2023

komikipediatik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu

'''Zerrenda hau eguneratze bidean dago, barka itzazu eragozpenak'''


2023 URTEKO EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste proiekturen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera

PAPEREAN ARGITARATUTAKOAK

DATA IZENBURUA ARGITARATZAILEA GIDOIA MARRAZKIAK JATORRIZKO HIZKUNTZA ITZULTZAILEA JATORRIZKOAREN URTEA
01 URTARRILA
Superpatata nahaspila kosmikoa 2.jpg
Superpatata 2/2 Bare erregearen mendekua
SUPERPATATA: NAHASPILA KOSMIKOA BILDUMA
(SUPERPATATA SAILA)
Bang Ediciones / Mamut Comics Artur Laperla Artur Laperla Jatorrizkoa Katalanez eta Gazteleraz 2023 urtarrila Superpatata, Enredo cósmico - Episodio 2: La venganza del rey babosa (Bang Ediciones)
02 OTSAILA
Idefix eta menderakaitzak 1.jpg
Latinari zaunka! SALVAT/BRUÑO Idefix eta menderakaitzak Saila 1 Yves Coulon / Matthieu Choquet / Jérôme Erbin (Gosciny eta Urdezoren Asterix saila erreferentzia bezala hartuta) Philippe Fenech / Jean Bastide (Urdezoren Asterix saileko irudiak erreferentzia bezala hartuta) Frantsesetik itzulia / Bakun itzulpen zerbitzuak Jatorrizkoa frantsesez 2021ean, 'Pas de quartier pour le latin!'Les Editions Albert René
02 OTSAILA
Anker azala.jpg
Anker Harriet Ediciones Gregorio Muro Harriet Alex Macho
KOLOREA
Garluk Agirre
Gazteleraz Jatorrizkoa Miel Angel Elustondo Etxeberria 2021 lehen liburukia frantsesez 'Taïga de sang' (Glenat), 2023 urtean integralak euskaraz eta gazteleraz
02 OTSAILA
Xventure03-eusk.jpg
Gorputza Krisian 03
X-VENTURE BILDUMA
Gorputza Krisian Seriea
Ooso comics Hot-Blooded Souls Hot-Blooded Souls Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik Héctor Angulo/Daruma S.L 2020 Abendua Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / 2021 Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea
02 OTSAILA
2023 arbasoak komikia.jpg
Arbasoak ALBOAN Edizio elebiduna Etymon Solutions 2023 otsaila
02 OTSAILA
Cube arts 2.jpg
Cube Arts 2 / Cube Arts Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian
03 MARTXOA
Uxio eta lagunak.jpg
Uxío eta lagunak Uxío Saila 2 Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Martín Romero Martín Romero Jatorrizkoa galegoz 2023 O3, Astiberrik aldiberean galegoz, euskaraz, gazteleraz, katalanez
03 MARTXOA
Ahizpak komikia 3.jpg
Bera hasi da
Ahizpak Saila 3
Hachette Cómic Christophe Cazenove / William William Frantsesez jatorrizkoa / Bakun itzulpen zerbitzuak 2009 Les Sisters 3 'C'est elle qu'a commencé' Bamboo Édition
03 MARTXOA
Ahizpak 4 ikaragarria da.jpg
Ikaragarria da
Ahizpak Saila 4
Hachette Cómic Christophe Cazenove / William William Frantsesez jatorrizkoa / Bakun itzulpen zerbitzuak 2009 Les Sisters 4 ' C'est nikol crème!' Bamboo Édition
03 MARTXOA
Juan de zubileta.png
Juan de Zubileta Abentura itzela! Barakaldoko Udala
Bizkaiko Foru Aldundia
Bilboko Portuaren Agintaritza
Goio Bañales Jon Mikel Bañales Gazteleraz Jatorrizkoa
Idoia Barceló Cuñado
2023 martxoa, aldiberean gazteleraz eta euskaraz
04 APIRILA
CUBE ARTS 3.jpg
Cube Arts 3 / Cube Arts Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2018-2019 キューブアーツ Japoniarrez Shinchosha argitaletxeko Comic Bunch aldizkarian
04 APIRILA
Txangoantxiripaz.jpg
Txangoan txiripaz Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Jatorrizkoa alemanez
