«2020»: berrikuspenen arteko aldeak
(→KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK) |
(→2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK) |
||
502. lerroa: | 502. lerroa: | ||
== '''2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK''' == | == '''2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK''' == | ||
+ | |||
+ | |||
+ | |||
+ | {|class="wikitable sortable" width=100% | ||
+ | |- align=left | ||
+ | |'''GALTZAKOMIK <br/> LEHIAKETA'''[[Fitxategi:2019_GALTZAKOMIK.jpg|center|thumb|120px|link=https://www.ibarra.eus/eu/-/martxan-da-xiii-ibarra-galtzakomik-komiki-lehiaketa]] | ||
+ | |Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, '''13. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa''' antolatu du.[https://www.ibarra.eus/eu/-/martxan-da-xiii-ibarra-galtzakomik-komiki-lehiaketa Hiru adin tartetan baiatzen dira mailak: 9 urte azìkoak (2011an jaiotakoak barne), 10-12 urte bitartekoak (2010ean eta 2008an jaitakoak barne), 13 urtetik 16 urtera (2007an eta 2004an jaitakoak barne) eta 17 urtetik gorakoak (2003an jaitakoak barne)] | ||
+ | '''LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA:''' azaroak 30 | ||
+ | [https://www.galtzaundi.eus/wp-content/uploads/2020/09/galtzakomik204564.pdf OINARRIAK] | ||
+ | |} | ||
+ | |||
22:04, 1 urria 2020(e)ko berrikuspena
Edukiak
- 1 2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
- 2 KOMIKIGINTZARI BURUZKO LANAK
- 3 2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
- 4 EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK 2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
- 5 EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
- 6 2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago. Urte honetako beste komikiren bat ezagutzen baduzu, idatzi komikipedia(a-bildua)gmail.com helbidera'''
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 URTARRILA | Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian | Saure | Nesim Fintz | Han-Mi Kim | Jatorrizkoa frantsesez | Belén Pikabea Laoniz | 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas. |
2020 02 OTSAILA | Kanpoaldean | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS | Ana Serna (Al Borde films) | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Itziar Orbegozo | 2020ko Otsaila |
2020 03 MARTXOA | Samaldan | Oxfam Intermon | Susanna Martín | Susanna Martín | Gazteleraz jatorrizkoa | Gotzone Olarra | 2020ko Martxoa |
04 APIRILA | Kobane Calling orain | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak. |
05 MAIATZA | Claude eta Morino 1. Madarikazioa | Astiberri Txikiberri bilduma | Adrien Albert | Adrien Albert | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs |
06 EKAINA | Kanpoan | Egilea editore/Valentinaysumundo | Valentina Morisoli | Valentina Morisoli | Edizio eleanitza | 2020, "Kanpoan" / "Fuera" / "Fuori" | |
07 UZTAILA | Uxio | Astiberri Txikiberri bilduma | Martín Romero | Martín Romero | Jatorrizkoa galegoz | Bego Montorio Uribarren | 2020, Astiberri, aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez |
07 UZTAILA | Emakume guztiok | Astiberri | Elizabeth Casillas | Higinia Garay | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri |
08 ABUZTUA | Ed Framed 4 | Egilea editore/Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2020ko martxoaren 26tik ekainaren 23ra astez aste argitaratutako zintak | |
09 IRAILA | Dortokaren promesa | Harriet Ediciones | Stephane Piatzszek | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020/06, La promesse de la Tortue (Bamboo Édition) |
09 IRAILA | Gizonak behar direnez gero1.Joseph | Harriet Ediciones | Philippe Pelaez | Victor L. Pinel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020/06, Puisqu'il faut des hommes (Bamboo Édition) |
KOMIKIGINTZARI BURUZKO LANAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | EGILEAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA |
---|---|---|---|---|
2020 07 UZTAILA | Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa | Arabako Foru Aldundia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | Euskaraz |
2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
URTEAN ZEHAR ARGITARATU DAITEZKEEN KOMIKIAK
Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikia argitaratuko du.
