2020
Edukiak
- 1 2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
- 2 BERRARGITALPENAK
- 3 KOMIKIGINTZARI BURUZKO LANAK
- 4 2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
- 5 EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK 2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
- 6 EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
- 7 2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
2020ean ARGITARATUTAKO KOMIKIAK
'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago. Urte honetako beste komikiren bat ezagutzen baduzu, idatzi komikipedia(a-bildua)gmail.com helbidera'''
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
01 URTARRILA | Matematikako eta informatikako aparteko istorioak komikian | Saure | Nesim Fintz | Han-Mi Kim | Jatorrizkoa frantsesez | Belén Pikabea Laoniz | 2018, "Les Histoires extraordinaires des mathématiques et de l'informatique en bandes dessinées", Editions Anfortas. |
02 OTSAILA | Kanpoaldean | Ekonomia Alternatibo eta Solidarioaren Sarea REAS | Ana Serna (Al Borde films) | Amaia Ballesteros | Edizio elebiduna | Itziar Orbegozo | 2020ko Otsaila |
03 MARTXOA | Samaldan | Oxfam Intermon | Susanna Martín | Susanna Martín | Gazteleraz jatorrizkoa | Gotzone Olarra | 2020ko Martxoa |
04 APIRILA | Kobane Calling orain | Farmazia Beltza | Zerocalcare | Zerocalcare | Italieratik itzulia | Koldo Izagirre | 2016 Cobane Calling (Bao Publishing, italieraz).Euskarazko edizioa 2020ko Italiako bigarren argitaraldia hartzen du abiapuntu. Azala, mapak eta oharrak dira lehen eta bigarren edizioen arteko ezberdintasun nagusiak. Euskarazko edizioan bi extra gehiago daude: “Groviglio” eta “Macelli" istorioak. |
05 MAIATZA | Claude eta Morino 1. Madarikazioa | Astiberri Txikiberri bilduma | Adrien Albert | Adrien Albert | Jatorrizkoa frantsesez | Bego Montorio Uribarren | 2018, "Claude et Morino 1", Editions L'école des loisirs |
06 EKAINA | Kanpoan | Egilea editore/Valentinaysumundo | Valentina Morisoli | Valentina Morisoli | Edizio eleanitza | 2020, "Kanpoan" / "Fuera" / "Fuori" | |
07 UZTAILA | Uxio | Astiberri Txikiberri bilduma | Martín Romero | Martín Romero | Jatorrizkoa galegoz | Bego Montorio Uribarren | 2020, Astiberri, aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez |
07 UZTAILA | Emakume guztiok | Astiberri | Elizabeth Casillas | Higinia Garay | Gazteleratik itzulia | Bego Montorio Uribarren | 2020, aldiberean euskaraz eta gazteleraz "Todas Nosotras" Astiberri |
08 ABUZTUA | Ed Framed 4 | Egilea editore/Ahabi Comics | Ian Nose | Ian Nose | Edizio eleanitza | 2020ko martxoaren 26tik ekainaren 23ra astez aste argitaratutako zintak | |
09 IRAILA | Dortokaren promesa | Harriet Ediciones | Stephane Piatzszek | Tieko | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020/06, La promesse de la Tortue (Bamboo Édition) |
09 IRAILA | Gizonak behar direnez gero1.Joseph | Harriet Ediciones | Philippe Pelaez | Victor L. Pinel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020/06, Puisqu'il faut des hommes (Bamboo Édition) |
10 URRIA | Basolatik berri onik ez | Ikastolen Elkartea/Xabiroi | Asisko | Joseba Larratxe Josevisky | Euskaraz Jatorrizkoa | lehen atala 2017ko otsaileko Xabiroi aldizkariaren 43. zenbakian eta 2020ko ekaineko 56. zenbakian azkena | |
10 URRIA | Biga 1. Benetan identifikatu gabeko animalia | Astiberri Txikiberri bilduma | Romain Pujol | Vincent Caut | Jatorrizkoa frantsesez | Jon Muñoz | 2014 Avni 1(Milan editeur) |
