«2022»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
1.075. lerroa: 1.075. lerroa:
  
 
*[http://www.komikipedia.eus/index.php?title=%27%27%27KOMIKI_LEHIAKETEN_ATALA%27%27%27 KOMIKI LEHIAKETEN ATALA]
 
*[http://www.komikipedia.eus/index.php?title=%27%27%27KOMIKI_LEHIAKETEN_ATALA%27%27%27 KOMIKI LEHIAKETEN ATALA]
 +
 +
 +
[[Euskal sortzaileak euskaraz argitaratutako komikigintzan]]

09:39, 5 azaroa 2022(e)ko berrikuspena

2022 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK

- align=center
DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
03 MARTXOA
Superpatata nahaspila 1 2022.jpg
Superpatata NAHASPILA KOSMIKOA 1 Bare erregearen itzulera Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz Esther López Epelde 2022 Superpatata ENREDO CÓSMICO 1 El retorno del rey babosa(Bang Ediciones)
03 MARTXOA
Bat gehiago gara.jpg
Bat gehiago gara Txalaparta Leire Salaberria Urdanpilleta Leire Salaberria Urdanpilleta Gazteleraz Jatorrizkoa Iraitz Urkulo Rodríguez 2020 Beascoa Ediciones
03 MARTXOA
Zer gertatzen da klimarekin.jpg
Zer gertatzen da klimarekin? Erein Ole Mathismoen Jenny Jordahl Norvegiera Danele Sarriugarte / Rosetta T.Z 2019 'Hva er greia med klima?' Vigmostad & Bjørke, Norvegia
04 APIRILA
Amaiur libera estate.jpg
Amaiur. Libera State Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa Asisko Asisko Euskaraz jatorrizkoa 2022 04 Apirila
04 APIRILA
Amaiur 1522.jpg
Amaiur 1522 Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa Asisko Asisko Hitzik gabekoa 2022 04 Apirila
04 APIRILA
Ekoline 2022.jpg
Ekoline Harriet Ediciones Stephen Desberg Teresa Martínez Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021 06 Ekaina 'Ecoline', Frantsesez, Bamboo Édition (Grand Angle)
04 APIRILA
Aztarna faltsuak 2022.jpg
Aztarna faltsuak Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021 06 Ekaina 'Fausses pistes', Frantsesez (Grand Angle)
04 APIRILA
Harald eta ignir 2022.jpg
Harald eta Ignir-en altxorra 2 Harriet Ediciones Matthieu Brivet Antoine Brivet Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020 01 frantsesez (Bamboo Editions)
04 APIRILA
2022 bihurrikeriak sabikan.jpg
Bihurrikeriak Sabikan Saure Gerardo Fabián Cosenza Gerardo Fabián Cosenza Jatorrizkoa gazteleraz Aritz Gorrotxategi 2022 04 apirila (aldiberean gazteleraz eta euskaraz)
04 APIRILA
Subnormal komikia.jpg
Subnormala Eskola-jazarpenari buruzko istorio bat Panini Evolution Comics Fernando Llor / Iñaki Zubizarreta Miguel Porto Jatorrizkoa gazteleraz Amaia Apalauza 2019 'Subnormal'(Panini Evolution)
05 MAIATZA
Lapequenagenia EUS.jpg
Iratxo txikia eta shatranj partida Astiberri Txikiberri bilduma Álvaro Ortiz Álvaro Ortiz Jatorrizkoa gazteleraz Bego Montorio Uribarren 2022 'La pequeña genia y la partida de shatranj'(Astiberri)
05 MAIATZA
2022 natasha komikia.jpg
Natasha Farmazia Beltza Koldo Almandoz Aritz Trueba Euskaraz Jatorrizkoa 2022 Maiatza (euskaraz jatorrizkoa, aldiberean gaztelerazko bertsioa Nuevo Nueve argitaletxearen eskutik)
05 MAIATZA
2022 mary anning.jpg
Mary Anning: herensuge-ehiztaria IkasElkar Jordi Bayarri Jordi Bayarri Gazteleratik itzulia Maialen Berasategi Catalan 2021 'Mary Anning:cazadora de dragones' (Egilea editore)
06 EKAINA
