Miel Angel Elustondo Etxeberria
Miel Angel Elustondo 1958 urtean Azpeitian jaio eta Gasteizen bizi den irakaslea, idazlea, itzultzailea eta editorea da; kazetari eta argazkilari gisara Zaldi Ero izenordea erabiltzen du (Argazkiak Armiarma atarian daude ikusgarri http://zaldiero.armiarma.com/
Itzultzaile lanetan, besteren artean, Saure eta Harriet argitaletxetako komikiak itzuli ditu.
Ipar Amerikako euskal diaspora aztertu du eta Mr Basque liburua egin zuen. Landakanda pandero jolearen biografia egin zuen, nobela beltza rennzalevda eta Uztarria, Argia, Berria (Zozoen Elean elkarrizketa saila, izen bereko liburua eta bloga) eta beste mediotan kolaborazioak egin ditu.
Baztango udalak Euskal Herrian literatura beltza sustatzeko I. (H)Ilbeltza beka irabazi zuen 2017an. Aurretik Jim Thompson idazlearen hiru eleberri beltz itzuli zituen. (Litxarreroak, Amorruaren ume eta Hiltzailea nire baitan)
90. hamarkadatik Antton Duesok sortutako Punky pertsonaiaren ipuinen euskarazko bertsioak egin zituen.
KOMIKIEN ITZULTZAILE
Saure etxerako 2006 urtean José Benito Gastañagaren Numantzia, ilunabarreko izarra euskaratu zuen, 2008 urtean Gonzalo Martínez de Antoñanaren Babiloniarrak: Mesopotamiako artea komikia itzuli zuen, eta 2009an Txani Rodríguezen Abentura olinpikoa.
Harriet Ediciones etxerako 2017 urtetik aurrera hainbat komikiren euskarazko bertsioak egin ditu.
Batetik jatorrian frantsesez sortutako komiki ugari euskaratu ditu: Isaline sukaldaritzako sorginkeria, Neska hura hegan hasi zen eguna, Itzulera, Zulo bat oroimenean, Inoiz ez...
Habek 1985ean argitaratutako Sorgin seinalea komikiaren 2017ko edizioaren euskarazko bertsioa egin zuen.
KOMIKIGINTZARI BURUZKO LANAK
1927an argitaratu zen euskarazko lehen komikiaren sustatzaileari buruzko [http://arabapress.eus/eu/noticia-5172-La_Diputaci%C3%B3n_Foral_y_el_Ayuntamiento_de_Arraia_Maeztu_se_unen_para_recuperar_el_primer_c%C3%B3mic_publicado_en_euskera.html Abdon Gonzalez de Alaizaren Alfabetoa liburua idatzi du Miel Angel Elustondok] eta 2020ko uztailean argitaratu da Arabako Foru Aldundiaren eta Arraia-Maeztuko Udalaren eskutik
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2019 10 URRIA | Oroiminaren uhartea | Harriet Ediciones | Didier Quella-Guyot | Sébastien Morice | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017ko urrian frantsesez L'île aux remords (Bamboo editions) |
2019 10 URRIA | Isaline 2 Sorginkeri izoztua | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016, Isaline: Sorcellerie givrée, Frantsesez (Bamboo) |
2019 10 URRIA | Lotsa eta ahaztea | Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Alex Macho | Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2015 05 MAIATZA La Honte et l'oubli, Frantsesez (Glenat) |
2019 05 MAIATZA | Harald eta Ignir-en altxorra | Harriet Ediciones | Matthieu Brivet | Antoine Brivet | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 01 frantsesez (Bamboo Editions) |
2019 05 MAIATZA | Aral itsasoa | Harriet Ediciones | José Carlos Fernandes | Roberto Gomes | Jatorrizkoa Ingelesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2011ean ingelesez (Blackboxsyndicate), 2019ko maiatzean aldiberean frantsesez (Editions Du Long Bec) eta euskaraz zein gazteleraz Harriet Ediciones-ek |
201810 URRIA | Mutuaren hitza | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Fréderic Blier | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016/04 La Parole du muet (Bamboo) |
201810 URRIA | Hasiera berri bat | Harriet Ediciones | Gwénola Morizur | Marie Duvoisin | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018/02 Nos embellies (Bamboo) |
201810 URRIA | Tomoë: | Harriet Ediciones | Jack Manini | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017/03 Tomoë (Bamboo Édition) 1. Déesse de l'eau 2018/04 2. Le miroir divin |
2018 05 MAIATZA | Isaline: sukaldaritzako sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo) |
2018 05 MAIATZA | Inoiz ez | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018 01 urtarrila, Jamais, Frantsesez (Banboo) |
2017 08 ABUZTUA | Zulo bat oroimenean | Harriet Ediciones | Roger Seiter | Pascal Regnauld | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2015 1. Gila Monster 2015
2016 2. Combien de temps un homme peut-il survivre sans respirer ? Trou de Mémoire Saila Éditions du Long Bec |
2017 10 URRIA | Sorgin Seinalea (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
HARRIET EDICIONES | Gregorio Muro "Harriet" | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1985) | Miel Angel Elustondo Etxeberria(Edizio honetarako) | 1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik) |
2017 12 ABENDUA | Itzulera | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017 02 OTSAILA, Le retour, Frantsesez (Banboo) |
2009 | Txanoa 4 Abentura olinpikoa | Saure | Txani Rodríguez | Nacho Fernández Kolorea Veronica Rosado | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2009 |
2008 | Txanoa 3 Eguzkiaren lasterketa | Saure | Txani Rodríguez | Nacho Fernández | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2008 |
2008 | Artearen Historiak 2: Babiloniarrak, Mesopotamiako artea | Saure | Gonzalo Martínez de Antoñana | María José Mosquera Beceiro | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2008 |
2006 | Numantzia, ilunabarreko izarra | Saure | Angel Benito Gastañaga | Angel Benito Gastañaga | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2006 |
GUZTIRA |
---|
EUSKARARA ITZULITAKO 17 KOMIKI |
KOMIKIGINTZARI BURUZKO LANAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | EGILEAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA |
---|---|---|---|---|
2020 07 UZTAILA | Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa | Arabako Foru Aldundia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | Euskaraz |