«2021»: berrikuspenen arteko aldeak
(→KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK) |
(→KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK) |
||
665. lerroa: | 665. lerroa: | ||
|- align=left | |- align=left | ||
|[[Fitxategi:Komikia mapa.jpg|center|thumb|200px|link=https://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2021-10-17/komikira-hurbiltzeko-mapa-txikia.htm]] | |[[Fitxategi:Komikia mapa.jpg|center|thumb|200px|link=https://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2021-10-17/komikira-hurbiltzeko-mapa-txikia.htm]] | ||
− | |[https://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2021-10-17/komikira-hurbiltzeko-mapa-txikia.htm Gorka Arresek Berriarako komikira hurbiltzeko mapa txikia] artikulua idatzi zuen euskarazko komikigintzaz: argitalketxeak, blogak, komikigunea eta komikipedia | + | |[https://www.berria.eus/paperekoa/1983/032/001/2021-10-17/komikira-hurbiltzeko-mapa-txikia.htm Gorka Arresek Berriarako komikira hurbiltzeko mapa txikia] artikulua idatzi zuen euskarazko komikigintzaz: argitalketxeak, blogak, komikigunea eta komikipedia proiektuak... [https://www.berria.eus/paperekoa/1959/033/001/2021-10-17/paparra-erakusteko-moduan-dago-komikigintza.htm Dani Fanori ere elkarrizketa egin zion]. |
|} | |} | ||
− | + | ||
+ | [https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20211207/euskal-komikia-sasoi-onean-dago Amaia Ereñagak artikulua idatzi zuen Gara/Naiz egunkari eta atarirako Durangoko Azokan parte hartu zuten argitaletxe eta komikigileekin solasaldiak izan ondoren | ||
+ | ] | ||
{|class="wikitable sortable" width=100% | {|class="wikitable sortable" width=100% | ||
|- align=left | |- align=left |
21:59, 8 abendua 2021(e)ko berrikuspena
Edukiak
2021 URTEKO EUSKARAKO KOMIKIAK
'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago. Urte honetako beste komikiren bat ezagutzen baduzu, idatzi komikipedia(a-bildua)gmail.com helbidera'''
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 URTARRILA | BETI BERDIN Taberna Koronabirusaren garaian | Gaston Argitalpenak / Egilea Editore | Asier Iturralde | Asier Iturralde | Euskaraz jatorrizkoa, gazteleraz aldiberean | 2021 01 URTARRILA Euskaraz eta Gazteleraz | |
01 URTARRILA | Jaungoikoa, Aberria, Foruak eta Altsasu | Antsoain Komiki Boom | Elias Taño | Elias Taño | Gazteleraz jatorrizkoa | ? | 2020 10 URRIA Gazteleraz: Dios, Patria, Fueros y Altsasu (Egilea Editore) |
01 URTARRILA | Kattalin ez da jaio | Zoila Ascasibar | Eider Moreno Zubiaga | Eider Moreno Zubiaga | Euskaraz | 2021 01 URTARRILA Euskaraz eta Gazteleraz | |
03 MARTXOA | Patti eta inurriak | Astiberri Txikiberri bilduma | Anouk Ricard | Anouk Ricard | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2010 'Patty et les fourmis' (Gallimard Bd) |
04 APIRILA | Biga 2. Super laguna! | Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 2(Milan editeur) |
04 APIRILA | Armadiloaren igarkizuna | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieraz jatorrizkoa | Koldo Izagirre | 2011 urtean 'La profezia dell'armadillo' (Edizioni Graficart); 2012an BAO Publishing: euskarazko edizioa argitaletxe honen 'Artist Edition' edizioaren azala du) |
05 MAIATZA | Isaline 3: txakurrezko sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesez jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017, Isaline: Sorcellerie magichienne, Frantsesez (Bamboo) |
05 MAIATZA | Jules jauna | Harriet Ediciones | Aurelien Ducoudray | Arno Monin | Frantsesez jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019, 'Monsieur Jules', Frantsesez (Bamboo/Grand Angle) |
06 EKAINA | Claude eta Morino 2. Zorionak zuri! Claude eta Morino Saila | Astiberri Txikiberri bilduma | Adrien Albert | Adrien Albert | Frantsesez jatorrizkoa | Bego Montorio Uribarren | 2019, "Claude et Morino 2" Joyeux Anniversaire!, Editions L'école des loisirs |
