2022
Edukiak
2022 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK
- align=centerDATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
03 MARTXOA | Superpatata NAHASPILA KOSMIKOA 1 Bare erregearen itzulera | Bang Ediciones / Mamut Comics | Artur Laperla | Artur Laperla | Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz | Esther López Epelde | 2022 Superpatata ENREDO CÓSMICO 1 El retorno del rey babosa(Bang Ediciones) |
03 MARTXOA | Bat gehiago gara | Txalaparta | Leire Salaberria Urdanpilleta | Leire Salaberria Urdanpilleta | Gazteleraz Jatorrizkoa | Iraitz Urkulo Rodríguez | 2020 Beascoa Ediciones |
03 MARTXOA | Zer gertatzen da klimarekin? | Erein | Ole Mathismoen | Jenny Jordahl | Norvegiera | Danele Sarriugarte / Rosetta T.Z | 2019 'Hva er greia med klima?' Vigmostad & Bjørke, Norvegia |
04 APIRILA | Amaiur. Libera State | Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa | Asisko | Asisko | Euskaraz jatorrizkoa | 2022 04 Apirila | |
04 APIRILA | Amaiur 1522 | Gaztelu Elkartea/ Herrima / Gure Berriak / Erroa | Asisko | Asisko | Hitzik gabekoa | 2022 04 Apirila | |
04 APIRILA | Ekoline | Harriet Ediciones | Stephen Desberg | Teresa Martínez | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021 06 Ekaina 'Ecoline', Frantsesez, Bamboo Édition (Grand Angle) |
04 APIRILA | Aztarna faltsuak | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2021 06 Ekaina 'Fausses pistes', Frantsesez (Grand Angle) |
04 APIRILA | Harald eta Ignir-en altxorra 2 | Harriet Ediciones | Matthieu Brivet | Antoine Brivet | Jatorrizkoa frantsesez | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020 01 frantsesez (Bamboo Editions) |
04 APIRILA | Bihurrikeriak Sabikan | Saure | Gerardo Fabián Cosenza | Gerardo Fabián Cosenza | Jatorrizkoa gazteleraz | Aritz Gorrotxategi | 2022 04 apirila (aldiberean gazteleraz eta euskaraz) |
04 APIRILA | Subnormala Eskola-jazarpenari buruzko istorio bat | Panini Evolution Comics | Fernando Llor / Iñaki Zubizarreta | Miguel Porto | Jatorrizkoa gazteleraz | Amaia Apalauza | 2019 'Subnormal'(Panini Evolution) |
05 MAIATZA | Iratxo txikia eta shatranj partida | Astiberri Txikiberri bilduma | Álvaro Ortiz | Álvaro Ortiz | Jatorrizkoa gazteleraz | Bego Montorio Uribarren | 2022 'La pequeña genia y la partida de shatranj'(Astiberri) |
05 MAIATZA | Natasha | Farmazia Beltza | Koldo Almandoz | Aritz Trueba | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 Maiatza (euskaraz jatorrizkoa, aldiberean gaztelerazko bertsioa Nuevo Nueve argitaletxearen eskutik) | |
05 MAIATZA | Mary Anning: herensuge-ehiztaria | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Gazteleratik itzulia | Maialen Berasategi Catalan | 2021 'Mary Anning:cazadora de dragones' (Egilea editore) |
06 EKAINA | Amaiur: gaztelu baltza | Nabarralde / Sabino Arana Fundazioa | Angel Rekalde | Amaia Ballesteros | Bi edizio, euskaraz eta gazteleraz | ? | 2021, gazteleraz aldiberean |
07 UZTAILA | Dinosauroak 1 | Harriet Ediciones | Arnaud Plumeri | Bloz | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2010 'Les dinosaures en bande dessinée', Frantsesez, Bamboo Édition |
. 07 UZTAILA | Biga 4. Biga endreda-makila BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2017 Avni 4(Milan editeur) |
07 UZTAILA | Gorputza Krisian 01 X-VENTURE SAILA |
Ooso comics | Hot-Blooded Souls | Hot-Blooded Souls | Jatorrizkoa japoniarrez | Héctor Angulo/Daruma S.L | 2020 どっちが強い!? からだレスキュー Kadokawa Shoten Argitaletxea |