Naroa Zubillaga
2022 urtean, 'Trip mit Tropf' (Kibitz Verlag argitaletxea)
04 APIRILA
Heroines Games 1.jpg
Heroines Game 1 / Heroines Game Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2017/2019 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian (ヒロインズゲーム) Heroines Game
05 MAIATZA
HEROINESGAME 2 euskaraz.jpg
Heroines Game 2 / Heroines Game Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2017/2019 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian (ヒロインズゲーム) Heroines Game
05 MAIATZA
DINOSAN 1 EUSKARAZ.jpg
Dinosaurs Sanctuary 1 / Dinosaurs Sanctuary Saila Harriet Ediciones
KABE Argitalpen-zigilua
Itaru Kinoshita Itaru Kinoshita Japonieratik itzulia Iker Alvarez 2021 Shinchosa argitaletxeko Go Go Bunch aldizkarian ディノサン Dinosan
05 MAIATZA
Irati komikia osoa.jpg
Irati / Irati Saila Erein Juan Luis Landa
Joxean Muñoz
Juan Luis Landa Jatorrizkoa gazteleraz Joxean Muñoz gidoilariaren esku euskarazko bertsioa 1995ean gazteleraz ‘El despertar del Autza’ (Glenat) eta 1996ean frantsesez ‘Le Réveil d'Aoutza’ (Vents d'Ouest)
Euskaraz atalka 'Ipurbeltz' aldizkarian
1997an ‘El medallón de Boldró’
eta 2004 urtean lehen bi istorioak eta ‘La condena de Irati’ hirugarrena biltzen zituen ‘El ciclo de Irati-Integral’ liburukia.
05 MAIATZA
Biga 5.jpg
Biga 5. Bat eta bakarra
BIGA SAILA
Astiberri
Txikiberri Argitalpen-zigilua
Romain Pujol Vincent Caut Jatorrizkoa frantsesez Bego Montorio Uribarren 2018 Avni 5(Milan editeur)
05 MAIATZA
No komikia.jpg
Ño Argia/Komunikazio Biziagoa
|
Euskaraz Jatorrizkoa 2023 maiatza
05 MAIATZA
DINOSAUROAK 2 EUSKARAZ.jpg
Dinosauroak 2 Dinosauroak Saila Harriet Ediciones Arnaud Plumeri Bloz Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2011 'Les dinosaures en bande dessinée -2', Frantsesez, Bamboo Édition
05 MAIATZA
EKOLINE EUSKERA 2.jpg
Ekoline: Pariseko margolaria Ekoline Saila 2 Harriet Ediciones Stephen Desberg Frantsesetik itzulia Miel Angel Elustondo Etxeberria 2023 01 Urtarrila 'Ecoline'2, Frantsesez Bamboo Édition (Grand Angle)
05 MAIATZA
Gerra enkarterrin.jpg
Gerra eta diktadura frankista Enkarterrin Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista Balmaseda 1937 Elkarte Memorialista Cesar Llaguno Edizio elebiduna gaztelaniaz eta euskaraz Euskalgintza Itzulpenak Aldiberean gaztelaniaz eta euskaraz
06 EKAINA
Erroak gizotso komikia.png
Gizotso / Erroak Saila 2 Egilea editore / Erroak Argitaletxea Amaya Echevarria Tiago Battesti Bi edizio, euskaraz eta frantsesez Nahia Zubeldia 2023 06 EKAINA
09 IRAILA
Xventurepp01-preorder-eusk.jpg
Primal Power 01. Erregeen sumina. Lehoia vs Tigrea
X-VENTURE BILDUMA
Primal Power Seriea
Ooso comics Slaium/Meng Black Ink Team Jatorrizkoa Malaysieraz, euskarara itzulpena ingelesa eta japoniarretik Héctor Angulo/Daruma S.L 2013 Malaysiako 'Gempak Starz' argitaletxea / Japonieraz 'Kadokawa Shoten' Argitaletxea
09 IRAILA
Artxipielagoa komikia.jpg
Artxipelagoa komiki liburua Elkar
EITB
Martin Etxeberria Garro
Xabier Etxeberria Garro
Alex Sanvi
KOLOREA
Sedyias
Euskaraz Jatorrizkoa 2021 Podcast formatuan
2021 Komiki Digitala
2023 Paperean


Orrialde kopuru laburreko komikiak

Alfonso Gartziandia Goñi Etxarri Aranazeko apaizak Aralarko santutegiaren eskutik Goñiko Teodosioren istorioari buruzko 17 orrialdetako komikia eta margotzeko liburuxka argitaratu ditu.