06 EKAINA | Unamuno. Gizona eta arrazoia | Gallo de Oro | Borja Crespo | Alex Orbe | Gazteleraz jatorrizkoa | Iurgi Arginzoniz | 2021, Aldiberean gazteleraz jatorrizkoa 'Unamuno. El hombre y la razón' |
06 EKAINA | Orreagako kronikak 1 Errolanen elezaharra / Orreagako kronikak Saila | Erein | Juan Luis Landa | Juan Luis Landa | frantsesez eta ia aldiberean euskaraz | Koro Navarro | 2021 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 1 La Légende de Roland' |
06 EKAINA | Bizitzaren benetako funtsa | Saure | Jorge González de Matauco/Jansain | Fernando Ferreiro/Esteban Hernández Calvo | Jatorrizkoa gazteleraz | Inaxio Lopez de Arana | 2021 urtekoa da 'Bizitzaren benetako funtsa' komikia, eta ale berean 2012ko 'Matxinsalto argitaratzailea' komikia dago ere. |
06 EKAINA | Francisco de Goya, Henri Rousseau eta Van Gogh: mihisetik komikira | Saure | Inge Eguiluz/Moratha | Moratha | Jatorrizkoa gazteleraz | Inaxio Lopez de Arana | 2010/2014 urteen artean argitaratu ziren istorio hauek euskarri digitalean 3 komiki ezberdinetan |
07 UZTAILA | Zaporeen abentura | Saure | Lipocito/Edorta Corpás | Sara Calzada/Victor Araque | Jatorrizkoak gazteleraz | Iñaxio Lopez de Arana Arrieta | 2012 (2021 urteko liburuki honetan
paperean argitaratu zituzten "Newtondarrak" saileko 2. alea eta 2012an euskarri digitalean argitaratu ziren 'Trattoria' Saileko bi zenbakiak) |
07 UZTAILA | Txanoa Bilduma Lurraren semea | Saure | Txani Rodríguez | Nacho Fernández | Jatorrizkoa gazteleraz | Inaxio Lopez de Arana | 2021 ((aurretik euskarri digitalean argitaratutako istorioen paperezko bilduma) |
07 UZTAILA | Newtondarrak 5 Newton eta etorkizunerako bidaia: klonak VS robotak | Saure | Edorta Corpás | Victor Araque | Jatorrizkoa gazteleraz | Xabier Armendaritz | 2021 ( bilduma honetan paperean argitaratu dituzte aurretik euskarri digitalean argitaratutako Newtondarrak saileko 3. (Newton eta berdinen jatorria) eta 4. (Newton, 24. mendea eta koska) istorioak.) |
09 IRAILA | Arranotxu Euskal Gerlari Mitikoa | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | ZaldiEroa | ZaldiEroa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2007ko maiatzeko Xabiroi aldizkariko 4. zenbakitik aurrera argitaratutako istorioen bilduma | |
09 IRAILA | Alde egin edo hil | CEAR Euskadi | Susanna Martín | Susanna Martín | Edizio elebiduna | Bego Montorio Uribarren | 2021 |
09 IRAILA | Einstein: jauzi kuantikoa | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Gazteleratik itzulia | Maialen Berasategi Catalan | 2018 'Einstein. El salto cuántico' |
09 IRAILA | Sasi artean Elgeta | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Koldo Izagirre | Dani Fano KOLOREA Garluk Agirre |
Euskaraz Jatorrizkoa | 2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian 'Sasi artean Elgeta' komikia argitaratzen hasi zen atalka eta 2021eko ekaineko 60. zenbakian argitaratu zen azken atala) | |
09 IRAILA | Jarraitu inurriari | Harriet Ediciones | Unai Elorriaga | Alex Orbe | Edizio bana euskaraz eta gazteleraz | 2021, aldiberean euskaraz eta gazteleraz | |
09 IRAILA | Benjamin Tuterakoaren bidaia aparta | Nabarralde | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021, gazteleraz aldiberean | |
09 IRAILA | Abelen bidaia | Harriet Ediciones | Isabelle Sivan | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2014, 'Le Voyage d’Abel' (Les Amaranthes) /2020 (Grand Angle) |
10 URRIA | Tupust! 2. | Tupust! Kolektiboa/Egilea editore | Tupust! Kolektiboa | Tupust! Kolektiboa | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021eko Urria | |
10 URRIA | Beste Aldetik Hemengo eta hango trans emakumeen bizipenak komikian | (Gehitu / Mugen Gainetik) | Teresa Castro/Sydney Hilton/María José Manzano/Susanna Martín/Catalina Parra/Elsa Ruiz/Sara Soler/Xulia Vicente | Teresa Castro/Sydney Hilton/María José Manzano/Susanna Martín/Catalina Parra/Elsa Ruiz/Sara Soler/Xulia Vicente | Euskaraz eta gazteleraz | Lete Itzulpenak eta Lide Arroyo | 2021 urria |
