«Bego Montorio Uribarren»: berrikuspenen arteko aldeak
(→BEGO MONTORIOK EGINDAKO KOMIKI ITZULPENAK) |
|||
95. lerroa: | 95. lerroa: | ||
|O3 MARTXOA [[Fitxategi:Uxio eta lagunak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Ux%C3%ADo_eta_lagunak]] | |O3 MARTXOA [[Fitxategi:Uxio eta lagunak.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Ux%C3%ADo_eta_lagunak]] | ||
|[[Uxío eta lagunak]] [[Uxío Saila]] 2 | |[[Uxío eta lagunak]] [[Uxío Saila]] 2 | ||
− | |[[Astiberri]] [[Txikiberri | + | |[[Astiberri]] <br/> [[KABE Txikiberri Argitalpen-zigilua]] |
|[[Martín Romero]] | |[[Martín Romero]] | ||
|[[Martín Romero]] | |[[Martín Romero]] |
06:03, 26 apirila 2023(e)ko berrikuspena
Bego Montorio Bilboko Santutxu auzoan 1959an jaiotako itzultzailea da, komiki ugariren euskaratzailea eta komiki itzulpengintzari buruzko hausnarketa eta ekarpen ugari egiten dituen zaletu eta aditua.
2000 urtetik aurrera euskaratu diren komiki gehienak itzultzeko ardura izan du Montoriok argitaletxe ezberdinentzat: Saure, Txalaparta, Astiberri...
Astiberrik euskarazko komikigintzarako pausua eman zuenetik Bego Montorio Uribarren izan da euskararazko bertsionen arduraduna, 2020ean Jon Muñozek itzuli dituen ‘Biga’ eta ‘Tigrea amesgaiztoaren kontra’ komikiak salbu.
Montorioren biografia eta literaturgintzan itzulitako lanen zerrenda EZIEko webgunean irakurri daiteke. http://nordanor.eus/nor?id=62
Edukiak
KOMIKIZALETASUNA
Bego Montoriok maiz adierazi du komikizalea dela, eta ez da mugatu itzulpen lanera, difusio eta pedagogia lan handia egin baitu ere.
Komikiarekiko maitasuna nabarmen geratzen da ere 2015 urteko Senez aldizkarian Karlos del Olmok egindako elkarrizketan
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20091026/uribarren Karlos del Olmo: Zer gustatuko litzaizueke itzultzea, baldintza guztiak alde edukita? Orain arte euskaraz ez dagoen zer edo zer, edo egonda ere, zuen ekarria behar lukeen lanen bat?
Bego Montorio: Nire ekarria «behar» lukeen ezer ez dago. Baina gustatu, komikiak. Oso zalea naizelako, euskaraz gutxi daudelako; oraintxe, esate baterako, bat dut esku artean, Nabarra aldizkarian agertzen ari den komiki oso bitxi bat, oso kafkianoa, portuges batena, A pior banda do mundo. Hori ari naiz euskaratzen eta lana ematen dit, oso zale gutxi dira behar bada, izugarrizko lana ematen du, baina oso gustura ari naiz. Horrez gain ez daukat, horrela, ezer zehatzik esateko: «hau nahiko nuke». Orain arte, batzuetan deskubrituz joan naiz, eta eskaini dizkidaten itzulpenak deskubrimendua izan dira: «Aizu, begira, hau daukagu. Itzuliko zenuke?», irakurri eta esan: «Aizu, zer obra ona, bai gustura egingo dut!». Ez daukat ez egile ez obra jakin bat; generoetan, bai: komikiak.
Igor Leturiak 2017 urteko "Komikian ere berdintasunerantzat" artikuluan Montorioren komikizaletasunari buruzko hitz hauek jasotzen ditu: “adierazpidea bera maite dut, testua eta irudia uztartze horrek sormenari eskaintzen dion mundu zabal hori; adierazpide berezia da, eta oso emankorra; baditu bere mugak eta bere ahalak, literaturak bezalaxe, zineak bezalaxe, pinturak bezalaxe...”
