Harriet Ediciones

komikipediatik
31.221.135.123 (eztabaida) (EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)(r)en berrikusketa, ordua: 08:02, 3 urria 2020
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

HARRIET EDICIONES ARGITALETXEA

2015 urtean Gregorio Muro “Harriet” komiki egileak Harriet Ediciones argitaletxea sortzea erabaki zuen oso helburu zehatzekin: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez komikiak argitaratzea, 80.hamarkadan berak eta beste autore batzuk sortutako komikiak berrargitaratzea, balore berrien lanak merkaturatzea, haur eta gazteentzako komiki eskaintza handitzea.... Frantziar komiki merkatuan zabaldu diren euskal autoreen lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratzeko helburu zehatza ere bazuen.

2016 urtean Igor Leturiaren blogean azaldu zituen helburu guzti hauek, eta elkarrizketa honi esker komikigintzaren iragan,orainaldi eta etorkizunari buruzko bere ikuspuntua ezagutzeko aukera eduki genuen. 2018ko apirilean Berrian Mikel Lizarraldek elkarrizketa egin zion ere.

Arloa ezagutzen duen profesional gisara eta plangintza egonkor bati eutsiz, 2015etik aurrera 2-3 lan lerroetan egikaritu dira argitaletxea martxan jartzeko orduan Gregorio Murok zituen asmoak:

• 80. hamarkadan Harriet beraren gidoiez kaleratu ziren lan batzuk eta garai horretako beste lanak berrargitaratu ditu, "Justin Hiriart", "Jon eta Mirka", "Sorgin seinalea" eta "Mintxo" adibidez.

• Frantziar autore garaikideen albumak euskaraz era gazteleraz argitaratu ditu.

• Frantziar merkatuan komikiak argitaratu dituzten euskal autoren lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratu ditu, tartean Marko euskal marrazkilariaren lanak.

• Eta 2019an lehen aldiz euskal autore garaikideen euskarazko jatorrizko komiki bat argitaratu du: Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz", gatzelerazko bere bertsioarekin.

Horrela 2015etik 2019ra 26 komiki argitaratu ditu Harrietek, euskara zein gaztelerazko bertsioetan. 2015ean Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko edizio osoa argitaratu zuen ere (euskaraz Ereinek argitarau zuen).

Urrenez urren,2016an 4 komiki, 2017an 8, 2018an 7 eta 2019an 7 ere.

Marko euskal marrazkilariaren lan ugari argitaratu dituzte, Beka frantziar gidoilari bikotearekin azken urteetan sortutakoak. Jack Manini eta Laurent Galandon gidoilarien lan bat baino gehiago euskaraz irakurri daitezke ere, baita Bruno Duhamel-en bi komiki ere.

2018an Harrietek argitaratutako emakume autoreen komiki kopurua handitu zen, Gwénola Morizur eta Marie Duvoisinen "Hasiera berri bat" komikiarekin eta Yllya marrazkilariaren "Isaline_rekin: aurretik Caroline Roque gidoilaria (Beka sortzaile bikotearen erdia) eta Maëla Cosson koloreztatzaileak Marko marrazkilariarekin egindako lanak argitaratu zituen, baita Anlor marrazkilariak Laurent Galandonekin egindako lana ere.

2018 urtea amaitu baino lehen beste bi komiki argitaratu zituen Harrietek, tartean Berzosaren Mintxo komikiaren berrargitalpena.

Formatu aldetik, komiki batzuk azal biguinean argitaratu zituen Harrietek

2019: BATETIK, JOANA MAIZ, BESTETIK HARRIET KOMIKI GIDOILARI BERRIRO ERE

2019an argitaratutako 7 komikien artean bi oso bereziak dira:

Batetik, Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz" komikia argitaratuaz Harrietek zuzenean euskal autore garaikide baten lana euskaraz irakurtzeko aukera eskaini zuen lehen aldiz, eta era berean gaztelerazko itzulpenarekin publiko berrietara iristeko aukera eman zien euskararen munduan ezagunak diren bi autoreei.

