MAIATZA | Inoiz ez | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018 01 urtarrila, Jamais, Frantsesez (Banboo) |
2017 12 ABENDUA | Itzulera | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017 02 OTSAILA, Le retour, Frantsesez (Banboo) |
2017 10 URRIA | Sorgin Seinalea (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
HARRIET EDICIONES | Gregorio Muro "Harriet" | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1985) | Miel Angel Elustondo Etxeberria(Edizio honetarako) | 1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik) |
2017 09 IRAILA | Neska hura hegan hasi zen eguna | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017 08 ABUZTUA Le jour où elle a pris son envol, Frantsesez (Bamboo Editions) |
2017 08 ABUZTUA | Zulo bat oroimenean | Harriet Ediciones | Roger Seiter | Pascal Regnauld | Frantsesetik itzulia | ? | 2015 1. Gila Monster 2015
2016 2. Combien de temps un homme peut-il survivre sans respirer ? Trou de Mémoire Saila Éditions du Long Bec |
2017 05 MAIATZA | Wounded | Harriet Ediciones | Damien Marie | Loïc Malnati | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2010-2011: Wounded Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)
1.L'ombre du photographe (2010) 2.Les Limbes de Jack (2011) |
2017 05 MAIATZA | Inozoen errua | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Anlor | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2011-2013: Les innocents coupables Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)
1.La Fuite(2011) 2.La Trahison (2012) 3.La Liberté (2013) Frantsesez(Bamboo Édition) |
2017 03 MARTXOA | Hegoak Astinduz | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Arno Monin | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | (2006) L'Envolée sauvage Saila (Bamboo)
1. La Dame Blanche(2006) 2.Les Autours des palombes, (2007) Oraindik euskaratu gabe 3. Le Lapin d'Alice (2012) 4. La Boîte aux souvenirs (2013) |
2017 01 URTARRILA | Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2016 08 ABUZTUA Frantsesez Le jour où le bus est repartit sans elle (Bamboo) |
2016 09 IRAILA | SOS Lusitania | Harriet Ediciones | Patrice Ordas/Patrick Cothias | Jack Manini | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2013 Lehen zatia (Bamboo)
2014 Bigarren zatia (Bamboo) 2015 Hirugarren zatia (Bamboo) 2016 Osoa Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
2016 09 IRAILA | Jon eta Mirka (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
HARRIET EDICIONES | Gregorio Muro "Harriet" | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1983) | Arkaitz Almortza Muro (Edizio honetarako) | 1983 Espedizio galdua(Erein)
1990 Bihotz hormatuak (Habeko Mik) |
2016 05 MAIATZA | Txinara bidaia | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza | 2013 Frantsesez(Bamboo)
2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
2016 05 MAIATZA | Indiara bidaia | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza | 2013 Frantsesez(Bamboo)
2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
GUZTIRA |
---|
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO 17 KOMIKI |
HARRIET EDICIONES-EKIN HARREMANA DUTEN BESTE LANAK
Harriet Ediciones-en lehendabiziko argitalpena Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko Edizio Osoa izan zen: Gregorio Muro “Harriet” argitaletxeko arduradunak sortu zuen pertsonai hori 80. hamarkadan. 2015 urtean Euskaraz bilduma argitaratzeko ardura Ereinek hartu zuen eta gazteleraz Harriet Ediciones-ek.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2015 10 URRIA | Justin Hiriart (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
Erein | Gregorio Muro "Harriet" | Francisco Fructuoso Esparza | Euskaraz Jatorrizkoa | Arkaitz Almortza Muro | 1983 Itsas gorritan (Erein)
1989 Izotzetako tranpa(Erein) 1989 Sekretua (Erein) - Brulota (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) - Satanen itsasontzia (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) Ttarttalo argitaletxeak gazteleraz argitarau zituen 1987 Frantsesez Le brûlot (Glenat) 1987 Le navire de Satan (Glenat) |