«2020»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
186. lerroa: 186. lerroa:
 
{|class="wikitable sortable" width=100%
 
{|class="wikitable sortable" width=100%
 
|- align=left
 
|- align=left
|[[Fitxategi:Basolatik 0.jpg|center|thumb|200px|link=https://issuu.com/xabiroi/docs/xabiroi43]]
+
|[[Fitxategi:Iraultza komikia.JPG|center|thumb|200px|link=https://issuu.com/xabiroi/docs/xabiroi57web]]
|[https://issuu.com/xabiroi/docs/xabiroi43 2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian] [[Asisko]] Urmenetak (gidoia) eta [[Joseba Larratxe Josevisky]]k (irudiak) "Basolatik berri onik ez" sailari hasiera eman zioten.  '''2020ko aldizkarietan argitaratu dira azken bi kapituluak eta albuma urrian kaleratuko da.'''
+
|Igor Leturia Xabiroi aldizkarian Albisteen atalaz arduratzen da eta [https://issuu.com/xabiroi/docs/xabiroi57web 57. alean] jakinarazi du '''Adur Larrearen komiki berri bat argitaratuko duela Gara egunkariak''': Mikel Antzaren gidoiaz, Burgoseko prozesuari buruzkoa izango da komikia eta 'iraultza ala bizi!' izango du izenburutzat.
 
 
'''Urriaren 22an Asisko Urmenetak eta Joseba Larratxek "Basolatik berri onik ez" komikia aurkeztuko dute Donostiako Elkarren, 11:30etan (Fermin Calbeton 21)
 
'''
 
[https://xabiroi.eus/Basolatikberrionikezalbuma '''XABIROI WEBGUNEA''']
 
[https://www.youtube.com/watch?v=B6QfONhUyxY '''KOMIKIAREN TEASERRA'''] Musika: Julen Irazoki
 
[https://www.youtube.com/watch?v=dzIl7nXa1tY '''DAPA-ren bideoa''']
 
 
 
 
|}
 
|}
  

23:48, 10 urria 2020(e)ko berrikuspena

2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago. Urte honetako beste komikiren bat ezagutzen baduzu, idatzi komikipedia(a-bildua)gmail.com helbidera'''

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
01 URTARRILA
2020 Matematikako.jpg
Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian Saure Nesim Fintz Han-Mi Kim Jatorrizkoa frantsesez Belén Pikabea Laoniz 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas.
2020 02 OTSAILA
2020 kanpoaldean.jpg
Kanpoaldean Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS Ana Serna (Al Borde films) Amaia Ballesteros Edizio elebiduna Itziar Orbegozo 2020ko Otsaila
2020 03 MARTXOA
Samaldan.jpg
Samaldan Oxfam Intermon Susanna Martín Susanna Martín Gazteleraz jatorrizkoa Gotzone Olarra 2020ko Martxoa
04 APIRILA
Cobane.jpg
Kobane Calling orain Farmazia Beltza Zerocalcare Zerocalcare Italieratik itzulia Koldo Izagirre 2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak.
05 MAIATZA
2020 claude astiberri1.jpg
Claude eta Morino 1. Madarikazioa Astiberri Txikiberri bilduma Adrien Albert Adrien Albert Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs
06 EKAINA
2020 kanpoan komikia.JPG
Kanpoan Egilea editore/Valentinaysumundo Valentina Morisoli Valentina Morisoli Edizio eleanitza 2020, "Kanpoan" / "Fuera" / "Fuori"
07 UZTAILA
Uxio eus.jpg
Uxio Astiberri Txikiberri bilduma Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz Bego Montorio Uribarren 2020, Astiberri, aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez
07 UZTAILA
Emakume guztiok.jpg
Emakume guztiok Astiberri Elizabeth Casillas Higinia Garay Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri
08 ABUZTUA
2020 edframed 4.jpg
Ed Framed 4 Egilea editore/Ahabi Comics Ian Nose Ian Nose Edizio eleanitza 2020ko martxoaren 26tik ekainaren 23ra astez aste argitaratutako zintak
09 IRAILA
Harriet dortoka.jpg
Dortokaren promesa Harriet Ediciones Stephane Piatzszek Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020/06, La promesse de la Tortue (Bamboo Édition)
09 IRAILA
Harriet gizonak.jpg
Gizonak behar direnez gero1.Joseph Harriet Ediciones Philippe Pelaez Victor L. Pinel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020/06, Puisqu'il faut des hommes (Bamboo Édition)
2020 10 URRIA
2020 Basolatik.jpg
Basolatik berri onik ez Ikastolen Elkartea/Xabiroi Asisko Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa lehen atala 2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian eta 2020ko ekaineko 56. zenbakian azkena
10 URRIA
BIGA1 Eus.jpg
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2014 Avni 1(Milan editeur)