Bestalde Gregorio Muro "Harriet" argitaletxearen arduradunak berak komiki bat argitaratu zuen: lehenik Glenat etxearen bidez Frantzian "La honte et l'oubli" sialaren lehen liburukia argitaratu zen, eta bigarren liburukia Frantzian argitaratzearekin batera euskaraz eta gazteleraz argitaratu zuen lan osoa Harriet Ediciones-ek, "Lotsa eta ahaztea" izenburupean. 1898ko Filipinetako Iraultza eta Espainia-AEB gerra kontatzen da bertan. Album honen bidez, Gregorio Muro komiki gidoigintzara itzuli da (Xabiroi aldizkarian argitaratutako istorio motxak ere kontuan izanda), eta horretarako Alex Macho marrazkilaria eta "Garluk" Agirre koloreztatzailea izan ditu lagun.

Aipatu beharra dago Joana Maiz proiektuak Eusko Jaurlaritzaren komikiak sortzeko diru laguntzaren sari bat jaso zuela.

2019an argitaratutako beste komikiei dagokionez, Frantziar merkatuan aurretik argitaratu ziren komikiei dagokienez, Harrietek Isaline sailaren bigarren alea ere argitaratu zuen urte horretan, eta José Carlos Fernandes portugaldarraren bigarren komiki bat irakurri daiteke euskaraz Aral itsasoa (lehen komikia Txalapartak argitaratutako Munduko bandarik txarrena da). Autore berriak ere bildu dira Harrieten zerrendara: Didier Quella Guyot eta sortzaile bikotea bat, Deville MK / Girard Christophe.

Formatu aldetik, "Joana Maiz" eta "Virginia Hill: emakume librearen egunkaria" ez dira Harrieten ohiko album formatuan argitaratu eta eleberri grafikoak deitutakoak nagusiki argitaratu ohi diren liburu formatuan argitaratu dira.


2020

Webgunea erabat berritu zuen Harrietek eta komiki guztiak salgai dituzte bertan

2020 irailean iritsi dira liburudendetara Tieko marrazkilariaren "Dortokaren promesa", Stephane Piatzszek gidoilariarekin, eta 'Joseph', 'Puisqu'il faut des hommes' saileko lehen liburukia(euskarazko bertsioan 'Gizonak behar direnez gero'), Philippe Pelaezen gidoiaz eta Victor L. Pinelen irudiekin.

Udazkenean zehar 'Harald eta Ignir-en altxorra' sailaren bigarren alea ere iritsiko da irakurleen eskuetara, eta baita Bruno Duhamel egilearen "Kontaktuberria" komikia.

Bistan denez,komikietako batzuk jada euskaraz lanak argitaratuta dituzten frantziar autoreenak dira (Tieko, Duhamel, Antoine eta Matthieu Brivet anaiak...) eta beste komiki batzuetan autore berriak ezagutuko ditugu. Bestalde, lehen aldiz, Harrietek haurrentzako ilustrazio liburu pare bat ere argitaratuko ditu: "Gaztelua? Zein gaztelu? (Antonio Sanchez/Carmela Trujillo) eta "Barre eginarazten duen panpina" (F.J Porquet / Anabel Juste)