10 URRIA | Asterix eta grifoa | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 39 | Jean-Yves Ferri | Didier Conrad | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 2021 10 urria 'Asterix et le griffon,' Les Editions Albert René |
10 URRIA | Biga 3. Errekreazioak, klik eta ekin BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2016 Avni 3(Milan editeur) |
11 AZAROA | Mugako Dragoiak | Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Iván Gil KOLOREA Garluk Agirre |
Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021eko maiatza (Les Dragons de la frontière-La piste de Santa Fe, Glenat) eta 2021ko azaroan 2. liburukia frantsesez (Les Dragons de la frontière-Cuerno Verde, Glenat) |
11 AZAROA | Dortokaren promesa 2 | Harriet Ediciones | Stephane Piatzszek | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021/06 La promesse de la Tortue 2(Bamboo Édition) |
2021 11 AZAROA | Sua | Jo ta ke Ekoizpenak | Alex Tello | Julen Ribas | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021 azaroa | |
2021 11 AZAROA | Bidea da borroka | Bertsozale Elkartea (Bertsolari Aldizkaria 124. zenbakia) | Beñat Gaztelumendi | Unai Gaztelumendi | Euskaraz Jatorrizkoa | 2021 11 AZAROA | |
11 AZAROA | Jacob. Gaueko langilea | Txalaparta | Matz | Léonard Chemineau | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2017 'Le Travailleur de la nuit', Edit Rue de Sèvres |
BERRARGITALPENAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
11 AZAROA | Asterix galiarra | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 1 | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1961, Astérix le Gaulois |
11 AZAROA | Asterix eta godoak | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 3 | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1963, Astérix et les Goths |
11 AZAROA | Asterix gladiadorea | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 4 | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1964, Astérix gladiateur |
11 AZAROA | Asterix Galiako itzulian | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 5 | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1965, Le Tour de Gaule d'Astérix |
11 AZAROA | Asterix eta kleopatra | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 6 | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Usua Lasa | 1965, Astérix et Cléopâtre |
KOMIKIGINTZARI BURUZKO LANAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | EGILEAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA |
---|---|---|---|---|
2021 11 AZAROA | Komikiak aztertzeko gida bat | Euskal Herriko Unibertsitatea Argitalpen Zerbitzua | Enrique del Rey Cabero/Michael Goodrum /Josean Morlesín Mellado | Ingelesez |
2021 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
2021eko abenduan aurreikusten da Txalapartak 'Jacob. Gaueko langilea' komikia argitaratzea: Matz gidoigilearen eskutik eta 2021 Léonard Chemineau irudigilearen marrazkiekin, Bego Montorio Uribarrenek ekarriko du euskarara. Komikiak Lycéen Social eta Quais du Polar Sariak jaso zituen 2019an. |
Trikuharri kultur elkarteak udaran argitaratzea aurreikusten da Hendaiako Ixtebe Pellot kortsarioari buruzko "Euskal azeriaren hamaika abentura" komikia. Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri. |
Harrieten webgunean hasiak dira 2022 urtean argitaratuko dituzten komiki berrien berri ematen
|
Astiberri argitaletxearen eskutik 2020 urtean Txikiberri bilduma sortu zen 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta. 2020ean gazteleraz, euskaraz eta katalanez 4 komiki argitaratu zituzten, 2 frantziar merkatukoak, beste bat Estatu Batuetako sortzaile batena eta laugarrena Martin Romero galiziarrarena.
