«Harriet Ediciones»: berrikuspenen arteko aldeak

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
(EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK)
(13 tarteko berrikusketak 6 erabiltzaileak egina ez da erakusten)
121. lerroa: 121. lerroa:
 
Kabe zigilupean udaberrian bi manga serie berri argitaratu ditu Harrietek: batetik Europan argitaratu gabe dagoen Rootport gidoilariaren eta Tomomi Usui irudigilearen  'Otaku bat jainko lanetan' argitaratu du Harrietek, eta baita 'Change the world' guztira 5 alez osatutako seriea.
 
Kabe zigilupean udaberrian bi manga serie berri argitaratu ditu Harrietek: batetik Europan argitaratu gabe dagoen Rootport gidoilariaren eta Tomomi Usui irudigilearen  'Otaku bat jainko lanetan' argitaratu du Harrietek, eta baita 'Change the world' guztira 5 alez osatutako seriea.
  
2024ko irailean  argitaratuko dira ere '''batetik''' [https://www.studiogaston.design/# Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza] "Gaston" irudigilearen 'Egun bat Beti Berdin Tabernan' istorioa eta '''bestetik''' Gregorio Muro "Harriet-ek ''''Mugako Dragoiak' sailaren "Azote" izenburuko bigarren liburukia''' merkaturatuko da: oraingoan Pedro Camello arduratuko da irudietaz eta Dani Seijas koloreaz.
+
2024ko irailean  argitaratu dira ere '''batetik''' [https://www.studiogaston.design/# Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza] "Gaston" irudigilearen 'Egun bat Beti Berdin Tabernan' istorioa eta '''bestetik''' Gregorio Muro "Harriet-ek ''''Mugako Dragoiak' sailaren "Azote" izenburuko bigarren liburukia''' merkaturatu: oraingoan [[Pedro Camello]] arduratuko da irudietaz eta Dani Seijas koloreaz.
  
Urtea amaitu baino lehen argitaratuko da ere Mikel Begoña gidoilariak eta [https://bizkaie.biz/1712144673985  Igor Sarralde Ussia] irudigileak sortzen ari diren 'Argia iraungi zen tokia' komikia.
+
Azaroko Hernanikomik jardunaldietan aurkeztu ziren Mikel Begoña gidoilariak eta [https://bizkaie.biz/1712144673985  Igor Sarralde Ussia] irudigileak sortu ari diren 'Argia iraungi zen tokia' komikia eta lehen aldiz euskaraz Agustín Ferrer Casas ko ikigilearen lan bat, 'Ihes plana'.  
  
  
141. lerroa: 141. lerroa:
 
!ITZULTZAILEA
 
!ITZULTZAILEA
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 
!JATORRIZKOAREN URTEA
 +
|- align=center
 +
|- align=center
 +
|[[2024]]AZAROA [[Fitxategi:Argia iraungi zen tokia.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Argia_iraungi_zen_tokia]]
 +
|[[Argia iraungi zen tokia]]
 +
|[[Harriet Ediciones]]
 +
|[[Mikel Begoña]]
 +
|[[Igor Sarralde Ussia]]
 +
|Euskaraz Jatorrizkoa
 +
| style="background:black" |   
 +
|2024, gazteleraz aldiberean.
 +
|- align=center
 +
|[[2024]] AZAROA [[Fitxategi:Ihes plana.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Ihes_plana]]
 +
|[[Ihes plana]]
 +
|[[Harriet Ediciones]]
 +
|[[Agustín Ferrer Casas]]
 +
|[[Agustín Ferrer Casas]]
 +
|Gazteleraz Jatorrizkoa, aldiberean euskaraz
 +
|[[Miel Angel Elustondo Etxeberria]]
 +
|[[2024]] AZAROA Gazteleraz, 'Plan de Huida'  (Grafito Ed.)
 +
|- align=center
 +
|[[2024]] IRAILA [[Fitxategi:Azote.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Azote]]
 +
|[[Azote]]</br>---</br>[[Mugako Dragoiak Bilduma]]</br>---</br>[[Azote Saila]]
 +
|[[Harriet Ediciones]]
 +
|Gregorio Muro [[Harriet]]
 +
|[[Pedro Camello]] <br />  KOLOREA <br /> Seijas
 +
|Gazteleraz Jatorrizkoa
 +
|[[Miel Angel Elustondo Etxeberria]]
 +
|2024 iraila aldiberean gazteleraz eta euskaraz
 +
|- align=center
 +
|[[2024]] IRAILA [[Fitxategi:Betiberdin Egun bat.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Egun_bat_Beti_Berdin_Tabernan]]
 +
|[[Egun bat Beti Berdin Tabernan]] </br>[[Beti Berdin Taberna Saila]]
 +
|[[Harriet Ediciones]]
 +
|[[Asier Iturralde 'Gaston']]
 +
|[[Asier Iturralde 'Gaston']]
 +
|Euskaraz eta gazteleraz aldiberean
 +
|[[Miel Angel Elustondo Etxeberria]]
 +
|2024 IRAILA Aldiberean Euskaraz eta Gazteleraz
 +
|- align=center
 +
|[[2024]] 09 IRAILA [[Fitxategi:Dinosan4.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Dinosaurs_Sanctuary_4]]
 +
|[[Dinosaurs Sanctuary 4]] / [[Dinosaurs Sanctuary Saila]]
 +
|[[Harriet Ediciones]] <br/> [[KABE Argitalpen-zigilua]]
 +
|[[Itaru Kinoshita]]
 +
|[[Itaru Kinoshita]]
 +
|Japonieratik itzulia
 +
|[[Iker Alvarez]]
 +
|2021  Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan
 +
|- align=center
 +
|- align=center
 +
|[[2024]]09 IRAILA [[Fitxategi:Girls las tour 4.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Girls%27_Last_Tour_4]]
 +
|[[Girls' Last Tour 4]] / [[Girls' Last Tour Saila]]
 +
|[[Harriet Ediciones]] <br/> [[KABE Argitalpen-zigilua]]
 +
|[[Tsukumizu]]
 +
|[[Tsukumizu]]
 +
|Japonieratik itzulia
 +
|[[Iker Alvarez]]
 +
|2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
 +
|- align=center
 +
|- align=center
 +
|[[2024]] 09 IRAILA [[Fitxategi:Girls las tour 5.jpg|center|thumb|120px|link=http://www.komikipedia.eus/index.php?title=Girls%27_Last_Tour_5]]
 +
|[[Girls' Last Tour 5]] / [[Girls' Last Tour Saila]]
 +
|[[Harriet Ediciones]] <br/> [[KABE Argitalpen-zigilua]]
 +
|[[Tsukumizu]]
 +
|[[Tsukumizu]]
 +
|Japonieratik itzulia
 +
|[[Iker Alvarez]]
 +
|2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|- align=center
 