10 URRIA | Kontaktuberria | Harriet Ediciones | Bruno Duhamel | Bruno Duhamel | Frantsesetik itzulia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2019 08 abuztua #Nouveaucontact, Frantsesez (Grand Angle) |
11 AZAROA | Tigrea amesgaiztoaren kontra | Astiberri Txikiberri bilduma | Emily Tetri | Emily Tetri | jatorrizkoa ingelesez | Jon Muñoz | 2018 Tiger vs. Nightmare (First second) |
11 AZAROA | Burnizko potoa | Denon Artean Cenlit | Antton Kazabon | Jokin Mitxelena | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020 azaroa | |
11 AZAROA | Elkano, mundua beletan | Gipuzkoako Foru Aldundia | Álber Vazquez | Iñaki Holgado | Jatorrizkoa gazteleraz | Miel Angel Elustondo Etxeberria | 2020ko azaroa, gazteleraz eta euskaraz aldiberean |
11 AZAROA | Ada Lovelace: zenbakien liluratzailea | IkasElkar | Jordi Bayarri | Jordi Bayarri | Gazteleratik itzulia | Maialen Berasategi Catalan | 2019 Ada Lovelace, la encantadora de números |
11 AZAROA | Helize | Harriet Ediciones | Mikel Begoña | Iñaket | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020, gazteleraz aldiberean Hélice | |
2020 11 AZAROA | Superpatata 10 Erdi arora bidaia | Bang Ediciones / Mamut Comics | Artur Laperla | Artur Laperla | Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz | Esther López Epelde | 2020 azaroa Superpatata 10 (Bang Ediciones) |
11 AZAROA | Burgosko Auzia. Iraultza eta bizi! | Gara | Mikel Antza | Adur Larrea | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020, euskaraz jatorrizkoa | |
2020 11 AZAROA | Klak! | Zortziko | Iñaki Martiarena "Mattin" | Iñaki Martiarena "Mattin" | Euskaraz Jatorrizkoa | 2020 azaroa | |
11 AZAROA | Inurrategi anaiak. Mendiari bihotz emanak | Mendi Film Festival SUA edizioak argitaletxearekin | Ramon Olasagasti | Cesar Llaguno | 2 edizio, euskaraz/gazteleraz | 2020 11 Azaroa |
BERRARGITALPENAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | GIDOIA | MARRAZKIAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA | ITZULTZAILEA | JATORRIZKOAREN URTEA |
---|---|---|---|---|---|---|---|
11 AZAROA | Ilargia helburu Tintinen Abenturak Saila | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola | 1953, Objectif Lune |
11 AZAROA | Ilargian oinez Tintinen Abenturak Saila | Zephyrum Ediciones/Trilita Ediciones | Hergé | Hergé | Frantsesetik itzulia | Inazio Mujika Iraola | 1954, On a marché sur la Lune |
2020 11 AZAROA | Aztia | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 19) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1972, Le Devin |
2020 11 AZAROA | Zesarren erramu-koroa | SALVAT/BRUÑO Asterix Bilduma Klasikoa 18) | Goscinny | Uderzo | Frantsesetik itzulia | Maddalen Arzallus Antia | 1972, Les Lauriers de César |
KOMIKIGINTZARI BURUZKO LANAK
DATA | IZENBURUA | ARGITARATZAILEA | EGILEAK | JATORRIZKO HIZKUNTZA |
---|---|---|---|---|
2020 07 UZTAILA | Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa | Arabako Foru Aldundia | Miel Angel Elustondo Etxeberria | Euskaraz |
2020ean ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN KOMIKI BATZUK
Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera
URTEAN ZEHAR ARGITARATU DAITEZKEEN KOMIKIAK
Gureberriak, Erroa argitaletxea eta Lapurdi 1609 elkarteen eskutik Asisko Urmenetak "Sugarren mende" komikia argitaratuko du.