09 IRAILA | Holakoak dira gure hilekoak | Txalaparta | Carolina de Prada Antón 'EsCarolota' | Carolina de Prada Antón 'EsCarolota' | Gazteleraz Jatorrizkoa | Itziar Diez de Ultzurrun Sagalà | 2019 'Así son nuestras reglas' (Pol·len edicions) |
09 IRAILA | Orreagako kronikak 2: Munjoie / Orreagako kronikak Saila | Erein | Juan Luis Landa | Juan Luis Landa | frantsesez eta 6 hilabete beranduago euskaraz | Koro Navarro | 2022 04 apirila frantseses, Glenat 'Chroniques de Roncevaux - Tome 2 'Munjoie!' |
09 IRAILA | Non gogoa... | Denon Artean Cenlit | Javier Mina | Pedro Osés | Euskaraz 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan | Josu Jimenez Maia, 2022 urteko bertsioan | 80. hamarkadan HABEKO MIK aldizkarietan argitaratutako komikien bilduma 2022ko iralean argitaratua. |
09 IRAILA | Lehoi-ogroa 1 Lehoi barbaroa Lehoi-ogroa Saila |
Harriet Ediciones | Bruno Bessadi | Bruno Bessadi | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2022 urtarrila, 'Le lion barbare'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan) |
09 IRAILA | Itsasoan urak handi Haur Besoetakoa Saila 3 | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Unai Iturriaga | Alex Sanvi | Euskaraz Jatorrizkoa | Hasiera 2019ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 51. zenbakian, azken atala 2021 urrian, aldizkariaren 61 zenbakian | |
09 IRAILA | Iruleak | Txalaparta | Garazi Albizua | Olga Carmona | Euskaraz eta gazteleraz aldi berean | 2022, euskaraz Txalapartak, gazteleraz Cósmica Editorial argitaletxearen eskutik 'La apuesta de Cloto' | |
10 URRIA | Black is Beltza II: Ainhoa | Talka-Elkar | Fermin Muguruza / Harkaitz Cano / Isa Campo | Susanna Martín | Edizio Eleanitza | 2022 Urria (katalanezko edizioa Pol·len, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Books-ek) | |
10 URRIA | Utzi Azalari | Dobera | Ainara Azpiazu Axpi Maialen Lujanbioren bertso batzuk abiapuntutzat hartuta | Ainara Azpiazu Axpi | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 URRIA | |
10 URRIA | Zuhaitzen balioa | Saure | Susana Domínguez Lerena | Daniel Rodríguez Redondo | Jatorrizkoa gazteleraz | Aritz Gorrotxategi | 2021 11 azaroa, gazteleraz 'El valor de los árboles' Sauré argitaletxea |
10 URRIA | Ura leporaino | Denon Artean Cenlit | Usue Egia | Usue Egia | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 10 URRIA | |
11 AZAROA | Lurbinttoko ohoinak | Elkar/EKE-Elkar literatura beka | Adur Larrea | Adur Larrea | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 |
EUSKARRI DIGITALEAN
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 01 URTARRILA | Zure esku ere badago | Gasteizko Udala | EMAIZE Sexologia Zentroa | Angel Mª Remírez de Ganuza | Edizio elebiduna | ? | 2022 01 URTARRILA |
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 02 OTSAILA | Berriro jaio | Mugarik Gabe | Elizabeth Casillas | Josune Urrutia | jatorrizkoa gazteleraz | Jone García, Aiaraldea Komunikazioa Zerbitzuak, SL | 2022 02 OTSAILA |
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 MARTXOA | Aska | Udalbiltza / Dijitalidadea | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | Euskaraz Jatorrizkoa | 2022 Martxoa 'Hamazazpigarrenean aidanez 1' Liburuan beste 16 literatur lanekin batera eta euskarri digitalean |
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 03 MARTXOA | Irabazi arte | EITB | Nerea Loiola | Aitziber Alonso | Edizio elebiduna, euskaraz eta katalanez | Jatorrizkoa euskaraz | 2022 03 MARTXOA |