|- align=center

09:15, 18 azaroa 2024(e)ko berrikuspena

HARRIET EDICIONES ARGITALETXEA

2015 urtean Koro Muro eta bere anaia Gregorio Muro “Harriet” komikigileak 'Harriet Ediciones' argitaletxea sortzea erabaki zuten oso helburu zehatzekin: euskaraz, gaztelaniaz eta frantsesez komikiak argitaratzea, 80.hamarkadan berak eta beste autore batzuk sortutako komikiak berrargitaratzea, balore berrien lanak merkaturatzea, haur eta gazteentzako komiki eskaintza handitzea.... Frantziar komiki merkatuan zabaldu diren euskal autoreen lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratzeko helburu zehatza ere bazuen.

2016 urtean Igor Leturiaren blogean azaldu zituen helburu guzti hauek, eta elkarrizketa honi esker komikigintzaren iragan,orainaldi eta etorkizunari buruzko bere ikuspuntua ezagutzeko aukera eduki genuen. 2018ko apirilean Berrian Mikel Lizarraldek elkarrizketa egin zion ere.

Arloa ezagutzen duen profesional gisara eta plangintza egonkor bati eutsiz, 2015etik aurrera 2-3 lan lerroetan egikaritu dira argitaletxea martxan jartzeko orduan Gregorio Murok zituen asmoak:

• 80. hamarkadan Harriet beraren gidoiez kaleratu ziren lan batzuk eta garai horretako beste lanak berrargitaratu ditu, "Justin Hiriart", "Jon eta Mirka", "Sorgin seinalea" eta "Mintxo" adibidez.

• Frantziar autore garaikideen albumak euskaraz era gazteleraz argitaratu ditu.

• Frantziar merkatuan komikiak argitaratu dituzten euskal autoren lanak euskaraz eta gazteleraz argitaratu ditu, tartean Marko euskal marrazkilariaren lanak. 2019tik aurrera Gregorio Muro "Harriet" bera frantziar merkatuan istorio berriak publikatzen hasi zen Glenat argitaletxearen eskutik, eta gaztelaniaz zein euskaraz Harriet Ediciones bidez merkaturatu ditu.

• Eta 2019an lehen aldiz euskal autore garaikideen euskarazko jatorrizko komiki bat argitaratu zuen: Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako 'Joana Maiz', gaztelerazko bere bertsioarekin. Ondoren urtero argitaratu du Harrietek euskal egileen lanen bat, Eusko Jaurlaritzako komikigintzarako diru laguntzen deialdia baliatuta.

2015-2019, 5 KOMIKI URTERO URTERO

2015etik 2019ra 26 komiki argitaratu zituen Harrietek, euskara zein gaztelerazko bertsioetan. 2015ean Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko edizio osoa argitaratu zuen ere (euskaraz Ereinek argitarau zuen).


Hasierako urteetan Marko euskal marrazkilariaren 4 lan argitaratu zituen, Beka frantziar gidoilari bikotearekin azken urteetan sortutakoak. Jack Manini,Laurent Galandon gidoilarien lan bat baino gehiago euskaraz irakurri daitezke ere, Tiekoren 2 lan eta Bruno Duhamel-en 4 komiki ere.

2018an Harrietek argitaratutako emakume autoreen komiki kopurua handitu zen, Gwénola Morizur eta Marie Duvoisinen "Hasiera berri bat" komikiarekin eta Yllya marrazkilariaren "Isaline_rekin: aurretik Caroline Roque gidoilaria (BEKA sortzaile bikotearen erdia) eta Maëla Cosson koloreztatzaileak Marko marrazkilariarekin egindako lanak argitaratu zituen, baita Anlor marrazkilariak Laurent Galandonekin egindako lana ere.

2018 urtea amaitu baino lehen beste bi komiki argitaratu zituen Harrietek, tartean Berzosaren Mintxo komikiaren berrargitalpena.