Amaiur gaztelu baltza.jpg
Amaiur: gaztelu baltza Nabarralde / Sabino Arana Fundazioa Angel Rekalde Amaia Ballesteros Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz ? 2021, gazteleraz aldiberean
07 UZTAILA
Dinosauroak 1 harriet.png
Dinosauroak 1 Harriet Ediciones Arnaud Plumeri Bloz Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2010 'Les dinosaures en bande dessinée', Frantsesez, Bamboo Édition
. 07 UZTAILA
Biga 4.jpg
Biga 4. Biga endreda-makila
BIGA SAILA
Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2017 Avni 4(Milan editeur)
07 UZTAILA
X venture 1 gorputza krisian.jpg
Gorputza Krisian 01
X-VENTURE SAILA
Ooso comics Hot-Blooded Souls Hot-Blooded Souls Jatorrizkoa japoniarrez Héctor Angulo/Daruma S.L 2020 どっちが強い!? からだレスキュー Kadokawa Shoten Argitaletxea
09 IRAILA
Holakoak dira gure- ilekoak.jpg
Holakoak dira gure hilekoak Txalaparta Carolina de Prada Antón 'EsCarolota' Carolina de Prada Antón 'EsCarolota' Gazteleraz Jatorrizkoa Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà 2019 'Así son nuestras reglas' (Pol·len edicions)
09 IRAILA
Orreagako kronikak 2.jpg
Orreagako kronikak 2: Munjoie / Orreagako kronikak Saila Erein Juan Luis Landa Juan Luis Landa frantsesez eta 6 hilabete beranduago euskaraz Koro Navarro 2022 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 2 'Munjoie!'
09 IRAILA
Non gogoa.jpg
Non gogoa... Denon Artean Cenlit Javier Mina Pedro Osés Euskaraz 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan Josu Jimenez Maia, 2022 urteko bertsioan 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan argitaratutako komikien bilduma 2022ko iralean argitaratua.
09 IRAILA
Harriet leoi.jpg
Lehoi-ogroa 1 Lehoi barbaroa
Lehoi-ogroa Saila
Harriet Ediciones Bruno Bessadi Bruno Bessadi Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2022 urtarrila, 'Le lion barbare'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan)
09 IRAILA
Haur besoetakoa 3.jpg
Itsasoan urak handi Haur Besoetakoa Saila 3 Ikastolen Elkartea/Xabiroi Unai Iturriaga Alex Sanvi Euskaraz Jatorrizkoa Hasiera 2019ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 51. zenbakian, azken atala 2021 urrian, aldizkariaren 61 zenbakian
09 IRAILA
Iruleak-txalaparta-eus.jpg
Iruleak Txalaparta Garazi Albizua Olga Carmona Euskaraz eta gazteleraz aldi berean 2022, euskaraz Txalapartak, gazteleraz Cósmica Editorial argitaletxearen eskutik 'La apuesta de Cloto'
10 URRIA
Black Is Beltza II komikia azala.jpg
Black is Beltza II: Ainhoa Talka-Elkar Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Isa Campo Susanna Martín Edizio Eleanitza 2022 Urria (katalanezko edizioa Pol·len, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books-ek)
10 URRIA
Azala.jpg
Utzi Azalari Dobera Ainara Azpiazu Axpi Maialen Lujanbioren bertso batzuk abiapuntutzat hartuta Ainara Azpiazu Axpi Euskaraz Jatorrizkoa 2022 URRIA
10 URRIA
Zuhaitzen balioa.png
Zuhaitzen balioa Saure Susana Domínguez Lerena Daniel Rodríguez Redondo Jatorrizkoa gazteleraz Aritz Gorrotxategi 2021 11 azaroa, gazteleraz 'El valor de los árboles' Sauré argitaletxea
10 URRIA
2022 ura leporaino.jpg
Ura leporaino Denon Artean Cenlit Usue Egia Usue Egia Euskaraz Jatorrizkoa 2022 10 URRIA