1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak. Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean. Gureberriak-ek stand propioa izan zuen irailean ospatu zen Sarako Biltzarrean eta liburua fisikoki oraindik eskuratzeko aukera izango ez zen arren, erosteko modua izango zela adierazi zen Gureberriak atarian. |
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
10 URRIA | Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia | Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2014 (Milan editeur) |
2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian Asisko Urmenetak (gidoia) eta Joseba Larratxek (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten. 2020ko aldizkarietan argitaratu dira azken bi kapituluak eta albuma udazkenean kaleratuko da. |
Astiberri argitaletxearen eskutik Astiberri Infantil/Txikiberri izenpean martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua abian dago, nahiz eta COVID19 egoera dela eta ez da erraza jakitea argitalpenen epea zein izango den. Lehen alea maiatzaren 28an iritsi da liburudendetara, Adrien Albert autorearen "Claude eta Morino 1. Madarikazioa" komikia, eta beste dozena erdi komiki argitaratuko dira urtean zehar: Martín Romeroren "Uxío" uztailean argitaratu zen, urrian merkaturatuko da Romain Pujol eta Vincent Caut autore frantziarren Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia eta udazken/neguan Emily Tetriren "Tiger Vs. Nightmare" (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa).
Komiki hauetako batzuk sail baten lehen alea dira, beraz oso argitalpen interesgarriak izan daitezke haur literaturaren munduan pertsonai identifikagarriek eta "sagek" duten garantzia kontuan hartuta. Argitaletxearen arabera, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago bilduma |
Irailetik aurrera eta urte bukaera bitarte, Harriet Ediciones etxearen argitalpen berriak izango dira eskuragarri:
Irailean iritsi dira liburudendetara Tieko marrazkilariaren "Dortokaren promesa", Stephane Piatzszek gidoilariarekin, eta 'Joseph', 'Puisqu'il faut des hommes' saileko lehen liburukia(euskarazko bertsioan 'Gizonak behar direnez gero'), Philippe Pelaezen gidoiaz eta Victor L. Pinelen irudiekin. Udazkenean zehar 'Harald eta Ignir-en altxorra' sailaren bigarren alea ere iritsiko da irakurleen eskuetara, eta baita Bruno Duhamel egilearen "Kontaktuberria" komikia Bistan denez,komikietako batzuk jada euskaraz lanak argitaratuta dituzten frantziar autoreenak dira (Tieko, Duhamel, Antoine eta Matthieu Brivet anaiak...) eta beste komiki batzuetan autore berriak ezagutuko ditugu. Bestalde, lehen aldiz, Harrietek haurrentzako ilustrazio liburu pare bat ere argitaratuko ditu: "Gaztelua? Zein gaztelu? (Antonio Sanchez/Carmela Trujillo) eta "Barre eginarazten duen panpina" (F.J Porquet / Anabel Juste) |
2019ko Durangoko Azokako zerrendetan Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" Elkarren eskutik argitaratuko zela agertzen zen, 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratuaz, baina 2020ean oraindik ez da bilduma argitaratu. |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela. |
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri |
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira. Animo! |
2021 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin |
35 URTE AZPIKOENTZAT NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN EUSKARAZKO KOMIKI SARIA |
Nafarroako Kutxa Fundazioak komiki lehiaketa antolatu du 35 urte azpikoentzat. Saria hutsik geratzen ez bada, irabazlearentzako 2000 eurotako sariaz gain, Lan irabazlea Luces de Gálibo argitaletxeak argitaratuko du urtebeteko epean gehienez Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/07/15 OINARRIAK |
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2021ean AEBetako Scout Comics-ek argitaratuko luke ingelesez.
Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere. Zarauzko Hitzan elkarrizketa, komikiaren lagin batzuk eta bideoa |
2022 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.
Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."] |
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
2019 urteko lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak: JADA ARGITARATUAK
ORAINDIK ARGITARATU GABE
2018 urteko lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak: JADA ARGITARATUAK
ORAINDIK ARGITARATU GABE
|
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitzen zen, baina badirudi luzatu dela: KONFIRMATU 012 TELEFONOAN. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK
|
Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Maite Gurrutxaga ilustratzailea Bruselako Fete de la BD jaialdiko mahai-inguru batean parte hartu du, emakumeak komikigintzan gaia hizpide hartuta.
Wilfrid Lupano gidoilariarekin eta Paul Cauuet irudigilearekin batera sortutako 'Le Loup en slip' lanarengatik Pauen bizi den Mayana Itöiz ilustratzaile baionesa 2020 urteko Eisner komiki sari bat jasotzeko finalisten artean geratu da, zehazki 9–12 Urte bitarteko haurrentzako kategorian (Best Publication for Kids). Azkenean Raina Telgemeier-ek irabazi zuen saria "Guts" lanarengatik. |
Markoren ‘Indiara Bidaia’ komikiak irabazi du Ermuako Ezekiel Etxebarria saria, Ermuako Udal Liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburuaren autoreari ematen zaion saria
* 2020ko otsailean Balmasedako gerra eta diktadura frankistari buruzko 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Cesar Llagunok, Zunbeltz Matabuenaren testuekin, "Balmaseda 1937" elkartearen enkarguz euskara zein gaztelaniazko bertsioetan; Alberto Garai arduratu da euskarazko bertsioaz. Une historiko horretan hainbeste gertaera zituzten kontatzeko eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharraren ondorioz, sormen prozesuan zehar 6 bertsio oso zirriborratu omen zituztela azken emaitza sortu arte, eta erakusketa bat egin zen Balmasedan proiektuaren barne sortutako marrazkiekin
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
Irailaren 3tik urriaren 4ra Tiza elkarteak antolatuta Nafarroako XI. Komiki Azoka" ospatuko da Iruñean, Lizarran eta Elizondon. Sevillako Jose Luis Agreda-k egin ditu aurtengo edizioko kartelak.
ERAKUSKETAK: 9 erakusketa Iruñean, 3 Lizarran eta bat Elizondon. JARDUERAK: Iruñea eta Lizarran Komikigileen solasaldiak, tailerrak... EUSKARAZKO JARDUERAK * Irailak 11, ostirala, Lizarra 19:30 Topaketa Buyan komikiaren egileekin Lizarrako Fray Diego Kultur Etxea * Irailak 19, larunbata, 10:00-14:00,Elizondo Komiki Tailerra Euskaraz Belatzen eskutik 14 urtetik gorakoentzat. Arizkunenea . Pintura tailerra, 1. solairua. Plaza mugatuak. Izena emateko: tizacomic@gmail.com * Irailak 26a, larunbata,11:00 Elizondo: Sorkuntza-lantegia Legoekin Discover Bricks-en eskutik. 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Plaza mugatuak. Izena emateko: info@discoverbricks.es 636 479 965 edo 636450745 |
COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia
COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia Apirilan egitea aurreikusten zen: COVID19 pandemia dela eta hasiera batean uztailak 3-4-5era atzeratu zen, baina oraindik ez da ospatu. |
2020ean ez da egingo Getxoko komiki azoka. Hau izan da antolatzaileek zabaldutako mezua: "Getxoko Kultur Etxeak 2020ko urriaren 2tik 4ra aurreikusita zegoen Getxoko 19. Komiki Azoka bertan behera behera uztea erabaki du COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera eta esparru itxietan jarduerak egiteko eta ekitaldi jendetsuetan edukiera mugatzeko irizpideak aztertu ostean. Halaber, urruntze soziala bermatzeko neurriak ere kontuan hartu dira" |
komikizaleok geroz eta azoka eta topagune propio gehiago dituzte, eta literatur jardueretan ere komikiak bere lekua hartzen ari da poliki-poliki
EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK
- 2020ko neguan Antsoainen lehen aldiz Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira.
