«Astiberri»: berrikuspenen arteko aldeak
(→EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK) |
|||
(37 tarteko berrikusketak 10 erabiltzaileak egina ez da erakusten) | |||
87. lerroa: | 87. lerroa: | ||
Baina Txikiberriko komiki guztiek ez dute euskarazko bertsiorik... 2021ean soilik gaztelaniaz argitaratu ditu Astiberrik adinez nagusigoak diren haur eta gaztetxoentzat bideratutako 3 komiki: 'Los Muértimer','Utralazer' eta 'Nimona'. | Baina Txikiberriko komiki guztiek ez dute euskarazko bertsiorik... 2021ean soilik gaztelaniaz argitaratu ditu Astiberrik adinez nagusigoak diren haur eta gaztetxoentzat bideratutako 3 komiki: 'Los Muértimer','Utralazer' eta 'Nimona'. | ||
− | + | 2021 urtean Astiberrik ez zuen helduentzako euskarazko komikirik argitaratu, baina hurrengo urteetan indarrez eta haziera nabarmen batez berrekin zion arlo honi: koalitatiboki komikigintzako nazioarteko komiki entzutetsuak euskarara ekarriz eta koantitatiboki ere 2024 urtetik aurrera. | |
'''2022 URTEA: EISNER ETA PULITZER SARIKETEN IKURRAK EUSKARAZ''' | '''2022 URTEA: EISNER ETA PULITZER SARIKETEN IKURRAK EUSKARAZ''' | ||
111. lerroa: | 111. lerroa: | ||
Helduentzat, Julen Gabiriak euskarara ekarri zuen Joe Sacco-ren ‘Palestina‘ komikia, jarraipena emanez Astiberrik azken urteetan nazioarteko komikigintzaren ikurrak gure hizkuntzara itzultzeko ildoari: XX mendeko azken hamarkadan sortu zen komiki honen XXI mendeko berrargitalpen honek bat egin zuen garai berean Gazako sarraskia handiarekin, eta Gabiriak komunikabideetan eta komiki aurkezpenetan Palestinako gatazkaren perspektiba historikoa eta gaur egungoa txertatu ahal izan ditu, beti ere egilearen eta komikiaren ezaugarrietatik abiatuta. | Helduentzat, Julen Gabiriak euskarara ekarri zuen Joe Sacco-ren ‘Palestina‘ komikia, jarraipena emanez Astiberrik azken urteetan nazioarteko komikigintzaren ikurrak gure hizkuntzara itzultzeko ildoari: XX mendeko azken hamarkadan sortu zen komiki honen XXI mendeko berrargitalpen honek bat egin zuen garai berean Gazako sarraskia handiarekin, eta Gabiriak komunikabideetan eta komiki aurkezpenetan Palestinako gatazkaren perspektiba historikoa eta gaur egungoa txertatu ahal izan ditu, beti ere egilearen eta komikiaren ezaugarrietatik abiatuta. | ||
− | '''2024 BIGA''' | + | '''2024 TXIKIBERRIN 'BIGA','IRATXO TXIKIA' eta 'ZIPOTZ' ''' |
+ | |||
+ | 2024ko otsailaren 22an argitaratu da euskaraz Biga 6 'Arrosa koloreko bizitza' eta apirilean 'Iratxo txikia' sailaren bigarren liburukia. | ||
+ | |||
+ | '''2024 HEARTSTOPPERS''' | ||
+ | |||
+ | |||
+ | Nerabeentzat Astiberrik Alice Oseman-ek sortutako 'Heartstopper' sailaren lehen bi liburukiak argitaratuko ditu (itzultzailea Naroa Zubillaga). | ||
+ | |||
+ | '''2024 ISUSI, ROCA, PRATT ETA JOE SACCO BERRIZ ERE EUSKARAZ ''' | ||
+ | |||
+ | Komikigitzaren klasiko berri bat egongo da laster eskuragarri: Hugo Pratt-ek sortu zuen Corto Maltese-ren abenturen lehen atala 'Itsaso gaziaren balada bat', Irene Hurtado de Saratxok euskarara ekarria. | ||
+ | |||
+ | Julen Gabiriak Joe Sacco-ren 'Gerra Gazan' ekarri du euskarara. | ||
+ | |||
+ | Gazteleraz argitaratutako komikien euskarazko edizioak ere argitaratu ditu: euskal egileen artean [[Javier de Isusi]]ren [[Goizero]] eta bestalde [[Paco Roca]] Valentziarraren [[Ahanzturaren leizea]]. | ||
− | |||
==== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK ==== | ==== EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK ==== | ||
128. lerroa: | 142. lerroa: | ||
!JATORRIZKOAREN URTEA | !JATORRIZKOAREN URTEA | ||
|- align=center | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] 12 ABENDUA [[Fitxategi:Itsasogaziarenbaladabat.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Itsaso_gaziaren_balada_bat]] | ||
+ | |[[Itsaso gaziaren balada bat]] | ||
+ | |[[Astiberri]] | ||
+ | |[[Hugo Prat]] | ||
+ | |[[Hugo Prat]] | ||
