2024
Edukiak
- 1 2024 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
- 2 KOMIKIGINTZAREN INGURUKO JARDUERA ETA ALBISTEAK 2024 URTEAN
- 3 2024 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI LANAK
- 4 HARRIET EDICIONES
- 5 "ANGEL GOGOAN" ARITZ IRIGOIENEN ESKUTIK
- 6 ASTIBERRI
- 7 TXIKIBERRI
- 8 MANGA EUSKARAZ
- 9 IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK
- 10 BANG EDICIONES, MAMUT ZIGILUA
- 11 CÉSAR OROZ ETA MINTZOA ARGITALETXEA
- 12 ZEROCALCARE EUSKARAZ BERRIZ ERE
- 13 TTARTTALO: 24 ORDU SAILA
- 14 IKASELKAR: ZIENTZILARIAK SAILA
- 15 ERROAK SAILA 3: ITSASOA
- 16 SUBERVIOLA
- 17 AMAIA CARRERE, CROWFUNDING BIDEZKO FINANTZIAZIOA KOMIKI ZINTEN BILDUMARAKO
- 18 ARITZ LOPEZ ARRUE EDITORE BILA
- 19 XABIROI ALDIZKARIA
2024 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEAediroe | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
02 OTSAILA | Girls' Last Tour 3 / Girls' Last Tour Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tsukumizu | Tsukumizu | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou |
02 OTSAILA | Biga 6. Arrosa koloreko bizitza BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | 2019 Avni 6(Milan editeur) | |
03 MARTXOA | Zu zara nire eguzki errea Ahizpak Saila 7 |
Hachette Cómic | Christophe Cazenove / William | William | Jatorrizkoa frantsesez | / Bakun itzulpen zerbitzuak | 2012 Les Sisters 7 'Mon coup d'soleil, c'est toi ' Bamboo Édition |
02 OTSAILA | Wanted: Erretratu odoltsua | Harriet Ediciones | David Boriau | Steven Dhondt | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2023/07 Wanted, portrait de sang (Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan) |
MARTXOA | Bubu eta haren lagunak | A fin de cuentos | Jatorrizkoa frantsesez | 2022 'Boubou et ses amis', Biscoto argitaletxea | |||
03 MARTXOA | Munduaren itzulia 80 egunean | Cartem Comics | Jean-Michel Coblence Julio Verneren eleberriaren egokitzapena |
Younn Locard | Jatorrizkoa frantsesez | 2021 Le tour du monde en 80 jours (Casterman) | |
03 MARTXOA | Luteziako bizitzia | SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 3 | Olivier Serrano
Marine Lachenaud (Gosciny eta Uderzoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta)
|
David Etiene / Philippe Fenech(Uderzoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) | Jatorrizkoa frantsesez | 2022an 'Ça balance pas mal à Lutèce!'Les Editions Albert René | |
04 APIRILA | 24 ordu ohianean | Ttarttalo | Ingelesetik itzulia | Unai Brea | 2022 Hours in the jungle (Usborne Publishing Ltd) | ||
04 APIRILA | Iratxo txikia eta ibarreko munstroa | Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Álvaro Ortiz | Álvaro Ortiz | Jatorrizkoa gazteleraz | 2024 'La pequeña genia y el monstruo del valle'(Astiberri) | |
04 APIRILA | Herriak du gehien agintzen | Txalaparta | Robson Vilalba | Portugesetik itzulia | 2024, aldiberean Portuguesez (Bertrand Editora), katalanez, gazteleraz, euskaraz | ||
04 APIRILA | Bi ahizpa | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2024, 'Deux soeurs' (Bamboo / Grand Angle) | |
04 APIRILA | Tupust! 3. | Egilea editore |
23 egile |
23 egile |
Euskaraz jatorrizkoa | 2024ko Apirila | |
05 MAIATZA | Change the World 1 / Change the World Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Yuya Kanzaki | Yuya Kanzaki | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2018 Shinchoosa argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian (チェンジザワールド―今日から殺人鬼―) / Change the World: Kyou kara Satsujink / Bloodthirsty killer from today |