1525etik 1616ra bitarte Erronkaritik Sakanaraino izan zen sorgin-ehiza du ardatz komikiak. Lapurdin Logroñoko prozesua baino urte bat lehenago ere jazarri zituzten herritarrak sorgin-ehizaren aitzakiapean. Gureberriak-ek stand propioa izan zuen irailean ospatu zen Sarako Biltzarrean eta liburua fisikoki oraindik eskuratzeko aukera izango ez zen arren, erosteko modua izango zela adierazi zen Gureberriak atarian. |
Maddalen Arzallus Antiak urtero Asterix eta Obelixen bi abentura itzultzen ditu euskarara Salvat/Bruno argitaletxearentzat. 2020 urtean 'Aztia' eta 'Zesarren erramu-koroa' [1] daude jada eta azaroan helduko dira liburudenda eta liburutegietara. |
2020ko udazkenean 'Ilargira bidean' eta 'Ilargian oinez' Tintinen komikiak berralgitaratuko dituzte Zephyrum Ediciones eta Trilita Ediciones etxeek. 2019ko apirilean Castafioreren bitxiak albuma merkaturatu zuten . Igor Leturiak eman zuen guzti honen berri |
Amaia Ballesteros diseinatzaile eta marrazkilaria komiki berri batean lanean ari da. Sare sozialetan emango du honen berri.] |
2019ko Durangoko Azokako zerrendetan Zaldi Eroaren "De Rerum Natura 8" Elkarren eskutik argitaratuko zela agertzen zen, 2017eko abuztutik aurrera Berria Egunkarian argitaratuaz, baina 2020ean oraindik ez da bilduma argitaratu. |
Bilkuia webgunean kontatzen denez, Mikel Irure, Aitor Razkin eta Iñaki Sagardoi Gregorio Suberviola (Morentin, 1896) anarkista nafarraren bizitza kontatuko duen komikiaren proiektuan ari dira lanean. Komikia finantzatzeko aitzinsolasa argitaratu eta salgai jarri dute. Facebook-eko orrialdean erakusten ari dira komikiaren sorkuntza prozesua |
Miriam Camerosek eta David Priegok ¡Tierra, Trágame! komikia argitaratu zuten eta Bruguera Sarien lehen edizioan saria lortu zuten. Nafarroako Hitzan egindako elkarrizketan adierazi zuen komikia euskarar itzuli eta Durangoko Azokarako argitaratu nahiko luketela. |
Gerra aurreko euskarazko lehen komiki aldizkariaren sustatzaileari buruzko Abdon Gonzalez de Alaizaren alfabetoa' liburua argitaratu eta gero Miel Angel Elustondo Etxeberria eta Asier Iturralde marrazkilariak (Studio Gaston) Alaizaren bizitza komikiratzeko proiektuan ari dira. Animo! |
2021 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
2019ko Xabiroi aldizkariaren 52. zenbakian "Sasi artean Elgeta" komikia argitaratzen hasi zen atalka. Ikastolen Elkartea eta Trikitixa Elkartearen artekolankidetzaren emaitza da, Jazinto Rivas "Elgeta" trikitilariaren bizitza du ardatz, Koldo Izagirreren gidoiaz, Dani Fanoren marrazkiekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin. 2021 urtean argitaratuko da album moduan. Goienan erreportaia eta bideoa egin zuten Dani Fano autorearekin |
2019an Tupust! 1. komiki antologia feministaren lehen alea argitaratu zen, eta jada hainbat autore lanean ari dira ekimenaren 2. zenbakia kaleratzeko. Susanna Martínek adibidez bere bikotearen erditzea nola bizitu zuen komikiratuko du. Istorio berriak ezautzeko irrikitan gaude! |
35 URTE AZPIKOENTZAT NAFARROAKO KUTXA FUNDAZIOAREN EUSKARAZKO KOMIKI SARIA |
Nafarroako Kutxa Fundazioak komiki lehiaketa antolatu du 35 urte azpikoentzat. Saria hutsik geratzen ez bada, irabazlearentzako 2000 eurotako sariaz gain, Lan irabazlea Luces de Gálibo argitaletxeak argitaratuko du urtebeteko epean gehienez Lanak aurkezteko azken eguna: 2020/07/15 OINARRIAK |
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2021ean AEBetako Scout Comics-ek argitaratuko du ingelesez.