2023 URTEAN ARGITARATZEA AURREIKUSTEN DIREN EUSKARAZKO KOMIKIAK

Beste argitalpenen bat ezagutzen baduzu, gehitu zerrendara edo bidali mezu bat komikipedia (a bildua) gmail.com helbidera


Logo harriet.jpg

Hauek izango dira Harriet Ediciones argitaletxeak udazkenean argitaratuko dituen komikietako batzuk.

Iñaket irudigilea eta Mikel Begoña gidoilariak 'Hiru etxe Santa Monikan' sortu dute.

'Dortokaren promesa' sailaren 3. eta azken alea argitaratuko du Harrietek.

Bruno Bessadi autorearen 'L'Ogre Lion' sailaren lehen alea 2022 urtean argitaratu zuen Harrietek eta aurki merkaturatuko da bigarren alea.


Galtzakomik2023 bilduma.jpg

Ibarra-Galtzakomik euskara hutsean antolatzen den komiki-lehiaketa bakarra da, Tolosaldeko Galtzaundi Euskara Taldeak eta Ibarrako Udalak elkarlanean antolatzen duena. Udazkenean zabaldu ohi da lanak aurkezteko epea.

Hamabosgarren ediziora iritsi da ekimen hau, eta liburuxka batean argitaratu dituzte 2021eko eta 2022ko lan irabazleak: Ibarrako udalean, Kultur Etxean eta Galtzaundiren egoitzan dago eskuragai, doan.

2016 bitarteko komikiak webgune batean daude ikusgarri.

MANGA EUSKARAZ

Mangaberri webgunean 2023 urtean hilabetez hilabete argitaratuko diren manga komikien zerrenda osatu dute.


Harriet Ediciones eta KABE Zigilua


Kabe.jpg
Harriet manga 2023.jpeg
‘Kabe’ izeneko zigilupean, 'Harriet Ediciones' argitaletxeak manga munduari leihoa zabaldu dio eta euskarazko komikigintzan bide berriak urratu ditu: 2022ko azaroan argitaratu zuen Tomomi Usui komikigileak sortutako 'Cube Arts' sailaren lehen alea. Iker Alvarezek zuzenean japoniarretik euskarara ekarritakoa da manga hau eta hango irakurketa zentzuan argitaratu da, eskuinetik ezkerrera irakurri behar da.

Euskaraz argitaratuko dira soilik Kabe zigilupeko komikiak: aurreikuspenen arabera, 2023 urtean iritsiko dira zaleen eskuetara 'Cube arts' sailaren 2/03 eta 3/03 liburukiak.

Beste komiki sail berri hauek ere argitaratuko dira apurka apurka: 'Heroines Game' (Tabasa Iori, 3 liburuki) 'Change the World' (Yuya Kanzaki, 5 liburuki) 'Kami to Yobareta Otaku/An otaku called God'(Rootport); komiki hauek ez dira gatzeleraz argitaratu oraindino. Harriet Ediciones-ek euskarara ekarriko ditu jada gazteleraz argitaratuta dauden 'Dinosan' (Itaru Kinoshita) eta 'Girls Last Tour' (Tsukumizu).


Oso-comics logo.png

2022 urtean komikiak eta zientzia uztartzen dituen X-Venture manga garaikidea argitaratzen hasi ziren, eta katalanez gain gaztelaniazko eta euskarazko bertsioak merkaturatzen hasi ziren.

3 liburukiz osatzen da 'Gorputza Krisian' seriea: lehen alearen aurresalmenta 2022ko uztailean zabaldu zen eta bigarren liburukia abenduan iritsi zen:2023 urtean argitaratuko da sailaren 3. eta azken liburukia.

Hector Angulo Iruñean 1996 urtean jaiotako itzultzaileak eta Japonian bizi izan denak ekarri ditu euskarara komiki hauek.

Komikiak eskuratzeko, Kataluinia, Espainar Estatua eta Euskal Herriko liburudendetan egoteko ahaleginak egiten ditu Oosok, baina banaketaren arloa eta apalaetgian presentzia izatea konplexua izanik, argitaletxeak online salmenta banaketa sare propioa sustatu du webgunea da komikiak eskuratzeko bide zuzenena.