05 MAIATZA | Otaku bat Jainko Lanetan 1 / Otaku bat Jainko Lanetan Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Rootport | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2021 Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian 神と呼ばれたオタク / Kami to Yobareta Otaku / An otaku called God | |
05 MAIATZA | MO. Behi euskaldun baten memoriak | Pamiela | Pello Varela Bernardo Atxagaren eleberriaren egokitzapena |
Juan Suárez | Euskaraz jatorrizkoa (Bernardo Atxagaren euskarazko liburuan oinarritua, komikirako gaztelerazko gidoia egin da.) | Bernardo Atxaga eta Asun Garikano arduratu dira euskarazko bertsioaz | 2024 maiatza, aldiberean euskaraz eta gazteleraz (Mo. Memorias de una vaca. Ediciones La Cúpula) |
06 EKAINA | Menderakaitzen zirkua | SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 4 | Yves Coulon / Simon Lecocq / Cédric Bacconnier (Gosciny eta Uderzoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) | David Etiene /Philippe Fenech/Rudy(Uderzoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) | Jatorrizkoa frantsesez | 2023an 'Les Irréductibles font leur cirque'Les Editions Albert René | |
06 EKAINA | Superpatata 2/3 Estolderian SUPERPATATA: NAHASPILA KOSMIKOA SAILA (SUPERPATATA BILDUMA) |
Bang Ediciones / Mamut Comics | Artur Laperla | Artur Laperla | Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz | 2024 ekaina: Superpatata, Enredo cósmico 3,'En las cloacas'(Bang Ediciones/Mamut) | |
07 UZTAILA | Biga 7. Txantxak sortzeko makina BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri Argitalpen-zigilua |
Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | 2020 Avni 7(Milan editeur) | |
08 ABUZTUA | Ahanzturaren leizea | Astiberri | Paco Roca Rodrigo Terrasa |
Paco Roca | Gazteleratik itzulia | 2023 (Astiberri) | |
09 IRAILA | Otaku bat Jainko Lanetan 2 / Otaku bat Jainko Lanetan Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Rootport | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2021 Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian 神と呼ばれたオタク / Kami to Yobareta Otaku / An otaku called God | |
09 IRAILA | Dinosaurs Sanctuary 4 / Dinosaurs Sanctuary Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Itaru Kinoshita | Itaru Kinoshita | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan |
09 IRAILA | Girls' Last Tour 4 / Girls' Last Tour Saila | Harriet Ediciones KABE Argitalpen-zigilua |
Tsukumizu | Tsukumizu | Japonieratik itzulia | Iker Alvarez | 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou |
09IRAILA | Egun bat Beti Berdin Tabernan | Harriet Ediciones | Asier Iturralde 'Gaston' | Asier Iturralde 'Gaston' | Euskaraz eta gazteleraz aldiberean | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2024 IRAILA Aldiberean Euskaraz eta Gazteleraz |
KOMIKIGINTZAREN INGURUKO JARDUERA ETA ALBISTEAK 2024 URTEAN
NAFARROAKO KOMIKIAREN ARETOA Irailaren 6tik 29ra | GETXOKO KOMIKI AZOKAirailaren 27tik 29ra | HERNANIKOMIK AZAROAK 15-16 |
---|
Urteko lehen hilabeteetan burutu diren jarduerak
KOMIKIGINTZARI BURUZKO AZTERKETA, ALBISTE ETA ARTIKULUAK
- Dani Fano ('Migel Marmolen hamaika eta bat jaiotzak', 'Sasi artean Elgeta', azken hau Koldo Izagirre eta Garluk Agirrerekin egina)
- Joseba Larratxe ('Ni ez naiz Mikel Laboa', Unai Iturriaga eta Harkaitz Canoren gidoiarekin)
- Adur Larrea ('Gabriel Aresti biografikoa', 'Antzara eguna' Harkaitz Canoren gidoiarekin)
- Laida Ruiz ('Elur gorrituaren egunak', Amaia Telleriaren gidoiarekin)
- Asisko Urmeneta ('Gora Euskal Herrientsak!', 'Aztihitza - Xahoren biografikoa').
Naroa Zubillaga Gómez-ek 'Euskal komiki-liburuak. Goranzko joera baten azterketa' azterlana argitaratu du Fontes Linguae Vasconum aldizkarian.