+ | |Jatorrizkoa italieraz | ||
+ | |[[Irene Hurtado de Saratxo]] | ||
+ | |1967 Sgt Kirk aldizkarian atalka | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] 12 ABENDUA [[Fitxategi:Gerragazan.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Gerra_Gazan]] | ||
+ | |[[Gerra Gazan]] | ||
+ | |[[Astiberri]] | ||
+ | |[[Joe Sacco]] | ||
+ | |[[Joe Sacco]] | ||
+ | |Jatorrizkoa ingelesez | ||
+ | |[[Julen Gabiria]] | ||
+ | |2024 01 The Comic Journal webgunean eta ondoren Fantagraphics-ek paperean argitaratu du. | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] 12 ABENDUA [[Fitxategi:Heartstopper1.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Heartstopper_1._Bi_mutilen_enkontrua]] | ||
+ | |[[Heartstopper 1. Bi mutilen enkontrua]] </br>[[Heartstopper Saila]] | ||
+ | |[[Astiberri]]</br>[[Txikiberri Argitalpen-zigilua]] | ||
+ | |[[Alice Oseman]] | ||
+ | |[[Alice Oseman]] | ||
+ | |Jatorrizkoa ingelesez | ||
+ | |[[Naroa Zubillaga]] | ||
+ | |2016an webcomic formatuan, 2019an paperean | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] 12 ABENDUA [[Fitxategi:Heartstopper2.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Heartstopper_2._Zu_etxerako!]] | ||
+ | |[[Heartstopper 2. Zu etxerako!]] </br>[[Heartstopper Saila]] | ||
+ | |[[Astiberri]]</br>[[Txikiberri Argitalpen-zigilua]] | ||
+ | |[[Alice Oseman]] | ||
+ | |[[Alice Oseman]] | ||
+ | |Jatorrizkoa ingelesez | ||
+ | |[[Naroa Zubillaga]] | ||
+ | |2016an webcomic formatuan, 2019an paperean | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] 11 AZAROA [[Fitxategi:Goizero_komikia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Goizero]] | ||
+ | |[[Goizero]] | ||
+ | |[[Astiberri]] </br>FICE Spain, Agintzari, Resilis | ||
+ | |[[Javier de Isusi]] | ||
+ | |[[Javier de Isusi]] | ||
+ | |Jatorrizkoa gazteleraz | ||
+ | |[[Nekane Gonzalez Gerriko]] | ||
+ | |2024 11 Azaroa aldiberean gazteleraz eta katalanez (Astiberri) | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] IRAILA [[Fitxategi:Zipotz.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Zipotz]] | ||
+ | |[[Zipotz]] | ||
+ | |[[Astiberri]] <br/> [[Txikiberri Argitalpen-zigilua]] | ||
+ | |[[Annette Pehnt]]<br/>---<br/> [[Josephine Mark]] | ||
+ | |[[Josephine Mark]] <br/>---<br/>[[Jutta Bauer]] | ||
+ | |Jatorrizkoa alemanez | ||
+ | |[[Naroa Zubillaga]] | ||
+ | |2024 apirila, 'Der Bärbeiß' Kibitz Verlag argitaletxea | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] 08 ABUZTUA [[Fitxategi:Ahanzturarenleizea.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Ahanzturaren_leizea]] | ||
+ | |[[Ahanzturaren leizea]] | ||
+ | |[[Astiberri]] | ||
+ | |[[Paco Roca]] </br> Rodrigo Terrasa | ||
+ | |[[Paco Roca]] | ||
+ | |Gazteleratik itzulia | ||
+ | |[[Bego Montorio Uribarren]] | ||
+ | |2023 (Astiberri) | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] 07 UZTAILA [[Fitxategi:Biga7_EUS.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Biga_7._Txantxak_sortzeko_makina]] | ||
+ | |[[Biga 7. Txantxak sortzeko makina]]<BR/> '''[[BIGA]]''' SAILA | ||
+ | |[[Astiberri]] <br/> [[Txikiberri Argitalpen-zigilua]] | ||
+ | |[[Romain Pujol]] | ||
+ | |[[Vincent Caut]] | ||
+ | |Jatorrizkoa frantsesez | ||
+ | |[[Bego Montorio Uribarren]] | ||
+ | |2020 Avni 7(Milan editeur) | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |- align=center | ||
+ | |[[2024]] APIRILA[[Fitxategi:Iratxotxikia2.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Iratxo_txikia_eta_ibarreko_munstroa]] | ||
+ | |[[Iratxo txikia eta ibarreko munstroa]] | ||
+ | |[[Astiberri]] </br> [[Txikiberri Argitalpen-zigilua]] | ||
+ | |[[Álvaro Ortiz]] | ||
+ | |[[Álvaro Ortiz]] | ||
+ | |Jatorrizkoa gazteleraz | ||
+ | |[[Bego Montorio Uribarren]] | ||
+ | |2024 'La pequeña genia y el monstruo del valle'(Astiberri) | ||
|- align=center | |- align=center | ||