2020 urtean COVID19 pandemiak hankaz gora jarri ditu egutegiak:
Saran IKUSI-MIKUSI Haur eta Gazte Literatura Azoka ospatu behar zen, baina aurten ez da egingo eta 2021 urteko apirilean ospatuko da.
2019an antolatu zen ere Ziburuko lehen liburu azoka ere, baina aurten ez da egingo eta 2021 urteko ekaineko lehen asteburuan ospatuko da.
JADA BURUTU DIRENAK
Otsailaren 12tik 21era Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko lehendabiziko Jardunaldiakantolatu dira. Zaldieroa eta Myrian Camerosen erakusketak ikusi ahal izango dira, eta hizlarien artean Cesar Oroz, Txema Estevan, Azagra, Encarna Revuelta, Rosa Codina... eta Andaluzia, Aragoi eta Catalunyako marrazkilari eta gidoilariek hartuko dute parte |
Sarako Idazleen Biltzarra irailaren 6ean ospatuko da. Hauek dira bertan parte hartuko duten komikigileetako batzuk: Mattin, Txakur Gorria, Marko, Asisko..eta komikiak argitaratu izan dituzten argitaletxeak ere bertan egonen dira: Elkar, Euskaltzaindia, Nabarralde, Zortziko... |
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK
- DONOSTIA: Beste ikasturte batez, 2020ko ekaina bitarte Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu ziren. Urtarrilaren 14an Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz eta Martxoaren 10ean Mikel Santos Belatzen Gerezi garaia kommikiei buruzko solasaldiak egin ziren autoreekin.
COVID pandemia dela eta eta eta maiatzean egitea aurreikusten zen Buyan - Heriotzaren uhartea. komikiari buruzko lsolasaldia azaroaren 10ean egingo da.
Urriak 7 bitarte, "Bizitza borrokan binetaz bineta" erakusketa ikusi ahal izango da, Lucio Urtubia anarkista nafarraren biografian oinarritutako Gerezi-garaia eleberri grafikoaren sorkuntza prozesuari buruzkoa. Irudiak Belatz ilustratzaile eta gidoilariarenak dira. Erakusketaren komisarioak: Kike Infame eta Jose Carlos Torre.
- TOLOSA: Joseba Larratxek dinamizatu ditu Tolosan otsailetik maiatzera asteartetan antolatzen diren Irakurketa klubaren saioak. Otsailaren 18an lehen solasaldia “Joana Maiz” komikiaren egileekin, Yurre Ugarte Tolosar gidoilaria eta Joseba Larretxe marrazkilariarekin. Jarraian martxoaren 31an Asisko Urmenetaren “Aztihitza Xahoren biografikoa”, Apirilaren 28an Tupust! Kolektiboaren “Tupust!” antologia, eta maiatzaren 26an: Harkaitz Canoren eta Adur Larrearen “Antzara eguna”.
- OÑATI: Konfinamendu garaian, Oñatiko Liburutegiak "Literatura, komikia eta erresistentzia: Joana Imaz" bideo-solasaldia antolatu zuen Yurre Ugarterekin
- ALGORTA: Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren ikasturteari amaiera emateko ekainaren 18an, Mikel Begoña eta Adur Larrea Arditutakoak komiki liburuaz mintzatu ziren.
- BIZKAIA: Skolastika gune feministak emakumeen eta literaturaren inguruko gaiak lantzen ditu, eta komikigintzari buruzko jarduera ugari antolatu izan dituzte (hitzaldiak, gazteentzako saioak, erakusketak...) eta komikteka dute, mundu osokoe makumeen komikiak gordetzen dituen liburutegia.