EUSKARRI DIGITALEAN


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 01 URTARRILA
2022 Zure esku ere badago.png
Zure esku ere badago Gasteizko Udala EMAIZE Sexologia Zentroa Angel Mª Remírez de Ganuza Edizio elebiduna ? 2022 01 URTARRILA


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 02 OTSAILA
Berriro jaio.png
Berriro jaio Mugarik Gabe Elizabeth Casillas Josune Urrutia jatorrizkoa gazteleraz Jone García, Aiaraldea Komunikazioa Zerbitzuak, SL 2022 02 OTSAILA


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 MARTXOA
Aska mattin.jpg
Aska Udalbiltza / Dijitalidadea Iñaki Martiarena "Mattin" Iñaki Martiarena "Mattin" Euskaraz Jatorrizkoa 2022 Martxoa 'Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuan beste 16 literatur lanekin batera eta euskarri digitalean


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 03 MARTXOA
Irabazi arte.jpg
Irabazi arte EITB Nerea Loiola Aitziber Alonso Edizio elebiduna, euskaraz eta katalanez Jatorrizkoa euskaraz 2022 03 MARTXOA


BIZKAIKO TXAKOLINAK / MENDIBILE JAUREGIA / JATA-ONDO LANDA GARAPENERAKO ELKARTEAREN ESKUTIK


DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2021 05 MAIATZA
Txakomic 1 parraren itzalpean.jpg
Parraren itzalpean Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Higinia Garay Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da 2021 maiatza
2021 09 IRAILA
Arrakalak.JPG
Arrakala Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Pedro J Colombo / Aintzane Landa Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da 2021 Iraila
2021 11 AZAROA
Txakomik3.jpg
DesBlokeoa Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da 2021 Azaroa
2022 01 URTARRILA
Rokail.JPG
Rokail Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Adur Larrea Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da 2022 Urtarrila
2022 03 MARTXOA
Txakomic agatha.jpg
Agatharen azken mistrerioa Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Asier Iturralde Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da 2022 Martxoa
2022 06 EKAINA
Txakomic erro.png
Erro sakonak Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea Mikel Begoña Josune Urrutia Asua Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da 2022 Ekaina

BERRARGITALPENAK

PAPEREAN ARGITARATUAK

2020 urtean Astiberrik AVNI sailaren lehen liburukia argitaratu zuen euskaraz, 2021ean bigarrena eta hirugarrena eta 2022an laugarrena. 2022 urtean euskarazko bertsioen bigarren edizio bat merkaturatu da

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2022 MARTXOA
(LEHEN EDIZIOA 2020)
BIGA1 Eus.jpg
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia
BIGA SAILA
Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 1(Milan editeur)
2022 MARTXOA
(LEHEN EDIZIOA 2021)
Biga2 eus.jpg
Biga 2. Super laguna!
BIGA SAILA
Astiberri Txikiberri bilduma Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Jon Muñoz 2014 Avni 2(Milan editeur)
03 MARTXOA
Zephyrum-07-uharte-beltza-euskera.jpg
Uharte beltza Tintinen Abenturak Saila 7 Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones Hergé Hergé Frantsesetik itzulia Inazio Mujika Iraola 1938, L'Île Noire
09 IRAILA
Zimurrak.JPG
Zimurrak Astiberri Paco Roca Paco Roca Gazteleratik itzulia Bego Montorio Uribarren 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt)

2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri)

UDABERRIRIK ANKERRENA 2022.jpg
2011 urtean Unai Iturriaga eta Alex Sanvi komikigileek Durango 1936 Kultura Elkartearen eskutik 'Udaberririk ankerrena' komikia argitaratu zuten, 1937ko martxoaren 31ean Durangok jasandako bonbardaketari buruzko lana. DOTB atariaren arabera, 2022ko Udazkenerako berrargitaratuko du Durangoko Udalak.

2022 URTERAKO edo 2023rako ESPERO DIREN KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

2022 urriaren 1ean ospatu zen Hernaniko Liburu Azokan aurkeztu zen Ainara Azpiazu'Axpi'-ren 'Utzi azalari' komikia: 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean Maialen Lujanbiok kantatutako hiru ber­tsoetatik abiatuta, Hernaniko Dobera elkartearen eskutik elebererri grafiko bat sortzeko proposamena heldu zitzaion 'Axpi'-ri: Kroketak Podcastean kontatu zituen egileak komikiaren nondik norakoak eta eta Kronikak elkarrizketa egin zion.

2021 urtean Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako 'Egile Sariak' deialdiaren baitan diru laguntza bat jaso zuen 'Axpi'-k proiektu honetarako.



Adur eke saria.jpeg
Lurbinttoko ohoinak.jpg
Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura beka" izeneko beka berria bultzatu dute 2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatuko duena,ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin. 6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da. 2021 urtean literatura generotzat eleberri grafikoa eta komikia hautatuak izan ziren (edizio bakoitzean literatur generoa aldatuko da).

EKEren webgunean adierazten denez, "lehen edizio honentzat, kalitate handiko sei proposamen eskuratuak izan dira eta Adur Larrea-ren proposamena atxikia izan da. Ziburutarrak Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historiko baten egitea aurreikusia du, zuri eta beltzez. Gertakariak, 1789ko Frantses Iraultzaren ondotik iragaiten dira eta ohoin banda baten abenturak deskubrituko ditugu. Egileak, 2022ko martxoa arte badu bere lana bururatzeko eta ondotik, Elkar-ek argitaratuko du."

Elkarrek 2022ko udazkenean argitaratuko du komiki hau.