Formatu aldetik, urte horretan komiki batzuk azal biguinean argitaratu zituen Harrietek.

Hurrenez hurren, lehen etapa honetan argitaratutako komiki kopurua hau izan zen: 2016an 4 komiki, 2017an 8, 2018an 7 eta 2019an 7 ere.

2019: BATETIK, JOANA MAIZ, BESTETIK HARRIET KOMIKI GIDOILARI BERRIRO ERE

2019an argitaratutako 7 komikien artean bi oso bereziak dira:

Batetik, Yurre Ugarteren gidoiaz eta Joseviskyren marrazkiekin osatutako "Joana Maiz" komikia argitaratuaz Harrietek zuzenean euskal autore garaikide baten lana euskaraz irakurtzeko aukera eskaini zuen lehen aldiz, eta era berean gaztelerazko itzulpenarekin publiko berrietara iristeko aukera eman zien euskararen munduan ezagunak diren bi autoreei.

Bestalde Gregorio Muro "Harriet" argitaletxearen arduradunak berak komiki bat argitaratu zuen: lehenik Glenat etxearen bidez Frantzian "La honte et l'oubli" sailaren lehen liburukia argitaratu zen, eta bigarren liburukia Frantzian argitaratzearekin batera euskaraz eta gazteleraz argitaratu zuen lan osoa Harriet Ediciones-ek, "Lotsa eta ahaztea" izenburupean. 1898ko Filipinetako Iraultza eta Espainia-AEB gerra kontatzen da bertan. Album honen bidez, Gregorio Muro komiki gidoigintzara itzuli da (Xabiroi aldizkarian argitaratutako istorio motxak ere kontuan izanda), eta horretarako Alex Macho marrazkilaria eta "Garluk" Agirre koloreztatzailea izan ditu lagun.

Aipatu beharra dago Joana Maiz proiektuak Eusko Jaurlaritzaren komikiak sortzeko diru laguntzaren sari bat jaso zuela.

2019an argitaratutako gainontzeko komikiei dagokionez, Frantziar merkatuan aurretik argitaratu ziren komikiak izan ziren: Isaline sailaren bigarren alea ere argitaratu zen urte horretan, eta José Carlos Fernandes portugaldarraren bigarren komiki bat irakurri daiteke euskaraz Aral itsasoa (lehen komikia Txalapartak argitaratutako 'Munduko bandarik txarrena' da). Autore berriak ere bildu dira Harrieten zerrendara: Didier Quella Guyot eta sortzaile bikotea bat, Deville MK / Girard Christophe.

Formatu aldetik, "Joana Maiz" eta "Virginia Hill: emakume librearen egunkaria" ez ziren Harrieten ohiko album formatuan argitaratu eta eleberri grafikoak deitutakoak nagusiki argitaratu ohi diren liburu formatuan argitaratu ziren.

2020

Webgunea erabat berritu zuen Harrietek eta komiki guztiak salgai dituzte bertan

Pandemiak liburugintzaren merkatuan ere izan zuen eraginaren ondoren, 2020 iraila arte ez ziren iritsi Harrieten komiki berriak zaleen eskuetara.

Frantzian argitaratutako 3 komiki ekarri zituen euskarara Harrietek.

Bistan denez,komikietako batzuk jada euskaraz lanak argitaratuta dituzten frantziar autoreenak dira (Tieko, Duhamel...) eta beste komiki batzuetan autore berriak ezagutarazi ditu Harriet etxeak.

Bestalde, lehen aldiz, Harrietek komikigintza hildoarekin batera haurrentzako ilustrazio liburu pare bat ere argitaratu zituen:: 'Gaztelua? Zein gaztelu?' (Antonio Sanchez/Carmela Trujillo) eta 'Barre eginarazten duen panpina' (F.J Porquet / Anabel Juste). Hildo berean, 2021 urtean "Kaeme" eta Mikel Murok "Galerna eta Kresala: gaztetasunaren iturria" ilustraziodun ipuina argitaratu zuten.

Harriet Ediciones-ek Plataforma de Editoriales Independientes de Cómic elkartearen sorreran hartu zuen parte, espainiako estatuko 11 argitaletxek osatutakoa: Cascaborra Ediciones, Ediciones La Cúpula, Fandogamia Editorial, GP Ediciones, Grafito Editorial, Harriet Ediciones, Karras, Nuevo Nueve, The Rocketman Project, Sallybooks eta Trilita Ediciones.


2020: 'HELIZE', EUSKAL SORTZAILEEN LAN BERRIA HARRIET ARGITALETXEAN

Iñaki Martinez Hernandez 'Iñaket' marrazkilariak "Helize" proiekturako jaso zuen Eusko Jaurlaritzaren 2019 urteko komikiak sortzeko diru-laguntzetako bat,Mikel Begoña gidoilariaren ideia batean oinarrituta,  eta  azaroan Harriet Edicionesek argitaratu zuen bi euskal sortzaile hauen lana.  Facebook-eko bere orrialdean argitaratu zituen sormen prozesuaren laginak

2021: JARRAITU INURRIARI, UNAI ELORRIAGA KOMIKIGINTZAN LEHEN ALDIZ

Maiatzean argitaratu ziren 'Isaline' sailaren hirugarren liburukia eta helduentzat Aurelien Ducoudray eta Arno Moninen 'Jules jauna' eleberri grafikoa.