KOMIKIGINTZARI BURUZKO LANAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA EGILEAK JATORRIZKO HIZKUNTZA
2020 07 UZTAILA
2020 abdon.JPG
Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa Arabako Foru Aldundia Miel Angel Elustondo Etxeberria Euskaraz



2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

URTEAN ZEHAR ARGITARATU DAITEZKEEN KOMIKIAK


2020 asisko sugarren mende.jpg
Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikia argitaratuko du.

1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak. Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean.

Gureberriak-ek stand propioa izan zuen irailean ospatu zen Sarako Biltzarrean eta liburua fisikoki oraindik eskuratzeko aukera izango ez zen arren, erosteko modua izango zela adierazi zen Gureberriak atarian.

Iraultza komikia.JPG
Igor Leturia Xabiroi aldizkarian Albisteen atalaz arduratzen da eta 57. alean jakinarazi du Adur Larrearen komiki berri bat argitaratuko duela Gara egunkariak: Mikel Antzaren gidoiaz, Burgoseko prozesuari buruzkoa izango da komikia eta 'iraultza ala bizi!' izango du izenburutzat.


Abixua beti berdin komikia.jpg
Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) 'Beti Berdin' tabernari buruzko istorioak sortu ditu: abendurako paperean albuma argitaratuko du COVIDari buruz egindako komikiekin, Bilboko Udalaren “BILBAO AURRERA” programari esker.


Amaia komikia.jpg
Amaia Ballesteros diseinatzaile eta marrazkilaria komiki berri batean lanean ari da. Sare sozialetan emango du honen berri.]


ASTIB HAUR.JPG
Astiberri argitaletxearen eskutik Astiberri Infantil/Txikiberri bilduma izenpean 2020ko martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua jarri zuten martxan: COVID19 egoera dela eta ez da erraza izan argitalpenen martxa zehaztea, baina Astiberrik azkenean lortu du aurreikusitako album guztiak kaleratzea. Lehen alea maiatzaren 28an iritsi zen liburudendetara, Adrien Albert autorearen 'Claude eta Morino 1. Madarikazioa' komikia; uztailean Martín Romeroren "Uxío" argitaratu zen, urrian merkaturatuko da Romain Pujol eta Vincent Caut autore frantziarren Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia eta azaroaren 19an Emily Tetriren "Tiger Vs. Nightmare" (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa).

Komiki hauetako batzuk sail baten lehen alea dira, beraz oso argitalpen interesgarriak izan daitezke haur literaturaren munduan pertsonai identifikagarriek eta "sagek" duten garantzia kontuan hartuta.

Argitaletxearen arabera, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago bilduma


Harriet 2020.jpg
Irailetik aurrera eta urte bukaera bitarte, Harriet Ediciones etxearen argitalpen berriak izango dira eskuragarri:

Irailean iritsi dira liburudendetara Tieko marrazkilariaren "Dortokaren promesa", Stephane Piatzszek gidoilariarekin, eta 'Joseph', 'Puisqu'il faut des hommes' saileko lehen liburukia(euskarazko bertsioan 'Gizonak behar direnez gero'), Philippe Pelaezen gidoiaz eta Victor L. Pinelen irudiekin.

Udazkenean zehar 'Harald eta Ignir-en altxorra' sailaren bigarren alea ere iritsiko da irakurleen eskuetara, eta baita Bruno Duhamel egilearen "Kontaktuberria" komikia

Bistan denez,komikietako batzuk jada euskaraz lanak argitaratuta dituzten frantziar autoreenak dira (Tieko, Duhamel, Antoine eta Matthieu Brivet anaiak...) eta beste komiki batzuetan autore berriak ezagutuko ditugu. Bestalde, lehen aldiz, Harrietek haurrentzako ilustrazio liburu pare bat ere argitaratuko ditu: "Gaztelua? Zein gaztelu? (Antonio Sanchez/Carmela Trujillo) eta "Barre eginarazten duen panpina" (F.J Porquet / Anabel Juste)



Zaldieroa rerum.jpg
2019ko Durangoko Azokako zerrendetan Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" Elkarren eskutik argitaratuko zela agertzen zen, 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratuaz, baina 2020ean oraindik ez da bilduma argitaratu.


Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela.
TinTin-1.jpg
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi dira: 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu dute, eta beste bi album ere euskarara ekartzeko aukera dagoela dirudi: Ilargira bidean eta Ilargian oinez. Igor Leturiak eman du guzti honen berri


Abdon.jpg
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira. Animo!


2021 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK

Sasi artean logo.jpg
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin
35 URTE AZPIKOENTZAT
NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN
EUSKARAZKO KOMIKI SARIA
NAFARROAKO KUTXA LEHIAKETA.JPG

Nafarroako Kutxa Fundazioak komiki lehiaketa antolatu du 35 urte azpikoentzat.

Saria hutsik geratzen ez bada, irabazlearentzako 2000 eurotako sariaz gain, Lan irabazlea Luces de Gálibo argitaletxeak argitaratuko du urtebeteko epean gehienez

Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/07/15 OINARRIAK


BROKEN EYE.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2021ean AEBetako Scout Comics-ek argitaratuko luke ingelesez.

Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere. Zarauzko Hitzan elkarrizketa, komikiaren lagin batzuk eta bideoa

Elkarrizketa Ispilu Beltza Donostia Kulturako irratsaioan.

2022 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK


Emakumeon memoria 1937.JPG
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.

Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."]

EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKOKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak

Komikiak 17.jpg
2019 urteko lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:

JADA ARGITARATUAK

  • Alex Machok jaso zuen laguntza Harriet gidoilariarekin "Lotsa eta oroimina" komikia sortzeko. Harriet etxeak argitaratu zuen eta Getxoko Komiki Azokan aurkeztu zen.
  • Iñaki Martiarena Otxotorena "Mattin" marrazkilariak "Belardo, ba al zatoz? komikia sortu zuen: Berriak 2019an argitaratu zuen eta Durangoko Azokan aurkeztu zen.

ORAINDIK ARGITARATU GABE

  • Higinia Garay Zaratek "La palabra que empieza por A" komiki proiekturako jaso zuen diru laguntza.


2018 urteko lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak:

JADA ARGITARATUAK

  • Harkaitz Cano idazleak eta Adur Larreak marrazkilariak elkarlanean Antzar eguna komikia sortu dute: 1984an GAL-ek hildako Santi Brouard-en azken uneak komikiratuko dituzte. 2019ko abenduan Txalapartak argitaratu du, eta katalanez eta galegoz argitaratzea ere aurreikusten zen.

ORAINDIK ARGITARATU GABE

  • Susanna Martín Bilbotarrak eta Miguel Angel Giner Bou-k Ofensiva final komikian ari dira lanean. Dolmen argitaletxeak aterako du gaztelaniaz eta agian euskaraz: Erdialdeko Amerikan emakumeei buruzko dokumentala egiten ari den Iratxeren ibilerak kontatuko dituzte.
  • Victor Santos-ek sortuko duen komikia Akira Kurosawa zinegilearen bizitza izango du hizpide: Norma argitaletxearen eskutik iritsiko da gaztelaniazko bertsioa, eta baliteke euskaraz ere argitaratzea.


ITURRIA: Igor leturiak bere blogean 2018 urteko saridunen proiektuei buruz idatzi du

KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020


Komikiak 17.jpg
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko

2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitzen zen, baina badirudi luzatu dela: KONFIRMATU 012 TELEFONOAN. OINARRIAK

15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.


KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA, AURREKO URTEETAKO IRABAZLEAK

EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK

KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK

Komikia erakusketa bakio.jpg

2017 urtean Mikel Begoña eta Kike Infamek 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuten.

Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: erakusketa gaurkotu dute, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken hiru urteotako ekoizpenaren laginekin.