Artikulu berean Montoriok haur garaiko irakurketa batzuk aipatzen ditu: Asterix, Tintin, Mortadelo eta Filemon... eta zein komiki mota duen gustukoen galdetuta, Bego Montoriori zaila egiten zaio zehaztea. “Agian errazagoa da zer ez dudan gustuko esatea. Superheroiak, batere ez, ez ditut irakurtzen. Manga, oso gutxi, ale bakanen bat. Mangetan nagusi ohi den irudi estiloa ez zait gustatzen, eta guztiz errepikakorra egiten zait. Manga oso interesgarriren bat ere irakurri dut, baina ez naiz ohitu. Gehien bat, komiki europarra irakurtzen dut, bai umorezkoak-ironikoak, bai abenturetakoak (gutxixeago), bai serie beltzekoak eta bestelakoak ere. Gustuko ditut serieak eta formatu handiko komikiak, baina nobela grafiko zenbaitekin guztiz maitemindu naiz. Lehen kolpean irudiak erakartzen edo uxatzen nau, eta ez naiz ‘linea zikina’ren bereziki zalea, baina estilo horretako istorio batzuek guztiz harrapatu naute. Labur esanda, nahiko orojalea naiz!”.
2020 urtean Hitzen Uberan atarirako elkarrizketatu zuten.
KOMIKIGINTZARI EKARPENAK
Senez
https://31eskutik.com/2014/07/11/laburtu-beharraz-labur-antzean/
UEU Ikastaroa
Igor Leturiak 2017 urteko "Komikian ere berdintasunerantzat"
ITZULITAKO KOMIKIAK
Saure etxeak eman zion komikiak euskarara itzultzeko lehen aukera: Jean-Pierre Veys (gidoia) eta Nicolas Barral (irudiak)Arthur Conan Doylek asmatutako Sherlock Holmes detektibearen komikia sortu zuten frantsesez 1999/2001 urteen artean, eta Montoriok euskarara itzuli zituen 3 album 2002 urtean.
Beste literatur itzulpen lan batzuren ondoren, 2004tik aurrera Saure etxerako ere Popotka Sioux txikiaren 2 album itzuli zituen frantsesetik.
2008an Algebra Luis Duranen komikia euskara itzuli zuen Antxon Ugartek (jatorrizkoa gazteleraz 2004koa da) eta Montoriok gainbegiraketa lanak egin zituen.
2013an Jose Carlos Fernandesen Munduko bandarik txarrena sailaren lehen hiru liburukiak itzuli zituen portugesetik Txalapartarako(aurretik ale batzuk Nabarra aldizkarian agertu ziren), eta aipatu beharra dago Montoriok urte horretatik aurrera itzuli dituen lan gehienak komikiak izan direla.
Astiberriren euskarazko lerroan, 2014ean 3 komiki itzuli zituen: batetik gazteleraz urte batzuk lehenago argitaratu ziren Miguel eta Maria Gallardoren 'María eta biok' eta Paco Rocaren 'Zimurrak', eta bestetik euskal autoreen artean Javier de Isusiren 'Baleak ikusi ditut'.
2015 urtean Isusiren 'Asylum' itzuli zuen CEAR errefuxiatuen aldeko erakundearentzako, eta nabarmendu beharra dago Isusiren bi lan hauek aldiberean agertu zirela euskara eta gaztelerazko bertsioetan.
2015ean guztira 3 komiki itzuli zituen euskarara Montoriok: urte horretan Astiberrik hizkuntza ezberdinetan argitaratutako 'Maríak 20 urte ditu' (Gallardo aita alabarena) eta Alfonso Zapicoren Dublindarra (jatorrizkoa 2011koa da) eta hirugarrena lehen aipatutako Asylum.
