Pello Varela
Pello Varela Gasteizen 1960an jaiotako zinemagilea da.
Pamiela argitaletxeko webguaneren arabera 1986 urtean 'Coja usted el siguiente' izan zen bere lehen film laburra eta lan honekin Donostiako Zinemaldian eta beste jaialdi batzuetan parte hartu ere. 2007 urtean 'Badaezpada: el pez afectuoso' lanak New Yorkeko International Independent Film and Video Festival delakoan parte hartzeko aukera zabaldu zion.
Kritikari gisa ere aritu da, eta jardunaldiak, tailerrak eta jaialdiak antolatu ditu.
[Wikipedian Varelaren lanari buruzko informazio gehiago dago]
2004an, 'Sugeak txoriari begiratzen dionean' ipuina pantailara eramateko asmotan zebilela, Bernardo Atxagaren ezaguera egin zuen. Harreman horren baitan, 2009 urtean 'Lagun zoriontsu baten istorioa' gidoia idatzi zuten Atxagak eta Varelak.
2024 urtean Atxagaren 'Behi euskaldun baten memoriak' eleberriaren komiki egokitzapena argitaratu zuen Pamielak, Pello Varelaren testuekin eta Juan Suárez-en irudiekin. Gazteleraz argitaratu zuen La Cúpula argitaletxeak.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 05 MAIATZA | MO. Behi euskaldun baten memoriak | Pamiela | Pello Varela Bernardo Atxagaren eleberriaren egokitzapena |
Juan Suárez | Euskaraz jatorrizkoa | 2024 |