BIZKAIKO TXAKOLINAK / MENDIBILE JAUREGIA / JATA-ONDO LANDA GARAPENERAKO ELKARTEAREN ESKUTIK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2021 05 MAIATZA | Parraren itzalpean | Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea | Mikel Begoña | Higinia Garay | Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da | 2021 maiatza | |
2021 09 IRAILA | Arrakala | Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea | Mikel Begoña | Pedro J Colombo / Aintzane Landa | Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da | 2021 Iraila | |
2021 11 AZAROA | DesBlokeoa | Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da | 2021 Azaroa | |
2022 01 URTARRILA | Rokail | Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea | Mikel Begoña | Adur Larrea | Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da | 2022 Urtarrila | |
2022 03 MARTXOA | Agatharen azken mistrerioa | Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea | Mikel Begoña | Asier Iturralde | Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da | 2022 Martxoa | |
2022 06 EKAINA | Erro sakonak | Txakomic ekimena Bizkaiko Txakolinak, Mendibile Jauregia eta Jata-Ondo Landa Garaperako Elkartea | Mikel Begoña | Josune Urrutia Asua | Euskaraz Mikel Begoñaren jatorrizko testua, gazteleraz ere argitaratu da | 2022 Ekaina |
BERRARGITALPENAK
PAPEREAN ARGITARATUAK
2020 urtean Astiberrik AVNI sailaren lehen liburukia argitaratu zuen euskaraz, 2021ean bigarrena eta hirugarrena eta 2022an laugarrena. 2022 urtean euskarazko bertsioen bigarren edizio bat merkaturatu da
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
2022 MARTXOA (LEHEN EDIZIOA 2020) |
Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 1(Milan editeur) |
2022 MARTXOA (LEHEN EDIZIOA 2021) |
Biga 2. Super laguna! BIGA SAILA |
Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 2(Milan editeur) |
03 MARTXOA | Uharte beltza Tintinen Abenturak Saila 7 | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola | 1938, L'Île Noire |
09 IRAILA | Zimurrak | Astiberri | Paco Roca | Paco Roca | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2007-04 Frantsesez "Rides"(Delcourt)
2007-11 Gazteleraz "Arrugas" (Astiberri) |
2022 Jatorrizkoa 2011 urtekoa | Udaberririk ankerrena | Elkar (Durango 1936 Kultur Elkartearen ekimenez) | Unai Iturriaga | Alex San Vicente Sanvi | Euskaraz jatorrizkoa | 2011 jatorrizkoa |
2011 urtean Unai Iturriaga eta Alex Sanvi komikigileek Durango 1936 Kultura Elkartearen eskutik 'Udaberririk ankerrena' komikia argitaratu zuten, 1937ko martxoaren 31ean Durangok jasandako bonbardaketari buruzko lana. DOTB atariaren arabera, 2022ko Udazkenerako berrargitaratuko du Durangoko Udalak. |
2022 URTERAKO edo 2023rako ESPERO DIREN KOMIKIAK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
Hachete Cómic argitaletxeak lehen aldiz merkaturatuko ditu bere komikiak euskaraz.
Euskal kultur erakundeak eta Elkar Fundazioak "EKE-Elkar literatura beka" izeneko beka berria bultzatu dute 2000. urtean sortu Gazteluma saria ordezkatuko duena,ipar Euskal Herriko sorkuntza literarioa sustatzeko asmoarekin. 6000 euroko beka hori euskaraz sortzen duten Ipar Euskal Herriko autoreei zuzendua da. 2021 urtean literatura generotzat eleberri grafikoa eta komikia hautatuak izan ziren (edizio bakoitzean literatur generoa aldatuko da).
