«Harriet Ediciones»: berrikuspenen arteko aldeak
(→2020) |
(→2020) |
||
60. lerroa: | 60. lerroa: | ||
''' | ''' | ||
− | [[Mikel Begoña]] gidoialariaren ideia batean oinarrituta, Iñaki Martinez Hernandez '[[Iñaket]]' marrazkilariak '''"Helize"''' proiekturako jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren 2019 urteko komikiak sortzeko diru-laguntzetako bat eta azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen. [https://www.facebook.com/inaket.mh Facebook-eko bere orrialdean argitaratu ohi ditu sormen prozesuaren laginak] | + | [[Mikel Begoña]] gidoialariaren ideia batean oinarrituta, Iñaki Martinez Hernandez '[[Iñaket]]' marrazkilariak '''"Helize"''' proiekturako jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren 2019 urteko komikiak sortzeko diru-laguntzetako bat eta azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen. [https://www.facebook.com/inaket.mh Facebook-eko bere orrialdean argitaratu ohi ditu sormen prozesuaren laginak] |
09:54, 26 azaroa 2020(e)ko berrikuspena
Edukiak
HARRIET EDICIONES ARGITALETXEA
2015 urtean Gregorio Muro “Harriet” komiki egileak Harriet Ediciones argitaletxea sortzea erabaki zuen oso helburu zehatzekin: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez komikiak argitaratzea, 80.hamarkadan berak eta beste autore batzuk sortutako komikiak berrargitaratzea, balore berrien lanak merkaturatzea, haur eta gazteentzako komiki eskaintza handitzea.... Frantziar komiki merkatuan zabaldu diren euskal autoreen lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratzeko helburu zehatza ere bazuen.
2016 urtean Igor Leturiaren blogean azaldu zituen helburu guzti hauek, eta elkarrizketa honi esker komikigintzaren iragan,orainaldi eta etorkizunari buruzko bere ikuspuntua ezagutzeko aukera eduki genuen. 2018ko apirilean Berrian Mikel Lizarraldek elkarrizketa egin zion ere.
Arloa ezagutzen duen profesional gisara eta plangintza egonkor bati eutsiz, 2015etik aurrera 2-3 lan lerroetan egikaritu dira argitaletxea martxan jartzeko orduan Gregorio Murok zituen asmoak:
• 80. hamarkadan Harriet beraren gidoiez kaleratu ziren lan batzuk eta garai horretako beste lanak berrargitaratu ditu, "Justin Hiriart", "Jon eta Mirka", "Sorgin seinalea" eta "Mintxo" adibidez.
• Frantziar autore garaikideen albumak euskaraz era gazteleraz argitaratu ditu.
• Frantziar merkatuan komikiak argitaratu dituzten euskal autoren lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratu ditu, tartean Marko euskal marrazkilariaren lanak.
• Eta 2019an lehen aldiz euskal autore garaikideen euskarazko jatorrizko komiki bat argitaratu du: Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz", gatzelerazko bere bertsioarekin.
Horrela 2015etik 2019ra 26 komiki argitaratu ditu Harrietek, euskara zein gaztelerazko bertsioetan. 2015ean Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko edizio osoa argitaratu zuen ere (euskaraz Ereinek argitarau zuen).
Urrenez urren,2016an 4 komiki, 2017an 8, 2018an 7 eta 2019an 7 ere.
Marko euskal marrazkilariaren lan ugari argitaratu dituzte, Beka frantziar gidoilari bikotearekin azken urteetan sortutakoak. Jack Manini eta Laurent Galandon gidoilarien lan bat baino gehiago euskaraz irakurri daitezke ere, baita Bruno Duhamel-en bi komiki ere.
2018an Harrietek argitaratutako emakume autoreen komiki kopurua handitu zen, Gwénola Morizur eta Marie Duvoisinen "Hasiera berri bat" komikiarekin eta Yllya marrazkilariaren "Isaline_rekin: aurretik Caroline Roque gidoilaria (Beka sortzaile bikotearen erdia) eta Maëla Cosson koloreztatzaileak Marko marrazkilariarekin egindako lanak argitaratu zituen, baita Anlor marrazkilariak Laurent Galandonekin egindako lana ere.