Gazteleraz, frantsesez eta euskaraz argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere.
|
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek. |
Harriet Ediciones-en eskutik 'Harald eta Ignir-en altxorra' sailaren bigarren alea iritsiko da irakurleen eskuetara. |
2022 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK
2020ean argitaratu du Aiert Zubigarai ‘3izkai’ Elorrioko irudigileak ‘Emakumeon Memoria 1937, Intxortatik Artxandara’ liburua, Laumunarrieta 1937, Intxorta 1937 eta beste elkarte batzuen eskutik: marrazki eta testuen bidez Gerra Zibil garaian Bizkaiko fronteetan aritu ziren emakumeen bizipenak jaso dira bertan.
Autoreak Durangon atariari adierazi zionez "Kaleratu dugun lana 2022an argitaratu nahi dugun komiki liburuaren aurrerapena da. Izan ere, guztiz amaituta dagoen komikia Elgetari dagokio eta Elorriokoa zein Eibarkoa osatu egin behar dira. Gainera, behin betiko lanean Durangon, Zornotzan, Larrabetzun, Basaurin eta beste herri batzuetan gertatutakoak komikien bidez islatuko dira."] |
EUSKO JAURLARITZAREN 2018 eta 2019 URTETAKO DIRU LAGUNTZEN SARIDUNAK
2019ran argitaratu direnak edo 2020rako espero diren komikiak
2019 urteko lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak: JADA ARGITARATUAK
ORAINDIK ARGITARATU GABE
2018 urteko lehiaketako diru laguntzak irabazi dituzten autoreak: JADA ARGITARATUAK
ORAINDIK ARGITARATU GABE
|
KOMIKIAK SORTZEKO EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA 2020
Eusko Jaurlaritzak 2017 urtean lehen aldiz diru laguntza deialdia egin zuen komikiak eta liburu ilustratuak sortzeko
2020 urteko deialdirako proiektuak aurkezteko ESKAERA EPEA Martxoaren 10ean amaitzen zen, baina badirudi luzatu dela: KONFIRMATU 012 TELEFONOAN. OINARRIAK 15.000 euroko 4 laguntza emango dira komiki bat edo nobela grafiko bat argitaratzea helburu duten ilustrazio-proiektuentzat. Laguntzetako bat, gutxienez, 30 urtetik beherako pertsona batentzat izatea aurreikusi da oinarrietan, eta bat emakume batentzat izatea.
|
EUSKAL KOMIKIGINTZARI BURUZKO GERTAERA ETA ESTEKA INTERESGARRIAK
KOMIKIEKIN HARREMANA DUTEN GERTAERAK
H28 aldizkaria berpiztu da! |
2017 urtean Mikel Begoña eta Kike Infamek 'Komikia:euskal komikia 1975-2017 El cómic vasco' liburua argitaratu zuten. Liburuaren aurkezpenarekin batera erakusketa bat antolatu zen: erakusketa gaurkotu dute, eta 1975 urtetik gaur arte komikigintzak Euskal Herrian izan duen bilakaeraren ikuspegi orokor bat eskaintzen du, azken hiru urteotako ekoizpenaren laginekin. 'Komikia, 1975tik' erakusketa 2021 urteko ekainaren 27ra bitartean ikusi ahalko da, Bakioko Txakolingunean ERAKUSKETAREN ORDUTEGIAK
|
|
Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, Maite Gurrutxaga ilustratzailea Bruselako Fete de la BD jaialdiko mahai-inguru batean parte hartu du, emakumeak komikigintzan gaia hizpide hartuta.