EKEren webgunean adierazten denez, "lehen edizio honentzat, kalitate handiko sei proposamen eskuratuak izan dira eta Adur Larrea-ren proposamena atxikia izan da. Ziburutarrak Lurbinttoko ohoinak izeneko komiki historiko baten egitea aurreikusia du, zuri eta beltzez. Gertakariak, 1789ko Frantses Iraultzaren ondotik iragaiten dira eta ohoin banda baten abenturak deskubrituko ditugu. Egileak, 2022ko martxoa arte badu bere lana bururatzeko eta ondotik, Elkar-ek argitaratuko du." Elkarrek 2022ko udazkenean argitaratuko du komiki hau. |
Eskutik helduta iritsiko dira 'Black is beltza II: Ainhoa’ filma eta komikia 2022ko udazkenean: irailaren 23an estreinatu da animazio filma Donostiako Zinemaldian. Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan zein espainiar estatuan jada ikusgai dago filma, Lapurdi, Baxebafarroa eta Zuberoan azarotik aurrera ikusi ahal iznago da
Erreportai zabala argitaratu zuen 2022ko otsailean 7K aldizkariak pelikula eta komikian sakonduz.
Berriak jakinarazi du euskaraz Talka Records & Films plataformak eta Elkar argitaletxeak argitaratuko dutela, eta "egun berean, Talkarekin elkarlanean, katalanezko edizioa aterako du Pol·len argitaletxeak, galegozkoa Demok, eta gaztelaniazkoa Reservoir Booksek, Espainian, Latinoamerikan eta AEBetan dituen egoitzen bidez"' |
Komikigintzako Eisner sari bat euskarara ekarriko du Astiberrik urrian. Raina Telgemeier-ek interneten argitaratu zituen 'Smile' sailaren istorioak, eta 2011 urtean Eisner Saria jaso zuen, nerabeentzako argitalpen onena izateagatik. Miel Angel Elustondok itzuli du.
Eleberri grafiko hau komikigilea eta Vladek haren aitaren arteko elkarrizketetan oinarritzen da, aitak kontzentrazio-esparru batean bizi izandakoak hizpide dutela. Binke aldizkariak Julen Gabiria elkarrizketatu du |
Azaroaren 15ean Donostiako Koldo Mitxelenako Aretoan aurkezpen berezia: Batetik Duhamel komikigileak 2018an hasi zuen ‘Inoiz ez' sailaren album berri bat aurkeztuko da, ia aldiberean argitaratu dira jatorrizkoa frantsesez, euskaraz eta gazteleraz, baina berririk nabarmenena hau da KMren iritziz: "Harriet argitaletxeak manga munduari leihoa zabaldu eta bide berria urratuko du ‘Kabe’ izenburupean. Bertan mangak euskaraz argitaratzeari ekingo dio eta lehen alea ere aurkeztuko dute: Tomomi Usui komikigilearen ‘Cube arts’ seriearen lehen alea. Zuzenean japoniarretik euskarara ekarritakoa da manga hau eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar da. |
Bilboko Orkestra Sinfonikoaren mendeurreko ospakizunen artean Kike Infamek komiki bat egiteko enkargua jaso du. |
---|
Aritz Ibarra marrazkilariaren "GASTEIZ 1200, DEFENTSA AMAIGABEA" komikia argitaratu ahal izateko diru-bilketa zabalik egon da www.itsulapikoa.eus plataforman 2022ko otsailaren 24tik apirilaren 4ra arte. Fernando Sánchez Aranazek ere parte hartuko du lan honetan eta Martin Ttipia elkartearen sustengua du.
Egitasmo hau Oihaneder Euskararen Etxeak eta Gauekoak programak 2021 urrian martxan jarritako 'Batera, kultur proiektuak elkarrekin' diru laguntza deialdiko irabazleetako izan zen. 6.500 eurotan finkatu zuten finantziazio helmuga eta 6490 euro lortu dituzte. |
---|
EHUko Mikel Laboa Katedrak komiki bat sortzeko enkargua egin zien Harkaitz Cano, Unai Iturriaga eta Joseba Larratxe Josevisky-ri.