2024 URTEAN EUSKARAZ ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI LANAK
HARRIET EDICIONES
Irailean euskal egileen lanak argitaratuko ditu Harriet-ek
Batetik Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza "Gaston" irudigilearen 'Egun bat Beti Berdin Tabernan' istorioa.
Bestetik Gregorio Muro "Harriet-ek 'Mugako Dragoiak' sailaren "Azote" izenburuko bigarren liburukia merkaturatuko da: oraingoan Pedro Camello arduratuko da irudietaz eta Dani Seijas koloreaz.
- Urtea amaitu baino lehen argitaratuko da ere Mikel Begoña gidoilariak eta Igor Sarralde Ussia irudigileak sortzen ari diren 'Argia iraungi zen tokia' komikia.
- Agustín Ferrer Casas Iruñeko egileak komiki berria argitaratuko du udazkenean: Gazteleraz Grafitok argitaratuko du eta euskaraz Harriet Ediciones-ek
Adi egon Argitaletxearen webguneari
"ANGEL GOGOAN" ARITZ IRIGOIENEN ESKUTIK
Aritz Irigoien Gartxitorena Iruñeko marrazkilariak Angel Berruetari buruzko komiki bat egiteko lehen pausuak eman zituen orain dela urte batzuk: 2024 urtean 20 urte betetzen direnez hilketa horretatik, lanean jarri da berriz ere eta udara amaieran argitaratzeko asmoa duela adierazi du sareetan.
ASTIBERRI
TXIKIBERRI
Astiberriko zigiluak irailean 'Zipotz' komikia argitaratuko du Josephine Markek 'Txangoan Txiripaz' lanaren egileak alemanez idatzitako Der Bärbeiss gazteentzako liburu ezagunaren egokitzapena egin du.
MANGA EUSKARAZ
Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 6 manga serie ezberdin argitaratu ditu jada.
'Cube Arts' eta 'Heroines Game' osorik irakurri daitezke jada.
Azken urteetan argitaratu dituen beste Manga sail batzuetan liburuki berriak helduko dira liburudenda eta liburutegietara
irailean: - 'Girls Last Tour' Sailaren 4. eta 5. liburukiak (guztira 6 dira) - 'Otaku bat jainko-- lanetan' 2 liburukia (guztira 4 dira) - Dinosaurs Sanctuary #4 (oraingoz Japonian 6 liburuki argitaratu dira)
Urtea amaitu baino lehen 'Change the World' komikiaren 2. liburukia eskuratu ahal izango dela aurreikusten da (guztira 5 atal dira).
Adi egon Argitaletxearen webguneari, lehen Twitter zen X sareari eta Instagram-en duten kontuari.
IDEFIX ETA MENDERAKAITZAK
2021 urtean Éditions Albert Renék 'Idéfix et les Irréductibles' komiki saila argitaratzeari ekin zion, izen bereko telebistako animazio serie bat emititzen hastearekin batera. Frantziar Estatuan 6 komiki album argitaratu dira orain arte, bakoitzak 3-4 istorio labur dituelarik. Gidoilari eta irudigile ezberdinek parte hartu dute istorioen sorkuntzan, batzuk hasieratik, beste batzuk azken zenbakietan, batzuk istorioren batean eta beste batzuk anitzetan.
Gazteleraz eta katalanez 2022 urtean argitaratu zen lehen albuma, eta euskaraz 2023ko otsailean heldu zen lehen liburukia liburudenda eta liburutegietara eta urte bereko azaroan bigarrena. 2024 urteko udaberri udazkenean 2 ale gehiago argitaratu dira eta irailean iritsiko da saltoki eta liburutegietara 5. liburukia, 'Idefix eta Druida': bertan Idefixek Asterixen istorioetako hainbat pertsonai ezagutuko ditu, besteen artean Panoramix eta Amnésix druidak ('Le combat des chefs') baita 'Aztia' abenturako Prolix ere edo 'Urrezko Igitaia' istorioko Amérix.
XXI mendean argitaratu diren Asterix-en gainontzeko istorioekin egin bezala, Maddalen Arzallus Antiak euskaratu ditu lan hauek, Bakun itzulpen zerbitzuak enpresaren bidez.