2023 urtean, beste argitalpen batzuren artean, Megaman pertsonaiaren istorioak euskaraz argitaratuko dituzte.

MegaMan Megamix.jpg
Mangaberri atarian jakinarazi dutenez Oosokoek hiru urte baino gehiago daramatzate Megaman lizentziatu ahal izateko ‘Capcom’ bideojoko-enpresarekin negoziaketetan. Ez omen da batere erraza izan, baina hala ere lortu egin dute. Capcomen robot urdinak hainbat serie eta manga desberdin dauzka, eta hemen iritsiko zaigun lehena serie klasikoaren ‘Megaman Megamix‘ (Rockman Megamix) bildumaren edizio berritua (新装版 Shinsouban) da, Hitoshi Ariga komikigilearen bi liburukiko serie motz bat. Mangaberrik gogorarazi du EITBk 2000 hamarkadan pertsonaia honen marrazki bizidunak ere emititu zituela.


SORTZAILEENTZAKO DIRU LAGUNTZAK JASO ONDOREN ARGITARATUKO DIREN KOMIKIAK

KOMIKIAK SORTZEKO
EUSKO JAURLARITZAREN DIRU LAGUNTZA DEIALDIA
1615218939115.png

Hauek dira aurreko edizioetan Jaurlaritzak antolatutako deialdian laguntza jaso zuten proiektuak eta segur aski 2023 urtean argitaratuko direnak.

PROIEKTUAREN IZENA:  Hiru etxe Santa Monikan


SARITUTAKO IRUDIGILEA: Iñaket GIDOIA: Mikel Begoña ARGITALETXEA: Harriet Ediciones ARGITARATZE DATA: 2023 IRAILA

PROIEKTUAREN IZENA: Iris 22


SARITUTAKO IRUDIGILEA: Julen Ribas GIDOIA:Yurre Ugarte ARGITARATZE DATA: Ez da jakinarazi ARGITALETXEA: Ez da jakinarazi

2023 URTEKO EDIZIOAN ESKAERAK AURKEZTEKO EPEA AMAITU ONDOREN (2023/01/26) HAUEK DIRA SARITUTAKO ILUSTRATZAILE ETA PROIEKTUAK

PROIEKTUAREN IZENA: Argia iraungi zen tokia 

SARITUTAKO IRUDIGILEA: Igor Sarralde Ussia
GIDOIA: Mikel Begoña
ARGITARATZE DATA: 2014 ARGITALETXEA:HARRIET EDICIONES

PROIEKTUAREN IZENA: El invasor 

SARITUTAKO IRUDIGILEA: Alex Orbe
ARGITARATZE DATA:
Ez da jakinarazi
ARGITALETXEA:
Ez da jakinarazi

PROIEKTUAREN IZENA: Egun bat Beti Berdin tabernan 

SARITUTAKO IRUDIGILEA:
Asier Iturralde "Gaston"
ARGITARATZE DATA:
Ez da jakinarazi
ARGITALETXEA:
Ez da jakinarazi

PROIEKTUAREN IZENA: Linbo planeta 

SARITUTAKO IRUDIGILEA:
Paula Estevez
GIDOIA: Urko Redondo
ARGITARATZE DATA:
Ez da jakinarazi
ARGITALETXEA:
Ez da jakinarazi

OINARRIAK


Aurreko urteetan diru laguntza jaso duten proiektuen zerrenda


GIPUZKOAKO EGILE SARIAK
Gipuzkoa bunbuilua.png
2022 urteko 'Egile' sarien irabazleen zerrendan ez da zehazten argitaratuko diren lanak komikiak edo testu/irudidun proiektuak izango ote diren, baina 'Literatura eta grafikoak' atalaren azpian diru laguntza jasoko duten proiektuak hemen ikusi daitezke: Gipuzkoako Egile Sariak: Literatura eta grafikoaren arloa

EDITORE BILA DAUDEN PROIEKTUAK

BROKEN EYE.jpg
Broken eye ingelesez.jpg
2020ko ekainean jakinarazi zuten Etxeberria anaiek Iñaki Arenas (Binche Art)] marrazkilari hernaniarrarekin ‘Broken Eye’ komikiaren sortze prozesuan ari zirela: 2022ko otsailean AEBetako Scout Comics-ek argitaratu zuen ingelesez 4 aleetako lehena. Ipar Amerikar merkatuan atal bakoitza 24 orrialdez osatzen da (azkena 26 orrialdez) eta bi hilabetean behin argitaratzen da zenbaki bakoitza: ondoren ingelesez bilduma osoa liburuki bakar batean eskuratzeko aukera egongo zela aurreikusi zen.

