«2024»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(2024 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK)
206. lerroa: 206. lerroa:
 
|<div style="outline:2px solid MediumOrchid;width:150px;">[[Bego Montorio Uribarren]]</div>
 
|<div style="outline:2px solid MediumOrchid;width:150px;">[[Bego Montorio Uribarren]]</div>
 
|2023 (Astiberri)  
 
|2023 (Astiberri)  
|- align=center
 
|- align=center
 
|09 IRAILA [[Fitxategi:Otaku jainko lanetan 2.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Otaku_bat_Jainko_Lanetan_2]]
 
|[[Otaku bat Jainko Lanetan 2]] / [[Otaku bat Jainko Lanetan Saila]]
 
|[[Harriet Ediciones]] <br/>[[KABE Argitalpen-zigilua]]
 
|[[Rootport]]
 
|[[Tomomi Usui]]
 
|Japonieratik itzulia
 
|[[Iker Alvarez]]
 
|2021 Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian  神と呼ばれたオタク / Kami to Yobareta Otaku / An otaku called God
 
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|- align=center

16:14, 12 iraila 2024(e)ko berrikuspena


2024 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEAediroe GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
02 OTSAILA
Glt3.jpg
Girls' Last Tour 3 / Girls' Last Tour Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tsukumizu Tsukumizu Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
02 OTSAILA
Biga6 EUS.jpg
Biga 6. Arrosa koloreko bizitza
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez 2019 Avni 6(Milan editeur)
03 MARTXOA
Ahizpak 7.jpg
Zu zara nire eguzki errea
Ahizpak Saila 7
Hachette Cómic Christophe Cazenove / William William Jatorrizkoa frantsesez / Bakun itzulpen zerbitzuak 2012 Les Sisters 7 'Mon coup d'soleil, c'est toi ' Bamboo Édition
02 OTSAILA
Erretratu odoltsua Komikia.jpg
Wanted: Erretratu odoltsua Harriet Ediciones David Boriau Steven Dhondt Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2023/07 Wanted, portrait de sang (Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan)
MARTXOA
Bubu eta haren lagunak.jpg
Bubu eta haren lagunak A fin de cuentos Jatorrizkoa frantsesez 2022 'Boubou et ses amis', Biscoto argitaletxea
03 MARTXOA
Munduaren itzulia.jpg
Munduaren itzulia 80 egunean Cartem Comics Jean-Michel Coblence
Julio Verneren eleberriaren egokitzapena
Younn Locard Jatorrizkoa frantsesez 2021 Le tour du monde en 80 jours (Casterman)
03 MARTXOA
Idefix eta menderakaitzak 3.jpg
Luteziako bizitzia SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 3 Olivier Serrano
Marine Lachenaud
(Gosciny eta Uderzoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta)
David Etiene / Philippe Fenech(Uderzoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) Jatorrizkoa frantsesez 2022an 'Ça balance pas mal à Lutèce!'Les Editions Albert René
04 APIRILA
24 ordu ohianean.jpg
24 ordu ohianean Ttarttalo Ingelesetik itzulia Unai Brea 2022 Hours in the jungle (Usborne Publishing Ltd)
04 APIRILA
Iratxotxikia2.jpg
Iratxo txikia eta ibarreko munstroa Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Álvaro Ortiz Álvaro Ortiz Jatorrizkoa gazteleraz 2024 'La pequeña genia y el monstruo del valle'(Astiberri)
04 APIRILA
Herriak-du-gehien-agintzen-txalaparta-eus.jpg
Herriak du gehien agintzen Txalaparta Robson Vilalba Portugesetik itzulia 2024, aldiberean Portuguesez (Bertrand Editora), katalanez, gazteleraz, euskaraz
04 APIRILA
BI AHIZPA PORTADA.jpg
Bi ahizpa Harriet Ediciones Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2024, 'Deux soeurs' (Bamboo / Grand Angle)
04 APIRILA
Tupust 3 gu.jpg
Tupust! 3.
Egilea editore