2018 urtea amaitu baino lehen beste bi komiki argitaratu zituen Harrietek, tartean Berzosaren Mintxo komikiaren berrargitalpena.
Formatu aldetik, komiki batzuk azal biguinean argitaratu zituen Harrietek
2019: BATETIK, JOANA MAIZ, BESTETIK HARRIET KOMIKI GIDOILARI BERRIRO ERE
2019an argitaratutako 7 komikien artean bi oso bereziak dira:
Batetik, Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz" komikia argitaratuaz Harrietek zuzenean euskal autore garaikide baten lana euskaraz irakurtzeko aukera eskaini zuen lehen aldiz, eta era berean gaztelerazko itzulpenarekin publiko berrietara iristeko aukera eman zien euskararen munduan ezagunak diren bi autoreei.
Bestalde Gregorio Muro "Harriet" argitaletxearen arduradunak berak komiki bat argitaratu zuen: lehenik Glenat etxearen bidez Frantzian "La honte et l'oubli" sialaren lehen liburukia argitaratu zen, eta bigarren liburukia Frantzian argitaratzearekin batera euskaraz eta gazteleraz argitaratu zuen lan osoa Harriet Ediciones-ek, "Lotsa eta ahaztea" izenburupean. 1898ko Filipinetako Iraultza eta Espainia-AEB gerra kontatzen da bertan. Album honen bidez, Gregorio Muro komiki gidoigintzara itzuli da (Xabiroi aldizkarian argitaratutako istorio motxak ere kontuan izanda), eta horretarako Alex Macho marrazkilaria eta "Garluk" Agirre koloreztatzailea izan ditu lagun.
Aipatu beharra dago Joana Maiz proiektuak Eusko Jaurlaritzaren komikiak sortzeko diru laguntzaren sari bat jaso zuela.
2019an argitaratutako beste komikiei dagokionez, Frantziar merkatuan aurretik argitaratu ziren komikiei dagokienez, Harrietek Isaline sailaren bigarren alea ere argitaratu zuen urte horretan, eta José Carlos Fernandes portugaldarraren bigarren komiki bat irakurri daiteke euskaraz Aral itsasoa (lehen komikia Txalapartak argitaratutako Munduko bandarik txarrena da). Autore berriak ere bildu dira Harrieten zerrendara: Didier Quella Guyot eta sortzaile bikotea bat, Deville MK / Girard Christophe.
Formatu aldetik, "Joana Maiz" eta "Virginia Hill: emakume librearen egunkaria" ez dira Harrieten ohiko album formatuan argitaratu eta eleberri grafikoak deitutakoak nagusiki argitaratu ohi diren liburu formatuan argitaratu dira.
2020
Webgunea erabat berritu zuen Harrietek eta komiki guztiak salgai dituzte bertan
2020 irailean iritsi dira liburudendetara Tieko marrazkilariaren "Dortokaren promesa", Stephane Piatzszek gidoilariarekin, eta 'Joseph', 'Puisqu'il faut des hommes' saileko lehen liburukia(euskarazko bertsioan 'Gizonak behar direnez gero'), Philippe Pelaezen gidoiaz eta Victor L. Pinelen irudiekin.
Udazkenean zehar 'Harald eta Ignir-en altxorra' sailaren bigarren alea ere iritsiko da irakurleen eskuetara, eta baita Bruno Duhamel egilearen "Kontaktuberria" komikia.
Bistan denez,komikietako batzuk jada euskaraz lanak argitaratuta dituzten frantziar autoreenak dira (Tieko, Duhamel, Antoine eta Matthieu Brivet anaiak...) eta beste komiki batzuetan autore berriak ezagutuko ditugu. Bestalde, lehen aldiz, Harrietek haurrentzako ilustrazio liburu pare bat ere argitaratuko ditu: "Gaztelua? Zein gaztelu? (Antonio Sanchez/Carmela Trujillo) eta "Barre eginarazten duen panpina" (F.J Porquet / Anabel Juste)
Harriet ediciones Plataforma de Editoriales Independientes de Cómic elkartearen sorreran hartu du parte, espainiako estatuko 11 argitaletxek osatutakoa: Cascaborra Ediciones, Ediciones La Cúpula, Fandogamia Editorial, GP Ediciones, Grafito Editorial, Harriet Ediciones, Karras, Nuevo Nueve, The Rocketman Project, Sallybooks eta Trilita Ediciones.