2022ko irailean Aleta Ediciones argitaletxe valentziarrak Aletak Etxeberria gazteleraz argitaratu zuen 'Boken Eye' aurretik 'Buyan' komikiarekin egin zuen bezala: Valentzia eta Getxoko komiki azoketan aurkeztu ziren komiki hauek.

Euskarazko argitalpena ez da gauzatu oraingoz:  Etxeberriatarrak ahaleginak egin arren ez da argitaletxerik prest agertu horretarako eta autoreek une honetan autoedizioaren bidea ez dute aurreikusten. 

Euskaraz eta frantsesez argitaratu ahal izatea lortu nahi lukete autoreek ere eta horrela azaltzen dute bidea: "Scout Comics-ek ditu hizkuntza guztietarako eskubideak. Euskaraz atera nahiz gero, beraiekin sinatu behar akordioa..."


ELKARRIZKETAK

bideoa

Margot.jpg
2012tik komiki azoka ezberdinetara joan dira Etxeberria anaiak komiki proiektu batzuk eskuartean dituztela, eta Angoulemeko komiki azokan adibidez 'Margot' komikia aurkeztu zieten hainbat editoreei.
 Arianna Pisani Irlandan bizi den ilustratzailearekin komikiaren sortze prozesuan ari direla jakinarazi dute Etxeberria anaiek.
2021eko irailean Arianna Pisanik jakinarazi zuen editore bila ari zirela


KOMIKI ETA LITERATUR AZOKA ETA JARDUNALDIAK

NAFARROAKO KOMIKIAREN AZOKA

Nafarroako komikiaren azoka 2023.jpg
Irailaren 1etik 24ra Tiza elkarteak antolatuta Nafarroako XIV. Komiki Azoka" ospatuko da Iruñean nagusiki (ekintza batzuk Lizarran ere egingo dira.)

Nafarroako Komiki Azoka ez da komikien salmenta postuetan oinarritzen, baizik eta hilabeteko epean garatzen diren hitzaldi, erakusketa, tailer eta beste jarduerek dute garrantzia.

Azokako jarduera guztien zerrenda webgunean edo PDF formatuan eskuratu daiteke.

Irailaren 12an arratsaldez egileen eta argitaletxeen arteko topaketa antolatu da Izen ematea, aldez aurretik: tizacomic@gmail.com helbidean.

EUSKAL HERRIKO KOMIKIGILEEN EGITARAUEAN ZEHAR

IRAILAK 6 ASTEAZKENA: ZART! Aldizkariaren bosgarren zenbakiaren aurkezpena LEKUA: Lamai. Artisautza artistikoa (Mercaderes kalea 21, Iruñea) ORDUA: 19:30-20:30


PACO LÓPEZ komikigileari buruzko Erakusketa Civivox Condestable. Hitzaldi-aretoan IRAILAK 7 OSTEGUNA, 19:30-21:00 Txus Elizondoren eskutik artistari buruzko mahai-ingurua


Sinatze txandez gain, komikiak eskuratzeko aukera bakarra KOMIKITOKI ekimena izan da, autoedizio eta bigarren eskuko komikk azoka. Irailaren 9an ospatuko da Iruñeako autobus geltoki zaharrean.

IRAILAK 12 ASTEARTEA Azalak erakusketaren bisita gidatua Kike Infame eta Mikel Begoña LEKUA: Civivox Condestable. 2. solairua ORDUA: 18:00-19:00 Berriak elkarrizketa egin dio Mikel Begoñari Eta ondoren

NAFARROAKO ARGITALETXEEN MAHAI-INGURUA EUSKARAZ

Moderatzailea: Euskal Irudigileak. LEKUA: Civivox Condestable. Areto nagusia ORDUA: 19:30-21:00


MIKEL JANÍN-EN ERAKUSKETA

IRAILAK 15 OSTIRALA Aleen sinadura Comics Pamplona Liburu-dendan 17:00-19:00 Elkarrizketa ikusleekin Civivox Condestable. Hitzaldi-aretoan 19:30-21:00