2021 urtean euskaraz Anouk Ricarden 'Patti eta inurriak' argitaratu zen eta baita aurreko urtean hasi ziren bi pertsonaien bigarren albumak: 'Biga' eta 'Claude eta Morino'. Baina Txikiberriko komiki guztiek ez dute euskarazko bertsiorik... 2021ean soilik gaztelaniaz argitaratu ditu Astiberrik adinez nagusigoak diren haur eta gaztetxoentzat 3 komiki... Urriaren 21ean argitaratu da BIGA saileko 3 alea: Biga 3. Errekreazioak, klik eta ekin! |
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe 'Josevisky'-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu." |
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira. |
Baionako lau lagunek 2020 urtean autoedizioaren bidetik 'Erroak' proiektua jarri zuten martxan, komikigintzaren bidez euskal mitologia berritu bat ardatz hartuta. Ululu plataformaren bidez crowdfunding bat jarri zuten martxan eta 2020 urte amaieran argitaratu zuten lehen komikia, 'Ilargiaren orrazia'.
'Erroak' sailaren bigarren liburukian lanean ari dira, 'Gizotso' izenburua izango duena. |
Sare Antifaxistaren eskariz, Guillermo Menéndez Quirós asturiar komikigileak 'Milicias Vascas Antifascistas' komikia sortu du gazteleraz. Jada eskuragarri dago eta salmentaren bidez euskarazko bertsioa finantziatzeko asmoa dute. |
35 URTE AZPIKOENTZAT NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN EUSKARAZKO KOMIKI SARIA |
2020! urtean Nafarroako Kutxa Fundazioak komiki lehiaketa antolatu zuen 35 urte azpikoentzat. Oinarrien arabera, saria hutsik geratzen ez bada, irabazleak 2000 eurotako saria jasotzeaz gain, Luces de Gálibo argitaletxearen bidez lortuko du bere komikia argitaratua izatea urtebeteko epean gehienez Lanak aurkezteko epea itxita |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela. |
KOMIKIAK SORTZEKO 2020 ETA 2021 URTEETAKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIKO IRABAZLEAK
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz egin zuen diru laguntza deialdia komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.
Orain arte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten komiki-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusten da azken deialdietako oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. 2021 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko epea apirilaren 8an amaitu zen. 2022 urteari begira, interesa duenak 2021eko oinarriak irakurri ditzake erreferentzia gisara.
EUSKARAZ ARGITARATU DIRENAK
GAZTELERAZ ARGITARATU DIRENAK
ORAINDIK ARGITARATU GABE
HAUEK DIRA 2021eko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2021 edo 2022 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA
|
2022 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
2022. urtearen amaieran Mendi Film Festival eta SUA edizioak argitaletxearen arteko lankidetzak 3.komiki bat ekarriko du zaleen eskuetara.