Wilfrid Lupano gidoilariarekin eta Paul Cauuet irudigilearekin batera sortutako 'Le Loup en slip' lanarengatik Pauen bizi den Mayana Itöiz ilustratzaile baionesa 2020 urteko Eisner komiki sari bat jasotzeko finalisten artean geratu da, zehazki 9–12 Urte bitarteko haurrentzako kategorian (Best Publication for Kids). Azkenean Raina Telgemeier-ek irabazi zuen saria "Guts" lanarengatik. |
Markoren ‘Indiara Bidaia’ komikiak irabazi du Ermuako Ezekiel Etxebarria saria, Ermuako Udal Liburutegian gehien irakurri den euskarazko liburuaren autoreari ematen zaion saria
* 2020ko otsailean Balmasedako gerra eta diktadura frankistari buruzko 12 orrialdetako komikia argitaratu zuen Cesar Llagunok, Zunbeltz Matabuenaren testuekin, "Balmaseda 1937" elkartearen enkarguz euskara zein gaztelaniazko bertsioetan; Alberto Garai arduratu da euskarazko bertsioaz. Une historiko horretan hainbeste gertaera zituzten kontatzeko eta ikuspegi anitzak barneratzeko beharraren ondorioz, sormen prozesuan zehar 6 bertsio oso zirriborratu omen zituztela azken emaitza sortu arte, eta erakusketa bat egin zen Balmasedan proiektuaren barne sortutako marrazkiekin
KOMIKI AZOKAK ETA JARDUNALDIAK
2020ean ez da egin Getxoko komiki azoka. Hau izan da antolatzaileek zabaldutako mezua: "Getxoko Kultur Etxeak 2020ko urriaren 2tik 4ra aurreikusita zegoen Getxoko 19. Komiki Azoka bertan behera behera uztea erabaki du COVID-19ak eragindako larrialdi-egoera eta esparru itxietan jarduerak egiteko eta ekitaldi jendetsuetan edukiera mugatzeko irizpideak aztertu ostean. Halaber, urruntze soziala bermatzeko neurriak ere kontuan hartu dira"
Getxoko Azokaren ordez, urriaren 30 eta 31ean (ostirala/larunbata) Komiki Jardunaldiak, hitzaldi eta erakusketak, antolatu dira Erromoko kultur etxean. Egitarau osoan Mikel Begoñaren euskarazko komikigintzari buruzko saioa izan da euskaraz burutu den bakarra. |
COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia
COMIKD Donostiako Nazioarteko IV. Komiki eta Manga Jaialdia Apirilan egitea aurreikusten zen: COVID19 pandemia dela eta hasiera batean uztailak 3-4-5era atzeratu zen, baina oraindik ez da ospatu.
Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan Komiki lehiaketa antolatu da. LANAK AURKEZTEKO EPE BERRIA: 2020ko azaroak 14 bitarte. OINARRIAK |
komikizaleok geroz eta azoka eta topagune propio gehiago dituzte, eta literatur jardueretan ere komikiak bere lekua hartzen ari da poliki-poliki
EGUTEGIA: KOMIKI JARDUNALDIAK, AZOKAK ETA KOMIKIAREN PRESENTZIA DUTEN LITERATUR TOPAKETAK
- 2020ko neguan Antsoainen lehen aldiz Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko Jardunaldiak antolatu dira.
2020 urtean COVID19 pandemiak hankaz gora jarri ditu egutegiak:
Saran IKUSI-MIKUSI Haur eta Gazte Literatura Azoka ospatu behar zen, baina aurten ez da egingo eta 2021 urteko apirilean ospatuko da.
2019an antolatu zen ere Ziburuko lehen liburu azoka ere, baina aurten ez da egingo eta 2021 urteko ekaineko lehen asteburuan ospatuko da.