Iturriagak Berriari adierazi zionez "Ez da izango biografia bat. Ugariak direnez Laboaren lanak eta izan zituen bizipenak, kontakizun berezi bat osatzeko aukera zabala daukagu." Bi urteko lan prozesuaren ondoren, komikia 2022 urtean argitaratuko da
|
---|
2022. urtearen amaieran Mendi Film Festival eta SUA edizioak argitaletxearen arteko lankidetzak 3.komiki bat ekarriko du zaleen eskuetara.
Ramon Olasagastik eman zuen horren berri Gipuzkoako Hitzan/Berrian. Suak eta MendiFilm Festivalek komikigintzan irekitako bidearen 3. alea 2022ko udazkenean argitaratu da:'Andres Espinosa. Bakarrik eta libre'.Ramon Olasagasti eta Cesar Llagunori Felipe H.Navarro gehitu zaie oraingoan. |
---|
|
---|
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu du ingelesez 4 aleetako lehena.
Ipar Amerikar merkatuan ingelesez atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez), bi hilabetean behin argitaratuko da eta bilduma osoa liburuki batean eskuratzeko aukera egongo da.. Aleta Ediciones argitaletxe valentziarrak pausu hori eman zuen eta 2022ko irailean gazteleraz eskuragarri egongo da komikia. Aletak Etxeberria anaien 'Buyan' argitaratu du gazteleraz eta Valentzia eta Getxoko komiki azoketan aurkeztu da. Ingelesez 2022ko urte amaieran 'Broken eye'-ren liburuki integrala merkaturatuko du Scout Comics-ek. Euskarazko argitalpena ez da gauzatuko oraingoz: Etxeberriatarak ahaleginak wegin arren ez da argitaletxerik prest agertu horretarako eta autoreek une honetan autoedizioaren bidea ez dute aurreikusten. Euskaraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."
|
---|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. 2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela |
---|
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.
Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira." |
2021 2022 | 2021 urtean jarri zen martxan Txakomic ekimena, Bakioko Txakolingunean Euskal Komikiari guruzko erakusketa egon zen ikusgai hilabete luzez eta ekainean hainbat jarduera egin ziren komikia eta txakolinaren arteko uztarketa anitzen inguruan.
Jardunaldien bigarren edizioa 2022ko apirilean ospatu da. Ekimenaren haria ez da eten, eta 2021 eta 2022 urteetan `Istorioak txakolinarekin’ izeneko euskarri digitaleko komiki sorta argitaratuko da bi hilabetean behin www.bizkaikoa.bizkaia.eus eta www.bizkaikotxakolina.eus atarietan data hauetan: 2021eko maiatzean, abuztuan, urrian eta abenduan eta 2022ko otsailean, apirilean eta ekainean. 2022ko abenduan liburuki bakarrean bilduko dira lan guztiak. Istorien gidoiak Mikel Begoñak sortuko ditu eta orain arte hauek argitaratu dira euskarri digitalean
2022ko abenduan bigarren komiki argitalpen bat izango da: ‘Txakolinaren historia’ liburua. Mikel Begoñak egingo du gidoia, Kike Infamek irudiak eta Bizkaiko txakolinaren historia hasieratik gaur egunera arte komikiaren bidez islatzea izango dute helburutzat, modu dibertigarrian baina zorroztasun historikoarekin. Argitalpena Txakolinaren Museoa - Txakolingunearen parte izango da eta beste belaunaldi batzuei txakolinaren izaera transmititzen lagunduko die. |
Trikuharri kultur elkarteak Hendaiako Ixtebe Pellot kortsarioari buruzko "Euskal azeriaren hamaika abentura" komikia argitaratuko du.
Ipar Euskal Herriko Hitzak eman du zabal egitasmo honen eta Trikuharri elkartearen berri. |
---|
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero, Alaiza Asier Iturralde irudigilearen izanik, Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektua egin nahiko luke eta horretarako Miel Angel Elustondo eta Mikel Begoñarekin hartu-emanak izan ditu. |
---|
Baionako lau lagunek 2020 urtean autoedizioaren bidetik 'Erroak' proiektua jarri zuten martxan, komikigintzaren bidez euskal mitologia berritu bat ardatz hartuta. Ululu plataformaren bidez crowdfunding bat jarri zuten martxan eta 2020 urte amaieran argitaratu zuten lehen komikia, 'Ilargiaren orrazia'.