Ramon Olasagastik eman zuen horren berri Gipuzkoako Hitzan/Berrian. |
Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek Tintinen albumak euskaraz argitaratzen hasi ziren: 2019ko apirilean 'Castafioreren bitxiak' eta 2020 urtean 'Ilargira bidean' eta 'Ilargian oinez.'
2022 urtean argitaratuko da 'Uharte beltza' |
Udalbiltzak 'Geuretik Sortuak' ekimena antolatu du: euskara hutsean egindako artea eta kulturaren sormena, ekoizpena eta hedapena sustatuko dituen zirkuitu nazionala. Sortzaileek proiektuak aurkezteko epea otsailaren 5ean itxi zen.
Zinemagintza, literatura eta antzerkigintzako 20-25 kulturgile hainbat herri eta eskualdetan egonaldiak egingo dituzte eta herri bakoitzaren historiatik eta errealitatetik abiatutako artelanak sortuko dira. eta oinarrien arabera "literaturaren kasuan eleberri labur bat " sortu behar zen, eta komiki proiektuak ere aurkeztu zitezkeen: horrela egin zuen Iñaki Martiarena 'Mattin'-ek, eta komiki bat sortzeko proiektuari esker lortu du egonaldi beka eta argitaratzeko aukera. 2021eko azken hiruhilekoan edo eta 2022ko lehen erdian aurkeztuko dira emaitzak. |
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratuko du ingelesez.
Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere.
|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. 2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela |
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.
Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."] |
2021 urtean jarri zen martxan Txakomic ekimena, Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.
Ekimenaren haria ez da etengo, eta 2021 eta 2022 bitartean `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak. Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean
+ 'Des-blokeoa', Iñaketen irudiekin 2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzen saiatuko da, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin. Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die. |
Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura beka" izeneko beka berria bultzatu dute 2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatuko duena,ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin. 6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da. 2021 urtean literatura generotzat eleberri grafikoa eta komikia hautatuak izan dira (edizio bakoitzean aldatuko da).
EKEren webgunean adierazten denez, "lehen edizio honentzat, kalitate handiko sei proposamen eskuratuak izan dira eta Adur Larrea-ren proposamena atxikia izan da. Ziburutarrak Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historiko baten egitea aurreikusia du, zuri eta beltzez. Gertakariak, 1789ko Frantses Iraultzaren ondotik iragaiten dira eta ohoin banda baten abenturak deskubrituko ditugu. Egileak, 2022ko martxoa arte badu bere lana bururatzeko eta ondotik, Elkar-ek argitaratuko du." |
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK
Gorka Arresek Berriarako komikira hurbiltzeko mapa txikia artikulua idatzi zuen euskarazko komikigintzaz: argitalketxeak, blogak, komikigunea eta komikipedia proiektuak... Dani Fanori ere elkarrizketa egin zion. |
[https://www.naiz.eus/eu/info/noticia/20211207/euskal-komikia-sasoi-onean-dago Amaia Ereñagak artikulua idatzi zuen Gara/Naiz egunkari eta atarirako Durangoko Azokan parte hartu zuten argitaletxe eta komikigileekin solasaldiak izan ondoren
]
H28 aldizkaria 2020ko azaroan berpiztu zen! Adi sare sozialei! |
2017 urtean Mikel Begoña eta Kike Infamek 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuten. Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: erakusketa gaurkotu dute, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken hiru urteotako ekoizpenaren laginekin. 'Komikia, 1975tik' erakusketa 2021 urteko ekainaren 27ra bitartean ikusi ahal izan zen Bakioko Txakolingunean.Amorebieta Etxanon urriak 1 bitarte egon zen ikusgai eta haurrentzako tailerrak ere antolatu zituzten.