BANG EDICIONES, MAMUT ZIGILUA
2024ko ekainean SuperPatata pertsonaiaren Nahaspila kosmikoa sailaren 3. liburukia argitaratu da: 'Estolderian'. Honekin amaiera eman zaio espazioko trilogia honi.
Irailean Marko Torres egilearen 'Superninja Kururo' argitaratuko da.
CÉSAR OROZ ETA MINTZOA ARGITALETXEA
Mintzoa Argitaletxeak eta César Orozek akordioa egin dute Nafarroako historiari buruz gutxienez 5 bat komiki liburu argitaratzeko.
2023 urtean argitaratu zen 'Zirt Zart Nafarroan : Noaingo Bataila 1521' komikia
2024 urteko udazkenean argitaratuko da bigarren liburukia eta Amaiur izango du gaitzat.
ZEROCALCARE EUSKARAZ BERRIZ ERE
Farmazia Beltzak udazkeneanZerocalcareren komiki berria argitaratuko du euskaraz.TalaiosKoop ere tartean izango da.
'Cuando muori resta a me' izenburupean argitaratu zen maiatzean Italian eta La Stampa egunkariaren arabera asteko libururik salduena izan zen, ia 30.000 aletako langa gaindituta.
TTARTTALO: 24 ORDU SAILA
'24 ordu Antartikan' izenburupean argitaratuko da sail honen liburuki berria.
IKASELKAR: ZIENTZILARIAK SAILA
'Koperniko: Unibertsoaren erdigunea' Komikia argitaratuko du IkasElkarrek, Zientzilariak sailaren 11. liburukia.
ERROAK SAILA 3: ITSASOA
Amaya Echevarriaren ideia eta gidoietan oinarrituta eta Tiago Battesti irudigilearekin elkarlanean, 2020ko abenduan iritsi zen zaleen eskuetara Erroak saileko lehen liburukia, 'Ilargiaren orrazia'; bigarrena, Gizotso, 2023 urtean plazaratu zen eta 2024 urterako argitaratu nahi dute Itsasoa, sailaren 3. alea. Guztira 2028 urtera bitarte, urtez urte ale bat argitaratuta, 7 liburukiz osatutako saga osatu nahi dute.
Amaia eta Tiagoz gain, koloreztatze lanetan Chistophe Leon gehituko da lantaldera, Nahia Zubeldiak itzultzen ditu lanak frantsesetik eusrara, eta lantaldean Peio Lataste aritzen da zuzendari artistiko lanetan eta Benoît Etcheverry egitasmoaren komunikazioaz arduratzen da.
Autoedizioa eta "Crowfunding" finantziaketa sistema dira egitasmo honen ezaugarri bereziak.
SUBERVIOLA
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua
2024 urtean Antsoaingo Txokogorrin erakusketa bat antolatu zen Gregorio Suberviolari buruz bere heriotzaren 100. urteurrenean: komikiaren lagin batzuekin erakusketa antolatu zen eta Iñaki Sagardoik hitzaldi batean parte hartu zuen.
|
---|
AMAIA CARRERE, CROWFUNDING BIDEZKO FINANTZIAZIOA KOMIKI ZINTEN BILDUMARAKO
ARITZ LOPEZ ARRUE EDITORE BILA
Aritz López Arrúe gasteiztar irudigile eta diseinatzaileak Gasteizko Udalaren 'Haziak' ideia gazteen lehiaketara proiektu bat aurkeztu zuen eta horri esker 'El Caballero Ganso' komikia sortzeko diru laguntza eta aholkularitza jaso du.
2025 urterako amaituta edukiko du lana eta editorea aurkitzeko lanetan dabil.
XABIROI ALDIZKARIA
Xabiroi aldizkaria urtean 4 aldiz argitaratu ohi da, otsaila, ekaina, urria eta abenduan.
4 aleak jasotzeko harpidetza 14 euroren truke egin daiteke.
Udazkenean iritsi ohi da urtero Ikastolen Elkarteak sustatzen duen aldizkarian atalka agertu den istorio baten albuma.