HEROES COMIC CON Azoka Barakaldoko BEK-en
Heroes Comic Con azokako lehenengo edizioa https://bilbaoexhibitioncentre.com/eu/heroes-comic-con-lehenengo-aldiz-izango-da-bilbon/ Bilbao Exhibition Centre-n ospatzea espero zen 2020ko ekainaren 13an. Madrilen eta Valentzian ospatzen diren edizioetara gehituko litzateke Bilbokoa. |
JADA BURUTU DIRENAK
Otsailaren 12tik 21era Antsoainen Komiki eta ilustrazio sozialari buruzko lehendabiziko Jardunaldiakantolatu dira. Zaldieroa eta Myrian Camerosen erakusketak ikusi ahal izango dira, eta hizlarien artean Cesar Oroz, Txema Estevan, Azagra, Encarna Revuelta, Rosa Codina... eta Andaluzia, Aragoi eta Catalunyako marrazkilari eta gidoilariek hartuko dute parte |
Sarako Idazleen Biltzarra irailaren 6ean ospatu zen. Hauek dira bertan parte hartu zuten komikigileetako batzuk: Mattin, Txakur Gorria, Marko, Asisko..eta komikiak argitaratu izan dituzten argitaletxeak ere bertan egonen dira: Elkar, Euskaltzaindia, Nabarralde, Zortziko... |
Irailaren 3tik urriaren 4ra Tiza elkarteak antolatuta Nafarroako XI. Komiki Azoka" ospatu zen Iruñean, Lizarran eta Elizondon. Sevillako Jose Luis Agreda-k egin ditu aurtengo edizioko kartelak.
ERAKUSKETAK: 9 erakusketa Iruñean, 3 Lizarran eta bat Elizondon. JARDUERAK: Iruñea eta Lizarran Komikigileen solasaldiak, tailerrak... EUSKARAZKO JARDUERAK * Irailak 11, ostirala, Lizarra 19:30 Topaketa Buyan komikiaren egileekin Lizarrako Fray Diego Kultur Etxea * Irailak 19, larunbata, 10:00-14:00,Elizondo Komiki Tailerra Euskaraz Belatzen eskutik 14 urtetik gorakoentzat. Arizkunenea . Pintura tailerra, 1. solairua. Plaza mugatuak. Izena emateko: tizacomic@gmail.com * Irailak 26a, larunbata,11:00 Elizondo: Sorkuntza-lantegia Legoekin Discover Bricks-en eskutik. 5 eta 12 urte bitarteko haurrentzat Plaza mugatuak. Izena emateko: info@discoverbricks.es 636 479 965 edo 636450745 |
KOMIKIEI BURUZKO SOLASALDI ETA IRAKURKETA TAILERRAK
- DONOSTIA: Beste ikasturte batez, 2020ko ekaina bitarte Igor Leturiak Intxaurrondoko Kulturetxean dinamizatzen dituen saioak antolatu ziren. Urtarrilaren 14an Yurre Ugarte eta Joseba Larratxeren Joana Maiz eta Martxoaren 10ean Mikel Santos Belatzen Gerezi garaia komikiei buruzko solasaldiak egin ziren autoreekin.
COVID pandemia dela eta eta eta maiatzean egitea aurreikusten zen Buyan - Heriotzaren uhartea. komikiari buruzko lsolasaldia azaroaren 10ean egingo da.
Urriak 7 bitarte, "Bizitza borrokan binetaz bineta" erakusketa ikusi ahal izan da, Lucio Urtubia anarkista nafarraren biografian oinarritutako Gerezi-garaia eleberri grafikoaren sorkuntza prozesuari buruzkoa. Irudiak Belatz ilustratzaile eta gidoilariarenak dira. Erakusketaren komisarioak: Kike Infame eta Jose Carlos Torre.
- USURBIL: urriaren 22an, 19:00etan, Sutegi liburutegian, Yurre Ugarte eta Joseviskyren 'Joana Maiz' komikia mintzagai.
Komikiak jada eskuragarri dituzte Liburutegian; saioan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da Liburutegian bertan.
- TOLOSA: Joseba Larratxek dinamizatu ditu Tolosan otsailetik maiatzera asteartetan antolatzen diren Irakurketa klubaren saioak. Otsailaren 18an lehen solasaldia “Joana Maiz” komikiaren egileekin, Yurre Ugarte Tolosar gidoilaria eta Joseba Larretxe marrazkilariarekin. Jarraian martxoaren 31an Asisko Urmenetaren “Aztihitza Xahoren biografikoa”, Apirilaren 28an Tupust! Kolektiboaren “Tupust!” antologia, eta maiatzaren 26an: Harkaitz Canoren eta Adur Larrearen “Antzara eguna”.