2020 Frantzian argitaratutako 3 komiki ekarri zituen euskara Harrietek.
Mikel Begoña gidoialariaren ideia batean oinarrituta, Iñaki Martinez Hernandez 'Iñaket' marrazkilariak "Helize" proiekturako jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren 2019 urteko komikiak sortzeko diru-laguntzetako bat eta azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen. Facebook-eko bere orrialdean argitaratu ohi ditu sormen prozesuaren laginak
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2020 11 AZAROA | Helize | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020, gazteleraz aldiberean Hélice | |
2020 10 URRIA | Kontaktuberria | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 08 abuztua #Nouveaucontact, Frantsesez (Grand Angle) |
2020 09 IRAILA | Dortokaren promesa | Harriet Ediciones | Stephane Piatzszek | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020/06, La promesse de la Tortue (Bamboo Édition) |
2020 09 IRAILA | Gizonak behar direnez gero1.Joseph | Harriet Ediciones | Philippe Pelaez | Victor L. Pinel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020/06, Puisqu'il faut des hommes (Bamboo Édition) |
2019 10 URRIA | Joana Maiz | Harriet Ediciones | Yurre Ugarte | Joseba Larratxe Josevisky | Euskaraz Jatorrizkoa | 2019 | |
201910 URRIA | Lotsa eta ahaztea | Harriet Ediciones | Gregorio Muro Harriet | Alex Macho | Gazteleraz Jatorrizkoa | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 05 MAIATZA La Honte et l'oubli, Frantsesez (Glenat) |
2019 10 URRIA | Virginia Hill:emakume librearen egunkaria | Harriet Ediciones | MkDeville | Christophe Girard | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018 Jatorrizkoa frantsesez Virginia Hill journal d´une affranchie (Les Enfants Rouges) |
2019 10 URRIA | Oroiminaren uhartea | Harriet Ediciones | Didier Quella-Guyot | Sébastien Morice | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017ko urrian frantsesez L'île aux remords (Bamboo editions) |
2019 10 URRIA | Isaline 2 Sorginkeri izoztua | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016, Isaline: Sorcellerie givrée, Frantsesez (Bamboo) |
2019 05 MAIATZA | Harald eta Ignir-en altxorra | Harriet Ediciones | Matthieu Brivet | Antoine Brivet | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 01 frantsesez (Bamboo Editions) |
2019 05 MAIATZA | Aral itsasoa | Harriet Ediciones | José Carlos Fernandes | Roberto Gomes | Jatorrizkoa Ingelesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2011ean ingelesez (Blackboxsyndicate), 2019ko maiatzean aldiberean frantsesez (Editions Du Long Bec) eta euskaraz zein gazteleraz Harriet Ediciones-ek |
2018 12 ABENDUA | Mintxo | Harriet Ediciones | Miguel Berzosa | Miguel Berzosa | Euskaraz | 2018-12 Berrargitalpena. Ereinek 1978an ere argitaratu zuen Mintxoren bilduma bat. | |
2018 12 ABENDUA | Elefantearen tristura | Harriet Ediciones | Nicolas Antona | Nina Jacqmin | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016/01 La tristesse de l'éléphanth (Editorial Les Enfants Rouges) |
201810 URRIA | Mutuaren hitza | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Fréderic Blier | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2016/04 La Parole du muet (Bamboo) |
201810 URRIA | Hasiera berri bat | Harriet Ediciones | Gwénola Morizur | Marie Duvoisin | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018/02 Nos embellies (Bamboo) |
201810 URRIA | Tomoë: | Harriet Ediciones | Jack Manini | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017/03 Tomoë (Bamboo Édition) 1. Déesse de l'eau 2018/04 2. Le miroir divin |
2018 05 MAIATZA | Isaline: sukaldaritzako sorginkeria | Harriet Ediciones | Maxe L'Hermenier | Yllya | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo) |
2018 05 MAIATZA | Inoiz ez | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2018 01 urtarrila, Jamais, Frantsesez (Banboo) |