||[[2024]] 02 OTSAILA [[Fitxategi:Biga6 EUS.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Biga_6._Arrosa_koloreko_bizitza]] | ||[[2024]] 02 OTSAILA [[Fitxategi:Biga6 EUS.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Biga_6._Arrosa_koloreko_bizitza]] | ||
175. lerroa: | 276. lerroa: | ||
|[[Josephine Mark]] | |[[Josephine Mark]] | ||
|Jatorrizkoa alemanez | |Jatorrizkoa alemanez | ||
− | |Naroa Zubillaga | + | |[[Naroa Zubillaga]] |
|2022 urtean, 'Trip mit Tropf' (Kibitz Verlag argitaletxea) | |2022 urtean, 'Trip mit Tropf' (Kibitz Verlag argitaletxea) | ||
|- align=center | |- align=center | ||
413. lerroa: | 514. lerroa: | ||
|[[Alfonso Zapico]] | |[[Alfonso Zapico]] | ||
|Gazteleratik itzulia | |Gazteleratik itzulia | ||
− | |[[Bego Montorio Uribarren]] | + | |[[Bego Montorio Uribarren]]</br>[[Eskarne Mujika Gallastegi]] |
|2011 Dublinés ([[Astiberri]]) | |2011 Dublinés ([[Astiberri]]) | ||
|- align=center | |- align=center |
Hauxe da oraingo bertsioa, 06:47, 9 abendua 2024 data duena
Edukiak
ASTIBERRI ARGITALETXEA[aldatu]
2001 urtean sortu zen Bilbon Astiberri komiki argitaletxea. Nazioarteko komikilarien lanak argitaratzen ditu, Estatu Frantziarrekoak, Estatu Batuetakoak eta Estatu Espainiarrekoak nagusiki.
500 komiki baino gehiago argitaratu ditu sortu zenetik, eta hauetatik 40 inguru euskaraz argitaratu ditu. Hasiera batean haur eta helduentzako komikiak tartekatu zituen Astiberrik, urtero 2 edo ale, baina 2020 urtetik aurrera kopuruetan aldaketa iritsi zen Txikiberri Argitalpen-zigilua jarri baitzuen martxan: honen ondorioz urtero euskaraz argitaratutako komiki kopurua nabarmen handitu du Astiberrik, baina argitaratutako lanen artean haur/gazteen liburuak helduen kopurei gailendu zaizkee: 2020tik Astiberriki euskaraz argitaratu dituen 15 komikietatik soilik 2 izan dira helduentzat, hain zuzen ere Elizabeth Casillas/Higinia Garay euskal egileen 'Emakume guztiak' eta 'Maus' Pulitzer saria. Julen Gabiria itzultzaileak jakinarazi du Astiberrik euskaraz argitaratuko duela Joe Saccok Plaestinari buruz egindako komikia.
ASTIBERRI ETA EUSKARA 2000/2014/2020[aldatu]
2000. hamarkadan haurrentzako bizpairu liburu ilustratu eta komiki argitaratu eta gero, 2014 urtean hasi zen Astiberri jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen : ibilbide honetan euskaraz zein gazteleraz argitaratutako lehen lana Javier de Isusi donostiarraren 'Baleak ikusi ditut' komikia izan zen, eta ondoren euskarara itzulitako Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak merkaturatu ditu nagusiki (Paco Roca, Zapico, Frederik Peeters...). Euskal autoreei dagokionez, Isusiren 'Asylum' Komikiaren bigarren edizioa gazteleraz eta euskaraz argitaratu ondoren, 2018ko urriaren 18an Dani Fano donostiarraren 'Migel Marmolen hamaika eta bat bizitzak' komikia argitaratu zuen. https://twitter.com/gabiriakopa/status/1658125083809021952 Julen
2020 urtean Astiberri Infantil/Txikiberri Argitalpen-zigilua jarri zuten martxan, gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua, eta maiatzean iritsi zen dendetara lehen alea: Adrien Albert autorearen "Claude eta Morino 1. Madarikazioa" komikia; urtean zehar beste dozena erdi komiki argitaratu ziren, eta 2021/2022 urteetan autore berri batzuren lanak eta zenbait sailen 2., 3. edo eta liburukiak argitaratu ziren .Argitaletxearen arabera, 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago zigilu hau. Txikiberriko ale guztiak gazteleraz argitaratzen dira baina denak ez dira euskaraz argitaratu.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO LANAK[aldatu]
Euskaraz argitaratutako lehen lanak argitaletxea sortu berritan heldu ziren,2002 urtetik aurrera euskaraz eta gazteleraz argitaratu baitzen Raquel Alzate, Ricardo del Río eta Aritza Bergararen Mitologika saila, ilustrazio eta testuz osatutako liburua (3 liburuki guztira).