- OÑATI: Konfinamendu garaian, Oñatiko Liburutegiak "Literatura, komikia eta erresistentzia: Joana Imaz" bideo-solasaldia antolatu zuen Yurre Ugarterekin
- ALGORTA: Uribe Kostako Irakurzaleen Txokoaren ikasturteari amaiera emateko ekainaren 18an, Mikel Begoña eta Adur Larrea Arditutakoak komiki liburuaz mintzatu ziren.
- BIZKAIA: Skolastika gune feministak emakumeen eta literaturaren inguruko gaiak lantzen ditu, eta komikigintzari buruzko jarduera ugari antolatu izan dituzte (hitzaldiak, gazteentzako saioak, erakusketak...) eta komikteka dute, mundu osokoe makumeen komikiak gordetzen dituen liburutegia.
- BARTZELONA
GAZTELERAZ
- GASTEIZ: Estitxu Urretxuren eskutik Komikia eta eleberri grafikoa irakurketa kluba burutu da: 2017an euskaraz egin ziren saio batzuk
EUSKAL HERRIKO KOMIKI LEHIAKETAK
2020 URTEAN INDARREAN DAUDEN LEHIAKETA EDO DEIALDIAK
GALTZAKOMIK LEHIAKETA |
Galtzaundi Euskara Taldeak, Ibarrako Udalarekin elkarlanean, 13. Ibarra Galtzakomik komiki lehiaketa antolatu du.Hiru adin tartetan baiatzen dira mailak: 9 urte azìkoak (2011an jaiotakoak barne), 10-12 urte bitartekoak (2010ean eta 2008an jaitakoak barne), 13 urtetik 16 urtera (2007an eta 2004an jaitakoak barne) eta 17 urtetik gorakoak (2003an jaitakoak barne)
LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: azaroak 30 OINARRIAK |
CRASH COMIC LEHIAKETA |
Atiza elkarteak Crash Cómic Komiki Lehiaketa antolatu du. Parte hartu ahal izango dute Araban ikasten duten, lan egiten duten edo bizi diren pertsonek.. Lehiaketan onartuko dira gehienez hiru komiki egile bakoitzeko, originalak eta aurretiaz argitaratu gabeak. Lehiaketa bi modalitatetan banatzen da, adin irizpideak kontuan hartuta:
A Modalitatea: 12 eta 17 urte arteko pertsonentzat B Modalitatea: 18 eta 35 urte arteko pertsonentzat LANAK AURKEZTEKO AZKEN EGUNA: Azaroak 1 |
DOBERA ELKARTEA HERNANIKO KRONIKA ALDIZKARIA KROMIKIA LEHIAKETA |
Dobera Euskara Elkarteak antolatutako komiki lehiaketan hiru kategoria izango dira: haurrak (6-11 urte), gazteak (12-17 urte), eta helduak (18 urtetik gora).
Aurkeztutako lanek originalak izan behar dute, beste inon aurkeztu gabekoak; eta Kromikiak ezin du egilearen izenik izan agerian. Partehartzaile bakoitzak, Kromiki bakarra aurkeztu ahal izango du. Hernanirekin zerikusia duten komikiak izango dira, eta testuek euskeraz idatzita behar dute. Tamaina, Kronikan argitaratzen diren Kromikien berbera izango dute: 26 zentimetroko zabalera, eta 7,3 zentimetroko altuera. Txuri-beltzean zein koloretan egin daitezke. Lanak aurkezteko epea, urriaren 16ra arte OINARRIAK |
COMIKD AZOKAKO II LEHIAKETA |
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak eta COMIKD azokak elkarlanean antolatzen duten komiki-lehiaketaren bigarren ediziorako lanak aurkezteko epea zabaldu da, azaroak 14 bitarte.