Black is beltza 2 filma.jpg
Black Is Beltza II komikia azala.jpg
Eskutik helduta iritsiko dira 'Black is beltza II: Ainhoa’ filma eta komikia 2022ko udazkenean: irailaren 23an estreinatu da animazio filma Donostiako Zinemaldian. Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan zein espainiar estatuan jada ikusgai dago filma, Lapurdi, Baxebafarroa eta Zuberoan azarotik aurrera ikusi ahal iznago da

Erreportai zabala argitaratu zuen 2022ko otsailean 7K aldizkariak pelikula eta komikian sakonduz.


Komikia zein filmaren gidoia elkarlanean sortu dute Fermin Muguruzak, Harkaitz Canok eta Isa Campok, eta Susanna Martínen marrazkiekin sortutako liburukia urriaren 6an iritsiko da zaleen eskuetara. komikiak 2021 urteko Eusko Jaurlaritzaren komikigintza sustatzeko laguntzetako bat jaso zuen.

Berriak jakinarazi du euskaraz Talka Records & Films plataformak eta Elkar argitaletxeak argitaratuko dutela, eta "egun berean, Talkarekin elkarlanean, katalanezko edizioa aterako du Pol·len argitaletxeak, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Booksek, Espainian, Latinoamerikan eta AEBetan dituen egoitzen bidez"'

IrriEgin.jpg
Maus wikipedia.jpg

Komikigintzako Eisner sari bat euskarara ekarriko du Astiberrik urrian. Raina Telgemeier-ek interneten argitaratu zituen 'Smile' sailaren istorioak, eta 2011 urtean Eisner Saria jaso zuen, nerabeentzako argitalpen onena izateagatik. Miel Angel Elustondok itzuli du.


Urte amaierarako Julen Gabiriak euskarara ekarriko ‘Maus: A Survivor's Tale’ komikia; Art Spiegelman suediar/estatubatuarrak 1980 eta 1991 urteen artean ‘Raw’ komiki aldizkarian atalka argitaratutako istoriak bi liburukitan argitaratu ziren (1986ean 1991ean hurrenez hurren) eta 1992 urtean Pulitzer sari bat jaso zuen lehen komikia izan zen.

Eleberri grafiko hau komikigilea eta Vladek haren aitaren arteko elkarrizketetan oinarritzen da, aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoak hizpide dutela. Binke aldizkariak Julen Gabiria elkarrizketatu du


Harriet Ediciones logo.jpg
Feroce harriet.jpg
Inoiz-ez-e-eguna.jpg.png
Udazkenean iritsiko da segur aski euskaraz 'Feroce' komikia: Gregorio Muro "Harriet"en gidoiaz egindako istorioa, Alex Machoren ilustrazioekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. Frantziar estatuan argitaratu zen jada lehen liburukia eta euskaraz ale bakarrean argitaratuko da istorio osoa.

2018 urtean argitaratu zuen Harrietek Bruno Duhamelen 'Inoiz ez' komikia , eta 2022 urtean iritsiko da zaleen eskuetara sailaren bigarren liburukia, ia aldiberean jatorrizkoa frantsesez, euskara eta gazteleraz.

BOS mendeurrena.jpg
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurreko ospakizunen artean Kike Infamek komiki bat egiteko enkargua jaso du.
Gasteiz 1200 komikia.jpg
Aritz Ibarra marrazkilariaren "GASTEIZ 1200, DEFENTSA AMAIGABEA" komikia argitaratu ahal izateko diru-bilketa zabalik egon da www.itsulapikoa.eus plataforman 2022ko otsailaren 24tik apirilaren 4ra arte. Fernando Sánchez Aranazek ere parte hartuko du lan honetan eta Martin Ttipia elkartearen sustengua du.


Egitasmo hau Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak programak 2021 urrian martxan jarritako 'Batera, kultur proiektuak elkarrekin' diru laguntza deialdiko irabazleetako izan zen. 6.500 eurotan finkatu zuten finantziazio helmuga eta 6490 euro lortu dituzte.

46 orrialetako komikia Durangoko Azokarako preste duki nahi dute.

Noticias de Alava egunkariak eman du guzti honen berri.

MIKEL LABOA KATEDRA.jpg
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe Josevisky-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu."

Bi urteko lan prozesuaren ondoren, komikia 2022 urtean argitaratuko da



Sua3komikia.jpg
2022. urtearen amaieran Mendi Film Festival eta SUA edizioak argitaletxearen arteko lankidetzak 3.komiki bat ekarriko du zaleen eskuetara.

Ramon Olasagastik eman zuen horren berri Gipuzkoako Hitzan/Berrian.

No-sleep-till-Shengal.jpg.png

Farmazia Beltzak Zerocalcareren 'No sleep till Shengal' komikia euskarara ekarri du eta maketazio lanetan daude jada.


BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu du ingelesez 4 aleetako lehena.