'Komikia, 1975tik' erakusketa 2021 urteko ekainaren 27ra bitartean ikusi ahalko da, Bakioko Txakolingunean

ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK

  • Urrian astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 /16:00-18:00 ; Igandetan 10:00-15:00
  • Azarotik apirila bitarte Asteartetik igandera 10:00-14:00
  • Maiatza eta ekainean astelehenetik larunbatera 10:00-14:00 / 16:00-18:00 ; Igandetan 10:00-15:00


Euskal komikia bolonia.jpg


COVID19 pandemiaren baitan, Streaming bidez egin behar izan zen Euskal komikigintzaren historiari buruzko ekitaldia, eta jada Youtuben dago eskuragarri gazteleraz Kike Infameren gidaritza eta gidoiarekin Ainara Azpiazu "Axpik" eta Mikel Begoñak izandako solasaldia: 70. hamarkadatik XXI menderarte euskal komikigintzak egindako ibilbidea izan zuten hizpide, eta gaur egungo egoera aztertu zuten ere.

 Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Maite Gurrutxaga ilustratzailea Bruselako Fete de la BD jaialdiko mahai-inguru batean parte hartu du, emakumeak komikigintzan gaia hizpide hartuta.


Comiccon.png
WIKIPEDIA Mayana Itoiz.jpg
Wilfrid Lupano gidoilariarekin eta Paul Cauuet irudigilearekin batera sortutako 'Le Loup en slip' lanarengatik Pauen bizi den Mayana Itöiz ilustratzaile baionesa 2020 urteko Eisner komiki sari bat jasotzeko finalisten artean geratu da, zehazki 9–12 Urte bitarteko haurrentzako kategorian (Best Publication for Kids). Azkenean Raina Telgemeier-ek irabazi zuen saria "Guts" lanarengatik.
Markoren ‘Indiara Bidaia’ komikiak irabazi du Ermuako Ezekiel Etxebarria saria, Ermuako Udal Liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburuaren autoreari ematen zaion saria


* Nafarroako Kontuen Ganberak Cesar Oroz marrazkilariaren "Orduko aditzaileak oraingo auditoreak" komikia argitaratu du euskaraz eta gaztelaniaz, egoitza bisitatzen duten gazteei eskaintzeko helburuarekin.


* 2020ko otsailean Balmasedako gerra eta diktadura frankistari buruzko 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Cesar Llagunok, Zunbeltz Matabuenaren testuekin, "Balmaseda 1937" elkartearen enkarguz euskara zein gaztelaniazko bertsioetan; Alberto Garai arduratu da euskarazko bertsioaz. Une historiko horretan hainbeste gertaera zituzten kontatzeko eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharraren ondorioz,  sormen prozesuan zehar  6 bertsio oso zirriborratu omen zituztela azken emaitza sortu arte, eta erakusketa bat egin zen Balmasedan proiektuaren barne sortutako marrazkiekin

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

XI nafarroa komikia mazinger.jpg
Irailaren 3tik urriaren 4ra Tiza elkarteak antolatuta Nafarroako XI. Komiki Azoka" ospatuko da Iruñean, Lizarran eta Elizondon. Sevillako Jose Luis Agreda-k egin ditu aurtengo edizioko kartelak.

ERAKUSKETAK: 9 erakusketa Iruñean, 3 Lizarran eta bat Elizondon. JARDUERAK: Iruñea eta Lizarran Komikigileen solasaldiak, tailerrak...

EUSKARAZKO JARDUERAK

* Irailak 11, ostirala, Lizarra

19:30 Topaketa Buyan komikiaren egileekin Lizarrako Fray Diego Kultur Etxea

* Irailak 19, larunbata, 

10:00-14:00,Elizondo Komiki Tailerra Euskaraz Belatzen eskutik 14 urtetik gorakoentzat. Arizkunenea . Pintura tailerra, 1. solairua. Plaza mugatuak. Izena emateko: tizacomic@gmail.com

* Irailak 26a, larunbata,11:00 Elizondo:

Sorkuntza-lantegia Legoekin Discover Bricks-en eskutik. 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Plaza mugatuak. Izena emateko: info@discoverbricks.es 636 479 965 edo 636450745


COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia

2020 comikd logo.jpg
COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia Apirilan egitea aurreikusten zen: COVID19 pandemia dela eta hasiera batean uztailak 3-4-5era atzeratu zen, baina oraindik ez da ospatu.