Harriet ediciones Plataforma de Editoriales Independientes de Cómic elkartearen sorreran hartu du parte, espainiako estatuko 11 argitaletxek osatutakoa: Cascaborra Ediciones, Ediciones La Cúpula, Fandogamia Editorial, GP Ediciones, Grafito Editorial, Harriet Ediciones, Karras, Nuevo Nueve, The Rocketman Project, Sallybooks eta Trilita Ediciones.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2020 09 IRAILA
Harriet dortoka.jpg
Dortokaren promesa Harriet Ediciones Stephane Piatzszek Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020/06, La promesse de la Tortue (Bamboo Édition)
2020 09 IRAILA
Harriet gizonak.jpg
Gizonak behar direnez gero1.Joseph Harriet Ediciones Philippe Pelaez Victor L. Pinel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020/06, Puisqu'il faut des hommes (Bamboo Édition)
2019 10 URRIA
2019 joana.jpg
Joana Maiz Harriet Ediciones Yurre Ugarte Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2019
201910 URRIA
2019 lotsa0.jpg
Lotsa eta ahaztea Harriet Ediciones Gregorio Muro Harriet Alex Macho Gazteleraz Jatorrizkoa Miel Angel Elustondo Etxeberria 2019 05 MAIATZA La Honte et l'oubli, Frantsesez (Glenat)
2019 10 URRIA
2019 virginia.jpg
Virginia Hill:emakume librearen egunkaria Harriet Ediciones MkDeville Christophe Girard Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2018 Jatorrizkoa frantsesez Virginia Hill journal d´une affranchie (Les Enfants Rouges)
2019 10 URRIA
2019 oroiminaren.jpg
Oroiminaren uhartea Harriet Ediciones Didier Quella-Guyot Sébastien Morice Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017ko urrian frantsesez L'île aux remords (Bamboo editions)
2019 10 URRIA
2019 isaline.jpg
Isaline 2 Sorginkeri izoztua Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2016, Isaline: Sorcellerie givrée, Frantsesez (Bamboo)
2019 05 MAIATZA
HARALD.jpg
Harald eta Ignir-en altxorra Harriet Ediciones Matthieu Brivet Antoine Brivet Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2019 01 frantsesez (Bamboo Editions)
2019 05 MAIATZA
2019 aral.jpg
Aral itsasoa Harriet Ediciones José Carlos Fernandes Roberto Gomes Jatorrizkoa Ingelesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2011ean ingelesez (Blackboxsyndicate), 2019ko maiatzean aldiberean frantsesez (Editions Du Long Bec) eta euskaraz zein gazteleraz Harriet Ediciones-ek
2018 12 ABENDUA
2018 mintxo.jpg
Mintxo Harriet Ediciones Miguel Berzosa Miguel Berzosa Euskaraz 2018-12 Berrargitalpena. Ereinek 1978an ere argitaratu zuen Mintxoren bilduma bat.
2018 12 ABENDUA
2018 elefantearen.jpg
Elefantearen tristura Harriet Ediciones Nicolas Antona Nina Jacqmin Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2016/01 La tristesse de l'éléphanth (Editorial Les Enfants Rouges)
201810 URRIA
Mutuaren hitza.png
Mutuaren hitza Harriet Ediciones Laurent Galandon Fréderic Blier Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2016/04

La Parole du muet (Bamboo)
1. Le géant et l'effeuilleuse
2017/04
2. La bergère et le malfrat Frantsesez

201810 URRIA
Hasiera.png
Hasiera berri bat Harriet Ediciones Gwénola Morizur Marie Duvoisin Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2018/02

Nos embellies (Bamboo)

201810 URRIA
Tomoe.png
Tomoë: Harriet Ediciones Jack Manini Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017/03 Tomoë (Bamboo Édition)

1. Déesse de l'eau

2018/04

2. Le miroir divin

2018 05 MAIATZA
Isaline2.jpg
Isaline: sukaldaritzako sorginkeria Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo)
2018 05 MAIATZA
Inoiz ez2.jpg
Inoiz ez Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2018 01 urtarrila, Jamais, Frantsesez (Banboo)
2017 12 ABENDUA
2017 itzulera.jpg
Itzulera Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017 02 OTSAILA, Le retour, Frantsesez (Banboo)
2017 10 URRIA
2017 Sorgin Seinalea.jpg
Sorgin Seinalea (Edizio Osoa)

(Berralgitalpena)

HARRIET EDICIONES Gregorio Muro "Harriet" Daniel Redondo Euskaraz jatorrizkoa(1985) Miel Angel Elustondo Etxeberria(Edizio honetarako) 1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik)
2017 09 IRAILA
2017 neska hura.jpg
Neska hura hegan hasi zen eguna Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017 08 ABUZTUA Le jour où elle a pris son envol, Frantsesez (Bamboo Editions)
2017 08 ABUZTUA
2017 zulo bat.jpg
Zulo bat oroimenean Harriet Ediciones Roger Seiter Pascal Regnauld Frantsesetik itzulia ? 2015 1. Gila Monster 2015

