Txalaparta

komikipediatik
67.218.238.210 (eztabaida) (TXALAPARTA ARGITALETXEAK EUSKARAZ ARGITARATU DITUEN KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 06:28, 3 abendua 2021
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

TXALAPARTA Argitaletxea 1987aren amaieran sortu zen. Argitaletxeko webgunean kontatzen denez "lantaldearen hazia Altaffaylla Tafallako kultura-elkartea izan zen, 1985ean tokiko gaiak eta memoria historikoari buruzkoak argitaratzen hasi zena. Navarra 1936. De la Esperanza al Terror lanak inpaktu izugarria eragin zuen argitaletxe- eta politika-arloan."

1987aren amaieran sortu zen Txalaparta Argitaletxea. "Garai hartan, euskal argitaletxe konprometitu, progresista eta independentea altxatzea ez zen erraza. Trantsizioak alderdi sozial eta politikoarekin konprometitutako argitaletxe asko desagerrarazi zituen, eta liburuaren merkatua gero eta esku gutxiagotan biltzen ari zen. Liburu-dendetan Che Guevararen liburuak ere desagertu ziren. Horri gehitu behar zitzaion euskal politikaren egoera eta kontakizun propio baten alde egitearen ondorioak: prozesu judizialak, isunak, boikotak, mehatxuak...

Argitaletxeak bizirik iraun zuen aurkako ekosistema horretan hainbat kontutan asmatzeari esker. Alde batetik, lehen liburuen hautaketa. Haietako batzuek arrakasta izan zuten, bereziki Gioconda Belliren La mujer habitada izenekoak, 30 urte hauetan TXALAPARTAk gehien saldutakoak. Euskadi eta Askatasuna argitaletxearen beste ikonoetako bat da. Hain zuzen ere, ezinbesteko erreferentzia bihurtu zuen euskal gatazkaren memoria historikoan. Eta azkenik, proiektua sostengatu duen zutabea Gure Liburuak sortzea izan zen, argitaletxearen liburuak etxera eramateko sortu zen eta gaur egun 40 argitaletxe independente baino gehiagoren liburuak banatzen dituen irakurle-kluba."

KOMIKIGINTZA

2000. urtean "Zitroi ur komikiak.Joseba Sarrionandia komikitan" argitaratu zuen, Napartheid komiki kolektiboaren partaidetzaz.

2006 urtean eleberri grafikoa kontzeptua zabaltzen hasi zenean Paul Austerren 'Kristalezko hiria' eleberriaren komiki egokitzapena argitaratu zuen

2013 urtean Maite Gurrutxagaren 'Habiak' komikia argitaratu zuen Euskadi Ilustrazio saria lortu zuen lan honek. Urte berean 'Munduko bandarik txarrena' komikia argitaratu zuen, Jose Carlos Fernandesen lana Portugesetik itzuli zuen Bego Montorio Uribarrenek.


2016tik 2019ra euskal komikigileen lanak argitaratu ditu: Mattin, Belatz, Adur Larrea,... eta Tupust! emakume komikigileen lehen antologia.

2021ean frantziar komikigintzako komiki lan bat ekarri zuen euskarara: Jacob. Gaueko langilea

TXALAPARTA ARGITALETXEAK EUSKARAZ ARGITARATU DITUEN KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 11 AZAROA
Jacob-gaueko-langilea-txalaparta-eus.jpg
Jacob. Gaueko langilea Txalaparta Matz Léonard Chemineau Frantsesez Jatorrizkoa Bego Montorio Uribarren 2017 'Le Travailleur de la nuit', Edit Rue de Sèvres
2019 11 AZAROA
2019 antzara eguna.jpg
Antzara Eguna Txalaparta Harkaitz Cano Adur Larrea Euskaraz Jatorrizkoa 2019 11 AZAROA
2019 MARTXOA
Tupust.jpg
Tupust! 1. Txalaparta Tupust! Kolektiboa Tupust! Kolektiboa Euskaraz Jatorrizkoa 2019ko Martxoa
2018 EKAINA
Gerezi garaia.jpg
Gerezi Garaia Txalaparta Belatz Belatz Euskaraz jatorrizkoa 2018 Ekaina
2016 09 IRAILA
2016 zarrakamalda.jpg
Zarrakamalda Txalaparta Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz Jatorrizkoa 2016 09 IRAILA
2013
Habiak.jpg
Habiak Txalaparta Dejabu Panpin Laborategia / Maite Gurrutxaga Maite Gurrutxaga Edizio Elebiduna 2013
2013
Munduko bandarik txarrena.jpg
Munduko bandarik txarrena Txalaparta Jose Carlos Fernandes Jose Carlos Fernandes Portugesetik itzulia Bego Montorio Uribarren
2006
Kristalezko hiria.jpg
Kristalezko hiria Txalaparta Paul Karasik, Paul Austerren eleberriaren egokitzapena David Mazzucchelli Ingelesez jatorrizkoa Harkaitz Cano 1994, City of Glass
2000
Zitroi-ur-komikiak.jpg
Zitroi ur komikiak.Joseba Sarrionandia komikitan Txalaparta Sarrionandia, Joseba Napartheideko marrazkilariak Euskaraz jatorrizkoa 2000
GUZTIRA : 8 KOMIKI EUSKARAZ