Getxo logo komikia.jpg
Getxo comic 2020.jpg
2020ean ez da egingo Getxoko komiki azoka. Hau izan da antolatzaileek zabaldutako mezua: "Getxoko Kultur Etxeak 2020ko urriaren 2tik 4ra aurreikusita zegoen Getxoko 19. Komiki Azoka bertan behera behera uztea erabaki du COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera eta esparru itxietan jarduerak egiteko eta ekitaldi jendetsuetan edukiera mugatzeko irizpideak aztertu ostean. Halaber, urruntze soziala bermatzeko neurriak ere kontuan hartu dira"
Getxoko Azokaren ordez, urriaren 30 eta 31ean  (ostirala/larunbata) Komiki Jardunaldiak, hitzaldi eta erakusketak, antolatuko dira Erromoko kultur etxean.  Ez dago ekitaldirik euskaraz egitarau osoan.


komikizaleok geroz eta azoka eta topagune propio gehiago dituzte, eta literatur jardueretan ere komikiak bere lekua hartzen ari da poliki-poliki

EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK

2020 urtean COVID19 pandemiak hankaz gora jarri ditu egutegiak:

Saran IKUSI-MIKUSI Haur eta Gazte Literatura Azoka ospatu behar zen, baina aurten ez da egingo eta 2021 urteko apirilean ospatuko da.

2019an antolatu zen ere Ziburuko lehen liburu azoka ere, baina aurten ez da egingo eta 2021 urteko ekaineko lehen asteburuan ospatuko da.

JADA BURUTU DIRENAK

Logo Angouleme.jpg
Urtarrilean Angulemako Komiki Jaialdian euskal egileen presentzia nabarmena izan da, komikiak aurkezten, sinatzen eta proiektu berrietarako kontaktuak egiten. Mikel Begoñak komikeri blogerako kronika idatzi du.
2020 Antsoain komiki logo.jpg
Otsailaren 12tik 21era Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko lehendabiziko Jardunaldiakantolatu dira. Zaldieroa eta Myrian Camerosen erakusketak ikusi ahal izango dira, eta hizlarien artean Cesar Oroz, Txema Estevan, Azagra, Encarna Revuelta, Rosa Codina... eta Andaluzia, Aragoi eta Catalunyako marrazkilari eta gidoilariek hartuko dute parte


Sarako bilzarra 2020.jpeg
Sarako Idazleen Biltzarra irailaren 6ean ospatuko da. Hauek dira bertan parte hartuko duten komikigileetako batzuk: Mattin, Txakur Gorria, Marko, Asisko..eta komikiak argitaratu izan dituzten argitaletxeak ere bertan egonen dira: Elkar, Euskaltzaindia, Nabarralde, Zortziko...

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK

COVID pandemia dela eta eta eta maiatzean egitea aurreikusten zen Buyan - Heriotzaren uhartea. komikiari buruzko lsolasaldia azaroaren 10ean egingo da.

Urriak 7 bitarte, "Bizitza borrokan binetaz bineta" erakusketa ikusi ahal izango da, Lucio Urtubia anarkista nafarraren biografian oinarritutako Gerezi-garaia eleberri grafikoaren sorkuntza prozesuari buruzkoa. Irudiak Belatz ilustratzaile eta gidoilariarenak dira. Erakusketaren komisarioak: Kike Infame eta Jose Carlos Torre.
  • USURBIL: urriaren 22an, 19:00etan, Sutegi liburutegian, Yurre Ugarte eta Joseviskyren 'Joana Maiz' komikia mintzagai.

Komikiak jada eskuragarri dituzte Liburutegian; saioan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Liburutegian bertan.

  • OÑATI: Konfinamendu garaian, Oñatiko Liburutegiak "Literatura, komikia eta erresistentzia: Joana Imaz" bideo-solasaldia antolatu zuen Yurre Ugarterekin
  • ALGORTA: Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren ikasturteari amaiera emateko ekainaren 18an, Mikel Begoña eta Adur Larrea Arditutakoak komiki liburuaz mintzatu ziren.
  • BIZKAIA: Skolastika gune feministak emakumeen eta literaturaren inguruko gaiak lantzen ditu, eta komikigintzari buruzko jarduera ugari antolatu izan dituzte (hitzaldiak, gazteentzako saioak, erakusketak...) eta komikteka dute, mundu osokoe makumeen komikiak gordetzen dituen liburutegia.

