2025

komikipediatik
67.218.229.225 (eztabaida) (2025 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 18:27, 8 martxoa 2025
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

2025 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
01 URTARRILA
Txillardegi komikia.jpg
Txillardegi (eta Monzon) Bergaran Komikifilms
Egilea editore
Kote Camacho de Miguel Kote Camacho de Miguel Euskaraz jatorrizkoa 2023 urtean 'Hona Bostekoa!' bilduman
02 OTSAILA
Idefix eta menderakaitzak 6.jpg
Basoa argitan SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 6 Matthieu Choquet

Cédric Bacconnier
Olivier Jean-Marie (Gosciny eta Uderzoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta)

Jean Bastide(Uderzoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) Jatorrizkoa frantsesez 2024ean 'Le foret lumiere' Les Editions Albert René
02 OTSAILA
Elgeta gerra zibila komikia.jpg
Elgeta 1937: Emakumeen memoria Aiert Zubigarai "3izkai"
Egilea editore
Aiert Zubigarai "3izkai" Aiert Zubigarai "3izkai" Euskaraz jatorrizkoa 2025 otsaila
2025 02 OTSAILA
Buztan1.jpg
Buztan eta guzti 1 / Buztan eta guzti Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018tik 2021 urteen artean Monthly Comic Zenon aldizkarian 尾かしら付き (Okashiratsuki)
2025 02 OTSAILA
Change2.jpg
Change the World 2 / Change the World Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Yuya Kanzaki Yuya Kanzaki Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018 Shinchoosa argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian (チェンジザワールド―今日から殺人鬼―) / Change the World: Kyou kara Satsujink / Bloodthirsty killer from today

ORRIALDE LABURREKO KOMIKIAK

Ermua binetetan sailaren 3. zenbakia.

"Ermua binetetan" Ermuko Udala eta liburutegiaren argitarapen egitasmo bat da, Komikiaren bidez, udalerriko une ezezagunenetako batzuk jasotzen dituen istorio-bilduma da. Komikien sorkuntza 3 egileren elkarlanean du jatorria :Mikel Begoña gidoigileak, Kike Infame marrazkilariak eta Daniel Gojénola kolorista. Ermuan paperean banatzen da doan eta PDF euskarrian eskuragarri dago.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2025
Ermua binetetan 3.jpg
Merkurioren hego bizkorrak
Ermua binetetan 3
Ermuko Udala Mikel Begoña
Kike Infame
Kike Infame
kolorista
Daniel Gojenola
Euskaraz eta gazteleraz ? 2025

2025 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKIAK

Oraingoz argitaratze edo sortze bidean dauden proiektu hauen berri izan dugu

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera


GEURETIK SORTUAK: 2025ean KOMIKIGINTZAKO PROIEKTUAK GARATUKO DITUZTEN SORTZAILEAK

'Geuretik Sortuak' Udalbiltzak 3. urtez antolatutako ekimenaren baitan jakinarazi dira proiektuak garatuko dituzten sortzaieen izenak eta egonaldiak non egingo dituzten

Komikigintzari dagokionez hau da zerrenda:

  • Amane Apalategi: Hernani.
  • Uxue Bereziartua: Araitz, Larraun, Betelu eta Lekunberri.
  • Patricia Etxegarai: Ziortza-Bolibar.
  • Eneritz Ibarra: Atharratze.


"ANGEL GOGOAN" ARITZ IRIGOIENEN ESKUTIK

Angel gogoan.jpg


Aritz Irigoien Gartxitorena Iruñeko marrazkilariak Angel Berruetari buruzko komiki bat egiteko lehen pausuak eman zituen orain dela urte batzuk: 2024 urtean 20 urte betetzen ziren hilketa horretatik, eta sare sozialetan proiektuaren berri ematen ari dira.




MANGA EUSKARAZ

Kabe.jpg

Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez oraingoz 6 manga serie ezberdin argitaratu ditu.

'Cube Arts' eta 'Heroines Game' osorik irakurri daitezke jada.