'Erroak' sailaren bigarren liburukian lanean ari dira, 'Gizotso' izenburua izango duena. |
---|
Sare Antifaxistaren eskariz, Guillermo Menéndez Quirós asturiar komikigileak 'Milicias Vascas Antifascistas' komikia sortu du gazteleraz. Jada eskuragarri dago eta salmentaren bidez euskarazko bertsioa finantziatzeko asmoa dute. |
---|
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
---|
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskararazko bertsioa argitaratu nahiko lukeela. |
---|
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz egin zuen diru laguntza deialdia komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko.
Orain arte urtero 15.000 euroko 4 laguntza eman dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten komiki-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusten da azken deialdietako oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea. 2022 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko epea itxia dago, lanak aurkezteko azken eguna urtarrilaren 28a izan zen 2022eko oinarriak . |
HAUEK DIRA 2021eko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK
KOMIKI HAUEK 2022/2023 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA
SOILIK GAZTELERAZ ARGITARATU DIRENAK
HAUEK DIRA 2022ko DEIALDIAN IRABAZLE SUERTATU DIREN PROIEKTUAK KOMIKI HAUEK 2022/2023 URTEETAN ARGITARATZEA ESPERO DA
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA, AURREKO URTEETAKO IRABAZLE GUZTIAK |
---|
GIPUZKOAKO EGILE SARIAK
2021 urtean lehen aldiz Foru Aldundiak Gipuzkoako Egile Sariak 2021 URTEKO DEIALDIKO PROIEKTU IRABAZLEAK
GIDOI PROIEKTUETARAKO:
KOMIKIA
ILUSTRAZIO LIBURUAK
Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpena
|
---|
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
LUIS GASCA: KOMIKIAK ETA ZINEMA ERAKUSKETA
Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko 33. Astearen baitan zenbait jarduera paralelo antolatuko dira eta urtero bezala komikigintzari buruzkoak ere egingo dira:
Koldo Mitxelena Kulturuneak eta Donostia Kulturak, Donostia Zinemaldiarekin lankidetzan, 'Luis Gasca: Komikiak eta zinema' erakusketa antolatu dute eta Irailaren 8tik azaroaren 8ra arte egongo da zabalik, Okendo Kultur etxean.] 2021 urtean zendu zen Luis Gasca: 2011 urtean elkarrizketa zabala eskaini zion Berriari |
MANGAMORE Amorebieta-Etxanoko Japoniar kulturaren jardunaldiak
Mangamore 2022 jaialdia urriaren 14, 15 eta 16ean egingo da Amorebieta-Etxanon. |
Mangaren munduareklin harremana zuten beste azoka edo jaialdi batzuk bertan behera gaeratu ziren azken urteotan, adibidez GetxoManga (Getxoko komiki azokari lotua) eta MangaBilbao
Jarduera horien antolaketan parte hartzen zuten bizkaiko mangazale eta elkarteak, baina badira bestelako ekimenak ere: Kutsu komertzialagoa duen eta komikien mundua gainditzen duen topaketa erraldoia da Bilbon urriaren 8an ospatuko den Japan weekend. Japoniako kulturaren baitan entretenimendua ardatz duen ekitaldia da, 2013 urtetik Barakaldoko BEC erakustazokan ospatu izan dena.'Jointo Entertainment' enpresak antolatzen du eta Madrid, Valencia A Coruñan... eta beste hiri batzuetan ospatu ohi da urtean zehar. Aisialdi eta kontsumoari lotutako denetariko jarduerak aurkitu daitezke bertan: Bideojokoak, karaokeak, salmahaiak, margolaritza, Manga eta Animeak...