GAZTELERAZ
- GASTEIZ: Estitxu Urretxuren eskutik Komikia eta eleberri grafikoa irakurketa kluba burutu da: 2017an euskaraz egin ziren saio batzuk
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 13. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du.Hiru adin tartetan baiatzen dira mailak: 9 urte azìkoak (2011an jaiotakoak barne), 10-12 urte bitartekoak (2010ean eta 2008an jaitakoak barne), 13 urtetik 16 urtera (2007an eta 2004an jaitakoak barne) eta 17 urtetik gorakoak (2003an jaitakoak barne)
LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: azaroak 30 OINARRIAK |
DOBERA ELKARTEA HERNANIKO KRONIKA ALDIZKARIA KROMIKIA LEHIAKETA |
Dobera Euskara Elkarteak antolatutako komiki lehiaketan hiru kategoria izango dira: haurrak (6-11 urte), gazteak (12-17 urte), eta helduak (18 urtetik gora).
Aurkeztutako lanek originalak izan behar dute, beste inon aurkeztu gabekoak; eta Kromikiak ezin du egilearen izenik izan agerian. Partehartzaile bakoitzak, Kromiki bakarra aurkeztu ahal izango du. Hernanirekin zerikusia duten komikiak izango dira, eta testuek euskeraz idatzita behar dute. Tamaina, Kronikan argitaratzen diren Kromikien berbera izango dute: 26 zentimetroko zabalera, eta 7,3 zentimetroko altuera. Txuri-beltzean zein koloretan egin daitezke. Lanak aurkezteko epea, urriaren 16ra arte OINARRIAK |
- BILBOKO ITSAS MUSEOKO KOMIKI LEHIAKETA: 2019an egin zen lehen edizioa, otsailaren amaiera amaitu zen epea. 2020ean ez da antolatuko ote denik ziurtatu.
Udara eta gero antolatu ohi direnak
- GALTZAKOMIK LEHIAKETA.
- CRASH COMIC LEHIAKETA.
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK Hiri eta herri askotan antolatzen dira gaztetxoentzako literatur lehiaketak, eta askotan komikiek ere izaten dute bere atala. Lehiaketa bakoitzak bere arautegia du, kasu batzuetan partaidetza irekia da (adibidez Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren barne Euskal Herriko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu dezakete) eta beste batzuetan soilik bertakoek hartu dezakete parte, adibidez Donostiako Koldo Mitxelena Sariketa edo eta Iruñeko Udalak urtero antolatu ohi dituen Literatur lehiaketaren barne Komiki kategoriak daude. Neguan Aiarako Hogeitaulau euskara elkarteak 6-12 urte bitarteko ikasleentzako, postal, komiki eta ipuin lehiaketa antolatu izan du.
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko JAURLARITZAKO WEBGUNEAREN ARABERA ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitu zen ' [https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2020/komikiak-eta-eleberri-grafikoak/web01-a2kultur/eu/ OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da, maiatzak 31 bitarte.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. Bi kategoria daude:
6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat Parte-hartzaile guztien lanak erakusgai jarriko dira Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Azokan, Kursaal Kongresuen Jauregian.(uztaila hasieran egitea aurreikusten da). LANAK AURKEZTEKO EPEA: 2020ko maiatzak 31 bitarte. OINARRIAK |
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
12. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. 'Lanak aurkezteko epea luzatu dute antolatzaileek ' Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.
Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du. |
TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK
BERGARAKO KOLDO ELEIZALDE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.
Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra bitartekoa izango da. OINARRIAK |
ARRASATE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Debagoienean bizi edota ikasten duten ikasleentzat, AED elkarteak Arrasateko literatur lehiaketa antolatu du. Genero hauetan parte hartu daiteke: narrazioa, ilustrazioa, bertsopaperak, mikroipuina, poesia eta komikia.
Komikiaren kasuan DBH3-DBH4koek sei bineta egin beharko dituzte A4 neurriko orri bakarrean eta Batxilergoa 1-2koek sei bineta egin beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea ekainaren 11ra atzeratu dute eta e-postaz jasoko dira.OINARRIAK |
AURKEZPEN EPEA ITXIA DUTENAK
Komiki lehiaketen atalean urtean zehar antolatu ohi diren edo eta jada epea itxia duten lehiaketei buruzko informazioa ikusi daiteke