Ipar Amerikar merkatuan ingelesez atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez), bi hilabetean behin argitaratuko da eta bilduma osoa liburuki batean eskuratzeko aukera egongo da..

Aleta Ediciones argitaletxe valentziarrak pausu hori eman zuen eta 2022ko irailean gazteleraz eskuragarri egongo da komikia. Aletak Etxeberria anaien 'Buyan' argitaratu du gazteleraz eta Valentzia eta Getxoko komiki azoketan aurkeztu da.

Ingelesez 2022ko urte amaieran 'Broken eye'-ren liburuki integrala merkaturatuko du Scout Comics-ek.

Euskarazko argitalpena ez da gauzatuko oraingoz:  Etxeberriatarak ahaleginak wegin arren ez da argitaletxerik prest agertu horretarako eta autoreek une honetan autoedizioaren bidea ez dute aurreikusten. 

Euskaraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."


ELKARRIZKETAK

bideoa

Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.
2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela
Emakumeon memoria 1937.JPG
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.

Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."


2021
Txakomic 1.jpg
Txakomic 1 parraren itzalpean.jpg
2022
2022 txakomic.jpg
2021 urtean jarri zen martxan Txakomic ekimena, Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.

Jardunaldien bigarren edizioa 2022ko apirilean ospatu da. Ekimenaren haria ez da eten, eta 2021 eta 2022 urteetan `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan data hauetan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak.

Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean

  • 'Erro sakonak' Josune Urrutia Asua irudiekin.
  • 'Agatharen azken kasua” Gastonen irudiekin.
  • 'Parraren itzalpean' Higinia Garayren irudiekin.
  • 'Arrakala' Pedro J Colombok eta Aintzane Landak marraztu dute.
  • 'Des-blokeoa' Iñaketen irudiekin.
  • 'Rokail' Adur Larrearen irudiekin.
2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Mikel Begoñak egingo du gidoia, Kike Infamek irudiak eta Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzea izango dute helburutzat, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin.

Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die.


Pellot komikia.jpg
Trikuharri kultur elkarteak Hendaiako Ixtebe Pellot kortsarioari buruzko "Euskal azeriaren hamaika abentura" komikia argitaratuko du.

Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri.


Abdon.jpg
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero, Alaiza Asier Iturralde irudigilearen izanik, Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektua egin nahiko luke eta horretarako Miel Angel Elustondo eta Mikel Begoñarekin hartu-emanak izan ditu.
Gizotso.jpg
Baionako lau lagunek 2020 urtean autoedizioaren bidetik 'Erroak' proiektua jarri zuten martxan, komikigintzaren bidez euskal mitologia berritu bat ardatz hartuta. Ululu plataformaren bidez crowdfunding bat jarri zuten martxan eta 2020 urte amaieran argitaratu zuten lehen komikia, 'Ilargiaren orrazia'.

'Erroak' sailaren bigarren liburukian lanean ari dira, 'Gizotso' izenburua izango duena.

Milicias vascas comic.jpg
Sare Antifaxistaren eskariz, Guillermo Menéndez Quirós asturiar komikigileak 'Milicias Vascas Antifascistas' komikia sortu du gazteleraz. Jada eskuragarri dago eta salmentaren bidez euskarazko bertsioa finantziatzeko asmoa dute.


Suberviola.jpg
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua


Tierra tragame logo.jpg
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela.
1615218939115.png
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz egin zuen diru laguntza deialdia komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.

Orain arte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten komiki-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusten da azken deialdietako oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.

2022 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko epea itxia dago, lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 28a izan zen 2022eko oinarriak .

 HAUEK DIRA 2021eko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK

KOMIKI HAUEK 2022/2023 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA

  • Susanna Martin Segarra: 'Black is beltza II: Ainhoa': urriaren 6an argitaratuko da. Gidoian Fermin Muguruza, Harkaitz Cano eta Isa Campo aritu dira.
  • Sandra Garayoa Cotera: 'Hodeien parterik altuenean': Bertol Arrieta idazlearekin elkarlanean dabil Sandra Garayoa. Berria egunkarian jakinarazi duenez 2 urtekolan prozesuaren ondoren 2022ko abenduan argitaratuko da eta suizidioa ardatza izanik doluaren prozesuari buruzko lana da.
  • Iñaki Martinez Hernandez "Iñaket": 'Hiru etxe Santa Monikan': Mikel Begoñarekin elkarlanean sortuko du eta Harriet Edicionesek adierazi duenez, segur aski 2023an argitaratuko da.
SOILIK GAZTELERAZ ARGITARATU DIRENAK

  • Soilik gazteleraz argitaratu ditu Asiberrik Higinia Garay Zaratek eta Elizabeth Casillasek sortutako "La palabra que empieza por A" eta Josune Urrutia Asuak sortutako 'Hoy no es el día' komikiak.