Azken urteetan argitaratu dituen beste Manga sail batzuetan liburuki berriak helduko dira 2025 urtean liburudenda eta liburutegietara

  • Girls Last Tour: Segur aski sailaren azken bi liburukiak argitaratuko dira.
  • Otaku bat jainko lanetan: Segur aski sailaren azken bi liburukiak argitaratuko dira.
  • Dinosaurs Sanctuary: orain arte Japonian 7 ale argitaratu dira baina oraingoz sailak ez du amaiera zenbakirik.
  • Change the World: 5 alez osatzen da saila eta 2025 urtean zehar argitaratuko dira euskaraz liburuki berriak.
  • 2025 urteko nobedadeetako bat 'Buztan eta guzti' izenburuko manga izango da.
Adi egon Argitaletxearen webguneari, lehen Twitter zen X sareari eta Instagram-en duten kontuari.   

Mangaberri webgunean orain arte euskaraz argitaratu diren manga komikien zerrenda osatu dute eta argitaratzea espero diren beste lan batzuen berri eman dute.

IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK

2021 urtean Éditions Albert Renék 'Idéfix et les Irréductibles' komiki saila argitaratzeari ekin zion, izen bereko telebistako animazio serie bat emititzen hastearekin batera. Frantziar Estatuan 8 komiki album argitaratu dira orain arte, eta liburuki bakoitzean normalean 3-4 istorio labur biltzen dira. Gidoilari eta irudigile ezberdinek parte hartu dute istorioen sorkuntzan, batzuk hasieratik, beste batzuk azken zenbakietan, batzuk istorioren batean eta beste batzuk anitzetan.

Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta euskaraz 2023ko otsailean heldu zen lehen liburukia liburudenda eta liburutegietara eta urte bereko azaroan bigarrena. 2025eko neguan 6. liburukia argitaratuko da, 'Basoa argitan' izenburukoa.

XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu ditu lan hauek, Bakun itzulpen zerbitzuak enpresaren bidez.

BANG EDICIONES, MAMUT ZIGILUA

Martxoan Marko Torres egilearen]l 'Superninja Kururo' sailaren 2. liburukia argitaratuko da.

ERROAK SAILA 3: ITSASOA

Amaya Echevarriaren ideia eta gidoietan oinarrituta eta Tiago Battesti irudigilearekin elkarlanean, 2020ko abenduan iritsi zen zaleen eskuetara Erroak saileko lehen liburukia, 'Ilargiaren orrazia'; bigarrena, Gizotso, 2023 urtean plazaratu zen eta 2025 urterako argitaratu nahi dute Itsasoa, sailaren 3. alea. Guztira 2028 urtera bitarte, urtez urte ale bat argitaratuta, 7 liburukiz osatutako saga osatu nahi dute.

Amaia eta Tiagoz gain, koloreztatze lanetan Chistophe Leon gehituko da lantaldera, Nahia Zubeldiak itzultzen ditu lanak frantsesetik eusrara, eta lantaldean Peio Lataste aritzen da zuzendari artistiko lanetan eta Benoît Etcheverry egitasmoaren komunikazioaz arduratzen da.

Autoedizioa eta "Crowfunding" finantziaketa sistema dira egitasmo honen ezaugarri bereziak.


SUBERVIOLA

Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua

2024 urtean Antsoaingo Txokogorrin erakusketa bat antolatu zen Gregorio Suberviolari buruz bere heriotzaren 100. urteurrenean: komikiaren lagin batzuekin erakusketa antolatu zen eta Iñaki Sagardoik hitzaldi batean parte hartu zuen.

Suberviola txoko gorri.jpg


ARITZ LOPEZ ARRUE EDITORE BILA

Aritz López Arrúe gasteiztar irudigile eta diseinatzaileak Gasteizko Udalaren 'Haziak' ideia gazteen lehiaketara proiektu bat aurkeztu zuen eta horri esker 'El Caballero Ganso' komikia sortzeko diru laguntza eta aholkularitza jaso du.

2025 urterako amaituta edukiko du lana eta editorea aurkitzeko lanetan dabil.

Elkarrizketa gazteleraz

XABIROI ALDIZKARIA

Xabiroi.jpg

Xabiroi aldizkaria urtean 4 aldiz argitaratu ohi da, otsaila, ekaina, urria eta abenduan.

4 aleak jasotzeko harpidetza 14 euroren truke egin daiteke.

Udazkenean iritsi ohi da urtero Ikastolen Elkarteak sustatzen duen aldizkarian atalka agertu den istorio baten albuma.