2016 2. Combien de temps un homme peut-il survivre sans respirer ? Trou de Mémoire Saila Éditions du Long Bec

2017 05 MAIATZA
2017 woundedg.jpg
Wounded Harriet Ediciones Damien Marie Loïc Malnati Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2010-2011: Wounded Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)

1.L'ombre du photographe (2010) 2.Les Limbes de Jack (2011)

2017 05 MAIATZA
2017 inozoen.JPG
Inozoen errua Harriet Ediciones Laurent Galandon Anlor Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2011-2013: Les innocents coupables Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)

1.La Fuite(2011) 2.La Trahison (2012) 3.La Liberté (2013) Frantsesez(Bamboo Édition)

2017 03 MARTXOA
2017 hegoak.JPG
Hegoak Astinduz Harriet Ediciones Laurent Galandon Arno Monin Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia (2006) L'Envolée sauvage Saila (Bamboo)

1. La Dame Blanche(2006) 2.Les Autours des palombes, (2007) Oraindik euskaratu gabe 3. Le Lapin d'Alice (2012) 4. La Boîte aux souvenirs (2013)

2017 01 URTARRILA
2017 autobusa.JPG
Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2016 08 ABUZTUA Frantsesez Le jour où le bus est repartit sans elle (Bamboo)
2016 09 IRAILA
2016 lusitania.jpg
SOS Lusitania Harriet Ediciones Patrice Ordas/Patrick Cothias Jack Manini Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2013 Lehen zatia (Bamboo)

2014 Bigarren zatia (Bamboo) 2015 Hirugarren zatia (Bamboo) 2016 Osoa Gazteleraz (Harriet Ediciones)

2016 09 IRAILA
2016 jon eta mirka.jpg
Jon eta Mirka (Edizio Osoa)

(Berralgitalpena)

HARRIET EDICIONES Gregorio Muro "Harriet" Daniel Redondo Euskaraz jatorrizkoa(1983) Arkaitz Almortza Muro (Edizio honetarako) 1983 Espedizio galdua(Erein)

1990 Bihotz hormatuak (Habeko Mik)

2016 05 MAIATZA
2016 txinara.jpg
Txinara bidaia Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza 2013 Frantsesez(Bamboo)

2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones)

2016 05 MAIATZA
2016 indiara.jpg
Indiara bidaia Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza 2013 Frantsesez(Bamboo)

2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones)

GUZTIRA
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO 26 KOMIKI

HARRIET EDICIONES-EKIN HARREMANA DUTEN BESTE LANAK

Harriet Ediciones-en lehendabiziko argitalpena Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko Edizio Osoa izan zen: Gregorio Muro “Harriet” argitaletxeko arduradunak sortu zuen pertsonai hori 80. hamarkadan. 2015 urtean Euskaraz bilduma argitaratzeko ardura Ereinek hartu zuen eta gazteleraz Harriet Ediciones-ek.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2015 10 URRIA
2015 justin hiriart.jpg
Justin Hiriart (Edizio Osoa)

(Berralgitalpena)

Erein Gregorio Muro "Harriet" Francisco Fructuoso Esparza Euskaraz Jatorrizkoa Arkaitz Almortza Muro 1983 Itsas gorritan (Erein)

1989 Izotzetako tranpa(Erein) 1989 Sekretua (Erein) - Brulota (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) - Satanen itsasontzia (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) Ttarttalo argitaletxeak gazteleraz argitarau zituen 1987 Frantsesez Le brûlot (Glenat) 1987 Le navire de Satan (Glenat)

ARGITALETXEAREN WEB GUNEA ETA SARE SOZIALAK

www.harrietediciones.es

Facebook Harriet Ediciones