HAUEK DIRA 2022ko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2022/2023 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA

  • Maitane Gartziandia Agirrezabala: 'Ño!'
  • Joseba Larratxe Berazadi: 'Mikel Laboa'
  • Julen Ribas Sasiain: 'Iris 22'
  • Arnau Sanz Martinez: 'Cuando veo cables me acuerdo de ti.'
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA, AURREKO URTEETAKO IRABAZLE GUZTIAK


GIPUZKOAKO EGILE SARIAK

Gipuzkoa bunbuilua.png
2021 urtean lehen aldiz Foru Aldundiak Gipuzkoako Egile Sariak 2021 URTEKO DEIALDIKO PROIEKTU IRABAZLEAK
GIDOI PROIEKTUETARAKO: 
  • 'Hodeien partetik altuenean', Bertol Arrieta
  • 'Linbo Planeta', Urko Redondo
KOMIKIA
  • 'Utzi Azalari', Ainara Azpiazu "Axpi"
  • '26195', Ane Zaldibar
ILUSTRAZIO LIBURUAK
  • 'Kamishibaizalea', Iñaki Martiarena
  • 'Gauerdian', Paula Estévez

Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpena


2022 urtean proiektuak aurkezteko azken eguna: 2022-05-31 OINARRIAK

KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK

LUIS GASCA: KOMIKIAK ETA ZINEMA ERAKUSKETA

Luis gasca komikia zinema.jpg
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 33. Astearen baitan zenbait jarduera paralelo antolatuko dira eta urtero bezala komikigintzari buruzkoak ere egingo dira:

Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Donostia Kulturak, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, 'Luis Gasca: Komikiak eta zinema' erakusketa antolatu dute eta Irailaren 8tik azaroaren 8ra arte egongo da zabalik, Okendo Kultur etxean.]

Hitzaldien egitaraua

2021 urtean zendu zen Luis Gasca: 2011 urtean elkarrizketa zabala eskaini zion Berriari

MANGAMORE Amorebieta-Etxanoko Japoniar kulturaren jardunaldiak
Mangamore 2022 kartela.jpg
Mangamore 2022 jaialdia urriaren 14, 15 eta 16ean egingo da Amorebieta-Etxanon.

EGITARAUA

Mangaren munduareklin harremana zuten beste azoka edo jaialdi batzuk bertan behera gaeratu ziren azken urteotan, adibidez GetxoManga (Getxoko komiki azokari lotua) eta MangaBilbao

Jarduera horien antolaketan parte hartzen zuten bizkaiko mangazale eta elkarteak, baina badira bestelako ekimenak ere: Kutsu komertzialagoa duen eta komikien mundua gainditzen duen topaketa erraldoia da Bilbon urriaren 8an ospatuko den Japan weekend. Japoniako kulturaren baitan entretenimendua ardatz duen ekitaldia da, 2013 urtetik Barakaldoko BEC erakustazokan ospatu izan dena.'Jointo Entertainment' enpresak antolatzen du eta Madrid, Valencia A Coruñan... eta beste hiri batzuetan ospatu ohi da urtean zehar. Aisialdi eta kontsumoari lotutako denetariko jarduerak aurkitu daitezke bertan: Bideojokoak, karaokeak, salmahaiak, margolaritza, Manga eta Animeak...


BURUTU DIREN JARDUNALDIAK

NAFARROAKO KOMIKIAREN AZOKA
Nafarroa komikia 2022.jpg
XIII. Nafarroako komikiaren Azokako jarduerak irailaren 2tik urriak 2 bitarte garatuko dira, nagusiki Iruñean (Civivox Condestable, Fnac La Morea eta Geltoki), baita hiriburuan dauden unibertsitateetan eta Lizarra eta Azagran ere.

Tiza elkarteak antolatzen du Azoka 2010. urtetik: azoka hau ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.