GAZTELERAZ

EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK

2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK

GALTZAKOMIK
LEHIAKETA
Galtzakomik 2020.jpg
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 13. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du.Hiru adin tartetan baiatzen dira mailak: 9 urte azìkoak (2011an jaiotakoak barne), 10-12 urte bitartekoak (2010ean eta 2008an jaitakoak barne), 13 urtetik 16 urtera (2007an eta 2004an jaitakoak barne) eta 17 urtetik gorakoak (2003an jaitakoak barne)

LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: azaroak 30 OINARRIAK


CRASH COMIC
LEHIAKETA
Crash comic 2020.jpg
Atiza elkarteak Crash Cómic Komiki Lehiaketa antolatu du. Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten, lan egiten duten edo bizi diren pertsonek.. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta:

A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat B Modalitatea: 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat

OINARRIAK

LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: Azaroak 1


DOBERA ELKARTEA
HERNANIKO KRONIKA ALDIZKARIA
KROMIKIA LEHIAKETA
KROMIKIA DOBERA.JPG
Dobera Euskara Elkarteak antolatutako komiki lehiaketan hiru kategoria izango dira: haurrak (6-11 urte), gazteak (12-17 urte), eta helduak (18 urtetik gora).

Aurkeztutako lanek originalak izan behar dute, beste inon aurkeztu gabekoak; eta Kromikiak ezin du egilearen izenik izan agerian. Partehartzaile bakoitzak, Kromiki bakarra aurkeztu ahal izango du.

Hernanirekin zerikusia duten komikiak izango dira, eta testuek euskeraz idatzita behar dute. Tamaina, Kroni­kan argitaratzen diren Kromikien berbera izango dute: 26 zen­­timetroko zabalera, eta 7,3 zen­ti­metroko altu­era. Txuri-bel­tzean zein kolo­re­tan egin daitezke.

Lanak aurkezteko epea, urriaren 16ra arte

OINARRIAK


COMIKD AZOKAKO
II LEHIAKETA
CARTEL CÓMIC EUSK-1.png
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da, azaroak 14 bitarte.

“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia.

Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak.

Bi kategoria daude: 6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat
14 URTETIK GORAKOAK: Dirutan, 1.200 euro irabazleak, eta 800 euro bigarrenak.

2020ean Azoka antolatuko ez den arren Parte hartzaile guztiek izango dute beren lana ikusgai Azokaren webgune ofizialean

LANAK AURKEZTEKO EPE BERRIA: 2020ko azaroak 14 bitarte. OINARRIAK

  • BILBOKO ITSAS MUSEOKO KOMIKI LEHIAKETA: 2019an egin zen lehen edizioa, otsailaren amaiera amaitu zen epea. 2020ean ez da antolatuko ote denik ziurtatu.

18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK Hiri eta herri askotan antolatzen dira gaztetxoentzako literatur lehiaketak, eta askotan komikiek ere izaten dute bere atala. Lehiaketa bakoitzak bere arautegia du, kasu batzuetan partaidetza irekia da (adibidez Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren barne Euskal Herriko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu dezakete) eta beste batzuetan soilik bertakoek hartu dezakete parte, adibidez Donostiako Koldo Mitxelena Sariketa edo eta Iruñeko Udalak urtero antolatu ohi dituen Literatur lehiaketaren barne Komiki kategoriak daude. Neguan Aiarako Hogeitaulau euskara elkarteak 6-12 urte bitarteko ikasleentzako, postal, komiki eta ipuin lehiaketa antolatu izan du.


18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK

12. ELKAR
ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA
2020 ELKAR ILUSTRAZIO.jpg
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. 'Lanak aurkezteko epea luzatu dute antolatzaileek ' Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.

Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da.

Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du.

OINARRIAK.

TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK


BERGARAKO
KOLDO ELEIZALDE
LITERATUR LEHIAKETA 2020
2020 koldo eleizalde sariketa.jpg
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.

Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra bitartekoa izango da. OINARRIAK


ARRASATE
LITERATUR LEHIAKETA 2020
Arrasate lehiaketa.JPG
Debagoienean bizi edota ikasten duten ikasleentzat, AED elkarteak Arrasateko literatur lehiaketa antolatu du. Genero hauetan parte hartu daiteke: narrazioa, ilustrazioa, bertsopaperak, mikroipuina, poesia eta komikia.

Komikiaren kasuan DBH3-DBH4koek sei bineta egin beharko dituzte A4 neurriko orri bakarrean eta Batxilergoa 1-2koek sei bineta egin beharko dituzte.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 11ra atzeratu dute eta e-postaz jasoko dira.OINARRIAK


AURKEZPEN EPEA ITXIA DUTENAK

Komiki lehiaketen atalean urtean zehar antolatu ohi diren edo eta jada epea itxia duten lehiaketei buruzko informazioa ikusi daiteke