IRAILAK 16 LARUNBATA

'Cómo enfrentarte a tu peor enemigo' Karate-mangaren aurkezpena, Jokin Ilundain gidoigilearen eskutik LEKUA: Civivox Condestable. Areto nagusia ORDUA: 18:30-19:30

IRAILAK 19 ASTEARTEA

IRUÑEA MARRAZKITAN. GURE KOMIKIGINTZAREN MUGARRIETATIK PASEOAN Bisita gidatua Javier Pérez de Zabalzaren eskutik HASIERA LEKUA: Iruñeko Katedralaren sarreratik ORDUA: 19:00-20:15

https://www.berria.eus/paperekoa/1956/032/001/2023-09-02/mandrakeren-ilusioa-islatuz.htm azokaren edizio honetan hiriko erakuslehioak apaindu dituzte hainbat egilek. Berriak eta eta Naiz-ek eman dute erakuslehioen zerrenda eta edukien berri.

IRAILAK 19 ASTEARTEA TBO LIBURUDENDAK 40 URTE Elkarrizketa/omenaldia Julio Atienza liburu-saltzaileari LEKUA: Civivox Condestable. Areto nagusia ORDUA: 20:00-21:00


JARDUERAK LIZARRAN

IRAILAK 2 LARUNBATA

Goizeko 11etan Stéphane Levallois ilustratzailearen zuzeneko mural margoketa karlistaldien inguruko gogoeta gisara eta 18:00-19:00 artean Dragón Comics Liburu-denda sinatuko ditu bere lanak.

IRAILAK 12 ASTEARTEA IDOIA IRIBERTEGUI Liburu sinatzea Dragón Comics Liburu-dendaN 18:00-19:00 Egilearekin bisita gidatua eta topaketa Lizarrako Fray Diego Kultur EtxeaN 19:30-20:30


PEDRO OSÉS ETA JAVIER MINA Non gogoa... ERAKUSKETA IRAILAK 22 OSTIRALA Komikien sinadura txanda Dragón Comics Liburu-denda (Lizarra) 17:30-18:30 «Non gogoa…» erakusketaren bisita gidatua Lizarrako Fray Diego Kultur Etxea 19:00-20:00


Gainontzean, erakusketa nagusia GOYA-HELLBOY izango da, Stéphane Levallois ilustratzailearen eskutik. Irailaren 1ean liburuak sinatuko ditu 18:30etan TBO Liburu-dendan eta 19:30etatik aurera egilearekin bisita gidatua egingo da.


Terrassako Nadia Hafid, besteren artean 'El buen padre' eta 'Chacales' komikien egilea, arduratu da edizio honetako kartelaz, Civivox Condestablen erakusketa bat izango du eta irailaren 8an egongo da Iruñean aleak sinatzen Chundarata Liburu-dendan 18:00-19:00 artean eta 19:30ean bere lanari buruz hitz egiten Civivox Condestablen.


GETXOKO KOMIKI AZOKA

Getxo komiki 2023 kartela.jpg
Irailaren 29tik urriaren 1era ospatuko du Getxok 21. Komiki Azoka

webgunea oraindik eguneratu gabe dagoen arren jada jakinarazi da omendutako egileen artean izango direla Mikel Begoña euskal gidoilaria eta komikigintzan ibilbide luzea duen Ana Miralles Madrildarra.

Azokaren merkataritza-gunea 40 salmenta-postuz osatuko da Areetako Geltokia plazan.

Egitarauaren baitan erakusketak, egileen sinatze txandak, mahai inguruak... antolatuko dira eta azken urteotan bezala, jardueren programa Romo Kultur Etxean egingo da

Kartelaren egilea eibissako Natacha Bustos da.

URTEAN ZEHAR BURUTU DIREN BESTE JARDUERA BATZUK



ZIBURUKO LIBURU AZOKA

Ziburuko azoka.jpeg
Ekainaren 3an Ziburuko 4. Euskal Liburu eta Disko Azoka ospatuko da. Goizean 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldean 15:00etatik 19:00etara egingo da azoka.

11:30. Aurkezpena: Ño komikia (ARGIA), Eli Pagola, Maitane Gartziandia.

12:30. Zirriborroka saioa: komikia eta bertsoa uztartzen dituen bat-bateko emanaldi eta balentria artistikoa. Marrakatue eta Aitor Txantxerina ariko dira marrazten, Unai Iturriaga eta Maddalen Arzallus berriz, bertsotan.