2022 urtean 40 ekitaldi baino gehiago egin dira, Egitarau orokorraren baitan euskal komikiarekin eta euskarazko komikigintzarekin harremana dutenak hauek izan dira:
  • Irailak 3 larunbata, Iruñean 11:30ean MONE SAKIHARA-rekin Marrazketa digitaleko masterclass saioa

16 urtetik aurrera. Sarrera doan, edukiera bete arte. Iruñea/Civivox Condestable

  • Irailak 16 ostirala, Iruñean 18:00etan JAVIER DE ISUSI-rekin komikien sinatze saioa Ménades liburu-dendan 18:00
  • Irailak 17 larunbata, Iruñean 12:00etan JAVIER DE ISUSI-ren ponentzia ‘Dibujar la Historia dibujando historias’. Civivox Condestablen.
  • Irailak 21 asteazkena, Iruñean 19:00etan EGILEA ETA HAREN ESKUBIDEAK Mahai-ingurua: Mar ‘Malota’, Joseba Beramendi ‘Exprai’ eta Conchi Cagide (Intangia elkartea)

Moderatzailea: Kike Infame. Antolatzailea: Euskal Irudigileak. Civivox Condestable.

* Irailak 22 osteguna, Iruñean 18:00etan PATXI HUARTE ‘ZALDIEROA’-rekin komikien sinatze saioa TBO liburu-dendan  eta 20:0etan jendaurreko elkarrizketa (euskaraz) Iruñea/Civivox Condestable./20:00
  • Irailak 23 ostirala, Lizarran 18:00etan JOSUNE URRUTIA-rekin komikien sinatze saioa (Dragón Cómics) eta 19:30ean jendaurreko elkarrizketa Fray Diego Kultur-etxean
  • Irailak 24 Larunbata, Iruñean,11:00-13:00 Haur/gazteentzako tailerra HORRELA IKUKUSTEN DUT NIRE BURUA Josune Urrutiarekinekin: marrazkiaren bidez nork bere buruari begiratzeko taillerra, 8 urtetik aurrera. Plaza mugatuak. Izena emateko: tizacomic@gmail.com . Civivox Condestablen.
  • Irailak 28 asteazkena, Iruñean, 20:00 JUAN ETA PEDRO OSÉS “Marko a la búsqueda del tiempo” liburuaren aurkezpena Civivox Condestablen.
  • Irailak 29 osteguna, Iruñea, 20:00 ERNESTO MURILLO ‘SIMONIDES’ ETA JAVIER MURILLO ‘MATXAS’-ekin jendaurreko elkarrizketa Civivox Condestablen.
* Irailak 30 ostirala, Iruñea, 19:00 JAVIER MINA ETA PEDRO OSÉS-ekin “Non gogoa...” albumaren sinatze saioa Katakrak liburu-dendan eta 20:00etan “Non gogoa...” albumaren aurkezpena Civivox Condestablen

URRIAK 1 LARUNBATA KOMIKITOKI - BIGARREN ESKUKO AUTOEDIZIO ETA KOMIKI AZOKA Salmenta-postuak, collage-tailerra, dj-ak eta kontzertua Geltoki (autobus geltoki zaharra)

ERAKUSKETAK


* EGITARAU OSOA WEBGUNEAN: erakusketan kokalekuak, sinatze txandak eta solasaldiak... * FACEBOOK * INSTAGRAM


GETXOKO KOMIKI AZOKA
Getxo logo komikia.jpg
Getxokomik2022.jpg
Getxo gaztekomik.png
Getxo gazte komik EUS.jpg

2022ko Getxoko Komiki Azoka irailak 30-urriak 2 bitarte ospatu da. Egitarau osoa Azokaren webgunean

Aurten omenaldia jaso duten autoreak Bartzelonako Max eta Rober Garay ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko bizkaitarra izan dira .

Genie Espinosa bartzelonarrak egin du aurtengo kartela.

Azokaren gunea ez zen urtro bezala Areetako Geltoki Plazan egon, handik hurbil baizik: Santa Eugenia plazan eta ondoko Ibaiondo kalean 40 saltoki egon ziren.

Saltokiak honako ordutegi honetan egon ziren zabalik:

   Ostiral eta larunbatean: 11: 00-14: 30/17: 00-21: 00
   Igandea: 11: 00-14: 30/17: 00-20: 00
Euskaraz komikiak argitaratu edo salmentan dituzten saltokiak, okerrik ezean, hauek izan ziren:
  • Ikastolen Elkartea/Xabiroi
  • Harriet Ediciones
  • Astiberri
  • Elkar
  • Oso Cómics: euskaraz argitaratu den lehen manga eskuratzeko aukera.
  • Mamut Comics

Plazan bertan dagoen Romoko Kultur Etxean ekintza-programa garatu zen: sinaduren txandak, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketa, etab.


GAZTEKOMIK LEHIAKETA

Getxoko Udalak DBHko I. 'Gaztekomik' komiki-eskola lehiaketa antolatu du: Bizkaiko 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta irailaren 23an amaitu zen lanak aurkezteko aukera

Bi modalitatetan parte hartu ahal izan da Gaztekomik-en: ikastetxeen bidez (Getxoko ikastetxeetako ikasleentzat) eta modu librean (Bizkaiko gainerako ikastetxeetako ikasleentzat). OINARRIAK

Getxo gazte komik EUS.jpg

SALTOKIAK JARTZEKO AUKERA

Ekainaren 27an amaitu zen saltokiak esleitzeko hasierako prozedura. 

