«Bego Montorio Uribarren»: berrikuspenen arteko aldeak
322. lerroa: | 322. lerroa: | ||
|[[Alfonso Zapico]] | |[[Alfonso Zapico]] | ||
|Gazteleratik itzulia | |Gazteleratik itzulia | ||
− | |[[Bego Montorio Uribarren]] | + | |[[Bego Montorio Uribarren]]</br>[[Eskarne Mujika Gallastegi]] |
|2011 Dublinés ([[Astiberri]]) | |2011 Dublinés ([[Astiberri]]) | ||
|- align=center | |- align=center |
16:38, 16 apirila 2024(e)ko berrikuspena
Bego Montorio Bilboko Santutxu auzoan 1959an jaiotako itzultzailea da, komiki ugariren euskaratzailea eta komiki itzulpengintzari buruzko hausnarketa eta ekarpen ugari egiten dituen zaletu eta aditua.
2000 urtetik aurrera euskaratu diren komiki gehienak itzultzeko ardura izan du Montoriok argitaletxe ezberdinentzat: Saure, Txalaparta, Astiberri...
Astiberrik euskarazko komikigintzarako pausua eman zuenetik Bego Montorio Uribarren izan da euskararazko bertsionen arduraduna, 2020ean Jon Muñozek itzuli dituen ‘Biga’ eta ‘Tigrea amesgaiztoaren kontra’ komikiak salbu.
Montorioren biografia eta literaturgintzan itzulitako lanen zerrenda EZIEko webgunean irakurri daiteke. http://nordanor.eus/nor?id=62
Edukiak
KOMIKIZALETASUNA
Bego Montoriok maiz adierazi du komikizalea dela, eta ez da mugatu itzulpen lanera, difusio eta pedagogia lan handia egin baitu ere.
Komikiarekiko maitasuna nabarmen geratzen da ere 2015 urteko Senez aldizkarian Karlos del Olmok egindako elkarrizketan
http://www.eizie.eus/Argitalpenak/Senez/20091026/uribarren Karlos del Olmo: Zer gustatuko litzaizueke itzultzea, baldintza guztiak alde edukita? Orain arte euskaraz ez dagoen zer edo zer, edo egonda ere, zuen ekarria behar lukeen lanen bat?
Bego Montorio: Nire ekarria «behar» lukeen ezer ez dago. Baina gustatu, komikiak. Oso zalea naizelako, euskaraz gutxi daudelako; oraintxe, esate baterako, bat dut esku artean, Nabarra aldizkarian agertzen ari den komiki oso bitxi bat, oso kafkianoa, portuges batena, A pior banda do mundo. Hori ari naiz euskaratzen eta lana ematen dit, oso zale gutxi dira behar bada, izugarrizko lana ematen du, baina oso gustura ari naiz. Horrez gain ez daukat, horrela, ezer zehatzik esateko: «hau nahiko nuke». Orain arte, batzuetan deskubrituz joan naiz, eta eskaini dizkidaten itzulpenak deskubrimendua izan dira: «Aizu, begira, hau daukagu. Itzuliko zenuke?», irakurri eta esan: «Aizu, zer obra ona, bai gustura egingo dut!». Ez daukat ez egile ez obra jakin bat; generoetan, bai: komikiak.
Igor Leturiak 2017 urteko "Komikian ere berdintasunerantzat" artikuluan Montorioren komikizaletasunari buruzko hitz hauek jasotzen ditu: “adierazpidea bera maite dut, testua eta irudia uztartze horrek sormenari eskaintzen dion mundu zabal hori; adierazpide berezia da, eta oso emankorra; baditu bere mugak eta bere ahalak, literaturak bezalaxe, zineak bezalaxe, pinturak bezalaxe...”
Artikulu berean Montoriok haur garaiko irakurketa batzuk aipatzen ditu: Asterix, Tintin, Mortadelo eta Filemon... eta zein komiki mota duen gustukoen galdetuta, Bego Montoriori zaila egiten zaio zehaztea. “Agian errazagoa da zer ez dudan gustuko esatea. Superheroiak, batere ez, ez ditut irakurtzen. Manga, oso gutxi, ale bakanen bat. Mangetan nagusi ohi den irudi estiloa ez zait gustatzen, eta guztiz errepikakorra egiten zait. Manga oso interesgarriren bat ere irakurri dut, baina ez naiz ohitu. Gehien bat, komiki europarra irakurtzen dut, bai umorezkoak-ironikoak, bai abenturetakoak (gutxixeago), bai serie beltzekoak eta bestelakoak ere. Gustuko ditut serieak eta formatu handiko komikiak, baina nobela grafiko zenbaitekin guztiz maitemindu naiz. Lehen kolpean irudiak erakartzen edo uxatzen nau, eta ez naiz ‘linea zikina’ren bereziki zalea, baina estilo horretako istorio batzuek guztiz harrapatu naute. Labur esanda, nahiko orojalea naiz!”.
2020 urtean Hitzen Uberan atarirako elkarrizketatu zuten.
KOMIKIGINTZARI EKARPENAK ETA HAUSNARKETAK KOMIKIGINTZAZ
2005 Senez aldizkarian artikulua.
ITZULITAKO KOMIKIAK
Saure etxeak eman zion komikiak euskarara itzultzeko lehen aukera: Jean-Pierre Veys (gidoia) eta Nicolas Barral (irudiak)Arthur Conan Doylek asmatutako Sherlock Holmes detektibearen komikia sortu zuten frantsesez 1999/2001 urteen artean, eta Montoriok euskarara itzuli zituen 3 album 2002 urtean.