2016 urtean Paco Rocaren Etxea lanaren euskarazko bertsioa egin zuen Montoriok (gazteleraz, katalanez eta euskaraz argitaratu zituen Astiberrik) eta urte berean frantsesetik itzuli zuen Frederik Peeters-Peeters-en Pilula urdinak (jatorrizkoa 2001koa da).
2017an Astiberrirako berriz ere Waluk komikiaren euskarazko bertsioa egin zuen Bego Montoriok.
2017an 2015ean euskarara itzulitako Asylum albuma berrargitaratu zuen Astiberrik.
2018ko maiatzean argitaratu zen 'Zubigileak' komikia (gazteleraz Los puentes de Mosku), Astiberriren eskutik: Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan Bego Montorio eta Eduardo Madina elkarrizketatu zituzten
2018 eta 2019an hurrenez hurren Emilio Ruiz eta Ana Miralles komikigileen Waluk Sailaren beste bi liburukiak argitaratu ziren euskaraz (hirugarren atalaren kasuan, batera argitaratu ziren jatorrizkoa gaztelaniaz eta Montorioren euskarazko bertsioa).
Montorioren itzulpenarekin, 2019an argitaratu zen gazteleraz zein euskaraz Mark Bellidoren gidoiaz eta Judith Vanistendael-en marrazkiekin osatutako "Salto" komikia (Astiberri 2019, 2016ean frantsesez, Le Lombard, Bruselas): Marc-ek lau urtez, ETAren mehatxupean zeuden euskal politikariak zaindu zituen, eta bizipen horretan oinarrituta idatzi zuen komikiaren gidoia.
2020 urtean Elizabeth Casillas etaHiginia Garay bizkaitarren 'Emakume guztiok' komikia itzuli zuen euskarara (Mundubat/Astiberri)
2020/2021 TXIKIBERRI SAILA
Astiberrik 6 urtez azpikoentzat 'Txikiberri' bilduma abiatu zuen 2020 urtean eta Bego Montorio arduratu da Komiki gehienen itzulpenaz.2020 urtean zehar dozena erdi komiki argitaratu ziren, era 2021ean autore berri batzuren lanak eta zenbait sailen 2.liburukiak argitaratu ziren.
Bego Montorio Bizkaia Irratiko 'Irakurrieran' saioan Txikiberri sailaz mintzatu zen.
2021, HELDUENTZAKO KOMIKIGINTZA
2021 urtean euskara ekarri zituen batetik Susanna Martínek CEAR Euskadiren enkarguz sortutako 'Alde egin edo hil' komikia eta bestetik 'Jacob, gaueko langilea', Txalapartak frantziar komikigintzatik euskara eta gaztelerara ekarritako komikia.
BEGO MONTORIOK EGINDAKO KOMIKI ITZULPENAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
O3 MARTXOA | Uxío eta lagunak Uxío Saila 2 | Astiberri KABE Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Martín Romero | Martín Romero | Jatorrizkoa galegoz | Bego Montorio Uribarren | 2023 O3, Astiberrik aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez |
2022 07 UZTAILA | Biga 4. Biga endreda-makila BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2017 Avni 4(Milan editeur) |
2022 MAIATZA | Iratxo txikia eta shatranj partida | Astiberri Txikiberri bilduma | Álvaro Ortiz | Álvaro Ortiz | Jatorrizkoa gazteleraz | Bego Montorio Uribarren | 2022 'La pequeña genia y la partida de shatranj'(Astiberri) |
2021 11 AZAROA | Jacob. Gaueko langilea | Txalaparta | Matz | Léonard Chemineau | Frantsesez Jatorrizkoa | Bego Montorio Uribarren | 2017 'Le Travailleur de la nuit', Edit Rue de Sèvres |
2021 IRAILA | Alde egin edo hil | CEAR Euskadi | Susanna Martín | Susanna Martín | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2021 |
2021 06 EKAINA | Claude eta Morino 2. Zorionak zuri! Claude eta Morino Saila | Astiberri Txikiberri bilduma | Adrien Albert | Adrien Albert | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2019, "Claude et Morino 2" Joyeux Anniversaire!, Editions L'école des loisirs |
2021 03 MARTXOA | Patti eta inurriak | Astiberri Txikiberri bilduma | Anouk Ricard | Anouk Ricard | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2010 'Patty et les fourmis' (Gallimard Bd) |