2004ean argitaratu zuen Astiberrik euskarazko bere lehen komikia, haurrentzako Gugu sailean: Errege kalamitatea. "Adalbertok ez du lotsa handirik" Lewis Trondheimen gidoiaz eta Fabrice Parmeren marrazkiez; Joxe Rojas izan zen euskaratzailea. Gaztelaniaz, katalanez eta galegoz argitaratu zen ere.
Gugu sailak izan dituen beste 6 liburuen artean soilik Dave McKean eta Neil Gaimanen Otsoak hormetan album ilustratua argitaratu zen euskaraz.
Jarraikortasunez euskarazko komikiak argitaratzen 2014 urtean hasi zen Astiberri, eta Javier de Isusiren Baleak ikusi ditut lana izan zen lehen emaitza: gazteleraz eta euskaraz une berean argitaratu zuten, Bego Montorio arduratu zen lan hori euskarara itzultzeaz, eta bera arduratu izan da ere handik aurrera Astiberrik euskaraz argitaratu dituen eskararako itzulpen guztietaz.
2014 urtetik aurrera, urtero komiki bat edo bi argitaratu izan ditu euskaraz, baina denak (lehen aipatutako Isusiren kasua izan ezik) berralgitalpenak eta Euskal Herritik kanpoko autoreen lanak izan dira, komikigintzako harribitxiak denak: Paco Rocaren Zimurrak (2014) eta Etxea (2016), Miguel Gallardoren 'Maria eta biok' (2014) eta 'Mariak 20 urte betetzen ditu' (2015), Alfonso Zapicoren 'Dublindarra' (2015), eta Frederik Peeters-en 'Pilula Urdinak' (2016)
2017 urtean berragitaratu zuen euskaraz eta gazteleraz 2015 urtean Isusik CEAR erakundearentzat egindako Asylum komikia. Urte berean Emilio Ruiz eta Ana Mirallesen Waluk komikia argitaratu zen. Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat komikiaren euskarazko bertsioa argitaratu zuen ere Astiberrik, Bizkaiko Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzurako , baina komikia ez den salgai jarri: Bizkaiko liburutegi sarean eskuragarri dago eta Eusko Jaurlaritzako Katalogo Bateratuaren bidez eskuratu daiteke.
Ibilbide honetan, hasiera batean gazteleraz komiki bat argitaratu eta urte batzuetara argitaratu izan zituen Astiberrik euskarazko bertsioak, baina 2016tik aurrera batera merkaturatu ditu komiki berdinaren Estatu espainiarreko hizkuntza ezberdinetan argitaraturako komikiak, adibidez Etxea, Waluk, Zubigileak...
2018an Alfonso Zapico asturiarraren Los puentes de Mosku/Zubigileak komikia argitaratu zuen euskaraz.
2017-2018 eta 2019an hurrenez hurren Emilio Ruiz eta Ana Miralles komikigileen Waluk Sailaren hiru liburukiak argitaratu zituen euskaraz Astiberrik. 2011ean sortu zuten bi autoreek Hartz zuriaren lehen komikia, baina bigarrena ez zen 2017 urterarte iritsi. Urte horretan bertan argitaratu zen lehen atalaren euskarazko bertsioa: 2018an bigarren atala euskaraz argitaratu zen, "Bidaia handia" izenburupean eta 2019ko hirugarrena, "Txakur handiaren bidea", denak Bego Montorioren itzulpenarekin.
2018KO URRIA: DANI FANOREN KOMIKIAREN ARGITALPENA
Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak 8 urtetan zehar Dani Fanok landutako proiektu pertsonala izan da eta Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdiaren saridunetako bat izan zen.
2019: "WALUK"-en HIRUGARRENA ETA "SALTO", EUSKAL GATAZKA ANDALUZIAR BATEN ETA BELGIAR BATEN IKUSPEGITIK
Emilio Ruiz eta Ana Mirallesek 2019ko apirilean argitaratu zuten Waluk Sailaren hirugarren atala gazteleraz Astiberrirekin, eta aldiberean argitaratu zen euskaraz.