23 egile

23 egile
Euskaraz jatorrizkoa 2024ko Apirila
05 MAIATZA
CHANGE THE WORLD 1 PORTADA.jpg
Change the World 1 / Change the World Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Yuya Kanzaki Yuya Kanzaki Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018 Shinchoosa argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian (チェンジザワールド―今日から殺人鬼―) / Change the World: Kyou kara Satsujink / Bloodthirsty killer from today
05 MAIATZA
Portada Otaku bat jainko.jpg
Otaku bat Jainko Lanetan 1 / Otaku bat Jainko Lanetan Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Rootport Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian 神と呼ばれたオタク / Kami to Yobareta Otaku / An otaku called God
05 MAIATZA
MO behi euskaldun baten memoriakx300.jpg
MO. Behi euskaldun baten memoriak Pamiela Pello Varela
Bernardo Atxagaren eleberriaren egokitzapena
Juan Suárez Euskaraz jatorrizkoa (Bernardo Atxagaren euskarazko liburuan oinarritua, komikirako gaztelerazko gidoia egin da.) Bernardo Atxaga eta Asun Garikano arduratu dira euskarazko bertsioaz 2024 maiatza, aldiberean euskaraz eta gazteleraz (Mo. Memorias de una vaca. Ediciones La Cúpula)
06 EKAINA
Idefix eta menderakaitzak 4.jpg
Menderakaitzen zirkua SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 4 Yves Coulon / Simon Lecocq / Cédric Bacconnier (Gosciny eta Uderzoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) David Etiene /Philippe Fenech/Rudy(Uderzoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) Jatorrizkoa frantsesez 2023an 'Les Irréductibles font leur cirque'Les Editions Albert René
06 EKAINA
Superpatata kosmikoa 3.JPG
Superpatata 2/3 Estolderian
SUPERPATATA: NAHASPILA KOSMIKOA SAILA
(SUPERPATATA BILDUMA)
Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz 2024 ekaina: Superpatata, Enredo cósmico 3,'En las cloacas'(Bang Ediciones/Mamut)
07 UZTAILA
Biga7 EUS.jpg
Biga 7. Txantxak sortzeko makina
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez 2020 Avni 7(Milan editeur)
08 ABUZTUA
Ahanzturarenleizea.jpg
Ahanzturaren leizea Astiberri Paco Roca
Rodrigo Terrasa
Paco Roca Gazteleratik itzulia 2023 (Astiberri)
09 IRAILA
Otaku jainko lanetan 2.jpg
Otaku bat Jainko Lanetan 2 / Otaku bat Jainko Lanetan Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Rootport Tomomi Usui Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian 神と呼ばれたオタク / Kami to Yobareta Otaku / An otaku called God
09 IRAILA
Dinosan4.jpg
Dinosaurs Sanctuary 4 / Dinosaurs Sanctuary Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Itaru Kinoshita Itaru Kinoshita Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan
09 IRAILA
Girls las tour 4.jpg
Girls' Last Tour 4 / Girls' Last Tour Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tsukumizu Tsukumizu Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou

KOMIKIGINTZAREN INGURUKO JARDUERA ETA ALBISTEAK 2024 URTEAN

UDAZKENEKO
KOMIKI JARDUERA NAGUSIAK
NAFARROAKO KOMIKIAREN ARETOA
Nafarroako komiki azoka 2024.jpg
Irailaren 6tik 29ra
GETXOKO KOMIKI AZOKA
Getxoko komiki azoka 2024.jpg
irailaren 27tik 29ra
HERNANIKOMIK
Hernani-komik.jpg
AZAROAK 15-16


Urteko lehen hilabeteetan burutu diren jarduerak


KOMIKIGINTZARI BURUZKO AZTERKETA, ALBISTE ETA ARTIKULUAK

Josean Morlesín Melladok Correo taldeko hedabidetan 'Komiki biografikoen sortze prozesuaren zokoak' artikulua argitaratu du, bost euskal komikigileren gogoetak jasota:

  • Dani Fano ('Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak', 'Sasi artean Elgeta', azken hau Koldo Izagirre eta Garluk Agirrerekin egina)
  • Joseba Larratxe ('Ni ez naiz Mikel Laboa', Unai Iturriaga eta Harkaitz Canoren gidoiarekin)
  • Adur Larrea ('Gabriel Aresti biografikoa', 'Antzara eguna' Harkaitz Canoren gidoiarekin)
  • Laida Ruiz ('Elur gorrituaren egunak', Amaia Telleriaren gidoiarekin)
  • Asisko Urmeneta ('Gora Euskal Herrientsak!', 'Aztihitza - Xahoren biografikoa').


Sustrai Colinak 7K aldizkarirako egunkari eta aldizkarierako zintagintzari buruzko artikulua egin du.