Irailean 'Jarraitu inurriari' albuma argitaratu zen, Unai Elorriaga idazlearen gidoiaz Alex Orbek ilustratutako komikia. 

2021ean Euskarara ekarri zuen ere Harrietek 'Abelen bidaia', Sivan eta Bruno Duhamel Frantziar Estatuko komikigileen eskutik, baita 'Dortokaren promesa' sailaren bigarren liburukia.

Frantziar merkatuan bi liburukietan agertu eta gero, azaroan euskaraz eta gazteleraz Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz Ivan Gilek ilustratutako 'Mugako Dragoiak' komikia argitaratu zen (Garluk Agirreren koloreaz).

2022: FRANTZIAR KOMIKIGINTZA

2022ko udaberrian komiki hauek argitaratu zituen Harrietek


Udaran Arnaud Plumeri/Bloz bikoteren 'Dinosauroak' saileko lehen alea iritsi da liburudenda eta liburutegietara, eta irailean Frantziar merkatutik Bruno Bessadi autorearen 'L'Ogre Lion' argitaratu du Harrietek.

Azaroan Duhamel komikigilearen ‘Inoiz ez: E eguna ' sailaren album berri bat argitaratu zen.

MANGA EUSKARAZ: KABE ZIGILUA

'Kabe' 'Harriet Ediciones' euskal argitaletxearen baitan 2022 urtean manga komikiak euskaraz argitaratzeko sortutako zigilu editoriala da. Berriak jaso zituen Koro Muro Harriet argitaletxeko kidearen hitzak "Duela pare bat urte, Euskal Herrian ematen ari den anomalia kultural batez ohartu ginen: euskarazko mangarik ez dagoela".

koldo Mitxelena kulturgunean emandako prentsaurrekoan aurkeztu zuten Tomomi Usui komikigilearen ‘Cube arts’ seriearen lehen alea: ondoren argitaratu diren beste guztiak bezala, Iker Alvarezek zuzenean japoniarretik euskarara ekarritako mangak dira eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar baita.

Laburbilduz, Harriet euskal argitaletxeak KABE_Argitalpen-zigilua-ren bidez 6 manga serie ezberdin argitaratu ditu 2024ko iraila bitarte.

2023: ANKER, HIRU ETXE SANTA MONICAN, IKER ETA IXONE, FRANTZIAR KOMIKIGINTZA...

Gregorio Muro "Harriet" beraren gidoiaz, Alex Machoren ilustrazioekin eta Garluk Agirreren koloreztatze lanarekin Frantziar estatuan Feroce komikiaren lehen liburukia argitaratu zen 2021an: 2023an euskaraz ale bakarrean argitaratu da istorio osoa 'Anker' izenburupean.  'Buc en  bulles ' jaialdian 2022ko album onenaren saria jaso zuen lehen atalak.

Frantziar komikigintzari dagokionez, Dinosauroak eta Ekoline sailen bigarren liburukiak argitaratu ziren udaberrian eta udazkenean 'Dortokaren promesa' sailaren 3. eta azken alea argitaratu ditu Harrietek, baita 'Lehoi-ogroa' sailaren bigarrena.

Eta esan bezala, manga euskaraz irakurtzeko aukera berriak eskainiko dituzte Kabe zigiluaren baitan.

Irailean Getxoko komiki azokan Iñaket irudiglea eta Mikel Begoñaren 'Hiru etxe Santa Monikan' aurkeztu zen.

Azaroan HernaniKomik azokan 'Iker eta Ixone' komikiaren berrargitaralpena aurkeztu zen, Gregorio Murok egile oso gisa (hau da, gidoigile eta marrazkigile) 1978 urtetik aurrera Ipurbeltz aldizkarian argitaratu zituen "Iker eta Ixone" petsonaien abenturen bilduma. Igor Leturiak idatzi du edizio berri honen itzaurrea eta bere blogean lan honi buruzko iruzkin zabala egin zuen.

Koro Muro elkarrizketatu zuen Berriak Hernanikomik ekimenaren harira

2024: 'GIRLS LAST TOUR', KOMIKIGINTZA FRANKO BELGIARRA... ETA EUSKAL EGILEEN LANAK LABEAN

Otsailean KABE Argitalpen-zigilupean Girls' Last Tour Sailaren 3. Zenbakia argitaratu da eta martxoan 'Wanted: Erretratu odoltsua' franko-belgiar ildoko albuma argitaratu da.

2023ko urrian Bruno Duhamel eta Isabelle Sivan Euskal Herrian bira bat egin zuten Frantziar Institutua eta Harriet Edicionesen arteko lankidetza bati esker; 2024ko urtarrilean bikoteak komiki album berri bat argitaratu zuen, 'Deux soeurs', eta ia aldiberean argitaratu zen euskaraz, apirilean, Harriet Edicionesen eskutik.

Kabe zigilupean udaberrian bi manga serie berri argitaratu ditu Harrietek: batetik Europan argitaratu gabe dagoen Rootport gidoilariaren eta Tomomi Usui irudigilearen 'Otaku bat jainko lanetan' argitaratu du Harrietek, eta baita 'Change the world' guztira 5 alez osatutako seriea.