Besteren artean 5 komiki edo liburu ilustratu hauek izango dute preentzia berezia Ziburun

- Ño (Eli Pagola, Maitane Gartziandia, Miren Artetxe), ARGIA

- Tximeleta haurra (Marc Majewski), Alberdania

- Sanvi, artxipelagoa (Martin eta Xabier Etxeberria), Elkar-Ttarttalo

- Irati (Juan Luis Landa, Joxean Muñoz), Erein

- Xabiroi 67 eta 68 komiki aldizkaria

Beste hainbat sortzailerekin batera, komiki gidoilari eta irudigile hauek egongo dira Ziburun: Joseba Larratxe, Unai Iturriaga eta Sanvi, ZaldiEroa, Dani Fano eta Garluk, Ainara Azpiazu "Axpi", Eli Pagola, Maitane Gartziandia...

Egun osoan, Herriko Etxeko sartze edo patioan, ikastoletan egin bi erakusketak izango dira ikusgai: bata komikiekin osatuko da, Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko 4.eko (DBH 2) ikasleen eskutik. Berstea, euskal prentsari buruzkoa, Etxepare lizeoko adar profesionaleko 2.eko (DBH 4) ikasleek prestatua.


ANTSOAIN KOMIKIBOOM

Antsoain komiki boom logo.jpg
Antsoain komikiboom 2023.jpg
Otsailaren 6tik 19ra Antsoain KomikiBoom jardunaldien 3 edizioa ospatu zen


  • OTSAILAK 7 ASTEARTEA

19:00 ANTSOAINGO LIBURUTEGIA HISTORIA DISPARATADA DE LA MONARQUÍA Exprai eta Javier Traité

  • OTSAILAK 9 OSTEGUNA

19:00 TXOKOGORRI CASILDA REVOLUCIONARIA Ruben Uceda

  • OTSAILAK 10 OSTIRALA

19:00 TXOKOGORRI ORDU TXIKIETAN. ALBUM ILUSTRATUA ETA TAILERRA Irantzu Piquero eta Fertxu Izquierdo

  • OTSAILAK 11 LARUNBATA

12:00 TXOKOGORRI (VERMUT KOMIKI) BLACK IS BELTZA II – AINHOA Susanna Martin'


  • OTSAILAK 14 ASTEARTEA

VOCES DE CHIMALPOPOCA 19:00 TXOKOGORRI (IRAKURKETA KLUBA) Shu Otero


  • OTSAILAK 16 OSTEGUNA

19:00 ANTSOAIN ANTZOKIA ANIMAZIO FILMA: BLACK IS BELTZA 2 – AINHOA Fermin Muguruza


  • OTSAILAK 17 OSTIRALA

19:00 TXOKOGORRI KOMIKI FEST IRUÑA REDIMIDA Hurrikrane FANZINE MUSICAL Tumba Swing Don Rogelio

2024 URTERAKO ESPERO DIREN KOMIKIAK

UDALBILTZAREN GEURETIK SORTUAK EGONALDI ETA SORMEN BEKA
Udalbiltza geuretik.jpeg
2. Edizioan 2022ko Azaroak 26 bitarte eduki zuten sortzaileek proiektuak aurkezteko epea: OINARRIAK

Bigarren edizio honek arte alorren artean komikigitza ere hartu zuen kontuan: literatura, zinegintza eta antzerkigintzako lanez gain, komiki lanak ere diruz lagundu dira araudian arlo honetara egokitutako baldintzak txertatuta.

Diru laguntza ebatzi da eta 2023 urtean zehar 39 udalerrietan garatuko da Udalbiltzaren GeuretikSortuak ekimenaren bigarren edizioa.

22 sortzailek hartuko dute parte, eta tartean 5 komikigilek herri hauetan garatuko dituzte euren 15-20 orrialde bitarteko komikiak.

  • Iñaki Martiarena “Mattin”: Usurbil
  • Unai Gaztelumendi Arandia: Leitza, Berastegi


2024ko urtarriletik irailaren 30era arte burutuko da Hedapen Fasearen baitan herriz herri aurkeztuko dira komiki lanak; bestalde, liburuki batean argitaratuko dira sortzaileen Komiki guztiak eta webgune batean egongo dira eskuragarri Creative Commons lizentziapean.