Naroa Zubillaga Gómez-ek 'Euskal komiki-liburuak. Goranzko joera baten azterketa' azterlana argitaratu du Fontes Linguae Vasconum aldizkarian.

2024 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI LANAK

HARRIET EDICIONES

Harriet Ediciones logo.jpg

Irailean euskal egileen lanak argitaratuko ditu Harriet-ek

Batetik Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza "Gaston" irudigilearen 'Egun bat Beti Berdin Tabernan' istorioa.

Bestetik Gregorio Muro "Harriet-ek 'Mugako Dragoiak' sailaren "Azote" izenburuko bigarren liburukia merkaturatuko da: oraingoan Pedro Camello arduratuko da irudietaz eta Dani Seijas koloreaz.

  • Urtea amaitu baino lehen argitaratuko da ere Mikel Begoña gidoilariak eta Igor Sarralde Ussia irudigileak sortzen ari diren 'Argia iraungi zen tokia' komikia.
  • Agustín Ferrer Casas Iruñeko egileak komiki berria argitaratuko du udazkenean: Gazteleraz Grafitok argitaratuko du eta euskaraz Harriet Ediciones-ek

Adi egon Argitaletxearen webguneari




"ANGEL GOGOAN" ARITZ IRIGOIENEN ESKUTIK

Angel gogoan.jpg


Aritz Irigoien Gartxitorena Iruñeko marrazkilariak Angel Berruetari buruzko komiki bat egiteko lehen pausuak eman zituen orain dela urte batzuk: 2024 urtean 20 urte betetzen direnez hilketa horretatik, lanean jarri da berriz ere eta udara amaieran argitaratzeko asmoa duela adierazi du sareetan.



ASTIBERRI

Astiberri logo urdina.jpg

Astiberri argitaletxeak Paco Roca komigilearen 'Ahanzturaren leizea' komikia argitaratuko du abuztuaren 29an





TXIKIBERRI

ASTIB HAUR.JPG


Astiberriko zigiluak irailean 'Zipotz' komikia argitaratuko du Josephine Markek 'Txangoan Txiripaz' lanaren egileak alemanez idatzitako Der Bärbeiss gazteentzako liburu ezagunaren egokitzapena egin du.




MANGA EUSKARAZ

Kabe.jpg

Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 6 manga serie ezberdin argitaratu ditu jada.

'Cube Arts' eta 'Heroines Game' osorik irakurri daitezke jada.

Azken urteetan argitaratu dituen beste Manga sail batzuetan liburuki berriak helduko dira liburudenda eta liburutegietara

irailean: - 'Girls Last Tour' Sailaren 4. eta 5. liburukiak (guztira 6 dira) - 'Otaku bat jainko-- lanetan' 2 liburukia (guztira 4 dira) - Dinosaurs Sanctuary #4 (oraingoz Japonian 6 liburuki argitaratu dira)

Urtea amaitu baino lehen 'Change the World' komikiaren 2. liburukia eskuratu ahal izango dela aurreikusten da (guztira 5 atal dira).

Adi egon Argitaletxearen webguneari, lehen Twitter zen X sareari eta Instagram-en duten kontuari.   

Mangaberri webgunean orain arte euskaraz argitaratu diren manga komikien zerrenda osatu dute eta argitaratzea espero diren beste lan batzuen berri eman dute.


IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK

2021 urtean Éditions Albert Renék 'Idéfix et les Irréductibles' komiki saila argitaratzeari ekin zion, izen bereko telebistako animazio serie bat emititzen hastearekin batera. Frantziar Estatuan 6 komiki album argitaratu dira orain arte, bakoitzak 3-4 istorio labur dituelarik. Gidoilari eta irudigile ezberdinek parte hartu dute istorioen sorkuntzan, batzuk hasieratik, beste batzuk azken zenbakietan, batzuk istorioren batean eta beste batzuk anitzetan.

Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta euskaraz 2023ko otsailean heldu zen lehen liburukia liburudenda eta liburutegietara eta urte bereko azaroan bigarrena. 2024 urteko udaberri udazkenean 2 ale gehiago argitaratu dira eta irailean iritsiko da saltoki eta liburutegietara 5. liburukia, 'Idefix eta Druida': bertan Idefixek Asterixen istorioetako hainbat pertsonai ezagutuko ditu, besteen artean Panoramix eta Amnésix druidak ('Le combat des chefs') baita 'Aztia' abenturako Prolix ere edo 'Urrezko Igitaia' istorioko Amérix.

XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu ditu lan hauek, Bakun itzulpen zerbitzuak enpresaren bidez.


BANG EDICIONES, MAMUT ZIGILUA

2024ko ekainean SuperPatata pertsonaiaren Nahaspila kosmikoa sailaren 3. liburukia argitaratu da: 'Estolderian'. Honekin amaiera eman zaio espazioko trilogia honi.

Irailean Marko Torres egilearen 'Superninja Kururo' argitaratuko da.


CÉSAR OROZ ETA MINTZOA ARGITALETXEA

Mintzoa oroz.jpg

Mintzoa Argitaletxeak eta César Orozek akordioa egin dute Nafarroako historiari buruz gutxienez 5 bat komiki liburu argitaratzeko.

2023 urtean argitaratu zen 'Zirt Zart Nafarroan : Noaingo Bataila 1521' komikia

2024 urteko udazkenean argitaratuko da bigarren liburukia eta Amaiur izango du gaitzat.




ZEROCALCARE EUSKARAZ BERRIZ ERE

Zerocalcare-sito.jpg

Farmazia Beltzak udazkeneanZerocalcareren komiki berria argitaratuko du euskaraz.TalaiosKoop ere tartean izango da.

'Cuando muori resta a me' izenburupean argitaratu zen maiatzean Italian eta La Stampa egunkariaren arabera asteko libururik salduena izan zen, ia 30.000 aletako langa gaindituta.



TTARTTALO: 24 ORDU SAILA

'24 ordu Antartikan' izenburupean argitaratuko da sail honen liburuki berria.

IKASELKAR: ZIENTZILARIAK SAILA

'Koperniko: Unibertsoaren erdigunea' Komikia argitaratuko du IkasElkarrek, Zientzilariak sailaren 11. liburukia.

ERROAK SAILA 3: ITSASOA

Amaya Echevarriaren ideia eta gidoietan oinarrituta eta Tiago Battesti irudigilearekin elkarlanean, 2020ko abenduan iritsi zen zaleen eskuetara Erroak saileko lehen liburukia, 'Ilargiaren orrazia'; bigarrena, Gizotso, 2023 urtean plazaratu zen eta 2024 urterako argitaratu nahi dute Itsasoa, sailaren 3. alea. Guztira 2028 urtera bitarte, urtez urte ale bat argitaratuta, 7 liburukiz osatutako saga osatu nahi dute.

Amaia eta Tiagoz gain, koloreztatze lanetan Chistophe Leon gehituko da lantaldera, Nahia Zubeldiak itzultzen ditu lanak frantsesetik eusrara, eta lantaldean Peio Lataste aritzen da zuzendari artistiko lanetan eta Benoît Etcheverry egitasmoaren komunikazioaz arduratzen da.

Autoedizioa eta "Crowfunding" finantziaketa sistema dira egitasmo honen ezaugarri bereziak.


SUBERVIOLA

Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua

2024 urtean Antsoaingo Txokogorrin erakusketa bat antolatu zen Gregorio Suberviolari buruz bere heriotzaren 100. urteurrenean: komikiaren lagin batzuekin erakusketa antolatu zen eta Iñaki Sagardoik hitzaldi batean parte hartu zuen.

Suberviola txoko gorri.jpg



AMAIA CARRERE, CROWFUNDING BIDEZKO FINANTZIAZIOA KOMIKI ZINTEN BILDUMARAKO

Amaia Carrere ilustratzaileak crowfunding bidea aukeradu du Lunatique / Ilunabar zinten bilduma argitatzeko


ARITZ LOPEZ ARRUE EDITORE BILA

Aritz López Arrúe gasteiztar irudigile eta diseinatzaileak Gasteizko Udalaren 'Haziak' ideia gazteen lehiaketara proiektu bat aurkeztu zuen eta horri esker 'El Caballero Ganso' komikia sortzeko diru laguntza eta aholkularitza jaso du.

2025 urterako amaituta edukiko du lana eta editorea aurkitzeko lanetan dabil.

Elkarrizketa gazteleraz

XABIROI ALDIZKARIA

Xabiroi.jpg

Xabiroi aldizkaria urtean 4 aldiz argitaratu ohi da, otsaila, ekaina, urria eta abenduan.

4 aleak jasotzeko harpidetza 14 euroren truke egin daiteke.

Udazkenean iritsi ohi da urtero Ikastolen Elkarteak sustatzen duen aldizkarian atalka agertu den istorio baten albuma.