|
Txakolingunean 2020/2021 urteetan ikusgai egon den 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' erakusketa ez da izan Txakolina eta komikiaren arteko uztarketaren emaitza bakarra. Ekimena ez da egitarau batera mugatu: bi hilabetero Bizkaiko zazpi sortzailek zazpi komiki sortuko dituzte, txakolinari buruzko istorioak ezagutarazteko. Argitaratu den lehen istorioa Higinia Garay ilustratzaileak eta Mikel Begoñak ondu dute: 'Parraren itzalpean'. 2022 urtean liburu batean argitaratu nahi diuzte lan guztiak. |
|
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
Pandemia aurreko azken urteetan komikizaleon azoka eta topagune kopuruak hazten ari zela nabarmentzen zen (Antsoan, Donostia, BEC...), eta literatur jardueretan ere komikiak bere lekua hartzen ari zen poliki-poliki (Ziburukoa adibiderik ederrena izanik). 2020ko martxotik eta 2021eko udara bitarte euskarri fisikoa oinarri zuten azokek ospatzeko zailtasunak izan dituzte, baina ez dira ekimen guztiak eten.
EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK
DURANGOKO AZOKA
Durangoko Azokak komikigintzak duen presentziari buruzko atala sortu dugu Komikipedian |
JADA BURUTU DIREN JARDUERAK
ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK
2021eko neguan bigarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu ziren, urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra [https://twitter.com/KomikiBooM/status/1346913998869065728 Elias Tañok egin du kartela. Egitaraua |
ZIBURUKO LIBURU AZOKA
Ekainaren 12an zortzi idazle zein marrazkilarik aurkeztuko zituzten liburuak ekainaren 12an Ziburuko Azokan |
BERTAN BEHERA GERATU DIRENAK
ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
Urtarrilaren 29 eta 30ean sarien berri eman zen, eta osasun baldintzek ahalbidetzen bazuten Angoulemeko Komiki Jaialdia ekainaren 24tik 27ra ospatzeko asmoa zuten, baina azkenean bertan behera geratu da dena eta jada eman dute 2022 urteko azokaren daten berrri: urtarrilaren 27tik 30era ospatuko da. informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/ |
UDABERRIKO JARDUERAK
2019an antolatu zen lehen aldiz Ziburuko liburu azoka: 2020ean ezin izan zen burutu eta 2021 urtean ekainean ospatu zen.
UDAZKENEKO JARDUERAK
Saran 2020 urtean IKUSI-MIKUSI Haur eta Gazte Literatura Azoka ospatu behar zen, baina bertan behera geratu zen: 2021ean hasiera batean apirilean ospatzeko asmoa zegoen baina azkenean urriaren 7-8an ospatuko da. Asteburu berean Sarako 38. Idazleen Biltzarra egingo da.
NAFARROAKO KOMIKI AZOKA
Irailean XII. Nafarroako Komiki Azoka egingo da, oraingoz komiki salmenta posturik ez duen Azoka bakarrenetakoa baina aurreko ediozetan jarduera ugariko egitaraua duena Iruñea, Lizarra, Tutera, Baztan eta erreinu zaharreko beste gune batzuetan. Webgunea eguneratu ez duten arren, Facebook-en hasiak dira egitarauari buruzko berriak ematen. Aurten, beste jardueren artean, Laura Pérez valentziako sortzaileak erakusketa bat izango du (berea da eere edizio honetako kartela) eta David Rubin galiziarrak azken 15 urte haetako bere ibilbideari buruzko erakusketa berezia izateaz gain muural bat egingo du. Euskarazko jarduerak egitarauaren tarte txikia duten arren, jardueren artean Nabarraldek argitaratutako 'Benjamin Tuterakoaren bidaia handia' komikia aurkeztuko da, Mikel Begoña eta Iñaket sortzaile bikotearen elkarlanaren emaitza.
|
GETXOKO KOMIKI AZOKA
2020ean ez zen egin Getxoko komiki azoka: ohiko azokaren ordez, urriaren 30 eta 31ean Komiki Jardunaldiak antolatu zituzten Erromoko Kultur etxean: hitzaldi eta erakusketez osatutako egitarau osoan, Mikel Begoñaren euskarazko komikigintzari buruzko saioa izan zen euskaraz burutu den bakarra.