2024ko irailean argitaratu dira ere batetik Asier Iturralde Gonzalez de Alaiza "Gaston" irudigilearen 'Egun bat Beti Berdin Tabernan' istorioa eta bestetik Gregorio Muro "Harriet-ek 'Mugako Dragoiak' sailaren "Azote" izenburuko bigarren liburukia merkaturatu: oraingoan Pedro Camello arduratuko da irudietaz eta Dani Seijas koloreaz.

Azaroko Hernanikomik jardunaldietan aurkeztu ziren Mikel Begoña gidoilariak eta Igor Sarralde Ussia irudigileak sortu ari diren 'Argia iraungi zen tokia' komikia eta lehen aldiz euskaraz Agustín Ferrer Casas ko ikigilearen lan bat, 'Ihes plana'.


EUSKARAZ ARGITARATUTAKO KOMIKIAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2024AZAROA
Argia iraungi zen tokia.jpg
Argia iraungi zen tokia Harriet Ediciones Mikel Begoña Igor Sarralde Ussia Euskaraz Jatorrizkoa 2024, gazteleraz aldiberean.
2024 AZAROA
Ihes plana.jpg
Ihes plana Harriet Ediciones Agustín Ferrer Casas Agustín Ferrer Casas Gazteleraz Jatorrizkoa, aldiberean euskaraz Miel Angel Elustondo Etxeberria 2024 AZAROA Gazteleraz, 'Plan de Huida' (Grafito Ed.)
2024 IRAILA
Azote.jpg
Azote
---
Mugako Dragoiak Bilduma
---
Azote Saila
Harriet Ediciones Gregorio Muro Harriet Pedro Camello
KOLOREA
Seijas
Gazteleraz Jatorrizkoa Miel Angel Elustondo Etxeberria 2024 iraila aldiberean gazteleraz eta euskaraz
2024 IRAILA
Betiberdin Egun bat.jpg
Egun bat Beti Berdin Tabernan
Beti Berdin Taberna Saila
Harriet Ediciones Asier Iturralde 'Gaston' Asier Iturralde 'Gaston' Euskaraz eta gazteleraz aldiberean Miel Angel Elustondo Etxeberria 2024 IRAILA Aldiberean Euskaraz eta Gazteleraz
2024 09 IRAILA
Dinosan4.jpg
Dinosaurs Sanctuary 4 / Dinosaurs Sanctuary Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Itaru Kinoshita Itaru Kinoshita Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan
202409 IRAILA
Girls las tour 4.jpg
Girls' Last Tour 4 / Girls' Last Tour Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tsukumizu Tsukumizu Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
2024 09 IRAILA
Girls las tour 5.jpg
Girls' Last Tour 5 / Girls' Last Tour Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tsukumizu Tsukumizu Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
2024 09 IRAILA
Otaku jainko lanetan 2.jpg
Otaku bat Jainko Lanetan 2 / Otaku bat Jainko Lanetan Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Rootport Tomomi Usui Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian 神と呼ばれたオタク / Kami to Yobareta Otaku / An otaku called God
2024 05 MAIATZA
Portada Otaku bat jainko.jpg
Otaku bat Jainko Lanetan 1 / Otaku bat Jainko Lanetan Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Rootport Tomomi Usui Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian 神と呼ばれたオタク / Kami to Yobareta Otaku / An otaku called God
2024 05 MAIATZA
CHANGE THE WORLD 1 PORTADA.jpg
Change the World 1 / Change the World Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Yuya Kanzaki Yuya Kanzaki Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018 Shinchoosa argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian (チェンジザワールド―今日から殺人鬼―) / Change the World: Kyou kara Satsujink / Bloodthirsty killer from today
2024 04 APIRLA
BI AHIZPA PORTADA.jpg
Bi ahizpa Harriet Ediciones Isabelle Sivan Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2024, 'Deux soeurs' (Bamboo / Grand Angle)
2024 02 OTSAILA
Erretratu odoltsua Komikia.jpg
Wanted: Erretratu odoltsua Harriet Ediciones David Boriau Steven Dhondt Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2023/07 Wanted, portrait de sang (Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan)
2024 02 OTSAILA
Glt3.jpg
Girls' Last Tour 3 / Girls' Last Tour Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tsukumizu Tsukumizu Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
2023 AZAROA
Iker eta ixone.jpg
Iker eta Ixone 1
Iker eta Ixone Bilduma
(Berralgitalpena)
Harriet Ediciones Gregorio Muro Harriet Gregorio Muro Harriet Euskaraz jatorrizkoa(1978) 1978 Ipurbeltz aldizkarian atalka eta hainbat liburukitan argitaratutako 'Orrazi magikoa', 'Gaizkiñe' eta 'Zahagi urrea' istorioak (Erein)
2023 11 AZAROA
Girls last tour 2.jpg
Girls' Last Tour 2 / Girls' Last Tour Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tsukumizu Tsukumizu Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
2023 11 AZAROA
Dinosaurs santuary 3.jpg
Dinosaurs Sanctuary 3 / Dinosaurs Sanctuary Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Itaru Kinoshita Itaru Kinoshita Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan
2023 09 IRAILA
PORTADA HIRU ETXE SANTA MONIKAN.jpg
Hiru etxe Santa Monikan Harriet Ediciones Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Jatorrizkoa 2023, gazteleraz aldiberean
2023 09 IRAILA
PORTADA DORTOKAREN PROMESA 3.jpg
Dortokaren promesa 3
Dortokaren promesa Saila
Harriet Ediciones Stephane Piatzszek Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2023/03 La promesse de la Tortue 3(Bamboo Édition)
09 IRAILA
LEHOI OGROA 2.png
Lehoi-ogroa 2 Hiru Lehoiak
Lehoi-ogroa Saila
Harriet Ediciones Bruno Bessadi Bruno Bessadi Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2023 urtarrila, 'Les Trois Lions'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan)
2023 09 IRAILA
Portada HEROINES GAME 3.jpg
Heroines Game 3 / Heroines Game Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tabasa Iori Tabasa Iori Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2017/2019 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian (ヒロインズゲーム) Heroines Game
2023 09 IRAILA
PORTADA GIRLS LAST TOUR 1.jpg