Datoren urterako, Liburu-denda, denda, argitaletxe, fanzine, entitade eta komikiarekin zerikusia duen edozein pertsona fisiko edota juridikok egin dezake eskaera.

OINARRIAK


Urriaren 4ean Hernaniko II. Liburu Azoka ospatu zen: Ainara Azpizu Axpik 'Utzi azalari' komikia aurkeztu zuen eta salmenta postuen artean komikiak presentzia izan zuen: Harriet Ediciones, Nabarralde, Astiberri...

IKUSI MIKUSI
Ikusi mikusi 2022.jpg
IKUSI-MIKUSI Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Azokaren lehen ekitaldia datorren urriaren 8an eta 9an egingo da Saran (Lapurdi).
ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
Anguleme 2021.jpg
informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/


ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK

KomikiBoom 2022.jpg
2022eko neguan hirugarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira, otsailaren 9tik 20ra.

Aurten Susanna Martinek egin du kartela.

Egitarauaren barne Agustín Ferrer, Alex Tello/Julen Ribas (Sua Komikia), Sergio Izquierdo, María De la Fuente, Mikel Begoña, Iñaket...

ONDARROAKO KOMIKI JARDUNALDIXAK

Ondarru 20 jardunaldiak.jpg
Luterl taldearen eskutik 20. ediziora iritsi dira Ondarruko Komiki Jardunaldiak otsailaren 16tik 27ra.


Ondarroan bizi den Carlos Gracia 'Txarli' irudigilearen lana da aurtengo jardunaldien ardattza



ZIBURUKO LIBURU AZOKA

Ziburuko3azoka.jpg
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka ekainaren 4an ospatu zen. Euskara hutsezko sorkuntzen topagunea da.

2021ean 22 argitaletxe batu ziren Ziburuko plazan, 2022an 33, eta Komikigintzak isla nabarmena eduki du urte hauetan guztietan.


2022an bederatzi idazlek beren lanak aurkeztu zituzten, tartean komikigile hauek:

OSTIRALA

20.00tan Maitenia ostatuan solasaldi ilustratua Asisko Urmenetarekin 'Amaiur' komikia hizpide.

LARUNBATA

12:30 "Zirriborroka" emanaldia, bertsoa eta komikia: Miren Artetxe, Igor Elortza, Axpi eta Zaldi Eroa

15:45ean Xabiroi-ren bi komiki aurkeztu zituzten egile hauek guztiek: ZaldiEroak “Arranotxu” aurkeztuko du eta Koldo Izagirre, Garluk Agirre eta Dani Fanok “Sasi artean Elgeta”.

'Sua' komikiaren egileak, Alex Tello eta Julen Ribas, Ziburuen egon ziren Sutagar taldeko Xabi Bastidarekin batera.

33 STAND PARATU ZIREN 2022KO EDIZIOAN ETA TARTEAN KOMIKIAK ARGITARATZEN DITUZTEN HAUEK: Gure Berriak, Xabiroi, Bertsolari, Su Ta GAR, Harriet... eta galdetu ere bazpare Argia, Erein, Elkar, Gara, Zortziko, Txalaparta... ANTOLATZAILEAK: Baltsan elkartea eta ARGIA.

KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TALDEAK

  • DONOSTIA:

Intxaurrondo Kultur Etxeko komiki solasaldiak euskaraz

Beste ikasturte batez, Igor Leturiak euskaraz Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu dira, 2 hilabetean behin azaroan hasita: izen ematea ez da beharrezkoa, bertaratzearekin nahikoa da. Lehen saioa azaroan izango da.

Gazteleraz, Urrian hasita Juan Manuel Díaz de Guereñurekin komiki tertuliak antolatzen dira ere.

Solasaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan.


  • TOLOSA:
Tolosa irakurketa komikia.jpg
Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea da saioen dinamizatzailea (aurreko edizio batzuetan Joseba Larratxe arduratzen zen saioetaz). Hilabetean behin ospatzen da (garai batean bi hilabetean behin)
Tolosa irakurketa komikia 2022 2023.jpg
  • ERMUA:

2022ko otsailetik apirilera bitartean Ermuako liburutegiko Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa antolatu da 9. urtez jarraian.

Komikien irakurketa taldeak eta solasaldiak



Euskal sortzaileak euskaraz argitaratutako komikigintzan