BURUTU DIREN JARDUNALDIAK
NAFARROAKO KOMIKIAREN AZOKA
XIII. Nafarroako komikiaren Azokako jarduerak irailaren 2tik urriak 2 bitarte garatuko dira, nagusiki Iruñean (Civivox Condestable, Fnac La Morea eta Geltoki), baita hiriburuan dauden unibertsitateetan eta Lizarra eta Azagran ere.
Tiza elkarteak antolatzen du Azoka 2010. urtetik: azoka hau ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.
2022 urtean 40 ekitaldi baino gehiago egin dira, Egitarau orokorraren baitan euskal komikiarekin eta euskarazko komikigintzarekin harremana dutenak hauek izan dira:
16 urtetik aurrera. Sarrera doan, edukiera bete arte. Iruñea/Civivox Condestable
Moderatzailea: Kike Infame. Antolatzailea: Euskal Irudigileak. Civivox Condestable. * Irailak 22 osteguna, Iruñean 18:00etan PATXI HUARTE ‘ZALDIEROA’-rekin komikien sinatze saioa TBO liburu-dendan eta 20:0etan jendaurreko elkarrizketa (euskaraz) Iruñea/Civivox Condestable./20:00
* Irailak 30 ostirala, Iruñea, 19:00 JAVIER MINA ETA PEDRO OSÉS-ekin “Non gogoa...” albumaren sinatze saioa Katakrak liburu-dendan eta 20:00etan “Non gogoa...” albumaren aurkezpena Civivox Condestablen URRIAK 1 LARUNBATA KOMIKITOKI - BIGARREN ESKUKO AUTOEDIZIO ETA KOMIKI AZOKA Salmenta-postuak, collage-tailerra, dj-ak eta kontzertua Geltoki (autobus geltoki zaharra)
* EGITARAU OSOA WEBGUNEAN: erakusketan kokalekuak, sinatze txandak eta solasaldiak... * FACEBOOK * INSTAGRAM |
GETXOKO KOMIKI AZOKA
2022ko Getxoko Komiki Azoka irailak 30-urriak 2 bitarte ospatu da. Egitarau osoa Azokaren webgunean Aurten omenaldia jaso duten autoreak Bartzelonako Max eta Rober Garay ilustratzaile eta diseinatzaile grafiko bizkaitarra izan dira . Genie Espinosa bartzelonarrak egin du aurtengo kartela. Azokaren gunea ez zen urtro bezala Areetako Geltoki Plazan egon, handik hurbil baizik: Santa Eugenia plazan eta ondoko Ibaiondo kalean 40 saltoki egon ziren. Saltokiak honako ordutegi honetan egon ziren zabalik: Ostiral eta larunbatean: 11: 00-14: 30/17: 00-21: 00 Igandea: 11: 00-14: 30/17: 00-20: 00 Euskaraz komikiak argitaratu edo salmentan dituzten saltokiak, okerrik ezean, hauek izan ziren:
Plazan bertan dagoen Romoko Kultur Etxean ekintza-programa garatu zen: sinaduren txandak, hitzaldiak, aurkezpenak, mahai-inguruak, tailerrak, erakusketa, etab.
Getxoko Udalak DBHko I. 'Gaztekomik' komiki-eskola lehiaketa antolatu du: Bizkaiko 3. eta 4. mailetako ikasleei zuzenduta dago eta irailaren 23an amaitu zen lanak aurkezteko aukera Bi modalitatetan parte hartu ahal izan da Gaztekomik-en: ikastetxeen bidez (Getxoko ikastetxeetako ikasleentzat) eta modu librean (Bizkaiko gainerako ikastetxeetako ikasleentzat). OINARRIAK SALTOKIAK JARTZEKO AUKERA Ekainaren 27an amaitu zen saltokiak esleitzeko hasierako prozedura. Datoren urterako, Liburu-denda, denda, argitaletxe, fanzine, entitade eta komikiarekin zerikusia duen edozein pertsona fisiko edota juridikok egin dezake eskaera.
|
Urriaren 4ean Hernaniko II. Liburu Azoka ospatu zen: Ainara Azpizu Axpik 'Utzi azalari' komikia aurkeztu zuen eta salmenta postuen artean komikiak presentzia izan zuen: Harriet Ediciones, Nabarralde, Astiberri...