Helduentzako komikigintzan, "Salto" izan zen Astiberriren urteko argitalpena: Mark Bellido gidoigilearen esperientziaren emaitza da Salto, Euskal Herrian bizkartzain jardun zuen garaikoa, eta Judith Vanistendael belgikarrak ekarri du marrazkitara. Astiberriko sinopsiaren arabera "Valentziako herri txiki batean bizi da Miquel, eta badu zoriontsu izateko behar duena: maite duen familia eta inguruko umeen estimua ekarri dion banatzaile lanpostua litxarreria denda batean. Baina Miquelek amets bat du. Idazle izan nahi du. Sinetsita dago ezin dela idatzi bizitza zirraragarria izan ezean, eta bizimodua aldatzea erabakitzen du; estatuaren zerbitzuko bizkartzaina izateko aurkezten du bere burua. Lehen lanpostuak Euskal Herrira eramango du, non hautetsiek etengabeko zaintza behar duten." Getxoko Azokan aleak sinatzen egon ziren bi autoreak.
2020 ASTIBERRI INFANTIL/TXIKIBERRI SAILA
Astiberri argitaletxearen eskutik Astiberri Infantil/Txikiberri izenpean 2020ko martxotik aurrera gazteleraz, euskaraz eta katalanez haurrentzako komikiak argitaratzeko proiektua jarri zen martxan: COVID19 egoera dela eta ez zen erraza izan argitalpenen martxa zehaztea, baina Astiberrik azkenean lortu zuen aurreikusitako album guztiak kaleratzea. Lehen alea maiatzaren 28an iritsi zen liburudendetara, Adrien Albert autorearen 'Claude eta Morino 1. Madarikazioa' komikia; uztailean Martín Romeroren "Uxío" argitaratu zen, urrian merkaturatuko zen Romain Pujol eta Vincent Caut autore frantziarren Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia eta azaroaren 19an Emily Tetriren "Tiger Vs. Nightmare" (8 urte azpikoentzako mailan Eisner Sari bat jasotakoa).
Komiki hauetako batzuk sail baten lehen alea dira, beraz oso argitalpen interesgarriak izan daitezke haur literaturaren munduan pertsonai identifikagarriek eta "sagek" duten garantzia kontuan hartuta. 'Argitaletxearen arabera, Txikiberri 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta dago, baina badira gatzetxoentzako komikiak ere, nahiz eta azken kasu honetan gazteleraz argitaratu diren denak denak ez diren euskarara itzuli. |
`Claude eta Morino´ komikiaren kaleratzearen arira, Imanol Mercerok 'Claude eta Morino' komikiari buruzko iruzkina egin zuen Berrian "Olatu berria ote dator?" izenburupean, eta Astiberrik irekitako bideari buruzko hausnarketa egin zuen, haurrentzako bereziki sortutako komikikiak hizpide hartuta.
Txikiberri Argitalpen-zigilua bigarrena 'Uxío' komikia izan zen, uztailean argitaratua
Martín Romero galiziarrak sortu dituen istorioek "mutiko baten abentura eta gorabeherak umorez, poesiaz eta bizitasunez jasotzen dituzte, pare bat orrialdetako kontakizun laburretan bildurik. Horietakoren batean, parte hartzeko ere eskatuko dio irakurleari."
Jatorrizkoa galegoz 2019an A Coruñako Diputazioak ematen duen Castelao komiki saria lortu zuen, haur eta gazteentzako atalean.
2020 URTEKO HELDUENTZAKO KOMIKIAK EUSKARAZ
‘Emakume guztiok’ komiki liburua 2020ko uztailean argitaratu zen Mundu Bat Gobernuz Kanpoko erakundearen eta Astiberriren eskutik: Mundu Baten enkarguz eta proiektu zabalago baten baitan, gidoia Elizabeth Casillasek egin du eta marrazkiak Higinia Garayk. El Salvadorren abortu delitua egotzita espetxeratu dituzten emakumeak dira kontakizunaren ardatza.
2020ko uztailaren 17an aurkeztu zen komikia Donostiako Tabakaleran, eta ‘La historia de todas nosotras’ dokumentala proiektatu zen ere eta Node taldeak koreografia bat eskeini zuen
2020ean Jon Muñoz Astiberrirako itzultzaile lanetan hasi zen, Txikiberri Saileko ‘Biga’ eta ‘Tigrea amesgaiztoaren kontra’ komikiak itzuliz. Ordurarte Bego Montorio Uribarren izan zen euskararazko bertsioen arduradun bakarra (2020ean ‘Claude eta Morino’, 'Uxío' eta ‘Emakume guztiok’ komikiak euskararatu ditu) eta orain bien lanari esker irakurri daitezke Astiberriko komikiak euskaraz.
2021 TXIKIBERRIko ISTORIO BERRIAK ETA JARRAIPENAK. HELDUENTZAKO EUSKARAZ KOMIKIRIK EZ AURTEN.
2021 urtean Txikiberriren baitan Anouk Ricard frantziarraren 'Patti eta inurriak' Komikia argitaratu zuen Astiberrik: 2020 urtean hasiera izan zuten pertsonaien sail batzuk jarraipena izan zuten:'Claude eta Morino' sailaren bigarren albuma eta 'Biga' saileko bi liburuki argitaratu ziren.