Girls' Last Tour 1 / Girls' Last Tour Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tsukumizu Tsukumizu Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2014-2018 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian 少女終末旅行 / Shoujo Shuumatsu Ryokou
2023 09 IRAILA
PORTADA DINOSAURS SANCTUARY 2.jpg
Dinosaurs Sanctuary 1 / Dinosaurs Sanctuary Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Itaru Kinoshita Itaru Kinoshita Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan
2023 05 MAIATZA
DINOSAN 1 EUSKARAZ.jpg
Dinosaurs Sanctuary 2 / Dinosaurs Sanctuary Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Itaru Kinoshita Itaru Kinoshita Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan
2023 05 MAIATZA
DINOSAUROAK 2 EUSKARAZ.jpg
Dinosauroak 2 Dinosauroak Saila Harriet Ediciones Arnaud Plumeri Bloz Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2011 'Les dinosaures en bande dessinée -2', Frantsesez, Bamboo Édition
2023 05 MAIATZA
EKOLINE EUSKERA 2.jpg
Ekoline: Pariseko margolaria Ekoline Saila 2 Harriet Ediciones Stephen Desberg Teresa Martínez Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2023 01 Urtarrila 'Ecoline'2, Frantsesez Bamboo Édition (Grand Angle)
2023 04 APIRILA
CUBE ARTS 3.jpg
Cube Arts 3 / Cube Arts Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tomomi Usui Tomomi Usui Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian
2023 05 MAIATZA
HEROINESGAME 2 euskaraz.jpg
Heroines Game 2 / Heroines Game Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tabasa Iori Tabasa Iori Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2017/2019 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian (ヒロインズゲーム) Heroines Game
2023 04 APIRILA
Heroines Games 1.jpg
Heroines Game 1 / Heroines Game Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tabasa Iori Tabasa Iori Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2017/2019 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian (ヒロインズゲーム) Heroines Game
2023 02 OTSAILA
Anker azala.jpg
Anker Harriet Ediciones Gregorio Muro Harriet Alex Macho
KOLOREA
Garluk Agirre
Gazteleraz Jatorrizkoa Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021 lehen liburukia frantsesez 'Taïga de sang' (Glenat), 2023 urtean integralak euskaraz eta gazteleraz
2023 02 OTSAILA
Cube arts 2.jpg
Cube Arts 2 / Cube Arts Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tomomi Usui Tomomi Usui Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian
2022 11 AZAROA
CubeArts 1.jpg
Cube Arts 1 / Cube Arts Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Tomomi Usui Tomomi Usui Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian
2022 11 AZAROA
Inoiz-ez-e-eguna.jpg.png
Inoiz ez: E Eguna / Inoiz ez Saila 2 Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2022 09 iraila, 'Jamais: Le Jour J', Frantsesez (Grand Angle)
2022 09 IRAILA
Harriet leoi.jpg
Lehoi-ogroa 1 Lehoi barbaroa
Lehoi-ogroa Saila
Harriet Ediciones Bruno Bessadi Bruno Bessadi Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2022 urtarrila, 'Le lion barbare'(Drakoo, Bamboo Édition taldearen baitan)
2022 07 UZTAILA
Dinosauroak 1 harriet.png
Dinosauroak 1 Dinosauroak Saila Harriet Ediciones Arnaud Plumeri Bloz Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2010 'Les dinosaures en bande dessinée', Frantsesez, Bamboo Édition
2022 04 APIRILA
Ekoline 2022.jpg
Ekoline Ekoline Saila Harriet Ediciones Stephen Desberg Teresa Martínez Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021 06 Ekaina 'Ecoline', Frantsesez, Bamboo Édition (Grand Angle)
2022 04 APIRILA
Aztarna faltsuak 2022.jpg
Aztarna faltsuak Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021 06 Ekaina 'Fausses pistes', Frantsesez (Grand Angle)
2022 04 APIRILA
Harald eta ignir 2022.jpg
Harald eta Ignir-en altxorra 2 Harriet Ediciones Matthieu Brivet Antoine Brivet Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020 01 frantsesez (Bamboo Editions)
202111 AZAROA
Mugako dragoiak.jpg
Mugako Dragoiak Harriet Ediciones Gregorio Muro Harriet Iván Gil
KOLOREA
Garluk Agirre
Gazteleraz Jatorrizkoa Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021eko maiatza (Les Dragons de la frontière-La piste de Santa Fe, Glenat) eta 2021ko azaroan 2. liburukia frantsesez (Les Dragons de la frontière-Cuerno Verde, Glenat)
2021 11 AZAROA
Dortokaren promesa 2.JPG
Dortokaren promesa 2
Dortokaren promesa Saila
Harriet Ediciones Stephane Piatzszek Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021/06 La promesse de la Tortue 2(Bamboo Édition)
2021 09 IRAILA
ABELENBIDAIA.jpg
Abelen bidaia Harriet Ediciones Isabelle Sivan Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2014, 'Le Voyage d’Abel' (Les Amaranthes) /2020 (Grand Angle)
2021 09 IRAILA
Jarraitu inurriari.jpg
Jarraitu inurriari Harriet Ediciones Unai Elorriaga Alex Orbe Edizio bana euskaraz eta gazteleraz 2021, aldiberean euskaraz eta gazteleraz
2021 05 MAIATZA
Isaline 3 txakurrezko.jpg
Isaline 3: txakurrezko sorginkeria Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017, Isaline: Sorcellerie magichienne, Frantsesez (Bamboo)
2021 05 MAIATZA
Jules jauna komikia.jpg
Jules jauna Harriet Ediciones Aurelien Ducoudray Arno Monin Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2019, 'Monsieur Jules', Frantsesez (Bamboo/Grand Angle)
2020 11 AZAROA
2020 Helize.jpg
Helize Harriet Ediciones Mikel Begoña Iñaket Euskaraz Jatorrizkoa 2020, gazteleraz aldiberean Hélice
2020 10 URRIA
Kontaktuberria.jpg
Kontaktuberria Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2019 08 abuztua #Nouveaucontact, Frantsesez (Grand Angle)
2020 09 IRAILA
Harriet dortoka.jpg