Beste literatur itzulpen lan batzuren ondoren, 2004tik aurrera Saure etxerako ere Popotka Sioux txikiaren 2 album itzuli zituen frantsesetik.
2008an Algebra Luis Duranen komikia euskara itzuli zuen Antxon Ugartek (jatorrizkoa gazteleraz 2004koa da) eta Montoriok gainbegiraketa lanak egin zituen.
2013an Jose Carlos Fernandesen Munduko bandarik txarrena sailaren lehen hiru liburukiak itzuli zituen portugesetik Txalapartarako(aurretik ale batzuk Nabarra aldizkarian agertu ziren), eta aipatu beharra dago Montoriok urte horretatik aurrera itzuli dituen lan gehienak komikiak izan direla.
Astiberriren euskarazko lerroan, 2014ean 3 komiki itzuli zituen: batetik gazteleraz urte batzuk lehenago argitaratu ziren Miguel eta Maria Gallardoren 'María eta biok' eta Paco Rocaren 'Zimurrak', eta bestetik euskal autoreen artean Javier de Isusiren 'Baleak ikusi ditut'.
2015 urtean Isusiren 'Asylum' itzuli zuen CEAR errefuxiatuen aldeko erakundearentzako, eta nabarmendu beharra dago Isusiren bi lan hauek aldiberean agertu zirela euskara eta gaztelerazko bertsioetan.
2015ean guztira 3 komiki itzuli zituen euskarara Montoriok: urte horretan Astiberrik hizkuntza ezberdinetan argitaratutako 'Maríak 20 urte ditu' (Gallardo aita alabarena) eta Alfonso Zapicoren Dublindarra (jatorrizkoa 2011koa da) eta hirugarrena lehen aipatutako Asylum.
2016 urtean Paco Rocaren Etxea lanaren euskarazko bertsioa egin zuen Montoriok (gazteleraz, katalanez eta euskaraz argitaratu zituen Astiberrik) eta urte berean frantsesetik itzuli zuen Frederik Peeters-Peeters-en Pilula urdinak (jatorrizkoa 2001koa da).
2017an Astiberrirako berriz ere Waluk komikiaren euskarazko bertsioa egin zuen Bego Montoriok.
2017an 2015ean euskarara itzulitako Asylum albuma berrargitaratu zuen Astiberrik.
2018ko maiatzean argitaratu zen 'Zubigileak' komikia (gazteleraz Los puentes de Mosku), Astiberriren eskutik: Euskadi Irratiko Faktoria irratsaioan Bego Montorio eta Eduardo Madina elkarrizketatu zituzten
2018 eta 2019an hurrenez hurren Emilio Ruiz eta Ana Miralles komikigileen Waluk Sailaren beste bi liburukiak argitaratu ziren euskaraz (hirugarren atalaren kasuan, batera argitaratu ziren jatorrizkoa gaztelaniaz eta Montorioren euskarazko bertsioa).
Montorioren itzulpenarekin, 2019an argitaratu zen gazteleraz zein euskaraz Mark Bellidoren gidoiaz eta Judith Vanistendael-en marrazkiekin osatutako "Salto" komikia (Astiberri 2019, 2016ean frantsesez, Le Lombard, Bruselas): Marc-ek lau urtez, ETAren mehatxupean zeuden euskal politikariak zaindu zituen, eta bizipen horretan oinarrituta idatzi zuen komikiaren gidoia.
2020 urtean Elizabeth Casillas etaHiginia Garay bizkaitarren 'Emakume guztiok' komikia itzuli zuen euskarara (Mundubat/Astiberri)
2020/2021 TXIKIBERRI ARGITALPEN-ZIGILUA
Astiberrik 6 urtez azpikoentzat 'Txikiberri' bilduma abiatu zuen 2020 urtean eta Bego Montorio arduratu da Komiki gehienen itzulpenaz.2020 urtean zehar dozena erdi komiki argitaratu ziren, eta 2021ean autore berri batzuren lanak eta zenbait sailen 2.liburukiak argitaratu ziren.
Bego Montorio Bizkaia Irratiko 'Irakurrieran' saioan Txikiberri sailaz mintzatu zen.
2021, HELDUENTZAKO KOMIKIGINTZA
2021 urtean euskara ekarri zituen batetik Susanna Martínek CEAR Euskadiren enkarguz sortutako 'Alde egin edo hil' komikia eta bestetik 'Jacob, gaueko langilea', Txalapartak frantziar komikigintzatik euskara eta gaztelerara ekarritako komikia.
2022/2023 TXIKIBERRI ARGITALPEN-ZIGILUA
Azken urteotan komikigintzan haur eta gazte komikigintzako lanak itzuli ditu:
- Galiziarretik Uxío sailaren bigarren liburukia
- Gazteleratik 'Iratxo txikia eta shatranj partida' eta Lucas Ferreyra argentinarraren 'Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria'.
- Frantsesetik Biga saileko komikiak
2024 TXIKIBERRI ETA CARTEM COMIC-erako LANEAN
Frantsesetik 'Biga' sailaren 6. liburukia ekarri du euskarara eta baita ere Cartem Comics zigiluak euskaraz argitaratu duen lehen komikia: frantziar estatuko Jean-Michel Coblence eta Younn Locard egileek sortutako 'Munduaren itzulia 80 egunean'.
Gazteleratik 'Iratxo txikia' sailaren bigarren librukia euskaratu du.
BEGO MONTORIOK EGINDAKO KOMIKI ITZULPENAK
Bego Montoriok egindako komiki itzulpenen berralgitalpenak
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
02 OTSAILA | Asylum | Bigarren argitaraldia: Astiberri-CEAR-Euskadi | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2015ean CEAR-ek argitaratutako lanaren berrargitalpena |