Bego Montorio Bizkaia Irratiko 'Irakurrieran' saioan Txikiberri sailaz mintzatu zen.
Baina Txikiberriko komiki guztiek ez dute euskarazko bertsiorik... 2021ean soilik gaztelaniaz argitaratu ditu Astiberrik adinez nagusigoak diren haur eta gaztetxoentzat bideratutako 3 komiki: 'Los Muértimer','Utralazer' eta 'Nimona'.
2021 urtean Astiberrik ez zuen helduentzako euskarazko komikirik argitaratu, baina hurrengo urteetan indarrez eta haziera nabarmen batez berrekin zion arlo honi: koalitatiboki komikigintzako nazioarteko komiki entzutetsuak euskarara ekarriz eta koantitatiboki ere 2024 urtetik aurrera.
2022 URTEA: EISNER ETA PULITZER SARIKETEN IKURRAK EUSKARAZ
2022 urtean Astiberrik euskaraz argitaratu zituen 4 komikietatik 3 Txikiberri Argitalpen-zigilukoak izan zirenm
Batetik Álvaro Ortiz Zaragozarraren 'Iratxo txikia eta shatranj partida' argitaratu zuen eta BIGA sailaren 4. liburukia.
Bestetik 10 urtetik gorako irakurleentzat 2010 urteko 'Smile' komikia ekarri zuen euskarara Astiberrik. Lan honi esker Eisner sari entzutetsua jaso zuen Raina Telgemeier egileak.
Helduentzat, Julen Gabiriak euskarara ekarri zuen ‘Maus: A Survivor's Tale’ komikia; Art Spiegelman suediar/estatubatuarrak 1980tik aurrera ‘Raw’ komiki aldizkarian atalka argitaratutako istorioa. 1992 urtean Pulitzer sari bat jaso zuen lehen komikia izan zen. Eleberri grafiko hau komikigilea eta Vladek haren aitaren arteko elkarrizketetan oinarritzen da, aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoak hizpide dutela.
2023 TXIKIBERRI LEHEN ALDIZ ALEMANIARRETIK EUSKARARA ETA JOE SACCOREN 'PALESTINA'
Euskaraz argitaratzen dituen lanen artean Txikiberri bildumakoak nagusi dira Astiberriren katalogoan.
Zenbait sailek jarraipena izaten ari dira, adibidez Martín Romero galiziarraren 'Uxío' 2 liburukia argitaratu da eta BIGA sailaren 5. liburukia bidean da.
Bestalde, gazte literaturaren baitan Josephine Mark alemaniarraren 'Txangoan txiripaz' argitaratu da, minbiziaren gaia zeharka lantzen duen komikia. Naroa Zubillagak egin du itzulpena.
7 urtetik gorako irakurleentzat Lucas Ferreyra argentinarraren 'Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria' argitaratu zuen, Astiberrik ohi duen bezala aldierean gazteleraz, euskaraz eta katalanez.
Helduentzat, Julen Gabiriak euskarara ekarri zuen Joe Sacco-ren ‘Palestina‘ komikia, jarraipena emanez Astiberrik azken urteetan nazioarteko komikigintzaren ikurrak gure hizkuntzara itzultzeko ildoari: XX mendeko azken hamarkadan sortu zen komiki honen XXI mendeko berrargitalpen honek bat egin zuen garai berean Gazako sarraskia handiarekin, eta Gabiriak komunikabideetan eta komiki aurkezpenetan Palestinako gatazkaren perspektiba historikoa eta gaur egungoa txertatu ahal izan ditu, beti ere egilearen eta komikiaren ezaugarrietatik abiatuta.
2024 TXIKIBERRIN 'BIGA','IRATXO TXIKIA' eta 'ZIPOTZ'
2024ko otsailaren 22an argitaratu da euskaraz Biga 6 'Arrosa koloreko bizitza' eta apirilean 'Iratxo txikia' sailaren bigarren liburukia.
2024 HEARTSTOPPERS
Nerabeentzat Astiberrik Alice Oseman-ek sortutako 'Heartstopper' sailaren lehen bi liburukiak argitaratuko ditu (itzultzailea Naroa Zubillaga).
2024 ISUSI, ROCA, PRATT ETA JOE SACCO BERRIZ ERE EUSKARAZ
Komikigitzaren klasiko berri bat egongo da laster eskuragarri: Hugo Pratt-ek sortu zuen Corto Maltese-ren abenturen lehen atala 'Itsaso gaziaren balada bat', Irene Hurtado de Saratxok euskarara ekarria.
Julen Gabiriak Joe Sacco-ren 'Gerra Gazan' ekarri du euskarara.
Gazteleraz argitaratutako komikien euskarazko edizioak ere argitaratu ditu: euskal egileen artean Javier de Isusiren Goizero eta bestalde Paco Roca Valentziarraren Ahanzturaren leizea.