Dortokaren promesa Saila
Dortokaren promesa 1 Harriet Ediciones Stephane Piatzszek Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020/06, La promesse de la Tortue (Bamboo Édition)
2020 09 IRAILA
Harriet gizonak.jpg
Gizonak behar direnez gero1.Joseph Harriet Ediciones Philippe Pelaez Victor L. Pinel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2020/06, Puisqu'il faut des hommes (Bamboo Édition)
2019 10 URRIA
2019 joana.jpg
Joana Maiz Harriet Ediciones Yurre Ugarte Joseba Larratxe Josevisky Euskaraz Jatorrizkoa 2019
201910 URRIA
2019 lotsa0.jpg
Lotsa eta ahaztea Harriet Ediciones Gregorio Muro Harriet Alex Macho
KOLOREA
Garluk Agirre
Gazteleraz Jatorrizkoa Miel Angel Elustondo Etxeberria 2019 05 MAIATZA La Honte et l'oubli, Frantsesez (Glenat)
2019 10 URRIA
2019 virginia.jpg
Virginia Hill:emakume librearen egunkaria Harriet Ediciones MkDeville Christophe Girard Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2018 Jatorrizkoa frantsesez Virginia Hill journal d´une affranchie (Les Enfants Rouges)
2019 10 URRIA
2019 oroiminaren.jpg
Oroiminaren uhartea Harriet Ediciones Didier Quella-Guyot Sébastien Morice Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017ko urrian frantsesez L'île aux remords (Bamboo editions)
2019 10 URRIA
2019 isaline.jpg
Isaline 2 Sorginkeri izoztua Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2016, Isaline: Sorcellerie givrée, Frantsesez (Bamboo)
2019 05 MAIATZA
HARALD.jpg
Harald eta Ignir-en altxorra Harriet Ediciones Matthieu Brivet Antoine Brivet Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2019 01 frantsesez (Bamboo Editions)
2019 05 MAIATZA
2019 aral.jpg
Aral itsasoa Harriet Ediciones José Carlos Fernandes Roberto Gomes Jatorrizkoa Ingelesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2011ean ingelesez (Blackboxsyndicate), 2019ko maiatzean aldiberean frantsesez (Editions Du Long Bec) eta euskaraz zein gazteleraz Harriet Ediciones-ek
2018 12 ABENDUA
2018 mintxo.jpg
Mintxo Harriet Ediciones Miguel Berzosa Miguel Berzosa Euskaraz 2018-12 Berrargitalpena. Ereinek 1978an ere argitaratu zuen Mintxoren bilduma bat.
2018 12 ABENDUA
2018 elefantearen.jpg
Elefantearen tristura Harriet Ediciones Nicolas Antona Nina Jacqmin Jatorrizkoa frantsesez Miel Angel Elustondo Etxeberria 2016/01 La tristesse de l'éléphanth (Editorial Les Enfants Rouges)
201810 URRIA
Mutuaren hitza.png
Mutuaren hitza Harriet Ediciones Laurent Galandon Fréderic Blier Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2016/04

La Parole du muet (Bamboo)
1. Le géant et l'effeuilleuse
2017/04
2. La bergère et le malfrat Frantsesez

201810 URRIA
Hasiera.png
Hasiera berri bat Harriet Ediciones Gwénola Morizur Marie Duvoisin Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2018/02

Nos embellies (Bamboo)

201810 URRIA
Tomoe.png
Tomoë: Harriet Ediciones Jack Manini Tieko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017/03 Tomoë (Bamboo Édition)