2017 12 ABENDUA | Itzulera | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017 02 OTSAILA, Le retour, Frantsesez (Banboo) |
2017 10 URRIA | Sorgin Seinalea (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
HARRIET EDICIONES | Gregorio Muro "Harriet" | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1985) | Miel Angel Elustondo Etxeberria(Edizio honetarako) | 1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik) |
2017 09 IRAILA | Neska hura hegan hasi zen eguna | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2017 08 ABUZTUA Le jour où elle a pris son envol, Frantsesez (Bamboo Editions) |
2017 08 ABUZTUA | Zulo bat oroimenean | Harriet Ediciones | Roger Seiter | Pascal Regnauld | Frantsesetik itzulia | ? | 2015 1. Gila Monster 2015
2016 2. Combien de temps un homme peut-il survivre sans respirer ? Trou de Mémoire Saila Éditions du Long Bec |
2017 05 MAIATZA | Wounded | Harriet Ediciones | Damien Marie | Loïc Malnati | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2010-2011: Wounded Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)
1.L'ombre du photographe (2010) 2.Les Limbes de Jack (2011) |
2017 05 MAIATZA | Inozoen errua | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Anlor | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2011-2013: Les innocents coupables Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)
1.La Fuite(2011) 2.La Trahison (2012) 3.La Liberté (2013) Frantsesez(Bamboo Édition) |
2017 03 MARTXOA | Hegoak Astinduz | Harriet Ediciones | Laurent Galandon | Arno Monin | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | (2006) L'Envolée sauvage Saila (Bamboo)
1. La Dame Blanche(2006) 2.Les Autours des palombes, (2007) Oraindik euskaratu gabe 3. Le Lapin d'Alice (2012) 4. La Boîte aux souvenirs (2013) |
2017 01 URTARRILA | Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2016 08 ABUZTUA Frantsesez Le jour où le bus est repartit sans elle (Bamboo) |
2016 09 IRAILA | SOS Lusitania | Harriet Ediciones | Patrice Ordas/Patrick Cothias | Jack Manini | Frantsesetik itzulia | Joanes Urkixo Beitia | 2013 Lehen zatia (Bamboo)
2014 Bigarren zatia (Bamboo) 2015 Hirugarren zatia (Bamboo) 2016 Osoa Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
2016 09 IRAILA | Jon eta Mirka (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
HARRIET EDICIONES | Gregorio Muro "Harriet" | Daniel Redondo | Euskaraz jatorrizkoa(1983) | Arkaitz Almortza Muro (Edizio honetarako) | 1983 Espedizio galdua(Erein)
1990 Bihotz hormatuak (Habeko Mik) |
2016 05 MAIATZA | Txinara bidaia | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza | 2013 Frantsesez(Bamboo)
2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
2016 05 MAIATZA | Indiara bidaia | Harriet Ediciones | BEKA | Marko | Frantsesetik itzulia | Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza | 2013 Frantsesez(Bamboo)
2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones) |
GUZTIRA |
---|
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO 26 KOMIKI |
HARRIET EDICIONES-EKIN HARREMANA DUTEN BESTE LANAK
Harriet Ediciones-en lehendabiziko argitalpena Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko Edizio Osoa izan zen: Gregorio Muro “Harriet” argitaletxeko arduradunak sortu zuen pertsonai hori 80. hamarkadan. 2015 urtean Euskaraz bilduma argitaratzeko ardura Ereinek hartu zuen eta gazteleraz Harriet Ediciones-ek.
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2015 10 URRIA | Justin Hiriart (Edizio Osoa)
(Berralgitalpena) |
Erein | Gregorio Muro "Harriet" | Francisco Fructuoso Esparza | Euskaraz Jatorrizkoa | Arkaitz Almortza Muro | 1983 Itsas gorritan (Erein)
1989 Izotzetako tranpa(Erein) 1989 Sekretua (Erein) - Brulota (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) - Satanen itsasontzia (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) Ttarttalo argitaletxeak gazteleraz argitarau zituen 1987 Frantsesez Le brûlot (Glenat) 1987 Le navire de Satan (Glenat) |