2021 urtean azokaren 19. edizioa ospatuko da: urriaren 1etik 3ra egingo da, eta adierazi dutenez 40 saltokiz osatutako Merkataritza-gunea Areetako Geltokia plazan egingo da, karparik gabe eta eremura sartzea doakoa izango da Bestalde, urriaren 1ean eta 2an, Romo Kultur Etxean (Santa Eugenia plaza, 1), zenbait ekitaldi izango dira: hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketa, etab. |
DCOMIK DONOSTIAKO AZOKA
2020ko edizioa bertan behera geratu zen, baina behintzat komiki lehiaketa mantendu zuten. 2021 urtean oraingoz ez da jarduera honen etorkizunari buruzko berririk eman. |
HEROES COMIC CON Azoka Barakaldoko BEK-en
Heroes Comic Con azokako lehenengo edizioa https://bilbaoexhibitioncentre.com/eu/heroes-comic-con-lehenengo-aldiz-izango-da-bilbon/ Bilbao Exhibition Centre-n antolatu nahi izan zuten baina bertan behera geratu zen. Madrilen eta Valentzian ospatzen diren edizioetara gehituko litzateke Bilbokoa. Hasiera batean 2021 urteko ekainean antolatzeko borondatea adierazi zuten, baina BEC-eko webgunean ez da inolako aipamenik egiten. |
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK
- DONOSTIA: Beste ikasturte batez, Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu dira.
Solasaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan.
URTARRILA/MAIATZA | AZAROA | 2022 |
---|---|---|
Urtarrilak 12: 'Komikigintza: Cano eta Holgado elkarlanean'
|
Azaroak 9: 'Basolatik berri onik ez' Asisko Urmeneta eta Joseba Larratxerekin.(Ikastolen elkartea/Xabiroi) |
Urtarrilak 11: 'Sasi artean Elgeta' gidoilaria Koldo Izagirre eta marrazkigilea Dani Fano.(Ikastolen elkartea/Xabiroi)
|
- TOLOSA:
OTSAILA/MAIATZA | IRAILA/ABENDUA | 2022 |
---|---|---|
Otsailak 9: 'Tupust'
|
Urriak 6 - 1620, Nafarroako Beheragaina (Asisko Urmeneta) / Foixeko Katalina (Anjel Rekalde eta Ainara Azpiazu Axpi)
|
|
Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea da saioen dinamizatzailea.
- ERMUA:
Haurrentzako irakurketa klubean ipuinak, komikiak, olerkiak edo istorioak izaten dituzte mintzagai; 2020/2021 ikasturtean adibidez Txani Rodriguez eta Nacho Fernandezen 'Eguzkiaren lasterketa' komikiaz aritu ziren.
Helduentzako komiki irakurle taldeak hilabetean ospatzen egiten ditu bere saioak, gazteleraz nagusiki. 2020/2021ikasturtean, besteren artean 'Fariña, la novela gráfica' (Luis Bustos), LSB Ana, ¡el lesbicómic! (Teresa Castro) eta 'Los doce nacimientos de Miguel Mármol (Dani Fano) jorratu zituzten.
8 urtez jarraian Komikiaren eta nobela grafikoaren hiruhilekoa antolatu dute liburutegian Komiki irakurketa sustatzeko jarduerak egin zituzten eta Mikel Begoñak eta Iñaketek sortutako 'Ötzi: komiki kalkolitikoa' erakusketa antolatu zuten.
- AULESTI:
Urtarrilaren 3an Txoko Morean Tupust! komiki antologiari buruz aritu ziren berbetan.
- GASTEIZ:
Helduentzako komiki eta eleberri grafikoari buruzko irakurketa kluba antolatu zen
- IRUÑEA:
- CIVICAN gunean "Komikiaren haur kluba", 9 urtetik aurrera. Koordinatzailea: Sara Machuca