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2024 12 ABENDUA | Itsaso gaziaren balada bat | Astiberri | Hugo Prat | Hugo Prat | Jatorrizkoa italieraz | Irene Hurtado de Saratxo | 1967 Sgt Kirk aldizkarian atalka |
2024 12 ABENDUA | Gerra Gazan | Astiberri | Joe Sacco | Joe Sacco | Jatorrizkoa ingelesez | Julen Gabiria | 2024 01 The Comic Journal webgunean eta ondoren Fantagraphics-ek paperean argitaratu du. |
2024 12 ABENDUA | Heartstopper 1. Bi mutilen enkontrua Heartstopper Saila |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Alice Oseman | Alice Oseman | Jatorrizkoa ingelesez | Naroa Zubillaga | 2016an webcomic formatuan, 2019an paperean |
2024 12 ABENDUA | Heartstopper 2. Zu etxerako! Heartstopper Saila |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Alice Oseman | Alice Oseman | Jatorrizkoa ingelesez | Naroa Zubillaga | 2016an webcomic formatuan, 2019an paperean |
2024 11 AZAROA | Goizero | Astiberri FICE Spain, Agintzari, Resilis |
Javier de Isusi | Javier de Isusi | Jatorrizkoa gazteleraz | Nekane Gonzalez Gerriko | 2024 11 Azaroa aldiberean gazteleraz eta katalanez (Astiberri) |
2024 IRAILA | Zipotz | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Annette Pehnt --- Josephine Mark |
Josephine Mark --- Jutta Bauer |
Jatorrizkoa alemanez | Naroa Zubillaga | 2024 apirila, 'Der Bärbeiß' Kibitz Verlag argitaletxea |
2024 08 ABUZTUA | Ahanzturaren leizea | Astiberri | Paco Roca Rodrigo Terrasa |
Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2023 (Astiberri) |
2024 07 UZTAILA | Biga 7. Txantxak sortzeko makina BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2020 Avni 7(Milan editeur) |
2024 APIRILA | Iratxo txikia eta ibarreko munstroa | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Álvaro Ortiz | Álvaro Ortiz | Jatorrizkoa gazteleraz | Bego Montorio Uribarren | 2024 'La pequeña genia y el monstruo del valle'(Astiberri) |
2024 02 OTSAILA | Biga 6. Arrosa koloreko bizitza BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2019 Avni 6(Milan editeur) |
2023 12 ABENDUA | Palestina | Astiberri | Joe Sacco | Joe Sacco | Jatorrizkoa ingelesez | Julen Gabiria | 1993–1995 atalka 9 zatitan eta 2001 urtean liburuki bakarrean, Fantagraphics Books. |
2023 1O URRIA | Piqo-Piqo eta Indotxinako txipiroi erraldoi izugarria | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Lucas Ferreyra | Lucas Ferreyra | Jatorrizkoa gazteleraz | Bego Montorio Uribarren | 2023, aldiberean gazteleraz eta katalanez |
2023 05 MAIATZA | Biga 5. Bat eta bakarra BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2018 Avni 5(Milan editeur) |
2023 O4 APIRILA | Txangoan txiripaz | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Josephine Mark | Josephine Mark | Jatorrizkoa alemanez | Naroa Zubillaga | 2022 urtean, 'Trip mit Tropf' (Kibitz Verlag argitaletxea) |
2023 O3 MARTXOA | Uxío eta lagunak Uxío Saila 2 | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Martín Romero | Martín Romero | Jatorrizkoa galegoz | Bego Montorio Uribarren | 2023 O3, Astiberrik aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez |
2022 12 ABENDUA | Maus | Astiberri | Art Spiegelman | Art Spiegelman | Jatorrizkoa ingelesez | Julen Gabiria | 1980–1991 urteen artean atalka Raw aldizkarian, 1991 urtean liburuan Pantheon Books |
2022 10 URRIA | Irri egin | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Raina Telgemeier | Raina Telgemeier | Jatorrizkoa ingelesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2010 Smile (Scholastic/Graphix) |
2022 07 UZTAILA | Biga 4. Biga endreda-makila BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2017 Avni 4(Milan editeur) |
2022 MAIATZA | Iratxo txikia eta shatranj partida | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Álvaro Ortiz | Álvaro Ortiz | Jatorrizkoa gazteleraz | Bego Montorio Uribarren | 2022 'La pequeña genia y la partida de shatranj'(Astiberri) |
2021 10 URRIA | Biga 3. Errekreazioak, klik eta ekin BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2016 Avni 3(Milan editeur) |
2021 06 EKAINA | Claude eta Morino 2. Zorionak zuri! Claude eta Morino Saila | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Adrien Albert | Adrien Albert | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2019, "Claude et Morino 2" Joyeux Anniversaire!, Editions L'école des loisirs |
2021 04 APIRILA | Biga 2. Super laguna! BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 2(Milan editeur) |
2021 03 MARTXOA | Patti eta inurriak | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Anouk Ricard | Anouk Ricard | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2010 'Patty et les fourmis' (Gallimard Bd) |