IKUSI MIKUSI
IKUSI-MIKUSI Euskarazko Haur eta Gazte Literatura Azokaren lehen ekitaldia datorren urriaren 8an eta 9an egingo da Saran (Lapurdi). |
ANGOULEMEKO KOMIKI JAIALDIA
informazio guztia, https://www.bdangouleme.com/ |
ANTSOAINGO KOMIKI ETA ILUSTRAZIO SOZIALARI BURUZKO JARDUNALDIAK
2022eko neguan hirugarren aldiz Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira, otsailaren 9tik 20ra.
Aurten Susanna Martinek egin du kartela. Egitarauaren barne Agustín Ferrer, Alex Tello/Julen Ribas (Sua Komikia), Sergio Izquierdo, María De la Fuente, Mikel Begoña, Iñaket... |
ONDARROAKO KOMIKI JARDUNALDIXAK
Luterl taldearen eskutik 20. ediziora iritsi dira Ondarruko Komiki Jardunaldiak otsailaren 16tik 27ra.
|
ZIBURUKO LIBURU AZOKA
Ziburuko Euskal Liburu eta Diskoen Azoka ekainaren 4an ospatu zen. Euskara hutsezko sorkuntzen topagunea da.
2021ean 22 argitaletxe batu ziren Ziburuko plazan, 2022an 33, eta Komikigintzak isla nabarmena eduki du urte hauetan guztietan. |
2022an bederatzi idazlek beren lanak aurkeztu zituzten, tartean komikigile hauek:
OSTIRALA
20.00tan Maitenia ostatuan solasaldi ilustratua Asisko Urmenetarekin 'Amaiur' komikia hizpide.
LARUNBATA
12:30 "Zirriborroka" emanaldia, bertsoa eta komikia: Miren Artetxe, Igor Elortza, Axpi eta Zaldi Eroa
15:45ean Xabiroi-ren bi komiki aurkeztu zituzten egile hauek guztiek: ZaldiEroak “Arranotxu” aurkeztuko du eta Koldo Izagirre, Garluk Agirre eta Dani Fanok “Sasi artean Elgeta”.
'Sua' komikiaren egileak, Alex Tello eta Julen Ribas, Ziburuen egon ziren Sutagar taldeko Xabi Bastidarekin batera.
33 STAND PARATU ZIREN 2022KO EDIZIOAN ETA TARTEAN KOMIKIAK ARGITARATZEN DITUZTEN HAUEK: Gure Berriak, Xabiroi, Bertsolari, Su Ta GAR, Harriet... eta galdetu ere bazpare Argia, Erein, Elkar, Gara, Zortziko, Txalaparta... ANTOLATZAILEAK: Baltsan elkartea eta ARGIA.
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TALDEAK
- DONOSTIA:
Intxaurrondo Kultur Etxeko komiki solasaldiak euskaraz
Beste ikasturte batez, Igor Leturiak euskaraz Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu dira, 2 hilabetean behin azaroan hasita: izen ematea ez da beharrezkoa, bertaratzearekin nahikoa da. Lehen saioa azaroan izango da.
Gazteleraz, Urrian hasita Juan Manuel Díaz de Guereñurekin komiki tertuliak antolatzen dira ere.
Solasaldi guztiak Intxaurrondo Kultur Etxean izango dira, arratsaldeko 19:00etan.
- TOLOSA:
Ainara Azpiazu “Axpi” ilustratzailea da saioen dinamizatzailea (aurreko edizio batzuetan Joseba Larratxe arduratzen zen saioetaz). Hilabetean behin ospatzen da (garai batean bi hilabetean behin) |
---|
- ERMUA:
2022ko otsailetik apirilera bitartean Ermuako liburutegiko Komikiaren eta eleberri grafikoaren hiruhilekoa antolatu da 9. urtez jarraian.
Komikien irakurketa taldeak eta solasaldiak