“Donostian girotutako zientzia-fikziozko komikia” da 2020ko edizioaren gaia. Mundu osoko komiki-egile ez-profesionalei zuzenduta dago sariketa,lanak orijinalak eta argitaragabeak izan behar dute eta euskaraz, espainieraz, frantsesez eta ingelesez aurkeztu daitezke komikiak. Bi kategoria daude:
6 eta 13 URTE BITARTEKOAK: irabazleek paper-gauzetan 500 eta 200 eurotako sariak jasoko dituzte saritzat 2020ean Azoka antolatuko ez den arren Parte hartzaile guztiek izango dute beren lana ikusgai Azokaren webgune ofizialean LANAK AURKEZTEKO EPE BERRIA: 2020ko azaroak 14 bitarte. OINARRIAK |
- BILBOKO ITSAS MUSEOKO KOMIKI LEHIAKETA: 2019an egin zen lehen edizioa, otsailaren amaiera amaitu zen epea. 2020ean ez da antolatuko ote denik ziurtatu.
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK Hiri eta herri askotan antolatzen dira gaztetxoentzako literatur lehiaketak, eta askotan komikiek ere izaten dute bere atala. Lehiaketa bakoitzak bere arautegia du, kasu batzuetan partaidetza irekia da (adibidez Elkar Ilustrazio eta Ipuin Lehiaketaren barne Euskal Herriko DBH 3. eta 4. mailako ikasleek parte hartu dezakete) eta beste batzuetan soilik bertakoek hartu dezakete parte, adibidez Donostiako Koldo Mitxelena Sariketa edo eta Iruñeko Udalak urtero antolatu ohi dituen Literatur lehiaketaren barne Komiki kategoriak daude. Neguan Aiarako Hogeitaulau euskara elkarteak 6-12 urte bitarteko ikasleentzako, postal, komiki eta ipuin lehiaketa antolatu izan du.
18 URTE AZPIKOENTZAT ZUZENDUAK
12. ELKAR ILUSTRAZIO ETA IPUIN LEHIAKETA |
Adinaren arabera 3 modalitatetan aurkez daitezke lanak (ilustrazioa, ipuina, komikia edo bineta). Komikia edo binetaren kasuan DBH 3. eta 4. mailako ikasleek aurkeztu ahal izango dituzte lanak. 'Lanak aurkezteko epea luzatu dute antolatzaileek ' Ipuin klasiko bat komiki ala bineta bihurtu beharko dute.
Komiki edo binetak eskuz zein ordenagailuz sortuak izan daitezke eta euskaraz idatziak izan behar dute. Teknika eta materiala guztiz libreak izango dira, baina komikia edo bineta A4 tamainako orrialde bakar batean entregatu beharko da. Parte hartzaile bakoitzak komiki edo bineta bakar bat aurkeztu ahal izango du. |
TOKIAN TOKIKO LEHIAKETAK
BERGARAKO KOLDO ELEIZALDE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Bergarako Koldo Eleizalde lehiaketan genero hauetan parte hartu daiteke: ipuin idatzia, komikia, bertsoa, ipuin-kontaketa, antzerkia, txisteak eta poesia.
Bergaran jaiotakoek edo bertan bizi direnek zein ikasi edo lan egiten dutenek har dezakete parte. Lanak aurkezteko epea apirilaren 24ra bitartekoa izango da. OINARRIAK |
ARRASATE LITERATUR LEHIAKETA 2020 |
Debagoienean bizi edota ikasten duten ikasleentzat, AED elkarteak Arrasateko literatur lehiaketa antolatu du. Genero hauetan parte hartu daiteke: narrazioa, ilustrazioa, bertsopaperak, mikroipuina, poesia eta komikia.
Komikiaren kasuan DBH3-DBH4koek sei bineta egin beharko dituzte A4 neurriko orri bakarrean eta Batxilergoa 1-2koek sei bineta egin beharko dituzte. Lanak aurkezteko epea ekainaren 11ra atzeratu dute eta e-postaz jasoko dira.OINARRIAK |
AURKEZPEN EPEA ITXIA DUTENAK
Komiki lehiaketen atalean urtean zehar antolatu ohi diren edo eta jada epea itxia duten lehiaketei buruzko informazioa ikusi daiteke