2020 11 Azaroa | Tigrea amesgaiztoaren kontra | astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Emily Tetri | Emily Tetri | jatorrizkoa ingelesez | Jon Muñoz | 2018 Tiger vs. Nightmare (First second) |
2020 10 URRIA | Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 1(Milan editeur) |
2020 07 UZTAILA | Emakume guztiok | Astiberri | Elizabeth Casillas | Higinia Garay | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri |
2020 07 UZTAILA | Uxío Uxío Saila 1 | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Martín Romero | Martín Romero | Jatorrizkoa galegoz | Bego Montorio Uribarren | 2020, Astiberri, aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez |
202O 05 MAIATZA | Claude eta Morino 1. Madarikazioa | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Adrien Albert | Adrien Albert | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs |
2019 10 URRIA | Salto | Astiberri | Mark Bellido | Judith Vanistendael | Gazteleraz jatorrizkoa | Bego Montorio Uribarren | 2016, frantsesez argitaratu zen "Salto" komikia (Le Lombard, Bruselas) |
2019 04 APIRILA | Waluk 3: Txakur handiaren bidea WALUK SAILA |
Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2019, Waluk La ruta del Can Mayor Astiberri |
2018 ABENDUA | Waluk 2: Bidaia handia WALUK SAILA |
Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2017, Waluk La gran travesiaAstiberri |
2018 10 URRIA | Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak | Astiberri | Dani Fano | Dani Fano | Edizio elebiduna | Koldo Izagirre | 2018ko iraila: Los doce nacimientos de Miguel Marmol (El Salvadorren Museo de la Palabra y la Imagen, Urrian Estatu Espainiarrean Astiberri.) Dani Fanoren urteetako proiektu pertsonala eta Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko antolatutako diru laguntza deialdiaren proiektu saridunetako bat |
2018 05 MAIATZA | Zubigileak | Astiberri | Alfonso Zapico | Alfonso Zapico | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2018 Los puentes de Moscú (Astiberri) |
2017 11 AZAROA | Ondo maite nazazu: tratu txarreko istorio bat | Bizkaiko Foru Aldundiaren Emakumea Babesteko eta Familiei Laguntzeko Zerbitzua / Astiberri | Rosalind B. Penfold | Rosalind B. Penfold | Ingelesetik itzulia | Arrate Hidalgo | 2005 Dragonslippers. This is what an abusive relationship loock like: Rosalind B.Penfold(Penguin Group,Canada) |
2017 10 URRIA | Waluk WALUK SAILA |
Astiberri | Emilio Ruiz | Ana Miralles | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2011, Waluk Astiberri |
2017 02 OTSAILA | Asylum | Berrargitarapena Astiberriren eskutik / jatorrizkoa CEAR Euskadi | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2015ean CEAR-ek argitaratutako lanaren berrargitalpena |
2016 10 URRIA | Pilula urdinak | Astiberri | Frederik Peeters | Frederik Peeters | Frantsesetik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2001 Frantsesez (Atrabile) 2003 Gazteleraz (Astiberri) |
2016 06 EKAINA | Etxea | Astiberri | Paco Roca | Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2016 06 EKAINA (Astiberri) |
2015 | Dublindarra | Astiberri | Alfonso Zapico | Alfonso Zapico | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren Eskarne Mujika Gallastegi |
2011 Dublinés (Astiberri) |
2015 | Mariak 20 urte ditu | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2015, aldiberean jatorrizkoa eta euskaraz: María cumple 20 años (Astiberri) |
2014 05 MAIATZA | Baleak ikusi ditut | Astiberri | Javier de Isusi | Javier de Isusi | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2014 aldiberean jatorrizkoa eta euskaraz: "He visto Ballenas" (Astiberri) |
2014 | Maria eta biok | Astiberri | Miguel Gallardo / Maria Gallardo | Miguel Gallardo | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007 gazteleraz, Maria y yo (Astiberri) |
2014 | Zimurrak | Astiberri | Paco Roca | Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt) 2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri) |
2004 | Errege kalamitatea: Adalbertok ez du lotsa handirik | Astiberri | Lewis Trondheim | Fabrice Parme | Frantsesetik itzulia | Joxe Rojas | 2001, Le roi catastrophe, Delcourt |
KOMIKIGINTZARI BURUZKO AZTERLANAK[aldatu]
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2004 | Habeko mik Euskal komiki ahalegina (1982-1991) | Astiberri | Juan Manuel Díaz de Guereñu | Habeko mik aldizkarietako eta albumetako irudiak | Edizio elebiduna | Iñaki Ugalde | 2004 Aldiberean gazteleraz eta euskaraz |