2020 07 UZTAILA | Emakume guztiok | Mundubat/Astiberri | Elizabeth Casillas | Higinia Garay | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri |
2020 07 UZTAILA | Uxío Uxío Saila 1 | Astiberri Txikiberri bilduma | Martín Romero | Martín Romero | Jatorrizkoa galegoz | Bego Montorio Uribarren | 2020, Astiberri, aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez |
05 MAIATZAK 28 | Claude eta Morino 1. Madarikazioa | Astiberri Txikiberri bilduma | Adrien Albert | Adrien Albert | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs |
2019 10 URRIA | Salto | Astiberri | Mark Bellido | Judith Vanistendael | Gazteleraz jatorrizkoa | Bego Montorio Uribarren | 2016, frantsesez argitaratu zen "Salto" komikia (Le Lombard, Bruselas) |
2019 04 APIRILA | Waluk 3: Txakur handiaren bidea | Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2019, Waluk La ruta del Can Mayor Astiberri |
2018 ABENDUA | Waluk 2: Bidaia handia | Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2017, Waluk La gran travesiaAstiberri |
2018 05 MAIATZA | Zubigileak | Astiberri | Alfonso Zapico | Alfonso Zapico | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2018 Los puentes de Moscú (Astiberri) |
2017 10 URRIA | Waluk | Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2011, Waluk Astiberri |
2016 10 URRIA | Pilula urdinak | Astiberri | Frederik Peeters | Frederik Peeters | Frantsesetik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2001 Frantsesez (Atrabile) 2003 Gazteleraz (Astiberri) |
2016 06 EKAINA | Etxea | Astiberri | Paco Roca | Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2016 06 EKAINA (Astiberri) |
2015 | Dublindarra | Astiberri | Alfonso Zapico | Alfonso Zapico | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2011 Dublinés (Astiberri) |
2015 | Mariak 20 urte ditu | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2015 (Astiberri) |
2015 11 AZAROA | Asylum | CEAR-Euskadi | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2015 |
2014 05 MAIATZA | Baleak ikusi ditut | Astiberri | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2014 05 Maiatza Gazteleraz "He visto Ballenas" (Astiberri) |
2014 | Zimurrak | Astiberri | Paco Roca | Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt) 2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri) |
2014 | Maria eta biok | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007 |
2013 | Munduko bandarik txarrena | Txalaparta | Jose Carlos Fernandes | Jose Carlos Fernandes | Portugesetik itzulia | Bego Montorio Uribarren | |
2004 | Popotka xiux txikia, Iktomiren irakasgaia | Saure | David Chauvel | Fred Simon | Jatorrizkoa Frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2002 La Leçon d'Inktomi (Delcourt) |
2002 | Baker street 1 : Sherlock Holmes ez da ezeren beldur | Saure | Pierre Veys | Nicolas Barral | Jatorrizkoa Frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 1999, Sherlock Holmes n'a peur de rien (Delcourt) |
2002 | Baker street 2 : Sherlock Holmes eta kirol arriskutsuetako elkartea | Saure | Pierre Veys | Nicolas Barral | Jatorrizkoa Frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2001, Sherlock Holmes et le Club des sports dangereux (Delcourt) |
2002 | Baker street 3 : Sherlock Holmes. Kameliako gizonak | Saure | Pierre Veys | Nicolas Barral | Jatorrizkoa Frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2002, Sherlock Holmes et les Hommes du Camellia (Delcourt) |
Bego Montoriok egindako komiki itzulpenen berralgitalpenak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
02 OTSAILA | Asylum | Bigarren argitaraldia: Astiberri-CEAR-Euskadi | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2015ean CEAR-ek argitaratutako lanaren berrargitalpena |