1. Déesse de l'eau

2018/04

2. Le miroir divin

2018 05 MAIATZA
Isaline2.jpg
Isaline: sukaldaritzako sorginkeria Harriet Ediciones Maxe L'Hermenier Yllya Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2015, Isaline: Sorcellerie culinaire, Frantsesez (Bamboo)
2018 05 MAIATZA
Inoiz ez 1.jpg
Inoiz ez Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2018 01 urtarrila, Jamais, Frantsesez (Banboo)
2017 12 ABENDUA
2017 itzulera.jpg
Itzulera Harriet Ediciones Bruno Duhamel Bruno Duhamel Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017 02 OTSAILA, Le retour, Frantsesez (Banboo)
2017 10 URRIA
2017 Sorgin Seinalea.jpg
Sorgin Seinalea (Edizio Osoa)

(Berralgitalpena)

HARRIET EDICIONES Gregorio Muro "Harriet" Daniel Redondo Euskaraz jatorrizkoa(1985) Miel Angel Elustondo Etxeberria(Edizio honetarako) 1985 Sorgin Seinalea(Habeko Mik)
2017 09 IRAILA
2017 neska hura.jpg
Neska hura hegan hasi zen eguna Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2017 08 ABUZTUA Le jour où elle a pris son envol, Frantsesez (Bamboo Editions)
2017 08 ABUZTUA
2017 zulo bat.jpg
Zulo bat oroimenean Harriet Ediciones Roger Seiter Pascal Regnauld Frantsesetik itzulia ? 2015 1. Gila Monster 2015

2016 2. Combien de temps un homme peut-il survivre sans respirer ? Trou de Mémoire Saila Éditions du Long Bec

2017 05 MAIATZA
2017 woundedg.jpg
Wounded Harriet Ediciones Damien Marie Loïc Malnati Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2010-2011: Wounded Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)

1.L'ombre du photographe (2010) 2.Les Limbes de Jack (2011)

2017 05 MAIATZA
2017 inozoen.JPG
Inozoen errua Harriet Ediciones Laurent Galandon Anlor Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2011-2013: Les innocents coupables Saila, Frantsesez (Bamboo Editions)

1.La Fuite(2011) 2.La Trahison (2012) 3.La Liberté (2013) Frantsesez(Bamboo Édition)

2017 03 MARTXOA
2017 hegoak.JPG
Hegoak Astinduz Harriet Ediciones Laurent Galandon Arno Monin Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia (2006) L'Envolée sauvage Saila (Bamboo)

1. La Dame Blanche(2006) 2.Les Autours des palombes, (2007) Oraindik euskaratu gabe 3. Le Lapin d'Alice (2012) 4. La Boîte aux souvenirs (2013)

2017 01 URTARRILA
2017 autobusa.JPG
Autobusa berriro bera gabe abiatu zen egunekoa Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2016 08 ABUZTUA Frantsesez Le jour où le bus est repartit sans elle (Bamboo)
2016 09 IRAILA
2016 lusitania.jpg
SOS Lusitania Harriet Ediciones Patrice Ordas/Patrick Cothias Jack Manini Frantsesetik itzulia Joanes Urkixo Beitia 2013 Lehen zatia (Bamboo)

2014 Bigarren zatia (Bamboo) 2015 Hirugarren zatia (Bamboo) 2016 Osoa Gazteleraz (Harriet Ediciones)

2016 09 IRAILA
2016 jon eta mirka.jpg
Jon eta Mirka (Edizio Osoa)

(Berralgitalpena)

HARRIET EDICIONES Gregorio Muro "Harriet" Daniel Redondo Euskaraz jatorrizkoa(1983) Arkaitz Almortza Muro (Edizio honetarako) 1983 Espedizio galdua(Erein)

1990 Bihotz hormatuak (Habeko Mik)

2016 05 MAIATZA
2016 txinara.jpg
Txinara bidaia Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza 2013 Frantsesez(Bamboo)

2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones)

2016 05 MAIATZA
2016 indiara.jpg
Indiara bidaia Harriet Ediciones BEKA Marko Frantsesetik itzulia Arkaitz Almortza Muro / Juan Mari Zurutuza 2013 Frantsesez(Bamboo)

2014 Gazteleraz (Harriet Ediciones)

GUZTIRA
EUSKARAZ ARGITARATUTAKO 43 KOMIKI

HARRIET EDICIONES-EKIN HARREMANA DUTEN BESTE LANAK

Harriet Ediciones-en lehendabiziko argitalpena Justin Hiriart komikiaren gaztelaniazko Edizio Osoa izan zen: Gregorio Muro “Harriet” argitaletxeko arduradunak sortu zuen pertsonai hori 80. hamarkadan. 2015 urtean Euskaraz bilduma argitaratzeko ardura Ereinek hartu zuen eta gazteleraz Harriet Ediciones-ek.

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
2015 10 URRIA
2015 justin hiriart.jpg
Justin Hiriart (Edizio Osoa)

(Berralgitalpena)

Erein Gregorio Muro "Harriet" Francisco Fructuoso Esparza Euskaraz Jatorrizkoa Arkaitz Almortza Muro 1983 Itsas gorritan (Erein)

1989 Izotzetako tranpa(Erein) 1989 Sekretua (Erein) - Brulota (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) - Satanen itsasontzia (Ipurbeltz aldizkarian alez alez) Ttarttalo argitaletxeak gazteleraz argitarau zituen 1987 Frantsesez Le brûlot (Glenat) 1987 Le navire de Satan (Glenat)

ARGITALETXEAREN WEB GUNEA ETA SARE SOZIALAK

www.harrietediciones.es

Facebook Harriet Ediciones